Hemen zaude: Hasiera Ametx Zer da Ametx

Zer da Ametx

Misioa

Ametx Amorebieta-Etxanoko Kultur eta Euskara Zerbitzuen Herri Erakundeak, 2005. urtean sortua bera, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Parkea z/g helbidean dauka bere egoitza, eta honakoak ditu xede edo helburu:

  1. Amorebieta-Etxano udalerriko kultura zerbitzuak eta eskaintza sustatzen dituen erakunde publikoa izatea du helburu gure erakundeak. Horretarako, gure esku dauden beharrezko bitartekoak erabiltzen dira, batetik, eta bertako eta inongo arte-ekimenak integratu, bestetik, kalitatezko kultura-proiektua bermatzeko xedez.
  2. Gizarte eremuetan euskararen erabileraren normalizazioa bultzatu eta sustatzea, baita Fundazioaren beraren barruko jardueran ere. Pertsona helduak alfabetatzea eta euskalduntzea eta Amorebieta-Etxanoko udal mugartean euskara irakastearekin eta sustatzearekin loturik dauden beste jarduera batzuk.
  3. Kultur jarduera eta ahalegin guztiak koordinatzea, legez Udalari dagozkion eskumenak aintzat hartuta.
  4. Kultur jarduerak eta euskara sustatzekoak finantzatzeko laguntza guztiak izapidetu eta kudeatzea.

Ikuspegia

Etorkizunera begirako apustu gisa, kultura proiektu bereizia finkatu eta garatzea dugu helburu, berorren kanporako proiekzioari ere erreparatuta, ildo bikoitza urratuz: Amorebieta-Etxano udalerriko biztanleen gaur egungo eta bihar-etziko beharrizanei, itxaropenei, kultura-kezkei erantzuna ematea alde batetik eta, bestetik eta osagarri gisa, kultura-sorkuntzaren gune bihurtzea.

Azken batean, gure udalerriarentzako kultura nortasun propioa sortu eta erakutsi nahi dugu, kudeaketa eragingarri eta berritzailearen bidez.

Baloreak

Honako hauek dira bidean aurrera eramango gaituzten atributuak:

  • Hiritarrekiko hurbiltasuna eta orientazioa.
  • Zerbitzuaren kalitatea
  • Etenik gabeko komunikazioa
  • Talde-lana
  • Koordinazioa
  • Etengabeko ikaskuntza eta hobekuntza