Albisteak
Bosteko, euskal artearen erakusketa ibiltariak, 2021erako komisariotza proiektu artistikoak aurkezteko deialdia ireki du
• Bosteko 2021, ekimen honen XXIV. edizioa izango da eta bertan, sortzaile gazteen abangoardia artistikoek beren proiektuak komisario baten bidez koordinatuta aurkezteko aukera izango dute. • Erakusketa ibiltari hau Arrigorriaga, Basauri, Getxo, Leioa eta Amorebieta-Etxanoko Udalei lotutako bost erakusketa-aretok antolatu eta koordinatuko dute. • Proposamenak e-mail bidez bidali beharko dira areto antolatzaileen helbide elektronikoetara 2021eko martxoaren 23a baino lehen, curriculum artistiko eta akademikoarekin batera.
Amorebieta-Etxanoko Udalak ikastaro berriak aurkeztu ditu otsailetik ekainera doan epealdirako
Oraingo honetan, joan den urrian hasi ziren urteroko ikastaroez gain, Kultura Sailak ikastaro zehatzen katalogo bat prestatu du, sukaldaritza, argazkilaritza, nutrizioa edo dekorazioa bezalako gai anitz eta interesgarriekin. Udalaren Berdintasun Sailetik ere, emakumeei zuzenduriko sei ahalduntze tailer ezberdin antolatuko dira.
Sergio Monederoren Rugbylariak argazki erakusketa inauguratuko da gaur Zelaietako erakusketa gelan
Erakusketa astelehen honetan, otsailaren 1ean, inauguratuko da Zelaieta Zentroko erakusketa gelan eta otsaila osoan zehar egongo da ikusgai. Lan honen bitartez, egileak “kirolak islatzen dituen giza emozioak eta sentimenduak iragazkirik gabe plazaratu” nahi izan ditu.
Dokumentuaren akzioak