Hemen zaude: Hasiera Programak Berbaldiak

Berbaldiak

Euskaraz hitz egin nahi duzu? Euskarazko harremanak zabaldu nahi dituzu? Egin zaitez BERBAKIDE, eta etor zaitez BERBALDIETARA!

Azaroan BERBALDIAK programa martxan jartzen da urtero. Askok badakizue zer den, baina oraindik ez badakizue: ZER DA BERBALDIAK programa?

  • Euskaraz berba egiteko eta praktikatzeko ekitaldia. Guztiz DOHAINIK.
  • Lagun euskaldunak egiteko aukera.
  • Taberna baten, kafe bat hartu eta euskaraz ikasten dabiltzan edota hobetu nahi dutenekin hitz egin; beti ere, euskaraz ondo dakitenen laguntzarekin (BERBALAGUNAK).
  • Aste birik behin, ordubete.


 PARTE HARTU NAHI BADUZU, erdu Zornotza udal euskaltegira, edo telefonoz deitu: 94 6732026.