Hemen zaude: Hasiera Ametx Tramiteak Elkarteen erregistroa

Elkarteen erregistroa


Amorebieta-Etxano udalerrian diharduten irabazteko asmorik gabeko kultura eta kirol elkarteak eta klubak, elkarte-araubide espezifikorik gabeak, inskribatu ahal dira HEMEN.

Horrela, une oro eguneraturik eduki behar dituzten datuek eta dokumentazioak indarrean eta erabilgarri iraungo dute Ametx erakunde autonomoan eskarietarako, jardueretarako, eta abarretarako.

Antolatzen eta gauzatzen dituzten jardueretan interesa duten pertsonekiko harremanak errazteko xedez, hala nahi duten kultura eta kirol klubek eta elkarteek halaber, Ametx erakunde autonomoaren webgunean euren gaineko informazioa agertzea eskatu ahalko dute. Horrela bada, ondore horretarako atondu den inprimakia bete eta Ametx erakunde autonomoan erregistratuko dute.