Hemen zaude: Hasiera Zerbitzuak Kirol Zerbitzuak

Kirol Zerbitzuak

Amorebieta-Etxanoko Kirol Fundazio Publikoa 1984. urtetik Udalaren kirol instalazioak kudeatu izan dituen toki erakundea izan da.

2015eko urtarrilaren 1etik, Amorebieta-Etxanoko Udalak kultura, euskara eta kirola kudeatzeko duen Ametx erakunde autonomoari atxiki zaio.

2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, Amorebieta-Etxanoko Udalak Ametx erakunde autonomoa xurgatu zuen, eta Udaleko kultura eta kirol sailean integratu du.

Honakoak dira Udaleko kirol sailaren helburuak:

- Kirola sustatu.

- Udalaren kirol zentroak erabiltzea bultzatu eta koordinatu.

- Bere ardurapean dituen instalazioak artatu, hobetu eta administratu.

- Kirol elkarteekin lan egin kirol ekitaldiak antolatzeko.

- Kirol arloko diru-laguntzak eman irabazteko asmorik gabeko elkarteei.

- Kirol ikastaroak eta eskolak antolatu.

 

 

 

IZENA EMATEKO ORRIA eta beharrezko dokumentazioa.

KIROLETAKO ABONUAK: Aukerak eta tarifak

Kirol zerbitzuen eskaintza eta prezioak.

Prezio publikoak: Zerbitzuak eman edo administrazio jarduerak burutzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean daude, I epigrafean: KIROL ZERBITZUAK

Amorebieta-Etxanoko Udalaren Kirol Instalazioen zerbitzu arautegia.

10 eta 12 urteko pertsonak beren arduradun izango den adin nagusiko inork lagundu gabe sartu ahalko dira udal igerilekuetan, gurasoek edo legezko tutoreak idatzizko baimena sinatuz gero.

16 eta 18 urte bitarteko gazteak Larrea kiroldegiko fitness gimnasioaren erabiltzaile izan daitezke, gurasoek edo legezko tutoreak idatzizko baimena sinatuz gero.

Kirol-elkarteak.

Kirol elkarteentzako diru-laguntzak

Eskaria lehen aldiz aurkeztuz gero:

  • Erakundearen IFK, erakunde juridikoa izanez gero.
  • Erakunde eskatzailearen Estatutuen kopia eta Zuzendaritza Taldearen eraketa, behar bezala inskribatutakoak Eusko Jaurlaritzako Elkarteen eta Erakundeen Erregistroan

INFORMAZIOA ETA TRAMITAZIOA

Diru-laguntza eskarirako:

Diru-laguntzaren justifikaziorako:

  • Bete diren helburuak.
  • Egindako jarduera plana.
  • Diru-sarreren eta gastuen balantzea.
  • Justifikaziorako fakturak
  • Publizitate aleak.

 

Informazio interesgarria:

  • Zure taldekoak gara, kirol arloan sexu-abusua eta -jazarpena eta sexuagatiko jazarpenaren aurkako arreta zerbitzua

Kirol arloan sexu-gehiegikeria eta sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena artatzeko Euskadiko zerbitzua. Arreta, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era telefonoz (ahotsa eta whatsapp) 688671000 eta posta elektronikoz: zuretaldekoakgara@euskadi.eus. Informazioa: www.euskadi.eus/zuretaldekoakgara

  • Oinarrizko kirolean lan jardueraren eta boluntarioen jardueraren erregularizazioari buruzko gida: HEMEN.
  • Mugiment: Euskal gizarte aktiboa lortzeko egitasmoa. Jarduera fisikoa areagotzeko eta sedentarismoa murrizteko ekimenak bateratzen ditu, pertsona inaktiboak aktibo bihurtzeko neurriei lehentasuna emanez.
    • Informazio gehiago: HEMEN
    • Mugiment buletina: HEMEN
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren kirol arloko argitalpenak