Mangamore
Mangamore, manganime eta kultura japoniarrari buruzko jardunaldiak, Ametx-ek (Amorebieta-Etxanoko Kultura eta Kirol Sailak) sortu ditu helburu zehatz batekin: subkultura honek, eta bere baitan batzen diren diziplina ezberdinek, gazteen artean sorrarazten duen interes hazkorrari erantzutea.
Gazteen artean, baita Amorebieta-Etxanokoen artean ere, gero eta arrakasta handiagoa duten arte-espresio bi dira animea eta manga. Gazteen ikuspegi biribila izango zuen kultura-ekitaldia sortu beharraz jabetuta, Gazte Informazio Bulegoak Anime-Manga Jardunaldiak izeneko proiektuari eutsi zion 2007an, herriko hainbat elkarteren lankidetzaz (Forjadores eta Soshiki) eta Bizkai osoko kolaboratzaileak bertaraturik (Tarasu).
Probintzia mailako erreferentea izanik, urteen joan-etorrian iraungo zuen ekintza bihurtzeko helburuarekin sortu ziren jardunaldiak eta hala izan da.
Ilusioz beteriko Mangamore proiektu honek zaleei gozatzeko aukera emateaz gain; gazteak eta, orokorrean, mundu osoa, gai hauetara hurbiltzeko eta beraietaz gehiago jakiteko bilgunea izan gura du.
Informazio guztia Mangamore.eus webgunean.