Hemen zaude: Hasiera Ametx Gure produkzioa Gure herria ezagutu Hilarriak eta hilobiak

Hilarriak eta hilobiak

Hilarriek eta hilobiek, Zornotzako jatorri aintzandariena agerian utzi, eta mantentzen diren herriko ondare elementu zaharrenen multzoa osatzen dute.

Bi dira Amorebieta-Etxanon dauden hilobiak. Egoera nahiko kaskarrean egon arren, bere ezaugarriei esker IX eta X. gizaldikoak direla ziurtatu daiteke. Bata, Dudagoitiko Otxoene baserriaren aurrekaldean dago eta, bestea, Saratsuko baselizaren ondoko bidean.

Horrez gain, Bilboko Museo Etnografikoan erakusgai dauden garai berantiarragoko beste bi hilobi ikus ditzakegu. Santiagoko gurutzeaz apaindutako datatu gabeko hilobia lehena, eta 1604. urteko iskrizioa ageri duena bigarrena. Bigarren honetan bertan lurperatutakoen izenak ere ezagutu daiteke: Laotegiko Francisco Ruiz eta Ibarrako Katalina senar-emazteak.

 

Saratsu eta Dudagoiti auzoko hilobiak

saratsuko hilobia