Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Zornotza Udal Euskaltegiak 2015-2016 ikasturterako izena emateko epea irailaren batean zabalduko du. Talde irakaskuntzaz gain, jardun biko aukera ere eskainiko du aurton. Honen bidez, ikasleak taldean lan egiteaz gain, bakarkako lana eta tutoretzak izango ditu osagarri. Bestalde, eta aukera zabalagoa eman guran, iraupen laburreko ikastaro bereziak ere eskainiko ditu, helburu zehatzetarakoak hain zuzen ere (etorkinak, tabernariak, merkatariak, gurasoak...).
Kine Rally, film laburren lehiaketa, bueltan da Amorebieta-Etxanon

Kine Rally, film laburren lehiaketa, bueltan da Amorebieta-Etxanon

2022/10/19

Lehiaketan parte hartuko duten taldeek 48 ordu izango dituzte film laburra grabatzeko. Izena emateko epea urriaren 24tik azaroaren 29ra egongo da zabalik.

Gehiago irakurri

‘Zure mugikorrak ezkutatzen duena’ kontzientziazio-erakusketa ikusgai izango da Zelaieta Zentroan

‘Zure mugikorrak ezkutatzen duena’ kontzientziazio-erakusketa ikusgai izango da Zelaieta Zentroan

2022/11/11

Iván Benítez argazkilari eta kazetariak Kongoko Errepublika Demokratikoan dauden Rubayako meatzean hartutako argazkiek osatzen dute erakusketa eta ALBOAN elkartearen ‘Gatazkarik Gabeko Teknologia’ kanpainaren barruan kokatzen da. Erakusketarekin batera, erabiltzen ez diren mugikorrak jasotzeko gune bat jarriko da Zelaieta Zentroan. Bertan jasotzen diren mugikorrak salmenta edo berrerabilerara bideratuko dira, erakusketak salatzen duen egoera desagerrarazten laguntzeko.

Gehiago irakurri

Izaskun Alonso, Jorge Rubio eta Mikel Garateren lanak ‘Bosteko 2022’ erakusketa ibiltarian izango dira ikusgai, Zelaieta Zentroan

Izaskun Alonso, Jorge Rubio eta Mikel Garateren lanak ‘Bosteko 2022’ erakusketa ibiltarian izango dira ikusgai, Zelaieta Zentroan

2022/11/21

• ‘Habitar - Bizi’ izeneko erakusketak pentsamendu artistikoa gerturatu nahi dio publikoari, pinturaren, eskulturaren eta marrazkiaren bidez. Azaroaren 21etik abenduaren 12ra egongo da ikusgai. • Erakusketaz gain, Zelaietak bisita gidatuak antolatu ditu bi hizkuntzatan eta Jorge Rubio artistarekin hizketaldia izango da ‘Gizatasunaren aterpeak’ izenburupean.

Gehiago irakurri

2023ko lehen hiruhilekorako kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago azaroaren 21etik

2023ko lehen hiruhilekorako kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago azaroaren 21etik

2022/11/21

Interesdunek hilaren 29a arte izango dute izena emateko aukera Larrea Kiroldegiko harreran edo udal webgunean https://izenemateak.amorebieta-etxano.eus. Plazen zozketa abenduaren 2an egingo da eta hilaren 12an Larrea kiroldegiko iragarki taulan argitaratuko dira plaza lortu dutenen izenak

Gehiago irakurri