Albisteak
GAZTEDI DURANGALDEAK GAZTEEKIKO APUSTUA INDARTZEN DU
Datozen hilabeteetan, Gaztedi Durangaldeak hainbat programa eramango ditu aurrera gazteak ahaldundu eta dinamizatzeko eta horiekin lotutako Garapen Jasangarrirako Helburuak indartzeko.
Bosteko 2020 erakusketa koordinatua Zelaieta zentrora iritsi da urriaren 27tik azaroaren 14ra arte.
"Begirada dibergenteak: Shakkei ukitu bat" izenburupean, Bosteko 2020 erakusketak Javier Landeras (argazkia), Laura San Juan (pintura) eta Mikel Lertxundiren (eskultura) lanak biltzen ditu. Leioa, Basauri, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga eta Getxoko udalek antolatuta eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Bosteko 2020 irailean inauguratu zen Getxon, eta Basaurin erakusketa egin ondoren, urriaren 27tik aurrera Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroko Erakusketa Gelara iritsi da. ** Bisita gidatuak. Erakusketaren hainbat alderditan sakontzeko bi bisita gidatu eskainiko ditu komisarioak. Bisitak asteartean, azaroak 10, izango dira, 11: 00etan euskaraz eta 18: 00etan gaztelaniaz. Bisitetarako lekua mugatua da eta, horregatik, aurrez izena eman behar da Zelaietan (946300650).
BBK Artearen Ibilbidea Bilboko Arte Ederren Museoaren eskutik Amorebieta-Etxanoko Zelaieta parkean izango da azaroaren 11tik 18ra bitartean
BBK Artearen Ibilbidea ekimenaren helburu nagusia museoaren bilduma bere aretoetatik haratago zabaltzen laguntzea eta herritarrak artera gerturatzea da. Bisita gidatuak eta hitzaldiak ekimena borobiltzen dute.
Joseba Gotzonen "Zortzikote historia" hitzaldia eta Otxote Lur Maitearen kontzertua Zelaieta Zentroko Auditorioan
Joseba Gotzon artistak "Zortzikote historia" izeneko hitzaldia emango du Zelaieta Zentroan 2020ko azaroaren 19an, ostegunean. Martxoan egin zen eta pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zen “Burdina eta abotsa” erakusketa eskulturalaren esparruan, Lur Maitea Otxotearen eskutik generoari buruzko kontzertu bat emango da azaroaren 19an.

Amorebieta-Etxanoko liburutegiak ipuinak online eskainiko ditu herriko artisten eskutik
Amorebieta-Etxanoko liburutegiak online burutuko den familientzako programa berri bat jarriko du martxan HIRUTAN BI. Badaukagu zer kontatu lelopean. Hiru emanaldietan, herriko diziplina desberdinetako bi artista bilduko ditu ipuin bat kontatzeko. Bikote bakoitzean batek ipuina kontatu eta besteak musikatuko du. Kontatuko diren ipuinak Amorebieta-Etxanon dagoen Ibaizabal argitaletxeak argitaratutakoak dira. Lehenengo saioa azaroaren 14ean izango da, eta ipuina Unai Ormaetxeak aurkeztuko du, Inun abeslariaren laguntzarekin. Saio honetan aukeratutako ipuina “Azken Otsoa” izango da. Hurrengo emanaldiak, azaroaren 28an eta abenduaren 12an izango dira, eta saio hoietan ipuinak kontatuko dituzten bikoteak, Miren Larrea eta Fran Lasuen, eta Kittu taldeko bi partaidek osatuko dituzte. Bideoak Amorebieta-Etxanoko kultura eta kirol saileko YouTube kanalean egongo dira. Edozein momentutan ikusteko aukera egongo da. Bertako artistak sortutako edukiak etxean ikusteko aukera ematen die Amorebieta-Etxanoko familiei.

Amorebieta-Etxanoko liburutegiak ipuinak online eskainiko ditu herriko artisten eskutik
Amorebieta-Etxanoko liburutegiak online burutuko den familientzako programa berri bat jarriko du martxan HIRUTAN BI. Badaukagu zer kontatu lelopean. Hiru emanaldietan, herriko diziplina desberdinetako bi artista bilduko ditu ipuin bat kontatzeko. Bikote bakoitzean batek ipuina kontatu eta besteak musikatuko du. Kontatuko diren ipuinak Amorebieta-Etxanon dagoen Ibaizabal argitaletxeak argitaratutakoak dira. Lehenengo saioa azaroaren 14ean izango da, eta ipuina Unai Ormaetxeak aurkeztuko du, Inun abeslariaren laguntzarekin. Saio honetan aukeratutako ipuina “Azken Otsoa” izango da. Hurrengo emanaldiak, azaroaren 28an eta abenduaren 12an izango dira, eta saio hoietan ipuinak kontatuko dituzten bikoteak, Miren Larrea eta Fran Lasuen, eta Kittu taldeko bi partaidek osatuko dituzte. Bideoak Amorebieta-Etxanoko kultura eta kirol saileko YouTube kanalean egongo dira. Edozein momentutan ikusteko aukera egongo da. Bertako artistak sortutako edukiak etxean ikusteko aukera ematen die Amorebieta-Etxanoko familiei.
Zelaiatako IKASGELA arratsaldez zabalduko da asteburuetan.
Zelaietan dagoen Ikasgela asteburuetan arratsaldez zabalduko da, oraingoan hasita abenduko azkenera arte. Larunbatetan: goizez 10.00-14.00 arratsaldez 17.00-20.00 eta Igandetan: arratsaldez 17.00-20.00
“Jokoan” mahai-jokoen jaialdiaren hamargarren edizioa ospatuko da Amorebieta-Etxanon azaroaren 28an eta 29an.
• Egungo osasun-egoerara erabat egokitutako edizioa izango da, ekitaldiko segurtasuna lehenetsiz. • Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da.
Zelaieta zentroko erakusketa gelan Miren Pastor argazkilariaren "Bidean" erakusketa izango da ikusgai abenduaren 19ra arte.
Erakusketaren osagarri, larunbat goizean,azaroaren 28an, Nagore Legarreta argazkilariak "Argazki digitalen kopia analogikoak" argazki-tailerra egingo du 11-17 urte bitarteko gazteentzat.
Euskaraldiko bideo lehiaketa
16 urtetik gorakoei zuzendutako bideo laburren lehiaketa. Gaia: Euskaraldiari buruzko bizipenak edota espektatibak.
Sergio Monederoren Rugbylariak argazki erakusketa inauguratuko da gaur Zelaietako erakusketa gelan
Erakusketa astelehen honetan, otsailaren 1ean, inauguratuko da Zelaieta Zentroko erakusketa gelan eta otsaila osoan zehar egongo da ikusgai. Lan honen bitartez, egileak “kirolak islatzen dituen giza emozioak eta sentimenduak iragazkirik gabe plazaratu” nahi izan ditu.
Amorebieta-Etxanoko Udalak ikastaro berriak aurkeztu ditu otsailetik ekainera doan epealdirako
Oraingo honetan, joan den urrian hasi ziren urteroko ikastaroez gain, Kultura Sailak ikastaro zehatzen katalogo bat prestatu du, sukaldaritza, argazkilaritza, nutrizioa edo dekorazioa bezalako gai anitz eta interesgarriekin. Udalaren Berdintasun Sailetik ere, emakumeei zuzenduriko sei ahalduntze tailer ezberdin antolatuko dira.
Bosteko, euskal artearen erakusketa ibiltariak, 2021erako komisariotza proiektu artistikoak aurkezteko deialdia ireki du
• Bosteko 2021, ekimen honen XXIV. edizioa izango da eta bertan, sortzaile gazteen abangoardia artistikoek beren proiektuak komisario baten bidez koordinatuta aurkezteko aukera izango dute. • Erakusketa ibiltari hau Arrigorriaga, Basauri, Getxo, Leioa eta Amorebieta-Etxanoko Udalei lotutako bost erakusketa-aretok antolatu eta koordinatuko dute. • Proposamenak e-mail bidez bidali beharko dira areto antolatzaileen helbide elektronikoetara 2021eko martxoaren 23a baino lehen, curriculum artistiko eta akademikoarekin batera.
Kultura eta Kirol Sailak familian burutzeko haurrentzako ekimen egitarau zabala aurkeztu du martxorako
• Jarduera hauetan izena emateko epea gaur, astelehenean, zabalduko da eta martxoaren 5ean, ostiralean, amaituko da. • Izen-emateak Zelaieta Zentroko Gazte Informazio Bulegoan egin beharko dira, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara eta astearte, asteazken eta ostegunetan 11:00etatik 13:00etara.
"Emakume anitzen eguneroko borrokak" argazki erakusketa ikusgai izango da Zelaieta Zentroan martxoan zehar
• EALA elkartearen eskutik, Cristina Chiquin Rodriguez Guatemalako argazki-kazetariak bere herrialdean emakume askok jasandako urraketak salatu ditu; izan ere, emakume horiek, modu batean zein bestean, betidanik izan dira jazarriak. • Erakusketa martxoaren 1etik 31ra egongo da ikusgai Zelaieta Zentroko erakusketa aretoan.
Zelaietako Ikasgela Aste Santuan zabalduko da
Apirilak 1,2,3,4 eta 5. Ordutegia 17.00tik 20.00ra
Udaleku Irekiak eta GaueroUDAN: udalekuetarako datak, prezioak eta izena emateko epea
• Udaleku Irekiak 2021 Kanpaina, 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzat da (2011 eta 2017 artean jaiotakoak) eta bi hamabostaldi desberdinetan garatuko da: lehenengo hamabostaldia ekainaren 21etik uztailaren 2ra izango da (80 €) eta bigarrena, uztailaren 5etik uztailaren 15era (72 €). Ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da eta 8:00etatik 9:00etara bitarteko harrera-zerbitzua eskainiko. da. • Bigarren programa, GaueroUDAN 2021, 2007 eta 2010 artean jaiotako 11 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Programa txanda bakarrean egingo da, uztailaren 5etik 15era, 9:00etatik 14:00etara. Kasu horretan, prezioa 90 eurokoa izango da.
“Harria Margotuta” tailerraren igelek “ihes egin” dute Zelaietatik eta zuen laguntza behar dugu hauek bueltatzeko
• Pasadan larunbatean familientzako harriak margotzeko tailerra egin ondoren, harrigarria badirudi ere, bertan margotu ziren 100 igelek ihes egin dute Zelaietako putzutik eta Amorebieta-Etxanon zehar “ezkutatu” dira; ondorioz, igelen erregina oso kezkatuta dago eta denak urmaelera itzultzea nahi du. • Horrela, Aste Santu honetan, erreginaren tristura eta kezka zertxobait leuntzeko, “Harria Margotuta” jolasean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu igel-harriak berreskuratu eta hauek Zelaietako hall-ean kokatutako urmaelera bueltatzeko xedearekin.
Jon B. Gorosperen “Basabizitzaren argazkilaritza, Zornotzatik mundura” erakusketa ikusgai izango da Zelaieta Zentroan apirilaren 30era arte
• Erakusketak ibilbide luzea egiten du gure herriko, Amorebieta-Etxanoko, animalien irudiekin, Euskal Herriko hainbat txokotatik igaroz eta mundu osotik ateratako argazkiekin. • Bestalde, aipatzekoa da Zelaieta Zentroa irekita egongo dela Aste Santua osatzen duten egunetan (apirilaren 1etik 5era), honako zerbitzu hauek eskaintzeko: Gaztetxokoa 17:00etatik 21:00etara eta Ikasgela, 17:00etatik 20:00etara.
496 GAZTEK HARTU DUTE PARTE GAZTEDI DURANGALDEA 2020 PROGRAMAN
Bizkaiko Foru Aldundiak, Durangaldeko Mankomunitateak eta udalek balantze positiboa egin dute programak eskualdeko gazteengan izan duen eraginari dagokionean.
Zelaieta Zentroko erakusketa aretoak "Impr pant", Jugatx Astorkiaren erakusketa aurkeztuko du
• Erakusketa maiatzaren 3tik 22ra bisitatu ahal izango da. • Erakusketa osatzen duten piezek ikus-entzunezko iruditeriaren eraikuntza aztertzen dute ordenagailu pantaila, mugikor, kamera, eskaner eta antzeko gailuen hibridaziotik eratorritako erregistro grafikoak aurkeztuz. • Aipatu behar da, maiatzaren 6an, ostegunean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, artistak hitzaldi bat eskainiko duela erakusketaren nondik norakoak azaltzeko. Erakusketara sartzeko sarrera doakoa da baina aurretiaz izena eman beharko da Zelaieta Zentroan.
Sociedad Artístico Cultural Zornozak "Zintzilik" proiektua jarri du abian Amorebieta-Etxanoko balkoiak "kolorez betetzeko"
Ekimenak Udalaren laguntza izango du eta 500 eta 150 euro arteko lau sari emango ditu.
Zelaieta Zentroak Thais Bufornen "Itsasoa urdina da" argazki erakusketa hartuko du
• Erakusketa maiatzaren 24tik ekainaren 12ra bisitatu ahal izango da. • Erakusketa osatzen duten 22 argazkiek (Euskal Herriko 9, Greziako 7 eta Kataluniako 6) bat egiten dute izendatzaile komun batekin: itsasoa. • Erakusketarekin batera, maiatzaren 24an, 19:00etatik aurrera, Zelaieta Zentroko auditorioan "Zer da zianotipia?" hitzaldia ospatuko da eta ekainaren 12an, berriz, zianotipiari buruzko familia tailer bat antolatuko da ludotekan.
Haizetara bueltan da osasun egoerara egokituta
Oraindik bizi dugun osasun-egoeraren ondorioz, ez da banden nazioarteko lehiaketa egingo eta, halakorik ezean, barne-formatu baten alde egingo da, non taldeek eta bertaratutakoek kaleko musikarik onenaz modu lasai eta seguruan gozatu ahal izango duten. • Hala, ekainaren 24, 25, 26 eta 27an, Zornotza Aretoak, Zornotza IV Frontoiak eta Zelaieta Zentroko kontzertu-gelak kontzertu mordoa hartuko dute, aldatzen ez den leitmotiv musikalarekin: fanfarriak, bandak eta kaleko musika. • Sarrera doakoa izango da, baina ekainaren 1etik 10era eman beharko da izena, aurrez aurre Zelaieta Zentroan Ametx Txartelarekin, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 20: 30era edo 946300650 telefono zenbakira deituz.
Zubiondoko Skateparkak parkour Masterclass bat hartuko du ekainaren 12an
Masterclassean bi txanda egongo dira. Bat, eskarmenturik ez duten pertsonentzat edo hasiberrientzat; bestea, honelako ariketetan jadanik aritzen direnentzat. • Ekimen honen helburua parkourraren balioak zabaltzea, jarduera fisikoa eta garapen psikomotorra sustatzea eta bizi garen espazioa berrinterpretatzen eta berrerabiltzen irakastea da.
"Creactivity" espazio ibiltariak Amorebieta-Etxano bisitatuko du, ikasleei eta irakasleei zuzendutako hezkuntza-programekin
• Ekainaren 7tik 11ra arte, "La Caixa" Fundazioak, EduCaixa programaren bidez, haur-hezkuntzako, lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta erdi-mailako heziketa-zikloetako ikasleei eta irakasleei zuzendutako hezkuntza-baliabideak, -jarduerak eta -programak eskaintzen dizkio hezkuntza-komunitateari, gazteen gaitasunen garapena sustatzeko. • Espazio interaktiboa da, ikasleen artean asmamena eta sormena sustatzen dituena. Proiektu ibiltari berri honek tailerrak proposatzen ditu haurren asmamena pizteko eta gizarte aldakor batean eroso sentitzen laguntzeko.
Amorebieta-Etxanoko hainbat lekuri buruzko atzera begirako erakusketa antolatu du Zelaieta Zentroak
Zelaieta Zentroko erakusketa aretoan Uztargi.Klik Elkartearen "Amorebietako atzera begirakoa" argazki erakusketa izango da ikusgai ekainaren 15etik uztailaren 2ra.
Kultura eta kirol instalazioen udako jarduera - 2021
Zelaieta zentroa: - Uztaileko bigarren hamabostaldiko eta abuztuko asteburuetan: Itxita - Uztailaren 30etik abuztuaren 15era (biak barne): Itxita - Uztailaren 19tik 30era eta abuztuaren 16tik 31ra bitarteko ordutegia: 8:30etik 15:00etara. - Larrea kiroldegia: - Uztaileko eta abuztuko asteburuetan itxita. - Uztailaren 30etik abuztuaren 15era (biak barne): Itxita
Zornotzarrek `Nora’ ikusi ahal izango dute debalde, hamaika proiekzioetan
`Nora´ Lara Izagirre zuzendari zornotzarraren azken lana da. • Pelikula Zornotza Aretoan proiektatuko da irailaren 10etik 20ra, egunero. • Sarrerak irailaren 3tik aurrera izango dira eskuragarri.
Eleizetan jaialdia bueltan da, ermitetan eta elizetan izango diren sei kontzerturekin
• Irailaren 11tik 26ra izango da jaialdia eta aforoa mugatua izango da. • Sarrera duten herritarrek autobus zerbitzua izango dute ermitetara gerturatzeko.
Euskal Komikia 1975tik ezagutzeko aukera dago Zelaietako Erakusketa Gelan ikusgai dagoen erakusketarekin
Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera antolatutako erakusketa, Kike Infamek eta Mikel Begoñak komisariatu dute eta urriaren 1era arte izango da Zelaietan. Proiektu honek orain arte euskal komikiaren azkenaldiko historiari buruz egindako ibilbiderik osoena proposatzen digu. Argitaletxeak, aldizkariak eta, batez ere, egileak uztartzen dira gure bineten munduan barrena egindako bidaia magiko honetan. Erakusketarekin batera, umeak komikiaren mundura hurbildu daitezen Zelaietako beirateetan komiki tailer antolatu da.
Zelaieta Zentroak ireki du ikastaroetako matrikulazioa, aurreko urteetako eskaintza handituz
Amorebieta-Etxanoko Udalak 36 ikastaro antolatu ditu denboraldi berrirako; horietatik 10 berriak dira. Izena emateko epea irailaren 30a bitartean izango da zabalik eta ikastaroak urriaren 4tik aurrera hasiko dira.
Amorebieta-Etxanok Txistu Eguna berreskuratuko du, joan den urtekoa bertan behera geratu eta gero
Aurten Txistu Egunaren XX. edizioa izango da; irailaren 25ean izango da eta sei txistulari talde ariko dira herrian zehar.
Andres Espinosa mendizale zornotzarra gogoratuko dute aurten ere, mendi irteerarekin
Andres Espinosa PR BI-74 ibilbidea ezagutzeko aukera izango da datorren urriaren 3an, gida baten azalpenenekin. Bi ibilbide izango dira aurten ere: luzea, 22,5 kilometrokoa eta laburra, 6 kilometrokoa.
Zornotza Aretoak ekitaldiz betetako egitaraua antolatu du urritik abendura bitartean
-Familiei zuzendutako hiru ikuskizun eskainiko dira: ‘Perez Sagutxoa’, ‘ Tarzan tratamenduan´ eta `Zuhaitzak landatzen zituen gizona´. -Dantza zirkuituko hiru ikuskizun izango dira denboraldi berrian: `Gorpuztu´, `Hiru hitzetan´ eta `Kenophobia´. -Musika ere protagonista izango da hiruhileko honetan: Zornotzako Musika Bandak bi kontzertu eskainiko ditu eta Musika Gertu programako beste bi kontzertu ere izango dira.
Pascu eta Rodri youtuber arrakastatsuak izango dira aurtengo Mangamore Jaialdiko protagonistak
• Bi youtuber ezagunak 1go gunean izango dira, Amorebieta IV pilotalekuan hain zuzen, urriaren 9an, goiz eta arratsalde. • Aurtengo Mangamore Jaialdia aurrez aurreko edizioa izango da, nahiz eta osasun egoerara egokituta ospatuko den; zenbait ekitaldietarako sarrerak aldez aurretik eskuratu beharko dira.
Amorebieta-Etxanoko Udalak `Ibiliaz ezagutu´ programari ekingo dio berriz, beste lau ibilbiderekin
Edizio honetan izena ematen dutenek GR-229 Mikeldi ibilbidea sakonago ezagutzeko aukera izango dute: lau etapa izango dira, bakoitza 15-20 kilometro bitartekoa. • Ibilaldiak urriaren 16an eta 23an, eta azaroaren 6an eta 13an izango dira. Autobus zerbitzua egongo da. Izena Zelaieta Zentroan eman beharko da, irteera bakoitza baino bi egun lehenago beranduen jota.
KONBENIO IKASGELAK ateak zabaltzen ditu
Urriaren 22tik aurrera zabalik egongo da. nbenio Kaleko 10. zenbakian dagoen Ikasgela. Pandemia aurretik zuen ordutegi bera izango du: astelehenetik igandera, goizeko 08:00etatik gauerdiko 00:00ak arte
Uztargi.Klik argazkizale elkarteak Argazki Lehiaketa antolatu du, zornotzar guztiei irekia
Lehiaketa Amorebieta-Etxanoko Udalaren babesarekin antolatu du. Argazkiak aurkezteko epea azaroaren 30a bitartean egongo da zabalik. Zazpi argazki sarituko dira: lau adingabeen modalitatean, eta hiru 18 urtetik gorakoenean.
Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarren sorkuntza bultzatuko du `KM0 2022´ proiektuaren baitan
`Zornotzarrak kulturaren parte KM0 2022´ programaren barruan, hiru ikuskizun kontratatuko ditu Udalak maiatza eta ekaina bitartean, Zornotza Aretoan eskainiko direnak. • Berrikuntza gisa, sorkuntzarako espazioak eskatzeko aukera ere emango du aurten Udalak.
Musikaren bitartez bidaiatzeko proposamena egin du Zornotzako Musika Bandak, ikasturte berrirako
• 2021-2022 denboraldian, urritik uztailera bitartean, sei kontzertu eskainiko ditu. • Emanaldietan hainbat talde gonbidaturen konpainia izango du Musika Bandak; eta berak sortutako hainbat abesti ere, denboraldi honetan estreinatuko ditu.
`Open Itinera 2021´ erakusketa ibiltariak talentu grafiko berrien lana babestuko eta ikusaraziko du
Erakusketa Zelaieta Zentroan egongo da azaroaren 2tik 20ra bitartean. Amorebieta-Etxanoko Udalak `Punta lehorra azetatoaren gainean´ tailerra antolatu du grabatuaren munduan hasi nahi duten guztiei zuzendua. Izen ematea zabalik dago Zelaieta Zentroan.
Hemen da Mahai Jokoen Jaialdiko edizio berria, aurten ere adin guztietako herritarrei zuzendua
Jaialdiaren 11. Edizioa izango da aurtengoa eta datorren azaroaren 27an eta 28an egingo da; izena aldez aurretik eman behar da. Egunean bertan mahairen bat libre egonez gero, etorrera ordena errespetatuz beteko da.
Astelehenetik zabalik izango da Larrea udal kiroldegiko ikastaroetan izen ematea, urtarrila-martxoa aldirako
Ikastaroetan izen ematea azaroaren 22tik 30era izango da zabalik. Ikastaro guztiak aurrez aurre egingo dira, Covid19ren aurkako neurriak aintzat hartuta.
Bosteko 2021´ erakusketa ibiltaria ikusgai izango da Zelaieta Zentroan azaroaren 23tik aurrera, Helena Goñiren eta beste bi artisten lanekin
Erakusketa Zelaieta Zentroan egongo da azaroaren 23tik abenduaren 13ra bitartean. Abenduaren 2an bisita gidatua egiteko aukera izango da, eta ondoren hitzaldia emango dute; Ivan Gomez komisarioaren eta Jaime Cuenca filosofoaren eskutik
JON MIKEL EUBA. Vulneario liburuaren aurkezpena
Amorebieta-Etxanoko nazioarteko artistarik ospetsuenaren "Vulneario" liburuaren aurkezpena. Abenduaren 3an, arratsaldeko 19.00etan, Zelaieta Zentroaren Auditorioan.
TTIPIA erakusketa Zelaietako erakusketa gelan
Zornotzako Andra Mari Ikastolako HH5 urteko haurrek sortutako artelanak daude ikusgai, TTIPIA ERAKUSKETAN.
Gabonak Covid egoerara egokitutako ekitaldiekin datoz, Amorebieta-Etxanora!
Gabonetako argiak abenduaren 3an piztuta, Amorebieta-Etxanoko herria prest da jai egunetan murgiltzeko. Udalak eta herriko eragile eta elkarte ezberdinek urteroko legez, ekitaldiz betetako egitaraua antolatu dute, beti ere, egungo osasun egoerara egokituta: kontzertuak, antzerkia, ikuskizunak, txikienentzako parkea, gaztetxoentzako Gauero… Hasiera batean aurreikusitako ekitaldi guztiek aurrera jarraitzen duten arren, hainbat moldaketa izan dira osasun neurriak mantendu eta bete ahal izateko.
Zelaieta Ikasgela
Abenduaren 26an eta Urtarrilaren 2an zabalik dago. Ordutegia: 17.00 / 20.00
Zelaieta IKASGELA
Zelaietako Ikasgela, urtarrileko zapatu eta domeketan, arratsaldez, zabalik egongo da.
`Zabalik´ erakusketak komertziante zornotzarrak omendu nahi ditu, haien historia ezagutaraziz
Erakusketaren helburua da saltoki bakoitzaren izaera ahalik eta modu zehatzenean irudikatzea. Kandela Sormen Gunearen erakusketa Zelaieta Zentroan dago ikusgai datorren urtarrilaren 29a bitartean.
Itsasne Zubirik naturaren inguruan duen ikuspuntua erakutsiko du Zelaieta Zentroko erakusketan
Itsasne Zubiriren pintura eta eskultura lanak Zelaieta Zentroan egongo dira ikusgai datorren otsailaren 1etik 26ra bitartean.
Zabaltzear da Zelaieta Zentroko ikastaroetan izena emateko epea
Amorebieta-Etxanoko Udalak 17 ikastaro antolatu ditu bigarren seihilekorako: zortzi urte osokoak dira eta urrian hasi ziren, eta bederatzi puntualak dira. Urteko ikastaroetan izena emateko epea otsailaren 2an irekiko da, eta izena eman ahal izango da plaza hutsak dituzten haietan. Ikastaro puntualetan izena emateko epea otsailaren 2tik 22ra egongo da zabalik.
Nekazaritza eta elikadura ekologikoa uztartzen dituen erakusketa ikusgai, Zelaieta Zentroan
• `Nekazaritza ekologikoarekin dena hobetzen da!´ izena du erakusketak eta hilaren 19ra bitartean egongo da ikusgai Zelaietako Zentroko lehenengo solairuan. • Otsailaren 17an, 17:00etan, bisita gidatua eta etiketa irakurketa tailerra izango dira. Doan izango bada ere, izena eman behar da aldez aurretik.
ZELAIETA IKASGELA. Otsaileko asteburuetan zabalik
Otsaileko asteburuetan, ZELAIETA IKASGELAK bere ordutegia luzatuko du.
Inauteriek kolorez eta musikaz beteko dituzte Amorebieta-Etxanoko kaleak
• Amorebieta-Etxanoko Udalak adin guztietarako jarduerak antolatu ditu otsailaren 25ean eta 26an eta martxoaren 1ean. Perubele izango da inauterietako protagonista hiru egunetan eta ez dira faltako musika emanaldiak, txikientzako ikuskizunak eta mozorro lehiaketa.
Asteartean irekiko da Larrea Udal Kiroldegian apirila-ekaina aldian eskainiko diren ikastaroetarako izen ematea
Martxoaren 9ra arte egongo da zabalik izen ematea, eta www.ametx.eus webgunean zein Kiroldegian bertan eman ahal izango da.
Zelaieta Zentroan bi erakusketa izango dira ikusgai, martxoan zehar
Martxoaren 8aren harira, Alejandra Buenoren ikus-entzunezko erakusketa dago ikusgai `No soy flor de tu florero´. Buenok argazkilaritza tailerra ere eskainiko du martxoan, rolak deseraikitzen erakusteko helburuarekin. Stop Bide Indarkeria elkarteak antolatuta, martxoaren 15etik 31ra, Zelaieta Zentroko lehenengo solairuan, `Ikusi eta ikasi, kalitatezko espazio publiko, bide-bizikidetza seguru eta jasangarri baten alde´ erakusketa izango da ikusgai.
Zelaieta Zentroko erregistro zerbitzua arratsaldez bakarrik emango da, aldi batean
Martxoaren 9an hasi eta aldi batez,14:30etik 21:00etara emango da erregistro zerbitzua. • Zelaieta Zentroko gainerako zerbitzuak ohiko normaltasunez eskainiko dira
`Zuri-beltzeko erretratua´ erakusketan Uztargi.klik elkarteko bazkideek ateratako argazkiak izango dira ikusgai
Erakusketa Zelaieta Zentroko Erakusketa Gelan egongo da apirilaren 4tik 29ra. Jon Usual argazkilariak argazkigintzari buruzko hitzaldia eskainiko du apirilaren 29an, 19:00etan, Auditoriumean; sarrera debalde izango da.
Zabalik da Bosteko 2022 erakusketarako komisariotza proiektuak aurkezteko epea
Aukeratutako proiektua Bosteko osatzen duten bost udalerrietan erakutsiko da: Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Basauri, Getxo eta Leioa. Epea maiatzaren 2ra arte egongo da zabalik.
Aste Santuan, Konbenio Ikasgela zabalik, Zelaietakoa itxita.
Aste Santuan Konbenio Ikasgela zabalik egongo da. Zelaietako Ikasgela, ostera, apirilaren 14an, 15ean, 16an, 17an eta 18an itxita egongo da.
Irakurri, makurri .... zer irakurri?
Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta "Ezkutuko Liburuak" hartzean datza programa.
Zabalik da Amorebieta-Etxanoko jaiak iragarriko dituen irudia aukeratzeko lehiaketan parte hartzeko epea
• Irudi garailea Karmen eta Santanatxu jaietako kartelerako eta egitarauaren azalerako erabiliko da. Irabazleak 1.000 euroko ordainsaria jasoko du. • Lehiaketan 16 urtetik gorako pertsonek har dezakete parte; lanak maiatzaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira Zelaieta Zentroan.
Nazioarteko 10 taldek osatzen dute Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketaren 15. edizioaren kartela
Nazioarteko Haizetara Lehiaketaren hamabosgarren edizioa bueltan izango da Amorebieta-Etxanon, 2022ko ekainaren 24, 25 eta 26an. Lehiaketan 10 herrialde ezberdinetako 40 bandek eman dute izena.
Zabalik dago Udaleku Irekietan eta Gauero Udan ekimenean izena emateko epea
Udaleku Irekiak 4 eta 11 urte bitarteko neska-mutilei daude zuzenduta eta aurten lau txanda izango dira aukeran, ekaina eta uztaila bitartean. Gauero Udan ekimena 11 eta 15 urte bitarteko gaztetxoei dago zuzenduta eta txanda bakarra izango da, bederatzi egunekoa, ekainaren 27tik uztailaren 8ra. Bi ekimenetarako izen emateak apirilaren 25etik maiatzaren 11ra egongo dira zabalik.
Jon Usual argazkilariak bihar eman behar zuen hitzaldia, bertan behera
Hitzaldia Uztargi.klik elkarteak antolatutako erakusketaren baitan eman behar zuen Jon Usual argazkilariak.
`Aintzinako iragarkiak Bizkaiko prentsan 1859-1939´ erakusketa Amorebieta-Etxanon izango da maiatzean
Erakusketa Zelaieta Zentroan egongo da ikusgai maiatzaren 2tik 13ra bitartean. Unai Ingunza Renteriak gidatuta hitzaldia eta bisita gidatua izango dira maiatzaren 11n.
Amorebieta-Etxanoko tanborrada 2022
Izena emateko epea maiatzaren 16tik 27ra hemen online edo Zelaieta zentroan aurrez aurre. Nagusien tanborrada uztailaren 24an izango da. Tanbor jole eta beteranoen entseguak ekainaren 9, 16 eta 30ean, eta uztailaren 7, 14 eta 21ean izango dira 19:30etan. Fusilarien entseguak ekainaren 17an eta uztailaren 1, 13 eta 20an izango dira 19:30etan.
Umeen Tanborrada 2022
Izen ematea maiatzaren 23tik ekainaren 8ra, hemen edo Zelaieta zentroan. ENTSEGUAK Entseguak: Gutxienez entseguen %50ean parte hartu behar da tanborrada egunean parte hartu ahal izateko. Danborrariak Ekainak 22, uztailak 6,13,20. 18:00 Fusilariak Uztailak 5,12,19. 18:00 Kantinariak Uztailak 11,14,18. 18:00
Larrea Kiroldegiak ekainaren 1ean irekiko du uztaileko ikastaroetarako aurre-inskripzioa
Aurre-inskripzioa egiteko epea ekainaren 10era arte egongo da zabalik, eta kiroldegian bertan edo www.ametx.eus webgunean eman ahal izango da.
Euskal eskultura izango da protagonista ekaineko bi erakusketetan
San Migel kaleko 8an dago ikusgai Jose Javier Lacalle ‘Laka’ artista zornotzarraren ‘Amaigabeko bideak’ erakusketa, marrazkiz eta eskulturez osatua. Zelaieta Zentroan ‘Gaurko euskal eskultoreak’ erakusketa ikusteko aukera izango da, 100 euskal eskultore baino gehiagoren lanarekin ekainaren 7tik aurrera.
Mahai ingurua bost eskultorerekin ‘Gaurko euskal eskultura’ erakusketaren baitan
Artistekin topaketa eta solasaldia ostegun honetan, ekainak 16, izango da, 19:00etan hasita, Zelaieta Zentroan.
Zabalik da Durangaldeko gazteentzat aisialdi eta denbora libreko begirale ikastaro berrian izena emateko epea
Amorebieta-Etxanoko Udalak, Gaztedi Durangaldea programaren baitan, gazteen enplegua eta prestakuntza sustatzen jarraitzeko asmoz antolatu du ekimena.