Hemen zaude: Hasiera Ametx Gure produkzioa Zornotzarra naz eta harro nago

Zornotzarra naz eta harro nago

Dokumental honek gure herriaren duela gutxiko memoria biltzen du. Amorebieta-Etxanoko ondare immaterialari hurbiletik heldu nahi zaio.

Horrela, guztira 40 elkarrizketatuk beraien oroitzapenak kontatuko dituzte, hasi Frankismoaren azken egunetan eta gaur egunera arte. Arlo ezberdinetako zornotzarren hainbat testigantzarekin, garai hartan kultura, gure zornotzar izaera, euskara eta politika nola bizi ziren gogoratuko da beste batzuen artean, eta nola joan den herria aldatuz gaur egunera iritsi arte.

Parte-hartzaileen artean Amorebieta-Etxanok demokrazian izan dituen bost alkateak egongo dira, Udabarriren sortzailea, Joxe Mari Agirre; Eneko Atxa sukaldaria, Bego Azketa El Cojo jatetxekoa, herriko ikastetxeetako ordezkariak edo kirol elkarteetako ordezkariak.