Hemen zaude: Hasiera Programak Sentsibilizazio kanpainak 501 Baietz!

501 Baietz!

Urriaren azken astean hasi zen 501 BAIETZ! kanpainarako bideoa amaituta dago. Bertan, makina bat zornotzarrek euskararekin hartu duten konpromisoa adierazi dute; bakoitzak ahal duen neurriko konpromisoa hartu du. HAU DA NIRE KONPROMISOA esan dute, ETA ZUREA? galdetu dute.
Horixe da falta dena ZUEN KONPROMISOA. Ikusi itzazue herritar batzuen konpromisoak, eta ausartu zaitezte zuen konpromisoa idatziz ematera. Horretarako, hiru bide jarri ditu euskara zerbitzuak, honakoak:
•    #501baietz hashtaga.
•     e-posta helbidea.
•    Udal eraikinetan jarri diren postontziak konpromisoa idatzi eta bertan sartzeko.

Helburua denon konpromisoa lortzea da, baina gutxienez 501 konpromiso behar ditugu. KANPOAN GELDITUKO ZARA?

Karmengo Ama Ikastetxea: https://www.youtube.com/watch?v=E8XefHnmG9s&feature=youtu.be

Urritxe Institutua: https://www.youtube.com/watch?v=eTbVLUdHP5U

Andramari Zornotzako Ikastola: https://goo.gl/photos/RvEzZU655GR7ubM16

Larrea, Haur hezkuntza: https://youtu.be/Od7EnbKoPbc