Hemen zaude: Hasiera Ametx Gure produkzioa Gure herria ezagutu Ondare elementuak Zubia

Zubia

XI. mendetik XIII. mendera bertako familia handiek, hala nola, Bernatarrak (Bernabeitia-Bernagoitia), Euba, Ibarra, Amorebieta, Etxano, Zornoza, Larrea... zubiak zaintzen zituzten merkataritza kontrolatzeko. Elizaren zergak ere kontrolpean zituzten, eta beranduago sortutako industria ere (errotak eta burdinolak). Horietako gehienek lurrak eta baserriak ere errentan zituzten.

Guzti honengatik Erdi Arotik existitzen den zubi bat izatea suposa daiteke, urte zehatza jakin ez arren. Hala ere, mende desberdin eta ugarietan zehar zaharberritutakoa, botatakoa eta berriz eraikitakoa. Egun, zubiaren erdialdean ikus dezakegun hormigoiaren arabera, garai garaikideetako zubia dela esan daiteke.