Hemen zaude: Hasiera Ametx Gure produkzioa Gure herria ezagutu Artelanak Izenbakoa (2005). Andrés Nagel

Izenbakoa (2005). Andrés Nagel

Andrés Nagelen eskultura erraldoi hau, Zornotza udalerriaren errotonda baten kokatua dago, hain zuzen ere, Sabino Arana, Carmen, San Migel eta San Pedro kaleak lotzen diren, eta herriaren bidegurutze jatorria eta izaera direnen erdian. Brontzez egindako 9 metrotako altuera eta 2,5 tona dituen artelana da.  Euskarrilez hiru hanka dituen oboide ilun bat. Oboideak zama luze bat du, eta zaldi ilea izango balitz moduan, bertatik nylon harien maroma bat erortzen da. Zazpi pintxoz zauritua agertzen da eta grafismo ugari ditu bere sabelaren gainean. Eskultura honen inguruan biraka hasiz gero, Amorebieta izena irakurri genezake. Imajinazioarekin jolasteko proposamena egiten digu autoreak artelan honen bitartez, dinosaurioak eta izaki erraldoiak bizi ziren iraganeko garaietan murgiltzera animatuz.