Albisteak

E-postaz harpidetu

Bosteko 2020 erakusketa koordinatua Zelaieta zentrora iritsi da urriaren 27tik azaroaren 14ra arte.

2020/10/30

"Begirada dibergenteak: Shakkei ukitu bat" izenburupean, Bosteko 2020 erakusketak Javier Landeras (argazkia), Laura San Juan (pintura) eta Mikel Lertxundiren (eskultura) lanak biltzen ditu. Leioa, Basauri, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga eta Getxoko udalek antolatuta eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Bosteko 2020 irailean inauguratu zen Getxon, eta Basaurin erakusketa egin ondoren, urriaren 27tik aurrera Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroko Erakusketa Gelara iritsi da. ** Bisita gidatuak. Erakusketaren hainbat alderditan sakontzeko bi bisita gidatu eskainiko ditu komisarioak. Bisitak asteartean, azaroak 10, izango dira, 11: 00etan euskaraz eta 18: 00etan gaztelaniaz. Bisitetarako lekua mugatua da eta, horregatik, aurrez izena eman behar da Zelaietan (946300650).

GAZTEDI DURANGALDEAK GAZTEEKIKO APUSTUA INDARTZEN DU

2020/10/28

Datozen hilabeteetan, Gaztedi Durangaldeak hainbat programa eramango ditu aurrera gazteak ahaldundu eta dinamizatzeko eta horiekin lotutako Garapen Jasangarrirako Helburuak indartzeko.

Amorebieta-Etxanok Mangamore 2020 ospatuko du lehiaketa, hitzaldi eta bideojokoetan online modalitatea txertatuz

2020/10/09

• Antolatzaileek asteburu osoan zehar segurtasun-neurriak prest eta bermatuta dituzte bertaratuko diren guztientzako.

Nabarmenduak

ZELAIETA-ren egitaraua:
2020/2021 iraila-otsaila