Hemen zaude: Hasiera Ametx Gure produkzioa Gure herria ezagutu Dorreak eta dorretxeak Bernagoitiko Dorretxea

Bernagoitiko Dorretxea

Bernagoitiko eraikin hau, dokumentuak eta ahozko tradizioari jarraiki, dorretxe gisa identifikatu daiteke. Hala ere, Juan Manuel Cembellin historialariaren esanetan, dorretxe eta baserriaren arteko trantsiziozko eraikin gisara definitzeko arrazoiak ere badaude. Historialariaren ustetan, gotiko estiloko ezaugarriak dituzten eta erlijiosoak ez diren eraikinak dorretxeekin lotzen dira sarritan. Eraikinaren elementuen banaketa, egituraketa eta funtzioak ikusita, González Cembellinek, defentsarako gaiez osatutako jauregi itxurako lur lanetarako definizioa proposatzen du.

Dorretxe edo itxura soilez dorretxea den Bernagoitiko etxearen elementurik nabarmenena aurre aldeko eskailera edo patina da. Bandoen borrokaldi kontuetaz guztiz ahaztua egon litekeena, edota babes betebehar hori inoiz ezagutu ez duena. Eskailera honen goiko aldean arku zorrotzez eraikitako sarrera nagusia dugu.

Sarrera horrez gain, beheko aldean, egun estalita dagoen arku zorrotzez ere estalita dagoen altxatutako sarbide bat dago. Leihoei dagokienez, babeserako izatea uler daitezkeen gezi leihoak ditu. Baita jauregietan italiar modei jarraituz apaingarri dotore gisara zabaldutako arku konopialak.

Barne egituraketaren alorrari dagokionez, aldiz, urte luzeetan zehar eraikitako baserrien oso antzekoa dela esan daiteke, hala ematen baitu. Hala ere, etxeak jasandako zaharberritze guztien ondorioz, ezinezkoa da baieztapen hori egitea.