Hemen zaude: Hasiera Zerbitzuak Kirol Zerbitzuak Futbol zelaiak

Futbol zelaiak

URRITXE futbol-zelaiaTXOLON futbol-zelaiaLARREA futbol-zelaia

Urritxe

Helbidea: Urritxe auzoa z/g
Ordutegia: 09.00etatik 22.00 etara

Neurriak: 100 metro luze, 65 metro zabal eta 6.500 metroko azalera eraikia.

Belar naturaleko zelaia da.

Urritxeko zelai berria (2002ko urriaren 12an inauguratu zen) antzinako hareazko zelaiak betetzen zuen orube berean eraiki zen. Estadio hori eraikitzeko aurrekontua 1.320.000 €-koa da.

Tribuna bat dauka, eta bertan 500 ikusle sartzen dira, eserita. Gainerako espazioa zutik eta eserita egoteko lekutan banatzen da. Urritxen, guztira, 1.600 ikusle inguru sartzen dira.


Tribunaren behealdean 2 aldagela handi daude etxeko eta kanpoko taldeentzat, eta beste bat hiru arbitroentzat. Klubaren bulegoak ere tribunaren azpian daude, bai eta biltegiak eta taberna ere.

Helbidea: Txolon auzoa z/g
Ordutegia: 09.00etatik 22.00etara

Neurriak: Guztizko azalera: 6240 metro.

Belar artifizialeko zelaia.  

Urritxeko zelaitik 200 bat metrora dago, eta udalerriko hirigunetik 800 metrora; Etxanora daraman eskualde-bidetik irits daiteke bertara.
Instalazio horiek belar artifizialeko zelaia daukate. Haren dimentsioak 100x65 metro dira. 6 aldagela dituzte taldeentzat, eta beste 2 arbitroentzat.

80 ibilgailu ingururako aparkalekua dauka.



Helbidea: Larrea auzoa z/g (Polikiroldegia)

Ordutegia: 8.00etatik 22.00etara

Jokaleku hau belar artifizialeko zelai kautxuduna da, eta bere dimentsioak 100x60 metro dira. 500 metro baino gutxiagora dago udalerriko hirigunetik, Larreako kiroldegiaren eta eskolen alboan.

8 aldagela baino gehiago ditu talde eta arbitroentzat, eta aldagela horiek zelaiaren alboko kiroldegian daude. Zelaiak 400 pertsona inguru hartzen dituen tribuna txiki bat dauka, bai eta jokalekua inguratzen duen atletismo-pista bat ere. Larrean, guztira, 2.000 pertsona baino gehiago sartzen dira.