Hemen zaude: Hasiera Ametx Gure produkzioa Gure herria ezagutu Dorreak eta dorretxeak Bernako Dorretxea

Bernako Dorretxea

Gaur egun egoera oso kaskarrean aurkitzen den Bernako dorretxean mantentzen diren ezaugarrien aztarnak bikainak izanda ere, ez dira gehiegi berari buruz dauden datuak. Hala ere, eta dokumentuei esker, 1447an Juan Pérez de Mújica, Muxika Butron eta Zaldibartarren aldekoa zen oinaztarrarena zela egiaztatu dezakegu.

Amorebieta-Etxanoko Monumentu Ondare liburuan, Juan Manuel González Cembellinek, XV. mendearen erdi aldean eraikitako eta XVI. mendearen lehen urteetan berritutakoa dela egiazta daiteke.

Eraikuntza zabal eta astun samar bat da, bi solairu eta ganbaraz osatutako eraikin baxua. Kanpoaldea, larregi landu gabeko harri lerrotuez altxatutako harrizko horma sendoek osatzen dute.

Egun, izan dituen aldakuntza guztiak barne (aletegi baten eransketa, estalkiaren egituraketa berria...) eta aurkitzen den egoera tamalgarria izanik ere, oraindik etxearen aurrealdean erdi aroko hondakinak irauten dute. Horien artean, sarbide nagusia, hegoaldean estalita ikus dezakegun erdi puntuko arkuz eraikitako sarbidea (Juan Manuel Cembellinen hitzean, "XVI. mendean data liteke"), eta hego ekialdean kokatzen den janba bat.