Hemen zaude: Hasiera Zerbitzuak Zubiaur Musika Eskola

Zubiaur Musika Eskola

Zubiaur, Zornotzako Musika eta Dantza eskola

Zubiaur, Amorebieta-Exanoko Musika eta Dantza Udal Eskola 2006ko irailean jarri zen martxan, Zornotzako bizilagunen eskariari erantzunez Udalak gauzatutako proiektutik abiatuta.

zubiaur-logoa.jpg

Honakoa da gure ikastetxearen helburua: Musika ikasleentzat, zaletasuna ez ezik, kultura-hezkuntzarako ekarpen garrantzitsua, sentsibilitatearen eta sormenaren garapenerako bidea eta aisialdirako aukera aparta izatea. Hori guztia, profesional bihurtzeko posibilitatea alde batera utzi gabe. Horretarako, kalitatezko musika-prestakuntza eskaintzen dugu, pertsonalizatua, musika-estilo guztiak biltzen dituena, 4 urtetik gorako ikasleei zuzendua, edadean inolako mugarik jarri gabe.

Taldeka jo eta dantza egiteko prestatzen ditugu ikasleak, soziabilitatea eta komunikazioa sustatuz, eta programatzen diren jardueretan eta kontzertuetan parte hartuz, gure irakaskuntza hedaturik Amorebieta-Etxanoko musika eta kultura eskaintza areagotu egiten baita.