Hemen zaude: Hasiera Programak Euskaraldia

Euskaraldia

Euskaraldia logoa

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte Euskaraldia antolatuko da Euskal Herri osoan, baita Zornotzan ere. 11 egunez, euskaraz ulertzen eta berba egiten dugunon artean euskaraz aritzeko konpromisoa hartuko dugu. Bi rol izango ditugu aukeratzeko: “Ahobizi” (ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren) eta “Belarriprest” (egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta, nahiz eta agian nik zuri batzuetan erdaraz erantzun). 11 egun horietan, parte hartzaileek txapa bat eramango dute, euren rola zein den jakin dezagun.

Zornotzan Euskaraldia antolatzeko batzorde herritarra sortu da. 30 lagun baino gehiago ari dira ekimen hau antolatzen. Izena emateko eta informazioa zabaltzeko, www.zornotzarrak.eus webgunea sortu da. Animatu eta eman izena!