Hemen zaude: Hasiera Programak Eleizetan

Eleizetan

2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
 

Eleizetan 2017_Kartela

Udalerriko elizetan eta baselizetan maiatzean eskaintzen diren ganbera musikako kontzertuek osatutako programa da Eleizetan. Musika eskaintza bariatua eta anitza egiten da 2002az geroztik antolatu izan den programa honetan eta, edizio berean, hainbat estilo ezberdin bil daitezke, hasi antzinako musikatik eta jazzeraino, besteak beste direla barrokoa, berpizkundeko musika, musika herrikoia edota folka ere alde  batera utzi gabe. Denek dituzte, ordea, ezaugarri hauek: kalitatea eta ganbera formatua, hurbila eta zuzena.

Musika proposamenez gozatzea ez ezik, Amorebieta-Etxanoko monumentu-ondarea ezagutaraztea ere bada. Hori horrela izanik egin ohi dira kontzertuak Dudeako San Migel eta Boroako San Pedro baselizetan, eta Bernagoitiko San Migel, Larreako San Juan Bateatzaile, Etxanoko Andra Mari eta Amorebietako Andra Mari elizetan.

AMETX Erakunde Autonomoak  antolatutako eta kudeatutako programa da ELEIZETAN eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza izaten du.

ELEIZETAN 2017ko egitaraua: HEMEN