Diru-laguntzak
Amorebieta-Etxanoko Udalak kultura sustatzeko jardueretara zuzendutako diru-laguntzak ematen ditu, bai eta udalerriko auzoetan jai-ospakizunen antolaketara zuzendutakoak.
Kultura elkarteentzako eta auzoetako jaiak antolatzeko diru-laguntzak
Eskaria lehen aldiz aurkeztuz gero:
- Erakundearen IFK, erakunde juridikoa izanez gero.
- Erakunde eskatzailearen Estatutuen kopia eta Zuzendaritza Taldearen eraketa, behar bezala inskribatutakoak Eusko Jaurlaritzako Elkarteen eta Erakundeen Erregistroan
Diru-laguntza eskarirako:
- Egitaraua.
- Helburuak.
- Diru-sarreren eta gastuen aurrekontua.
- Elkartearen edo erakundearen datu eguneratuak.
- Behar teknikoak.
- Diru-laguntza eskatzeko inprimakiak:
Diru-laguntzaren justifikaziorako:
- Bete diren helburuak.
- Egindako jarduera plana.
- Diru-sarreren eta gastuen balantzea.
- Justifikaziorako fakturak
- Publizitate aleak.