Hemen zaude: Hasiera Programak Kirol Campusa

Kirol Campusa

Kirol Campusa

KIROL CAMPUSA 2018
Datak: Abuztuaren 31tik irailaren 6ra
Adina: LHko ikasleak (2012-2007 jaioak)
Ordutegia: 9:30-14:00
Prezioa: 35€
Izen-ematea: Ekainaren 4tik 15era (biak barne)
Ametx Txartelarekin Gazte Informazio Bulegoan. 10.00-13.00/17.00-20.00

Oinarriak

1.- NORENTZAT: LHko ikasleentzat, 2007-2012 urteen artean jaiotakoentzat.

2.- AMETX TXARTELA ume txartela bezala aktibatuta izatea derrigorrezkoa da IZENA EMATEKO.

3.- NOIZ: abuztuaren 31tik irailaren 6ra.

ORDUTEGIA: 09:30etik 14:00etara.

4.- Onartuen zerrendetan lehentasuna izango dute Amorebieta-Etxanon erroldatuek. Hori dela eta,
eskari-kopurua eskainitako plaza-kopurua baino handiagoa bada, kanpoko biztanleak azkenak izango
dira zerrendetan.

5.- Plaza mugatuak. Izena eman dutenen kopurua handiegia izanez gero, zozketa bidez esleituko dira
plazak. Behin betiko zerrenda ekainaren 22an argitaratuko da.

6.- NEBA-ARREBAK: Zozketa egiterakoan zenbaki bakar batekin parte hartuko dute; horretarako,
izena orri bakar baten eman beharko dute.

7.- IZENA EMATEKO EPEA: ekainaren 4tik 15era (biak barne), Gazte Informazio bulegoan. Ordutegia:
10:00-13:00 eta 17:00-20:00.

8.- ORDAINKETA kreditu-txartelarekin egingo da. Izen-emate orria betetzean 10 €ko fidantza
ordainduko da. Ordainketa osoa behin betiko zerrendak argitaratzen direnean egingo da, ezartzen
den epean.

9.- PREZIOA: 35 €

Hobariak: Zerbitzuak eman edo udal jarduerak burutzeagatiko prezio publikoak arautzen dituen
ordenantzan jasotakoaren arabera.

10.- MATRIKULA ITZULTZEA. Izena emateko epea amaituta ez da dirurik itzuliko, baldin eta honako
egoeretako bat ez bada:

a) Gaixotasun edo istripu larria (mediku-ziurtagiria aurkeztu beharko da).
b) Kirol Campusera etortzea eragozten duen ustekabe edo beharrizan larria (beti ere, idatziz
eskatuta eta dagozkion dokumentuak aurkeztuta).

Behin Kirol Campusa hasita, matrikula ez da itzuliko.

11.- Kirol Campusaren jarduerak udal kirol eta kultura egoitzetan burutuko dira.

12.- INFORMAZIOA BATZARRA. Ekainaren 25ean 18:00etan bertan, campusari buruzko xehetasun
guztiak emango dira: ekintzak, irteerak, hezitzaileen formazioa…

13.- Deialdi honetan ematen diren informazioa eta datu pertsonalak abenduaren 13ko 15/1999
Legean, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoan, ezarritakoaren arabera erabiliko dira.