Hemen zaude: Hasiera Zerbitzuak Zornotza Aretoa Deskribapena

Deskribapena

AretoaZornotza aretoa 1994ko urtarrilaren 7an inauguratu zen, Amorebieta-Etxanoko Udalak antzinako Zornoza zinema erosi eta birmoldatu ondoren.

Eszena arteen (antzertia, musika, dantza) emanaldietarako eta ekoizpenerako eta zinemaren alorreko erreferentziako espazio bihurtu da harrezkero Zornotza Aretoa, jendeak “Aretoa” izenaz ezagutua eta euskal antzokien SAREA izeneko sare publikoan parte hartzen duena.

Ikuskizunen emanaldiak, gehienetan ostiraletan, asteburuetako zinea eta astearteetako zine-kluba urritik ekainera bitartean eskaintzen dira, aisialdirako eta kulturarako eskaintza bariatua eskainiz. Horrezaz gain, aretoaren instalazioak beste hainbat jardueratarako ere erabili ohi dira: aurkezpenak, proiekzioak, hitzaldiak…

Bertan daude, baita ere, Markeliñe antzerti konpainiaren bulegoak. Izenpetuta dagoenerresidentzia hitzarmenari esker, aretoetarako ikuskizun guztiak bertan prestatu eta estreinatzen dira. Inguruetako beste antzerti konpainia batzuen lanak ere Zornotza Aretoan ekoitzi eta estreinatzen dira aldizka.

Ikusleentzako 363 besaulki daude, 263 patioan eta beste 100 anfiteatroan.

Zornotza Aretoko bazkideek  % 25eko deskontua egiten zaie zuzeneko ikuskizunetan, eta zinemarako 3 sarrera (larunbat eta astelehenetan) ematen zaie doahinik, eta 2 ikuskizunetara debalde joateko aukera.

Patioa