Hemen zaude: Hasiera Programak PR-BI-74 Andres Espinosa

PR-BI-74 Andres Espinosa

Andres Espinosa

Homologatutako ibilbide honek Andres Espinosaren bizitza eta abenturen berri izatera gonbidatzen zaitu. Bidetan jarrita dauden hiru interpretazio-mahaiek euskal mendizaletasunean lorratz sakona utzi zuen pertsonaia guztiz interesgarria ezagutaraziko dizu. Aisialdi-proposamen hau era eta adin guztietako pertsonentzat da, ondo bereizitako bi zati ditu-eta: erraza eta erosoa bata, luzeagoa eta gogorragoa bestea.

Ibilibidea: Luzera: 22 Km. / Desnibela: 400 m. GPX trac fitxategia hemen deskargatu.

Andres Espinosa ibilbidea

  1.  Jauregibarri parkean, ekingo diogu txangoari. Parke tematiko honek Euskal Herriko hamar baso-mota autoktono eta 2.300 m2-ko aintzira ditu bere barruan. Baita  interpretazio-gune bat ere Jauregibarri baserrian. Hemendik , Etxanoko San Migel elizariano zuzenduko gara.
  2. Etxanotik Epaltza aldera jo eta ezkerrera desbideratuko gara, Ofrendoko San Juan ermitara eta hango harizti bikainera iristeko.  Urritxe institutik behera datorren senda hartu eta trenbide zeharkatu ondoren Larrearaino helduko gara.
  3. Hurrengo helburua San Bartolome ermita dugu. Goratxoago dagoen Munitxa baserrira igo eta Ergoiengo San Juan ermitara hurreratuko gaituen bideari helduko diogu.
  4. San Juan ermita ostean hasten den burdibide batetik zehar pista bateraino jarraitu eta laster gara Bizkargi mendiaren magalean. Aldana Goikotik pasatuz, San Migel ermitara bideratuko gara.
  5. Beherazko bidean Isasi baserrira jo eta,  hemendik aurrera, errepideari jarraituko diogu; basoz inguratutako bide lau batek Larreara itzuliko gaitu. Larreatik abiapuntura heltzeko, herriko kaleetan barneratuko gara.

 

Jarraitu beharreko arauak:

  • Natura garbi mantentzen lagundu.
  • Ez egin surik mendi eta basoetan.
  • Langa eta atakak aurkitutako moduan utzi.
  • Eraikuntza zaharrak eta antzinako aztarnak errespetatu.

 

Ikus ibilbide osoa (klikatu handiago ikusteko):

PR Andres Espinosa mapa