Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Zornotza Udal Euskaltegiak 2015-2016 ikasturterako izena emateko epea irailaren batean zabalduko du. Talde irakaskuntzaz gain, jardun biko aukera ere eskainiko du aurton. Honen bidez, ikasleak taldean lan egiteaz gain, bakarkako lana eta tutoretzak izango ditu osagarri. Bestalde, eta aukera zabalagoa eman guran, iraupen laburreko ikastaro bereziak ere eskainiko ditu, helburu zehatzetarakoak hain zuzen ere (etorkinak, tabernariak, merkatariak, gurasoak...).
Zornotzako Musika Banda jaio da Amorebieta-Etxanon

Zornotzako Musika Banda jaio da Amorebieta-Etxanon

2019/06/05

• Banda berriak lehenengoz ekainaren 15ean joko du, Zornotza Aretoan, 19:30ean. • 43 urte pasatu ostean, musika banda bat izango du berriro herriak.

Gehiago irakurri

Ganeko udako igerilekuak zabalik ekainaren 15etik irailaren 15era

Ganeko udako igerilekuak zabalik ekainaren 15etik irailaren 15era

2019/06/10

Instalazioen ordutegia 11:00-21:00 izango da astelehenetik larunbatera, eta 11:00 20:00 igande eta jaiegunetan.

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanoko jaietako kartela aukeratzeko bozketa

Amorebieta-Etxanoko jaietako kartela aukeratzeko bozketa

2019/06/12

Botoa Zelaieta zentroan eman ahal da ekainaren 17tik 21era Ametx txartelarekin goizeko 9:00etatik 21:00etara

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanon fanfarreak, bandak eta kaleko musika izango dira nagusi Haizetaran, kaleko musikaren nazioarteko XIV. jaialdian

Amorebieta-Etxanon fanfarreak, bandak eta kaleko musika izango dira nagusi Haizetaran, kaleko musikaren nazioarteko XIV. jaialdian

2019/06/14

• Jaialdi honen XIV. edizioa ekainaren 21etik 23ra izango da. • Hiru egunetan hainbat lekutatik (Benin, Erresuma Batua, Katalunia, Madril, Granada, Zaragoza…) etorritako taldeak arituko dira Amorebieta-Etxanon, kaleak musikaz eta giro onaz betez • Jaialdian 9 banda lehiatuko dira bandarik onenaren saria, instrumentistarik onenari saria eta publikoaren saria eskuratzeko.

Gehiago irakurri

KATXARRISMOS erakusketa Zelaietan

KATXARRISMOS erakusketa Zelaietan

2019/06/18

Ekainaren 17tik uztailaren 5era arte ikusgai

Gehiago irakurri

2019-2020 ikasturtea: Gimnasia erritmikoa eta igeriketa eskola Larrea Kiroldegian

2019-2020 ikasturtea: Gimnasia erritmikoa eta igeriketa eskola Larrea Kiroldegian

2019/06/19

Izena emateko epea zabalik dago, irailaren 6ra arte. Klaseak urritik ekainera bitartean izango dira. Adinaren eta mailaren araberako taldeak. 2019-2020 ikasturtean Larrea kiroldegian Igeriketa eskola: Mailakatze-probak egingo dira irailean. Informazio gehiago: Larrea kiroldegia.

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanok San Juan gaua ospatuko du

Amorebieta-Etxanok San Juan gaua ospatuko du

2019/06/20

• Nafarroa parkean egingo da sua, ekainaren 23an, 22:30ean • Batu-Klang perkusio taldea eta Udazken Gaiteroak arituko dira kalerik kale sua piztu aurretik

Gehiago irakurri

Befunkbop Haizetara 2019ko banda irabazlea

Befunkbop Haizetara 2019ko banda irabazlea

2019/06/23

• Granadakoak 9 taldeetatik aukeratuak izan dira epaimahaiaren eskutik. • Publikoaren sari berezia Eyo'nle bandarentzat izan da. • Nathalie Diebold hautatu da instrumentistarik onena.

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanoko 2019ko jaietako kartel irabazlea

Amorebieta-Etxanoko 2019ko jaietako kartel irabazlea

2019/06/25

"Danok bat" kartela izan da boto gehien jaso dituena eta 1.000€ jasoko ditu. Beste lau kartel finalistak 200€ko saria jasoko dute ere. Umeen kartel lehiaketako irabazleak 200€ko saria jasoko du Dendariak elkarteko bonoetan.

Gehiago irakurri

Marmitako lehiaketa 2019

Marmitako lehiaketa 2019

2019/07/17

Planoa, arautegia eta zozketaren emaitza

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanok argazkigintza eta natura uztartuko dituen jardunaldi bat antolatuko du

Amorebieta-Etxanok argazkigintza eta natura uztartuko dituen jardunaldi bat antolatuko du

2019/06/28

• Irudiaren sektoreko profesional ezagunek parte hartuko dute 2020ko urtarrilaren 26an egingo den jardunaldian • Datorren astelehenetik aurrera, uztailaren 1etik aurrera, izena eman ahal izango da.

Gehiago irakurri

"Zor hontza" Amorebieta-Etxanoko jaietako pertsonaia 2020tik aurrera

"Zor hontza" Amorebieta-Etxanoko jaietako pertsonaia 2020tik aurrera

2019/06/28

Aurkeztutako 10 proposamenetatik hau izan da epaimahaiak aukeratu duena. 3000€ko saria irabazi du egileak.

Gehiago irakurri

AIDAE izango da Amorebieta-Etxanoko 2019ko jaietako pregoia botako duena

AIDAE izango da Amorebieta-Etxanoko 2019ko jaietako pregoia botako duena

2019/07/02

• Amorebieta-Etxanoko Desgaituak Integratzeko Elkartearen ordezkariak izango dira aurten jaietako pregoia irakurriko dutenak • Elkarte honek gure gizartean egiten duen lanaren garrantzia azpimarratu nahi da, eta erakutsi beraien esfortzua eta lana euren 25. urteurrenean. • Dvicio, Amparanoia, Kaotiko eta Onintze dira jaietan egongo diren taldeetariko batzuk. • Antzerkiak ere tarte zabala izango du jaietako egitarauan. • Amorebieta-Etxanoko Udalak eraso matxistarik gabeko jaiak nahi ditu. Horregatik, Beldur Barik guneak egongo dira honi buruzko informazioa emateko.

Gehiago irakurri

Euria dela eta Amorebieta-Etxanoko jaietan izan ahal diren aldaketak

Euria dela eta Amorebieta-Etxanoko jaietan izan ahal diren aldaketak

2019/07/26

Uztailak 26 eta 27an euria dela eta izan ahal diren aldaketak hemen eguneratzen joango gara

Gehiago irakurri

Astelehenean irekiko da Larrea kiroldegiko 2019ko azken hiruhilabeteko ikastaroetan izena emateko epea

Astelehenean irekiko da Larrea kiroldegiko 2019ko azken hiruhilabeteko ikastaroetan izena emateko epea

2019/08/20

Erabiltzaileek ez dute zertan Larreara joan aurretiko izen-ematea egiteko, eta etxetik gauza dezakete, Internet erabilita

Gehiago irakurri

 “Irakurtzeak saria dauka”, Amorebieta-Etxanon irakurketa bultzatzen duen programa

“Irakurtzeak saria dauka”, Amorebieta-Etxanon irakurketa bultzatzen duen programa

2019/09/05

• Helduen artean irakurketa sustatzeko asmoz jarri du martxan Udal Liburutegiak programa hau • Zornotza Aretorako hamar sarrera bikoitz banatuko dira, eta zuzeneko ikuskizuna edo zinemarako sarrerak egongo dira aukeran

Gehiago irakurri

Berria! Pilates ikastaroa goizez Larrea kiroldegian

Berria! Pilates ikastaroa goizez Larrea kiroldegian

2019/09/05

Larrea kiroldegiko ikastaroen eskaintzari gehituko zaio astearte eta ostegun goizetan, 9:30etik 10:20ra eskainiko den ikastaroa. Izena emateko epea: irailaren 5etik 18ra bitartekoa (biak barne). Lekuak mugatuak dira.

Gehiago irakurri

NOBELA GRAFIKOA / KOMIKIA

NOBELA GRAFIKOA / KOMIKIA

2019/09/06

Tebeoetatik nobela grafikoaren irakurle izatera. Komiki berriaren lengoaia interpretatzeko tailerra. Dinamizatzailea: Elizabeth Casillas

Gehiago irakurri

Zornotza Aretoko denboraldi berria Marierrauskin antzezlanarekin hasiko da

Zornotza Aretoko denboraldi berria Marierrauskin antzezlanarekin hasiko da

2019/09/24

• Ikuskizuna datorren larunbatean taularatuko da, urriaren 5ean. • Programazio berriak dantza, antzerkia, musika eta zinea biltzen ditu, gustu guztietarako eskaintza eta jende guztiarentzat

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanoko ikasgelak ateak ireki ditu

Amorebieta-Etxanoko ikasgelak ateak ireki ditu

2019/09/30

• Gelan 21 lagun sartzen dira eta astelehenetik igandera zabalik egongo da 08:00etatik 0:00etara.

Gehiago irakurri

Ibiliaz ezagutu. Ibilaldi gidatuetan mendian zehar euskaraz ibiltzeko aukera paregabea

Ibiliaz ezagutu. Ibilaldi gidatuetan mendian zehar euskaraz ibiltzeko aukera paregabea

2019/10/01

• Uribe eskualdeko kostaldea eta barrualde ezagutzeko parada izango dugu oraingo honetan, 11-16 kilometro inguruko ibilaldiak eginez. • Ibilaldiak urriaren 19an eta 26an, eta azaroaren 9an eta 16an izango dira, goizeko 8:00etan hasita. • Autobus zerbitzua izango da etapak hasten eta amaitzen diren lekuetarako, eta Nafarroako parkina izango da batzeko tokia. • Zelaieta zentroan eman beharko da izena, irteerak baino bi egun arinago beranduen jota. Leku kopurua mugatua da.

Gehiago irakurri

Folagor youtuberra eta Myth and Roi Japoniako rock taldea izango dira musika eskaintza zabala izango duen Mangamoreko edizio honetako gonbidatu nagusiak

Folagor youtuberra eta Myth and Roi Japoniako rock taldea izango dira musika eskaintza zabala izango duen Mangamoreko edizio honetako gonbidatu nagusiak

2019/10/03

• Japoniako kultura eta manganimearen hamahirugarren edizioa urriaren 11tik 13ra izango da Amorebieta-Etxanon • Programatutako hitzorduen artean azpimarratu behar da Kodai mangako argitaletxearen aurkezpena eta Enishi taldearen Taiko kontzertua • Ekialdeko kirolek beraien tartea izango dute karate, aikido eta ninjutsuko erakusketekin

Gehiago irakurri

Gaztedi Durangaldearen I’m Bizi ekitaldia bueltan da

Gaztedi Durangaldearen I’m Bizi ekitaldia bueltan da

2019/10/10

Aurtengo edizioa urriaren 23, 24 eta 25ean izango da Amorebieta-Etxanon eta 500 parte-hartzaile baino gehiago espero dira. • Egitarauak Nico Eguibar eta Silvia Triguerosen gainditze istorioak jasotzen ditu. • Ander Romaratek, Mónica Garatek eta Asier Puentek haien arrakasta-kasuak aurkeztuko dituzte. • Hitzaldiez gain, jardunaldian negozio-eredu berrietan behar diren gaitasun profesionalen garapenerako topaketak eta dinamikak egongo dira.

Gehiago irakurri

14.000 lagun etorri dira Mangamorera asteburu honetan programatutako jardueretan parte hartzeko

14.000 lagun etorri dira Mangamorera asteburu honetan programatutako jardueretan parte hartzeko

2019/10/15

• Cosplay lehiaketak, Mith and Roiden kontzertuak eta igandeko Dance con KibaDubs lehiaketak bildu zuten jenderik gehien • Folagor youtuberrak mila lagun baino gehiago batu zituen larunbatean • Ehundaka lagun batu ziren baita ere Onigiri+-en kontzertuan, umeentzako ekintzetan, Ukabidearen karate erakusketan eta karaoke lehiaketan

Gehiago irakurri

Dozena bat artista zornotzarrek parte hartuko dute Amorebieta-Etxanoko historia kontatuko duen Kantuz Kantu! kontzertuan

Dozena bat artista zornotzarrek parte hartuko dute Amorebieta-Etxanoko historia kontatuko duen Kantuz Kantu! kontzertuan

2019/10/17

• Kontzertuan Mikel Urdangarin eta Onintze egongo dira beste artista batzuen artean. Datorren igandean izango da, urriaren 20an, 12:00etan Zornotza Aretoan. • Proiektua Europako Ondarearen Jardunaldien barruan kokatuta dago, ondare kulturalaren sentsibilizaziorako programa zabal bat.

Gehiago irakurri

Bosteko 2019 erakusketa ibiltaria  Amorebieta-Etxanora heldu da

Bosteko 2019 erakusketa ibiltaria Amorebieta-Etxanora heldu da

2019/10/25

• Marrazkitik harago. Figura eta paisaia” erakusketa azaroaren 8ra arte egondo da ikusgai Zelaieta zentroan. • Ibon Garagarza komisarioak kudeatuta, Gentz del Valle, Mertxe Periz eta Sonia Ruedaren artelanak biltzen ditu.

Gehiago irakurri

Zornotza Aretorako sarrerak online erosi ahal izango dira komisiorik ordaindu gabe

Zornotza Aretorako sarrerak online erosi ahal izango dira komisiorik ordaindu gabe

2019/10/30

• Azaroaren 1etik aurrera zinemarako sarrerak edozein lekutatik erosi ahal izango dira eta kudeaketa gasturik gabe, zornotzaaretoa.eus eta ametx.eus webguneetatik. • 2020tik aurrera, Zornotza Aretoko ikuskizun guztietara zabalduko da neurri hau.

Gehiago irakurri

Zelaieta zentroak umore grafikoko erakusketa hartuko du:  “Osasuna, dirua eta maitasuna”

Zelaieta zentroak umore grafikoko erakusketa hartuko du: “Osasuna, dirua eta maitasuna”

2019/11/12

Zelaieta zentroak Layayaletuca artistaren “Osasuna, dirua eta maitasuna” erakusketa hartuko du gaurtik azaroaren 30era arte.

Gehiago irakurri

Astelehenean irekiko da Larrea kiroldegiko 2020ko lehenengo hiruhilabeteko ikastaroetan izena emateko epea

Astelehenean irekiko da Larrea kiroldegiko 2020ko lehenengo hiruhilabeteko ikastaroetan izena emateko epea

2019/11/15

Aurretiko izen-ematea etxetik gauza dezakete erabiltzaileek, Internet bidez.

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanon giza eskubideen defentsaren aldeko topaketa bat egingo da

Amorebieta-Etxanon giza eskubideen defentsaren aldeko topaketa bat egingo da

2019/11/18

• Topaketa Nafarroa Zentroan egingo da, ostiralean, azaroaren 22an, 17:00etan. • Hiru herrialde desberdinetako emakume aktibistek giza eskubideen defentsan izandako esperientziak kontatuko dizkigute.

Gehiago irakurri

Nagusi Aretoak “EITB-ra” joateko bisita antolatu du

Nagusi Aretoak “EITB-ra” joateko bisita antolatu du

2019/11/18

Izen ematea: Azaroaren 25etik 27ra 16:00etatik 20:00etara

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanoko Udalak “Jokoan” mahai-jokoen jaialdia antolatuko du aurten ere

Amorebieta-Etxanoko Udalak “Jokoan” mahai-jokoen jaialdia antolatuko du aurten ere

2019/11/27

• “Jokoan” mahai-jokoen jaialdiaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa. Zelaieta Zentroan egingo da azaroaren 30etik abenduaren 1era. • Aurten ekintza berezia nabarmentzen da, “Bideo-jokoen erabilera arduratsu baten biderantz” hitzaldia.

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanon filmatuko da Kine Rally film laburren lehiaketa

Amorebieta-Etxanon filmatuko da Kine Rally film laburren lehiaketa

2019/11/28

• KINE Zineklubak lehiaketa hau antolatu du eta helburua 24 ordutan film labur bat grabatzea da. • Abenduaren 15ean gala bat egingo da Zornotza Aretoan. Lehiaketara aurkeztu diren filmak ikusiko dira eta 750 euro banatuko dira parte-hartzaileen artean.

Gehiago irakurri

Udalak ekintza programa zabal bat aurkeztu du Gabon hauetarako

Udalak ekintza programa zabal bat aurkeztu du Gabon hauetarako

2019/12/03

• Gabonetako kontzertua, Olentzeroren bisita edota Errege Magoen Kabalgata, Gabon hauetako programaren barruan dauden ekintza batzuk dira. • Ludoteka Bereziak aukera emango die 3 eta 10 urte arteko neska-mutikoei Zelaieta Zentroan egingo diren jardunaldi ludiko eta hezitzaileez gozatzeko.

Gehiago irakurri

Zelaieta Zentroan De Pedro Fotógrafosen lana ikusgai (World Photographic Cuperako izendatua)

Zelaieta Zentroan De Pedro Fotógrafosen lana ikusgai (World Photographic Cuperako izendatua)

2019/12/12

• Zelaieta Zentroko erakusketa gelan ikusi ahal izango dira zornotzar hauek naturari ateratako argazkiak urtarrilaren 11tik 31ra. • Argazkilarien Espainiako Federazioak Jesus eta Alex de Pedro izendatu zituen urteko argazkilari bezala. Gainera Alex Estatutako World Photographic Cupeko hautagaitzarako hautatua izan da. • Erakusketarekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak argazkilaritza eta naturari buruzko jardunaldi bat antolatuko du urtarrilaren 26rako.

Gehiago irakurri

Ostegun honetan Soul Tellerren kontzertu akustikoa egongo da Zelaietan

Ostegun honetan Soul Tellerren kontzertu akustikoa egongo da Zelaietan

2019/12/16

• Miguel Ángel Juliánek, Soul Telleren sortzaileak, Lorenzo Moya bere pianistarekin, konposizio klasikoak eta bereak joko ditu, formatu akustiko, txiki eta minimalistan. • Sarrerak 6 eurotan salgai egongo dira (4,5 euro Zornotza Aretoko bazkideentzat).

Gehiago irakurri

Gabonak eta IKASGELAk

Gabonak eta IKASGELAk

2019/12/20

Zabalik: KONBENIO KALEKOa eta ZELAIETAkoa. Konbenio Kalekoa: Egunero 8.00 / 24.00 Zelaietakoa: Ordutegi Berezia

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanok ongi-etorria ematen die Errege Magoei

Amorebieta-Etxanok ongi-etorria ematen die Errege Magoei

2019/12/30

• Erregeen kabalgata 18:00etan hasitako da Biarritz poligonoan eta Herriko Plazan amaituko da. Han txikienek Errege Magoekin egoteko aukera izango dute. • Zornotzar guztiei parte hartzeko gonbita egiten zaie, musikaz, kolorez eta argiz betetako desfile honetan.

Gehiago irakurri

600 atleta baino gehiago egongo dira Zornotzako Nazioarteko Krosaren 66. edizioan

600 atleta baino gehiago egongo dira Zornotzako Nazioarteko Krosaren 66. edizioan

2019/12/30

• Igandean, urtarrilaren 5ean, izango da proba Jauregibarria parkean eta Estatuko eta atzerriko atletarik onenek parte hartuko dute. • Europan egiten den kros probarik ezagunenetariko bat da eta 10 karrera biltzen ditu kategoria hauetarako: kimuak, haur-kategoria, kadeteak, gazteak, junior eta kategoria absolutua.

Gehiago irakurri

Idazketa sortzaileko tailerra

Idazketa sortzaileko tailerra

2020/01/03

• Tailerraren arduraduna Loli López de Lacalle izango da, “Melocotones en viña" nobela berriaren egilea. • Ikastaroa urtarrilaren 15ean hasiko da, eta asteazkenero izango da apirilaren 1era arte.

Gehiago irakurri

Zornotza Aretoak 2020ko urtarriletik maiatzera bitarteko denboraldirako egitarau berria aurkeztu du

Zornotza Aretoak 2020ko urtarriletik maiatzera bitarteko denboraldirako egitarau berria aurkeztu du

2020/01/20

• "Camiselle" ikuskizuna izango da urtarrilaren 17an Loli Astoreka zornotzarraren parte hartzearekin, denboraldi hasiera gisa. • Haurrentzako ikuskizunek protagonismo berezia izango dute, Gorakada, Pirritx eta Porrotx, Atx teatroa, Marie De Jongh edo La Baldufa taldeekin. • Musika ere protagonista izango da Zornotzako Musika Bandak denboraldi honetan Zornotza Aretoan eskainiko dituen bi kontzertuekin.

Gehiago irakurri

KONTU-LEKU programa Liburutegian

KONTU-LEKU programa Liburutegian

2020/01/21

literaturarekiko zaletasuna sustatzeaz gain, umeen eta gurasoen arteko harremanak sendotzekoa. 9 saio. Asteazkenetan. Bi talde: 2016/2015. 17.30-18.30 2014/2013/2012. 18.30-19.30 Izena emateko epea: urtarrilaren 21tik 25ra. Plaza mugatuak. Zozketa: urtarrilaren 27an Hasiera: urtarrilaren 29an.

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanoko Emakume Nekazari eta Artisauen Azokan izena emateko epea zabalik

Amorebieta-Etxanoko Emakume Nekazari eta Artisauen Azokan izena emateko epea zabalik

2020/01/24

• Euskal Herri osoko emakumeek beraien produktuak ikusgai izango dituzte martxoaren 7an, Amorebieta-Etxanoko Udalak Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatzen duen topaketaren XXIII. Edizioan. • Izena emateko epea zabalik egongo da otsailaren 24ra arte.

Gehiago irakurri

Udal euskaltegiko lan-poltsarako eskariak aurkezteko epearen luzatzea

Udal euskaltegiko lan-poltsarako eskariak aurkezteko epearen luzatzea

2020/01/28

Zornotza Udal Euskaltegiko irakasleen ordezkapenak egiteko lan-poltsa sortzea xede duen deialdiaren epea luzatu egin da. Ondorioz, izangaiek urtarrilaren 27tik 31ra ere aurkeztu ahal izango dituzte eskariak.

Gehiago irakurri

Otsailaren 24an irekiko da Larrea kiroldegiko 2020ko bigarren hiruhilabeteko ikastaroetan izena emateko epea

Otsailaren 24an irekiko da Larrea kiroldegiko 2020ko bigarren hiruhilabeteko ikastaroetan izena emateko epea

2020/02/10

Aurretiko izen-ematea etxetik gauza dezakete erabiltzaileek, Internet bidez.

Gehiago irakurri

BFA Udalekuak 2020 kanpainarako berritasunak

BFA Udalekuak 2020 kanpainarako berritasunak

2020/02/18

Eskariak online egin beharko dira eta identifikazio elektronikoarekin.

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanoko Udalak hartutako neurriak, koronabirusaren hedapenaren aurrean

Amorebieta-Etxanoko Udalak hartutako neurriak, koronabirusaren hedapenaren aurrean

2020/03/13

Amorebieta-Etxanoko Udalak jendearentzat irekitako udal-instalazio guztien erabilera aldi baterako eteteko erabakia hartu du, hala nola udal-liburutegia, kirol-instalazioak, adinekoen zentro sozio-kulturalak, Zelaieta Zentroa, etab., baita taldeko jarduerak ere, hala nola prestakuntza-ikastaroak, kirol-ikastaroak, kultura-jarduerak, gizarte-jarduerak eta abar.

Gehiago irakurri

Larrea kiroldegiko ikastaroak: Informazio garrantzitsua

Larrea kiroldegiko ikastaroak: Informazio garrantzitsua

2020/03/16

Kirol instalazioak zabaltzen direnean, 2020ko bigarren hiruhilabeteko kirol ikastaroen eskaintza erregularizatuko da, onartutakoen zerrenden zabalkuntza eginez, matrikula egiteko epeak markatuz eta ikastaroen iraupena eta gainerako baldintzak inguruabarren arabera egokituz. Bitartean, denok bat eginik, #etxeangeratu.

Gehiago irakurri

Zornotzarren sortze lanak bilduko ditu Amorebieta-Etxanoko liburutegiak erakusketa bat antolatzeko

Zornotzarren sortze lanak bilduko ditu Amorebieta-Etxanoko liburutegiak erakusketa bat antolatzeko

2020/03/17

Egoera berezi honek eragiten dizkigun sentimenduak adieraziz sortzen diren lanak bildu eta normaltasuna iristen denean Zelaieta zentroan erakustea da proiektuaren xedea.

Gehiago irakurri

Zornotza Aretoak antzerkia eta ikuskizunak bideoan eskainiko ditu

Zornotza Aretoak antzerkia eta ikuskizunak bideoan eskainiko ditu

2020/03/26

• Ekimena bihar hasiko da Los últimos visitantes antzezlanarekin: www.zornotzaaretoa.eus web orrian ikusi ahal izango da 20:15ean. • Amorebieta-Etxanoko Markeliñe antzerki konpainiak ere lagunduko du, bere lan batzuk lagatuz. • Bideoak datozen asteetan kanalean egongo dira, nahi duenak edozein unetan ikus ditzan.

Gehiago irakurri

Heziketa fisikoaren eguna

Heziketa fisikoaren eguna

2020/04/28

Bizkaiak eskola-umeak animatzen ditu etxean kirola egitera, Heziketa Fisikoaren Egunean.

Gehiago irakurri

Covid19a dela eta berriak kultura eta kirol ekintza eta zerbitzuetan

Covid19a dela eta berriak kultura eta kirol ekintza eta zerbitzuetan

2020/05/07

Hemen biltzen dira Amorebieta-Etxanoko Kultura eta Kirol sailatik egoera dela eta antolatzen ari garen ekimen guztiak: Ume eta gazteentzako ekintzak, antzerki eta musika ekitaldiak online, erakusketa birtualak, liburutegiko ekintzak eta abar.

Gehiago irakurri

KZgune zerbitzuaren erabilera

KZgune zerbitzuaren erabilera

2020/07/09

KZguneak modu mailakatuan eta progresiboan hasi dira ateak irekitzen, higiene- eta segurtasun-neurriak mantenduz eta errespetatuz.

Gehiago irakurri

Bizikleta, osasuna, segurtasuna eta iraunkortasuna bermatzen dituen ibilgailua

Bizikleta, osasuna, segurtasuna eta iraunkortasuna bermatzen dituen ibilgailua

2020/07/20

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Kirol Zerbitzuak argitaratutako lana kirola egitea sustatzeko konpromisoaren erakusgarria da.

Gehiago irakurri

Abuztuaren 22tik aurrera, kultura aurrez aurrekoa izango da berriz ere Amorebieta-Etxanon.

Abuztuaren 22tik aurrera, kultura aurrez aurrekoa izango da berriz ere Amorebieta-Etxanon.

2020/08/19

Hainbat hilabetetan Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura sailak edukiak online eskaini ditu, hala nola kontzertuak, antzerkiak, dantza-ikuskizunak... 46.000 erreprodukzio baino gehiago izan dituzte, eta horietako asko ikusgai daude oraindik ere. Abuztutik aurrera, zornotzarrek antzerkiaz, dantzaz eta zinemaz berriz ere aurrez aurre gozatzeko aukeral izango dute.

Gehiago irakurri

Irailaren 1etik aurrera LIBURUTEGIAren ordutegia.

Irailaren 1etik aurrera LIBURUTEGIAren ordutegia.

2020/09/01

Liburuaren mailegua eta itzulera bakarrik.

Gehiago irakurri

Kultura eta kirol zerbitzuen irekiera Amorebieta-Etxanon

Kultura eta kirol zerbitzuen irekiera Amorebieta-Etxanon

2020/09/15

• KZ Gunea, Zubiaur Musika Eskola eta Larreako Kiroldegia irailaren 14 zabalduko dira

Gehiago irakurri

Zelaietako Erakusketa Gela berriro zabaltzen da Durangaldeko Artisten Elkartearen eskutik.

Zelaietako Erakusketa Gela berriro zabaltzen da Durangaldeko Artisten Elkartearen eskutik.

2020/09/16

Zelaietako Erakusketa Gela dagoeneko martxan dago artelanak eta bestelakoak erakusteko.

Gehiago irakurri

Zelaietako haur eta gazte zerbitzuak irailaren 28an irekiko dituzte ateak berriro

Zelaietako haur eta gazte zerbitzuak irailaren 28an irekiko dituzte ateak berriro

2020/09/25

Zelaieta zentroko Gaztetxoko eta Ludoteka zerbitzuak irailaren 28an irekiko dira berriro, segurtasuna lehenetsiz, besteak beste, espazioen edukiera murriztua, segurtasun-distantzia mantenduz eta maskarak nahitaez erabiliz, eskuak garbitzearekin batera.

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanok Andrés Espinosa mendizale eta abenturazalea gogoratuko du igandean PR-BI-74 ibilbidearekin

Amorebieta-Etxanok Andrés Espinosa mendizale eta abenturazalea gogoratuko du igandean PR-BI-74 ibilbidearekin

2020/10/02

• Ibilbide luzea goizeko 8etan hasiko da Jauregibarria parkean eta laburra, ume eta familientzako egokitua, 10etan. • Ekimena Andres Espinosaren bizitza eta abenturak ezagutzeko gonbidapena da.

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanok Mangamore 2020 ospatuko du lehiaketa, hitzaldi eta bideojokoetan online modalitatea txertatuz

Amorebieta-Etxanok Mangamore 2020 ospatuko du lehiaketa, hitzaldi eta bideojokoetan online modalitatea txertatuz

2020/10/09

• Antolatzaileek asteburu osoan zehar segurtasun-neurriak prest eta bermatuta dituzte bertaratuko diren guztientzako.

Gehiago irakurri