ESEP
Zer da ESEP?
Udalaren gidaritzarekin eta herritarren eta entitateen adostasunarekin bideratu nahi den plana da (neurri eta ekintza multzoa), honako helburua duena:
Zornotzarrei euskaraz bizitzeko aukera zabaltzea eta Zornotzako ohiko hizkuntza euskara izatea.
Helburu nagusia
Amorebieta-Etxanoko gizarte-eragileekin batera, euskararen gaur egungo egoeraren diagnostikoa osatzea, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) eratzeko helburu orokorrak zehazteko, beharrak identifikatzeko eta erronka nagusiak zehazteko.
Helburu zehatzak
1.- Amorebieta-Etxanoko gizarte-eragileak, eta herritarrak oro har, euskararen egoeraz jabetzea, eta beren hizkuntza-ohiturez gogoeta egitea.
2.- Esparru estrategikoetan garatu diren ekintzen oihartzuna eta eragina baloratzea, ondo egindakoak identifikatzea eta hutsuneei edo hobetzekoei antzematea.
3.- Gizarte-eragileekin batera, sektorekako diagnostikoak egitea.
4.- Sail bakoitzeko lehentasunak ezartzea, euskarari dagokionez, eta neurriak hartzea euskarak udal funtzionamenduan presentzia handiagoa izan dezan.
5.- Etorkizunera begira, Amorebieta-Etxano udalerrian euskararen erabilerak gora egiteko aukerak eta bideak identifikatzea eta, horren arabera, Euskara Sustatzeko ekintza Planaren ildo nagusiak adostasunez finkatzea.
6.- Herritarren eta udal agintarien artean elkarlanerako gune berriak zabaltzea eta parte hartzeko kultura sustatzea, euskararen plan estrategikoa egiterakoan herritarrak subjektu aktibo bihurtuz.
7.- Amorebieta-Etxanoko biztanle ez-euskaldunak euskarara hurbiltzea eta sentiberatzea.
8.- Euskararen aldeko sentsibilizazio lana egitea, herritarren euskararen aldeko jarrerak hobetzea, eta euskararen aldeko jarrera aktiboa izan dezaketen herritarrak biltzea.
ESEP_Jardunaldien txostena: HEMEN
ESEP_Plan estrategikoa: HEMEN
ESEP_Ebaluazioa eta diagnostikoa (2018): HEMEN