Hemen zaude: Hasiera Ametx Gure produkzioa Toponimia Mapa

Mapa

Amorebieta-Etxano aldatzen doa, etenik barik. Ez dago aldaketok gelditzerik, baina geure esku daukagu gogoz eta burutsu ahalegintzea aldaketa horreek herriaren eta herritarren onerako izan daitezan.

gure arbasoek nekez ezagutuko leukie gaur egungo Amorebieta-Etxano, eta euren garaian landa edo soro ziran hainbat arlo, gaur egun etxeek hartu dabez, edo enpresek, edo parkeek. Eraldatuta dogu erabat, baina ez dogu arbasoengandik jasotako ondarea bertan behera itxiko.

Asaba zaharrek inguruan eukiezan paraje, etxe, baserri, ortu, baso, baseleiza, auzo... izendatzeko mendeetan zehar erabili izan diran erak jaso doguz, bizirik iraun arazoteko xedeagaz, eta egiteko horretan ezinbestekoa izan da lan honetan ageri direnen laguntzinoa eta lekukotza (PDF, 4.8 Mb).

Auzoen mapaHementxe daukazuz Amorebieta-Etxanoko toponimoak, auzorik auzo, PDF formatoan. Baita lan honetan lagundu deuskuen herritarren liburutxoa be.