Hemen zaude: Hasiera Programak Ibiliaz ezagutu

Ibiliaz ezagutu

Ibiliaz ezagutuAmetx erakunde autonomoak ibilbide gidatuak antolatzen ditu, ibili bitartean bisitatzen den eskualdeko paisaiaz eta monumentuez gozatzeko parada eskainirik.

Gidari euskaldunak bidelagun etortzen zaizkigu ibilaldi hauetan. Ibilbidea ondo ezagutu eta bertan ibiltzen laguntzeaz gain, natura eta historiaren inguruko hainbat datu eta informazio ematen dizkiote ibiltariei, euskara izaki ekintzaren oinarrizko komunikazio-hizkuntza.

MikeldiIrteerok aldez aurretik programatuta dauden larunbat goizetan izaten dira eta autobus zerbitzua jartzen da ibilbidearen hasiera puntuetara iristeko eta amaiera puntuetatik Zornotzara itzultzeko.

2016ko udazkena: Badakigu Bizkaiak aberastasun handiko natura-inguruak dituela. Hauek guztiak aurki ditzakegu bertan: parke naturalak, biosferaren erreserba, babestutako biotopoak…

Oraingoan parke natural eta erreserba horietako batzuk hobeto ezagutzeko parada eskainiko diguten ibilaldiak antolatu ditugu, mendialdea eta itsasaldea uztartuz.

Orain arte egindako ibilbideak:

 

DSC_0372.jpg