Hemen zaude: Hasiera Programak Erakusketak

Erakusketak

2017

    • Tánger Dream. Txelu Angoitia. Azaroaren 20tik abenduaren 20ra.

    Tánger Dream

    TANGER DREAMek ametsei buruz hitz egiten digu, amesgaizto bilakatzen diren ametsez. 

    Tanger hiri mitikoa eszenatokitzat harturik, irudiek giro aztoragarriak erakusten dizkigute. 

    Hainbat idazlek (Paul Bowles-ek, Mohamed Chukri-k eta William Borroughs-ek esate baterako)

    hirian amestu zituzten antzeko giroak dira. Errealitatearen eta ametsaren arteko muga lausotu egiten da liburuaren 94 argazkietan eta 28 telegrametan.

    Informazio gehiago: HEMEN

     

    • Bitxigintza ikastaroko ikasleen lanak. Irailaren 5etik 27ra.

    Ametxek urtero antolatzen duen Bitxigintza ikastaroko ikasleen lanak eta ikastaro horretan erabiltzen diren tresnen lagin bat eskaintzen da erakusketa honekin.

    • Bosteko. Irailaren 5etik 29ra.

    Bosteko Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatzen duen erakusketa ibiltaria da, eta aurten  Zornotza, Arrigorriaga, Basauri, Leioa eta Getxon egongo da ikusgai. Erakusketaren komisarioa Iker Serrano Robles da; prestakuntza Bizkaian jaso duten eta ibilbide profesional oparoa duten hiru artista gazteren lana erakusten du: Damaris Pan, Usoa Fullaondo eta Tasio Ardanaz.

    • Balkanero. Ekainaren 22tik uztailaren 7ra

    Balkaneroak

    Ser­biako ALEK­SANDER KELIC argazk­i­lari ospet­suaren irudiak, Gucako Tron­peta Jaialdi jen­det­suaren ingu­rukoak. Ser­bia osoan bar­rena ospatzen den banda-​txapelketaren azken txanpa iza­ten da, eta Zlatna Truba –Urrezko tron­peta– esku­ratzeko lehi­atzen dira bertan.

    • Fermin Areitioren argazki erakusketa

      Ekainaren 12tik 22ra  UZTARGI KLIK taldeak antolatuta.

    Fermin Areitioren argazkia

    • Fernando Álvarez Charro

    Figuraciones

    Apirilaren 3tik 30era

    Fernando Álvarez Charros

    • Uztargi Klik: Fermin Areitioren omenez  I. argazki lehiaketa

    Martxoaren 3tik 31ra

    Amorebieta-Etxanoko Uztargi klik argazkilari-elkarteak antolatutako lehenengo argazki lehiaketan finalista izan diren 30 lanen erakusketa.

    Pili GARCIA PITARCH - ESPAÑA "Tea transport X"

    Irabazlea: Pili GARCIA PITARCH
    Tea transport X

    • Xavi Sieiro

    Bizkaiko paisaiak

    Otsailaren 18tik martxoaren 2ra

    Batzuetan xedea ez datza teknikaren aldetik perfektuak diren irudiak, ezta irudi zuzenak  direnak ere, atzitzean, emozioak harrapatzean baizik. Ñabardurak, beren soiltasunean, erakusgarriago izan daitezke ohiko plano orokorrak baino. Pazientzia izan behar dugu, eta begiratzen ikasi, geure baitan daramagun argazkilariaren ikuspuntua entrenatzen, ikasiak ditugun arauak eta teknikak aldi batez ahaztuaz. Garrantzirik ez duena besterik ez dugu kanpo utziko, eta ñabardurara zuzenduko gara.

    Xavi Sieiro_Arriaga antzokia

    • Ane Pikaza: 
    Landareak, lumak eta beste inbasio batzuk.
    Urtarrilaren 28tik otsailaren 18ra.

    Landareak, lumak eta beste inbasio batzuk ilustrazioen bilduma da. Loreen eztandak, hegaldi alferrikakoak, gure atzamarrek eusteko moduan dauden izarrak eta geure buruaren aurrean jartzen gaituzten bestelako amets-irudiak ikusarazten diguten eszenen unibertsoa. Jatorrizko lanak ez ezik, eszenen atzean zer dagoen ere erakutsiko digu Anek, zenbait bozeto eta lanerako tresnak ere ekarriko baititu erakusketara. Vetusta Morla taldearen bideo-joko/diskoari dagozkion kontzeptua eta diseinua osatzen duen Aliceren ibaiak izeneko lanaren lagina ere ikusgai izango da bertan. Pasealeku gozagarria galtzeko, hegan egiteko eta ezinbestean lurreratzeko balioko diguten lurraldeetan barrena.

    Erakusketaren irudiak: HEMEN

    Elkarrizketak:

    -Deia: HEMEN

    -Euskadi Irratia, Arratsean: HEMEN
    Ane Pikaza
    • Sahara Afrikako azken kolonia.

    Urtarrilaren 1etik 31era. Dokumentala "El campamento de la resistencia saharaui" Zuz: Luis Maria Güell.

           Aurkezpena: Ouali Omar, urtarrilak 25 - 19:00

          

     

    2016

    • De Pedro argazkilariak

    Abenduaren 9tik 31ra

    Erakusketa honek hegaztien askatasuna eta hedapena ditu xede, urtean zehar bizirik irauteko behar duten lekua aukeratuz.

    Hegazti-faunaren argazkigintza jasangarria da, eta ingurumena errespetatzen du, inguru naturalaren baloreak zabaltzen lagunduz.

    Jesus de Pedro_Irudia

    • BOSTEKO 2016

    Azaroaren 14tik abenduaren 7ra arte

    Laurita Siles.-  Lan grafikoa Bideo instalazioa

    David Hornback.- Argazkiak

    Leire Urbeltz.- Pintura-ilustrazioa

    Deserriratuen bidaia

    Bosteko 2016

    Deserriratuei buruz hitz egiteko ideia sortu zitzaidan, seguruenik, Europako mugetan pilatutako milaka errefuxiatuak jasotzen ari diren tratu lotsagarria ikusita. Lupetzezko eta izotzezko kanpalekuetan metatuta bizi dira; hondartza babesgabeetan; itsasoan galduta; lurrean bahituta. Armaz jositako soldaduen kolpeak era irainak jasaten dituzte. Inoren etsai edota delinkuente izan gabe, gaizkileak bailiran hartzen dituzte.

    Norbanako horiek guztiak daude, nola edo hala, proiektu honen imago mundian. Ikusten ez baditugu ere, proposamen honen muinean daude. Kurioski, helmugarik gabeko ihes egite horrek piztu zuen Bosteko 2016ren osaera, bizi dugun  garaia eta errealitatea islatzen duena.

    Pentsamenduak darabiltzan mekanismoen eta burmuineko labirintoen zoko-mokoen emaitza da guztia, duda izpirik gabe. Izan ere, bidezidor paradoxikoak irudikatu ohi dituzte prozesu kognitiboek. Nolanahi ere, kontua da Bostekoren urteroko hitzordura deitutako artisten hirukoa aukeratzerakoan, exodoaren eta kokaleku berriaren, bilatu eta aurkitzearen kontzeptu horien bueltan zebiltzan hiru sortzaile elkartzeko ideia sortu zela. Izan ere, David Hornbackek, Laurita Silesek eta Leire Urbeltzek espazioa eta bere kartografiak zeharkatzeko ideia hori landu dute, bai euren bizitzetan, baita euren artelanetan ere: bidaiari ekin eta kokaleku berria aurkitzea, mugimendua eta erbestea… Besteei begira proiektatzen dute euren begirada, testu artistikoak osatzen dituzte besteekin harremanetan jarrita eta gozatuta.

     Bosteko 2016_2

     

    • Frozen trees
    Imanol Marrodán
    Urriaren 24tik azaroaren 13ra

    Informazio gehiago: HEMEN

    Frozen trees_Begira photo
    • Uztargi klik argazkilaritza taldea

    Talde erakusketa

    Urriaren 3tik 21era

    Uztargi klik_kartela_eusk

    • Bizkaiko GGKEak ura eta saneamendua edukitzeko giza eskubidearen alde lanean

    Irailaren 19tik 30era.

    Ura eta saneamendua eskuragarri izatea giza eskubidetzat jotzen du Nazio Batuen Erakundeak. Eskubide hori beste eskubide batzuk gauzatzeko ezinbestekoa da, adibidez osasunerako, elikadurarako, etxebizitzarako eta  hezkuntzarako eskubideak. Hala eta guztiz ere, gaur egun, munduko leku askotan, eskubide hau oraindik ez da betetzen. Horregatik, Nazio Batuen Batzar Orokorreko herrialdeek 2016. urtean martxan jarri zuten Garapen Iraunkorreko Agenda  berriak
    2030. urtean bete beharreko 17 helburuen artean sartu du.
    Erakusketa honen bitartez, Bizkaiko bost GGKEk (Asociación Zabalketa, Alboan, ICLI – Ingeniería para la Cooperación, ISF – Ingeniería Sin Fronteras eta Unesco Etxea) laneko  esperientziak erakusten ditu, Ura eta Saneamendua  edukitzeko Giza Eskubidea (USGE) defendatzea, sustatzea eta gozatzea bultzatzen dutenak, oso leku ezberdinetan, adibidez, Bolivian, Indian, Kongoko Errepublika Demokratikoan, El Salvadorren, eta Euskal Herrian ere bai.

    Erakusketa honek Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dauka.

    Ura izatekoa eskubidea_Irudia

     

    • ENEEK

    Irailaren 7tik 16ra

    Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK) ekoizpen ekologikoaren xehetasunak era errez eta bisual batean azaldu nahi dituen erakusketa prestatu du. Block kartoian egindako 8 paneletan ‘Nekazaritza’, ‘Abeltzaintza’, ‘Eraldaketa’ eta ‘Konpromisoa’ dira ardatzak, gai bakoitzari buruzko punturik esanguratsuenak irudi, formatu handiko argazkiak eta testua tartekatuz garatzen direlarik. Horrezaz gain, erakusketa Euskadiko eragile ekologiko ezberdinen etxeetan ateratako 17 argazkirekin osatzen da.”

    ENEEK erakusketa

    • Euskal Herriko olerkariak, abeslariak eta bertsolariak gogoratuz.

    Margoak. Txomin Goioaga, Zeberio.

    Ekainaren 27tik uztailaren 10era.

    Xabier Amuriza

    • 150 urte Sebastian Iradier hil zela.

    Ekainaren 8tik 26ra

    Mugarik gabeko musikari solidarioak GKEren iritziz, Sebastian Iradier arabar musikari handia eta garrantzitsua izan zen; hain zen aipagarria nazioartean, ezen prestigioa ematen baitio gure lurraldeari. Hori dela eta, erakundea, ezinbestean, musikaria omendu beharrean izan da, 2015ean 150. urteurrena izan zelarik.

    Hainbat ekitaldi egin izan dira musikariaren oroimenez, beharrezkoa iritzi baitzaio gure kulturako pertsonaia hani hori ahaztua ez izatea.

    Si a tu ventana llega una paloma

    • Zornotzako tanborrada: Tanborradaren irudien eta jantzien erakusketa.
    Maiatzaren 22tik ekainaren 8ra.
    Zornotzako tanborrada
    • Artista alanbrean. Maiatzaren 2tik 21era.


    Pedro Olmos_Artista alnbrean


    PEDRO OLMOS (Amorebieta, 1973)

    Autodidakta da Pedro Olmos, alanbreaz lan egiten duen artista, eta arte hori erraz ikus daiteke beraren lanekin antolatu dugun erakusketan. Denborapasa gisa ekin zion 2014an alanbrea eta irudimena erabilita lan egiteari, inolako modelorik erabili gabe: motorrak, bizikletak, hegazkinak, helikopteroak, ferietako atrakzioak... Harrezkero, tenika hobetzeaz gain, hainbat lan burutu ditu partikularren eta dekorazioaren alorreko profesionalen aginduz.

    • Stop San Filippo

    Abeskimu eta Zornoza abesbatzek elkarrekin martxan jarritako ekimenaren barruko ekitaldietako bat da apirilaren 1etik 28ra bitartean Zornotzako hezkuntza ikastetxeetako ikasleek egindako marrazkien erakusketa.
    Apirilaren 1etik 7ra: El Carmelo Ikastetxea eta Larrea Herri Ikastetxea
    Apirilaren 8tik 14ra: Andra Mari Ikastola
    Apirilaren 15etik 21era: Lauaxeta Ikastola
    Apirilaren 22tik 28ra: Karmengo Ama

    San Filippo sindromea, heredatzen den gaixotasun degeneratiboa da. Ikasketa-gaitasuna etengabe murriztuz doa, adimen-narriadura eraginez, et ondorioz, heriotza goiztiarra. Kasu askotan ez dira nerabezarora iristen. Gaur egun, 50.000 pertsonetatik bat gaitzak jota dago.

    Denbora ez daukate alde. Edozein laguntza-mota hil edo bizikoa da, salbatzeko tratamendua martxan jartzeko.
    Stop San Filippo

      Durangaldeko kartografia

      Bisita gidatua eta irekia Ramón Oleagaren eskutik, martxoaren 9an iluntzeko 19:30ean.
      Ramon Oleagaren bilduma pertsonaleko 20 mapez osotutako erakusketa honek garai ezberdinetako Durangaldea erakusten du. 1606koa da erakusketan ipinita dagoen zaharrena eta 2005ekoa berriena.
      Mapa bakoitzaren alboan, Durangaldeari dagokion detaile argazkia ere ikusgai ipini da, ikusleari eskualdeko ikuspegia gerturatzeko helburuarekin.

      Juan Mª Estancona Uria sortzaile erabat autodidakta da.

      Artista gisa, "une psikofisikoak" eskatzen diona sortzen du, askatasunez  jardutea lorturik horrela.

      Eskultura lanek, hasiera batean, zura agerian erakusten bazuten ere, gaur egun ore adota pintura akrilikozko "errematea" du joera nagusi. Halaber, izei-ohol kolatuez egiten ditu lanetako asko, bolumen handiagoa lortze aldera.

      Eskulturokin bereziki, asmoa, desioa, emozio-zama transkititzea du helburu.

      Margo lanei dagokienez, berriz, zur gaineko lanak aurkezten dizkigu, teknika mistoa nagusiturik eta berrikuntza modura, izeien azikulak oinarri dituzten koadroak.

      Estankona Uria

       
      Arruabarrena
      Elkarren aurka dauden kontzeptuak eta jarrerak dira "jainkotiarra" eta "gizatiarra". Sarri ageri dira gure gizartean, eta era interesgarrian islatu ohi dira jai herrikoietan eta elizkizunetan. Ontzi komunikatuen eran funtzionatzen dute batzuetan ideia biek eta zenbaiten iritziz, gizarte-oreka lortu ahal izaten da adierazpen eta fusio horiei esker.
      Karnabalak, herrietako jaiak, Aste Santua, erromeriak, eta abar egutegi zorrotzaren arabera ospatzen dira urtean zehar. Haragizko, atseginezko edo adeigabe direnenetarantz makurtzen da batzuetan balantza eta beste batzuetan, ordea, izpiritualtasuna eta penitentzia gailentzen dira. Kasu batzuetan, baina, gurutzatu egiten dira poloak, eta orduan nahasgarriak eta iradokitzaileak izaten dira mezuak, bigarren irakurketak bideratuz. Pentsatzekoa denez, bizitza beti itzultzen da dagokion ildora.

      2015


      • ERTIBIL 2015: Abenduaren 15etik 29ra.

      Ertibil 2015

      ERTIBIL 2015 Erakusketarako bisita gidatuak   

      Abenduak 18an, ostirala:

      17:00etan   erdaraz eta 19:00etan  euskaraz

      ERTIBIL 2015i buruzko informazioa: HEMEN

      • ZURI BELTZEAN KLIK: Abenduaren 4tik 15era.

      Durangaldeko antzinako 300 argazkitik gora, daude ikusgai erakusketa honetan, Gerediaga Elkarteak egindako bilketa lanari esker

      Gerediagaren historian argazkigintzak leku garrantzitsua izan du eta erakusketa honek, Gerediagaren 50. urteurrenean, esker on aitortza izan nahi du. Denboran zehar bidaiatzea ahalbidetu diguten argazkilariei euren lana aitortu nahi diegu.

      www.gerediaga.eus

      Zuri beltzean klik

       

      • BOSTEKO 2015: Azaroaren 11tik abenduaren 4ra.
             Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatzen duen erakusketa ibiltari  honetan, hiru artista bizkaitar gazteren lana egongo da ikusgai. ibilbide profesional handikoak denak: pinturan arituak dira Ana Riaño eta Iker Serrano eta argazkigintzan, bestetik, Roberto Aguirrezabala.
      Bosteko 2015
      Informazio gehiago: HEMEN
      • FEDER: Gaixotasun arraroen federazioa (azaroaren 2tik 10era). 
      HEMEN
      Gaixotasun arraroak

       

      • Mikologia elkartea: Argazki lehiaketaren erakusketa (urriaren 24tik 31ra).

       

      Perretxiko

      • Martzel do Nascimento: Atentados (Urriaren 1etik 23ra)

       Martzel do Nascimento

      • Eider Eibar: Barrukoa kanpotik (Irailaren 11tik 30era)

                       

             Erakusketa honetan irudi bakoitzak bakarrik kontatu dezakeena erakutsi nahi izan du Eider Eibar ilustratzaileak. Bada denbora bat haur literaturako liburuetarako marrazkiak egiten aritu dela, beti besteek sortutako kontakizunetarako eta oraingo honetan, lehen aldiz, aspalditik barruan zeuzkan irudiak marraztea eta kontatzeko daukana erakustea izan du helburu.

      Ibilbide bat erakusten da, liburuak toki batetik bestera garamatza. Erakusketan, toki bakoitzera, marrazki bakoitzera iristeko emandako pausuak erakusten dira, bozeto, saiakera eta alde batera utzitakoarekin.

      • Enrike Renteria 2015eko pintura lehiaketako lanen erakusketa (Uztailaren 13tik abuztuaren 28ra)Enrike Renteria 2015c

       

      • Ekainaren 16tik uztailaren 12ra
        Haizetara 2006tik 2014ra bitarteko banda irabazleen argazkiak.

       

      • Ekainaren 15era arte

       Urritxe Institutua. 4. DBHko plastika-lanak.

      Urritxe institutua

      • Maiatzaren 6tik 30era

      Gorakada teatroaren txotxongiloak eta eszenografiak.

      Erakusketa honek Gorakada antzerki-konpainiaren 25 urteko ibilbidea batzen du. Aro emankor honetan, eskularru-txotxongiloak eta aktoreak abiapuntutzat hartuta, hainbat teknika, estilo eta eszenaratze garatu ditugu. Era berean, bisitariari abentura, magia eta ilusioz betetako mundu liluragarria erakutsi nahi diogu, bere ahalegin eta lana haurrei eta familiei zuzendu dien konpainia honen bilakaeraren isla. Horrenbestez, gure antzezlanik esanguratsuenetako txotxongilo eta eszenografiak aurkeztu nahi dizkizuegu: Titirikontu, Gondola Misteriotsua, Jim Altxor Uhartean, Robin eta Hood, Irudimendeko Hiria, Cyrano, Ogro Txikia, eta abar. Urteotan, 1.900 emanaldi baino gehiago egin ditugu eta 900.000 ikusle inguruk parte hartu dute nazioko eta nazioarteko programazio eta jaialdi desberdinetan. Ongi etorri Gorakadaren mundura. Guk adina gozatzea espero dugu.

       Gorakada_Erakusketa

       

      • Apirilaren 7tik 30era

      Seve Sánchez zornotzarrak bidaietan egindako argazkiak.

      • Martxoaren 9tik apirilaren 7ra

      UZTARGI.KLIK: Zornotzako argazkizaleen UZTARGI KLIK elkartearen lanen erakusketa kolektiboa.

      Uztargi Klik 1        Uztargi Klik 2