Hemen zaude: Hasiera Zerbitzuak Zelaieta Gazte txokoa

Gazte txokoa

Gazte Txokoa, Zelaieta.

Amorebieta-Etxanoko 11 urtetik gorako gazteei zuzenduta dagoen zerbitzua da Gazte-Txokoa. Asteko zazpi egunetan eskaintzen da zerbitzua, arratsaldez.

Denbora librean beraien nortasuna, ahal dela euskaraz, garatzeko aisialdirako topalekua eskaintzen die Gazte-Txokoak gazteei.

 Gazteek aisialdian erakusten dituzten jokabideetan eragitea du helburu irekitze- eta askatasun-dinamika honek, berezko dituzten ekintzen osagarri, hainbat aukera eta ekintza eskainiz.

Ordutegia

  • Igandetik ostegunera : 17:00-20:00
  • Ostiral eta larunbatak: 17:00-21:30

Gazte txokoa +

Gazte Txoko zerbitzua baina 14 urtetik gorako gazteentzat.

Denbora librean beraien nortasuna, ahal dela euskaraz, garatzeko aisialdirako topalekua eskaintzen die Gazte-Txokoak gazteei.

Gazteek aisialdian erakusten dituzten jokabideetan eragitea du helburu irekitze- eta askatasun-dinamika honek, berezko dituzten ekintzen osagarri, hainbat aukera eta ekintza eskainiz.

Ordutegia

  • Ostiraletan: 20:00-23:00

 

ametx gazteria bloga  Ametx Gazteria webgunean informazio guztia eguneratua.