Hemen zaude: Hasiera Programak Ibilbideak familian

Ibilbideak familian

Gure umeek eta gaztetxoek hirigunetik irten eta, urrun joan gabe, landaguneak, mendialdea, auzoak... Amorebieta-Etxano osatzen duten elementu ez hain hiritarrak ezagutzea da ibilaldi hauen helburu nagusia. Basoan ibiltzen ikastea , eta ibiliaz gozatzea, eta gozatuaz ikastea. Aukera bikaina izango da nagusientzat ere, umeak lagunduaz bat, hainbat inguru ezagutzeko.

Etxeko gaztetxoenekin familian egiteko irteerak, natura, ondarea eta inguruak ezagutzeko eta euskaraz jarduteko parada ezin hobea eskainiko dutenak.

Udaberri honetan hiru irteera programatu dira, bat hilean, igande goizetan. Bost-sei kilometroko ibilaldiak izan dira, egiteko errazak. Autobus zerbitzua eta begirale euskaldunak izan dira eta, ibiltzeaz gain, bisitatzen diren tokien interesdun ezaugarriak eta jakingarriak azpimarratu dira. Ibilaldi hauetan umeak euren kargu hartzen duten pertsona nagusiek lagunduta datoz.

Oraingoan Bizkaiko kostaldera joan gara. Kostalde hau kilometrotan luzea izan ez arren, ederra dugu benetan. Kostalde guztia hiru ibilalditan ezagutzea ezinezkoa izanagatik ere, ahaleginak egin ditugu bertako leku esanguratsuenetako batzuk miatzeko.

  •  Apirilaren 10ean: Muskiz – Zierbena  (6km)

1936ko gerrateak gure mendietan utzi zituen aztarnetako bat ikusi dugu, itsasoaren ikuspegi ederrarekin batera.

  • Maiatzaren 8an: Laida – Laida (7 km)

Laida eta beraren inguruak Bizkaiko kostaldeko harri-gorri kuttuna dugu. Akorda eta inguruetako kontu eta istorioetan murgildu gara.

  • Ekainaren 5ean: Elantxobe – Laga (5 km)

Bizkaiko herri berezienetako bat da Elantxobe. Bertako kale eta estu eta aldapatsuetan hasi, eta Ogoñoraino iritsi gara, bertako edertasunaz gozatzeko.