Amorebieta-Etxanoko Jaiak
Zorhontza pertsonaia
Udako egun batean Bizkargiko menditik…
…hontz txiki bat zetorren herrirantz hegazien…
…eta zuhaitz baten gelditu zan bertan egonien.
Hontz gazte hura, forma borobilekoa
eta errez marrazteko modukoa
egin zan hasiera baterako:
Eta orain hamen dekogu!
ia zer diñoskun…
- Aupa Zor!
- Aupa Amorebieta-Etxano!
Zorhontza naz, alaixe eta saltsa guztietako perejile!
Inguruen pasetan danari begira adi egoten naz
eta zeuzer ikasi ahal badot hobeto!
Amorebieta-Etxanora etortzea
asko gustetan jate…
… batez be jaietan!!!
Urtero bajatzen naz gogo handiz zornotzarron
artera. Jai giroan ibili eta parte hartzera!
Ondo pasatu bai, baina errespetu osoagaz beti,
hori bai.
Ikuskizunekaz disfrutetan
Antzerkiak, Kontzertuak...
Txapelketetan bebai eiten dotez saiakera batzuk:
Arku tiroketan…
Bolo txapelketetan auzoz auzo…
Eta zelan ez, marmitakoa prestetan!
Eta hurrengo egunetan tanborra zelan joko dot,
hainkekaz?
Eeeez, hegoekaz hobeto!
... ez dau be Santanatxurik
mozorrotzen ez nazenik!
Gogoan dekoguz gugaz ezin dabenak egon,
harengatik edo besteagatik.
Jai guztietan Zornotzarron artean zauzie!
Eta horrenbeste egun jai eta gero, deskantse be ein
biherko da, ezba?
Bueno ba, pena handiegaz baina agurtzea be
toketan da batzuten…
Aguuur!
Datorren urtean ikusiko dogu elkar barriro!
Onak izen!
Zorhontzaren abestia
Letra
Zorhontzaren herria Ganoraz bizi |
Urgozo iturri zaharra, Umorez beteta gure Kuadrilak jaien oinarri |
Abestiaren fitxa
Musika: Xabier Zabala
Hitzak: Andoni Egaña
Kitarrak: Ruben Caballero
Metalak: L.M. Moreno “Pirata” eta Jon Viejo
Bateria: Ander Hurtado de Saratxo
Baxua: Ritxi Salaberria
Akordeoia: Xabier Zabala
Ahotsak:
AGIRREGOIKOA, Soraya
ETXEANDIA, Eider
GARCIA, Onintze
INUNZIAGA, Mikel
URDANGARIN, Mikel
Soinu Ingeniaria: Víctor Sánchez
Zuzendari musikala: Xabier Zabala
Ekoizpena eta lan-harremanak: Alberto De Abajo
ELKAR estudioan, 2020 uztailean grabatua