Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Zornotza Udal Euskaltegiak 2015-2016 ikasturterako izena emateko epea irailaren batean zabalduko du. Talde irakaskuntzaz gain, jardun biko aukera ere eskainiko du aurton. Honen bidez, ikasleak taldean lan egiteaz gain, bakarkako lana eta tutoretzak izango ditu osagarri. Bestalde, eta aukera zabalagoa eman guran, iraupen laburreko ikastaro bereziak ere eskainiko ditu, helburu zehatzetarakoak hain zuzen ere (etorkinak, tabernariak, merkatariak, gurasoak...).

Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak agortuta

2019/02/07
Musua ikuskizuna Amorebieta IV frontoian eskainiko dute martxoaren 1ean 17:30an

Martxoaren 1ean Pirritx, Porrotx eta Marimotots Amorebieta-Etxanora hurbilduko dira azken urteetan bezala. Oraingoan "Musua" ikuskizuna aurkeztuko dute arratsaldeko 17:30an Amorebieta IV frontoian.

Aurten sarrerak otsailaren 8tik aurrera salduko dira www.ametx.eus webgunetik eta Zornotza Aretoko makinan. Horrela edozein ordutan erosi ahal izango dira eta sortzen ziren kolak saihestu.

Sarrerak bi gunerako erosi ahal dira:

PISTA: 3 urtetik gorakoentzat. Jesarleku barik. Prezioa: 6€

GRADAK: Jesarlekurekin. Adin guztietarako. Prezioak: 3 urtera arte 3€/ 3 urtetik gorakoentzat 6€ (Adina atean bertan egiaztatuko da)

SARRERAK HEMEN EROSI

VADEMEKUN. Zirkozaurre. Irakurzaletasuna parteketzeko zirko ikuskizuna

2019/02/01
Otsailak 9. Zelaieta Zentroan. 17.30

Kontzertu Gelan.

Liburutegi zahar baten girotua. Pertsona bakarreko ikuskizuna.

4 urtetik gorakoentzat.

Ez da aldez aurretik izenik eman behar. Sarrera doan.

 

 

 

Korrika egiteko lau zinta berri Larrea kiroldegian

2019/02/11
Larrea kiroldegiko fitness gimnasioaren prestazioak hobetzeko neurrien lehenengoa da hau. Bizikleta eta muskulaziorako makina gehiago ere izango da bertan luze gabe, eta espazioaren berrantolaketa ere bai, egokitze lanak egiten direnean.

Larrea kiroldegiko fitness gimnasioaren erabilzeraren zenbaterainokoari eta erabiltzaileen eskariei erreparaturik, espazio honetako baliabideakareagotzeari ekin zaio 2019an.

Lehenengo fase honetan, korrika egiteko lau zinta berri ekarri dira, eta luze gabe bizikleta eta muskkulaziorako makina gehiago ere izango da.

Makina berri hauek, oso motor indartsua izanagatik ere, ia ez dute zaratarik egiten, eta benetan eroso gertatzen dira erabilera intentsiborako.

Eskaintzen dituzten prestazioak ere aipatzekoak dira. Izan ere, ukipen-teknologiaren bidez baliatu ahalko dute erabiltzaileek makinaren edukia, entrenamenduen programazio zehatzago baterako. Bestalde, ariketa egitea entretenigarriago bilakatze aldera, konektibotasun altua daukate Interneten zehar ibiltzeko, eta gizarte-sareen bidezko partekatzeak gauzatzea ahalbidetzen dute.

 

AMODIOZKO IPUINAK. Ipuin-kontalaria helduentzat.

2019/02/12
Maite Arrese (ahotsa) & Mau Ziemkiewick (bibolina)

Otsailak 14. 19.00

“Zornotzan JAN ALAI” lehiaketaren zortzigarren edizioan izena emateko epea zabalik dago

2019/02/15
Epea: Martxoaren 29ra arte (egun hau barne)

Amorebieta-Etxanoko Jan Alai lehiaketaren edizio berria, “Zornotzan Jan Alai 2019”, gero eta hurbilago dago eta ostalariek martxoaren 29ra arte (egun hau barne) izango dute izena emateko aukera.

Deialdiaren oinarriak eta lehiaketan izena emateko orria Zelaieta Zentroko harreran eskuratu daitezke eta baita ondoko web orrietan ere: www.amorebieta-etxano.eus eta www.ametx.eus

Pintxo berritzailerik onenari 1.000 euroko saria emango zaio eta baita pintxo herrikoirik onenari ere. Zerbitzaririk profesionalena ere aukeratuko da. Gainera, 500 euro zozketatuko dira bezeroen artean eta pintxoen Top Ten-a ere egingo da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak, ostalaritza sustatu eta dinamizatzeko berriro ere ekintza honen aldeko apustua egiten du, aurrekoetan herrian oso harrera ona izan baitu.

Eman izena!

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek hasiera emango die Amorebieta-Etxanoko inauteriei

2019/02/21
• Ekintzak martxoaren 1ean hasiko dira. Egun horretan Perubele etorriko da. • Antzerkia, dantza, musika eta mozorroak, guzti hauek ez dira faltako Amorebieta-Etxanoko inauterietan

Amorebieta-Etxano, 2019ko otsailaren 21a. Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu inauterietarako. Horrela, martxoaren 1etik 5era, zornotzarrek hainbat kultur ekitaldi izango dituzte kaleak girotzeko. Jai parte-hartzaile batzuk antolatu nahi dira, herritar guztientzat baina bereziki txikienei zuzenduak.

Ostiralean, hilak1, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pilotalekuan jarriko den taula gainean izango dira arratsaldeko 17:30etik aurrera.

Beranduago, 19.00:00etan, Zelaieta parkean, Perubeleren aurkezpena egongo da eta ondoren jaietako protagonista nagusia den honekin kalejira bat egingo da. Ibilbidean zehar Udazken taldeko dultzaineroak eta Zaparrada batukada izango ditu bidelagun eta parte hartzen duten guztiak animatuko dituzte.

19:30etik aurrera atseden hartu ahal izango da Zelaieta parkean jarriko den karpan eta han zornotzarrek txorizoa eta sagardoa jan eta edan eta ordu erdi beranduago Urrats taldeak ekingo dion erromeriarako indarrak hartu ahal izango dituzte.

Eguneko azken hitzordua Zornotza Aretoan izango da. Hemen, 20:15etik aurrera “7ak bat”antzezlana ikusi ahal izango da.

Larunbatean, hilak 2, 12:00etatik aurrera inauterietako dantzak ikusi ahal izango dira herriko kaleetan, Udabarri dantza taldearen eskutik. Arratsaldean Zelaieta parkean Tomaxen abenturaken “10 urte” ikuskizuna ikusi ahal izango da eta bi ordu beranduago, leku berean, berbena egongo da La Basu eta Ibai DJ-arekin.

Arratsaldeko zortzietan Triki Piu trikitilarien ibilbidea hasiko da. Herri guztian zehar ibiliko dira kaleak girotzen. Gainera, egun guztian zehar mozorro lehiaketa egongo da. Luis Urrengoetxea kaleko ostalariek antolatu dute eta gaiak komikietako pertsonaiak izango da.

Igandean, hilak 3, Malas compañías antzerki zirkoak "Prozac” antzezlana antzeztuko du 18:00etan.

Martxoaren 4an, astelehenean, Zornotzako umeek hainbat jolas izango dituzte Zelaieta parkean 17:30etik aurrera eta baita kontzertu akustiko bat ere, Zornotzako Gazteek antolatuta.

Inauterietako asteartea
Inauteri egunean, hilaren 5ean, 17:00etatik aurrera Zelaieta parkean Eidaberen “Txapela buruan eta dantza munduan” antzezlana ikusi ahal izango da.

19:00etatik aurrera, inauterietako kalejira hasiko da, Udazkeneko dultzaineroekin. Ekitaldi hau Zelaieta parkean hasiko da. Hemen datorren urtera arte esango zaio agur Perubeleri eta erre egingo da. Txikienentzat txokolatada ere egongo da (19:30ean).

Azkenik, Nai imaginazioak taldeak “Mugi Dubi Doo dantzan” ikuskizuna ekarriko du Amorebieta-Etxanora, 19:30ean, Zelaieta parkean.

Kaleko kirol egituretan esku hartze programa

2019/02/22
Hainbat dira udalerrian kirolean jarduteko dauden azpiegiturak. Ahalegin berezia egingo da bitarteko horiek baldintza egokietan mantentzeko. Hiritarren kolaborazioa ezinbestekoa da.

Nonahi aurki ditzakegu Amorebieta-Exano udalerrian kirolean jarduteko azpiegiturak eta tresnak: frontoiak, futbitorako eta saskibaloirako kantxak, paseatu bitartean ariketak egiteko aparatuak...

Kalean egoteak edozein unetan, bakarka nahiz lagunekin, erabiltzeko parada ematen digu eta aukera hori baliatu ahal izateko, egoera onean aurkitzea da guztion gogoa. Horrela, Ametx erakunde autonomoaren kirol zerbitzuak ahalegin berezia egiten ari dira egitura eta espazio horiek baldintza egokietan egon daitezen. Horren azken adibide ditugu Ogenbarrenan eta Nafarroan konpondu berriak diren saskibaloiko kanastak.

Aire zabalean egote horrek elementuen narriadura eta kaskartze handiagoak dakartza berez ere eta horregatik dauka garrantzi berezia guztionak diren ondasun horiek behar bezala erabiltzeak batetik eta hiritarrek, egoera txarrean aurkitzen dituztenean, horren berri ematea bestetik. Horretarako, nahikoa da 688 866 600 telefono zenbakira whatsapp bat bidaltzea, konponketa lanak bideratuak izan daitezen.

 

Zabalik dago apiriletik ekainera bitarteko kirol jardueretan izena emateko epea

2019/02/25
Ametx erakundearen web bidez izena eman ahal da formulario bat betez. • Era berean, ikastaroetan lekua esleitzen zaien eskatzaileek on line egin ahal dute ordainketa.

EPEAK

Aurre matrikula: Otsailaren 25etik martxoaren 8ra

Zozketa: Martxoaren 12an, 12:00etan

Aukeratuen zerrenda: Martxoaren 14an

Ordaintzeko epea: Martxoaren 22ra arte

Esleitutako leku hutsen ordainketa: Martxoaren 26an eta 27an

Geratzen diren lekuen esleipena: Martxoaren 28tik aurrera

 

Izena emateko esteka hau klikatu: Izen-ematea

Amorebieta-Etxanok Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du

2019/02/25
• Antzerkia, tailerrak eta hitzaldiak izango dira martxoaren 8ko programazioaren protagonista. • Martxoaren 9an Zubiondo parkean Emakume Nekazari eta Artisauen XXII. Azoka egongo da.

Amorebieta-Etxano, 2018ko otsailaren 22a. Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun Sailak hainbat ekintza antolatu ditu martxoaren 8a , Emakumeen Nazioarteko Eguna, ospatzeko. Programazioan antzerkia, tailerrak, ipuin kontalariak, hitzaldiak, etab. aurki ditzakegu.

Asteazkena, martxoak 6
Programazioa martxoaren 6an hasiko da klown antzerki ikuskizun batekin, gazte eta helduentzat.

Virginia Imazek zuzentzen duen Oihulari Klown antzerki taldeak klown parodia bat taularatuko du: “Sex no sex” . Protagonista Pauxa da, bizitzari, heriotzari eta sexuari buruz bere buruari galdetzen dion pailazoa. Publikoa bere gogoeten konplize eta testigu izango da. Sexuan hasiera batean izandako esperientziak partekatuko ditu, giza harremanei buruz dituen kezkak azalduko ditu eta baita harreman osasuntsuak kudeatzeko zailtasuna ere. Guzti hau genero ikuspuntu batetik egiten du.

Hitzordua Zornotza Aretoan izango da 19:00etan.

Osteguna, martxoaren 7a.
Oihana Azkorbebeitiak (mendi trail korrikalariak) “Mendiaren Altzoan” izeneko hitzaldi bat emango du martxoaren 7an, osteguna. Sarrera doakoa izango da eta hitzaldia 20:00etan hasiko da Harrison 6-9 eraikinean. Koralak antolatu du.

Ostirala, martxoak 8
Emakumeen Nazioarteko Egunaren ardatza 13:00etan Herriko plazan egingo den elkarretaratzea izango da. Elkarretaratzearen ondoren, erakunde adierazpen bat irakurriko da.

17:00etan ludotekan eskulan tailer bat egingo da “Aparteko emakumeak” izenburupean eta, ordubete beranduago, Gaztetxokoan txapa tailer bat egingo da.

Larunbata, martxoak 9
Larunbatean Ana Galarragak “Marikalanbre bizitzaren laborategian” izeneko ipuin kontaketa saioa gidatuko du. 12:00etan izango da udal liburutegian.
Zubiondo parkean Emakume Nekazari eta Artisauen XXII. Azoka egongo da goizez. Euskal Herriko hainbat lekutatik etorriko dira emakumeak produktu aukera zabalarekin: ogia, ahatearen ingurukoak, gozogintza, marmeladak, fruta-gozokiak, etxean egindako hanburgesak, barazkiak, gazta eta esnekiak, bitxigintza, larrua, zeramika, arropak edota birziklatutako osagarriak, etab. Era berean, txosna bat jarriko da janari eta edariarekin.
Azoka inguruan, musika, kirol erakusketa, txistulariak, trikitilariak eta nesken herri kirolak egongo dira (Harriti taldea). Dantza erakusketaz Udabarri Dantza taldea arduratuko da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak aurrekontu parte-hartzaileetarako herritarren proposamenak jasoko ditu

2019/02/26
• Martxoaren 1etik aurrera, zornotzarrek beraien ekarpenak egin ahal izango dituzte, 2020ko kontuetan sartzeko • Inbertsioen %25 aurrekontu parte-hartzaileetan egingo diren proposamenen proiektuetarako izango da, hau da, 840.000 euro

Amorebieta-Etxano, 2019ko otsailaren 26a. Amorebieta-Etxanoko Udalak datorren ostiraletik aurrera, martxoak 1, batuko ditu zornotzarrek datorren urteko aurrekontu parte-hartzaileetan jaso nahi dituzten proposamenak.

Prozesu irekia da eta herritarrek beraien ekarpenak egin ahal izango dituzte eta adierazi nola nahi duten erabili Udalaren aurrekontuaren zati bat. Proposamenak 2019ko apirilaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dira. Horretarako inprimaki eredua  webgunean (https://www.ametx.eus/aurrekontu-parte-hartzaileak), Herritarren Arreta Zerbitzuan eta Zelaieta Zentroan eskuratu ahal izango da.

Aurrekontu parte-hartzaileetarako aurrekontu zuzkidura 2020rako aurreikusitako inbertsioen %25ekoa da, hau da, 840.000 euro. 2019ko apirilaren 23tik irailaren 30era, udal sailek proposamenen edukia aztertuko dute ikuspuntu tekniko, juridiko eta ekonomikotik. Aipatu hiru baldintzetariko bat betetzen ez duten proposamenak ez dira hurrengo fasera pasatuko. Baliozkotzen ez direnak, dagokion udal sailak egindako lehentasun hurrenkera batean geldituko dira, aurrekontuen proiektuan sartu ahal izateko. Ondoren, Udalak udal kontuetan txertatu diren proiektuen berri emango du.

173 proiektu martxan
Amorebieta-Etxanoko Udalak, zornotzarrek herriko bizi kalitatea hobetzeko aurkezten dituzten beharrizanak aintzakotzat hartzeko konpromisoari eusten dio.

Zentzu honetan, azpimarratu beharra dago Udalak 2019ko aurrekontu parte-hartzaileetan 405.900 euro erabili dituela guztira, zornotzarrek aurkeztutako proposamenak martxan jartzeko.

Partida honi esker 173 auzo ekintza gauzatu ahal izan dira. Hauen artean ondokoak azpimarratu daitezke: bidegorri sarea, Amorebieta-Etxanon bizikletan ibiltzeko sare bat jartzeko proiektu estrategiko bat; ikasteko gela bat jarri Konbenio kalean; Legarrebi eta Ogenbarrena urbanizatu; Larrea eta Arraibiondoko jolas gune berria; Larreako gimnasioa handitu edo Dudeako San Migeleko eskolak birmoldatu.

Amorebieta-Etxanok bizikletak garbitzeko gune bat martxan jarri du Gure Kirolaken

2019/03/01
• Bizikletak astelehenetik igandera 08:00etatik 22:00etara garbitu ahal izango dira. • Aurrekontu parte-hartzaileen bidez bizikletak garbitzeko leku ordenatu eta kontrolatu bat eskatzen zuten zornotzarrei erantzun nahi die honekin Amorebieta-Etxanoko Udalak.

Amorebieta-Etxano, 2019ko martxoaren 1a. Amorebieta-Etxanoko Udalak herrian dagoen bizikletak garbitzeko lehenengo gunea martxan jarri du. Gune hau Gure Kirolakeko pilotalekuaren alboan dago.

Zerbitzua gaurtik aurrera zabalik egongo da eta oso erabilgarria izango da mendian bizikletan ibili ondoren euren bizikleta garbitu nahi dutenentzat.

Instalazioa erabili nahi dutenek, Ametxeko txartela erabili beharko dute. Ez daukatenek, https://www.ametx.eus/eu/aurkezpena/tramiteak/ametx-txartela helbidean eskatu dezakete edo aurrez aurre, Larrea kiroldegian edo Zelaieta Zentroan.

Lehendik edozertarako Ametx txartela erabiltzen dutenek, zerbitzu honetarako aktibatzeko eskatu ahalko dute Zelaieta zentroan edo Larrea kiroldegian, edo helbidera mezu elektronikoa bidalita.

Bizikletak garbitzeko gunea astelehenetik igandera 08:00etatik 22:00etara erabili ahal izango da. Zerbitzu berri hau martxan jarrita, Amorebieta-Etxanoko Udalak erantzun egiten dio zornotzarrek aurrekontu parte-hartzaileetan egindako eskari bati. Herritarrek bizikletak modu ordenatu eta kontrolatuan garbitzeko leku baten beharrizana aipatzen zuten aurrekontu parte-hartzaileetan. Instalazio hau jartzeko egin den inbertsioa 25.000 eurokoa izan da.

Ibiliaz ezagutu. Ibilaldi gidatuak mendian zehar euskaraz ibiltzeko

2019/03/04
• Bizkaiko 4 naturagune babestuetan barrena ibiliko gara oraingo honetan, 12-16 kilometro inguruko ibilaldiak eginez. • Ibilaldiak martxoaren 30ean, apirilaren 6an eta maiatzaren 4an eta 11n izango dira, goizeko 8:00etan hasita. • Autobus zerbitzua izango da etapak hasten eta amaitzen diren lekuetarako, eta Nafarroako parkina izango da batzeko tokia. • Zelaieta zentroan eman beharko da izena, irteerak baino bi egun arinago beranduen jota. Leku kopurua mugatua da.

Hamabi eta hamasei kilometro bitarteko lau ibilaldik osaturiko ekimena antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalaren mendekoa den Ametx erakunde autonomoak, Ibiliaz Ezagutu programaren barruan. Oraingoan Bizkaiko 4 naturagune babestuetan gauzatuko ditugu ibilaldiak, 12 eta 16 kilometro bitartekoak. Jarduera honetan parte hartzen dutenak, beraz, Armañon, Gorbea eta Urkiolako parke naturaletan eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserban barrena ibiliko dira.

Ibilaldiak martxoaren 30ean, apirilaren 6an eta maiatzaren 4an eta 11n izango dira, goizeko 8:00etan hasita. Etapa guztiei emango zaie hasiera Nafarroako parkinean eta autobus zerbitzua izango da bertatik ibilaldien hasiera puntura iristeko eta behin amaituta ere, Amorebietara itzultzeko. Honakoak izango dira, zehazturik, lau larunbat horietan egingo diren ibilaldiak:

Martxoaren 30ean, Ipazter-Aulestia (12 km): Urdaibaik baditu aski ezagun diren kostaldeko ingurune ederrak, hondartza, portu eta kai paregabeak hain zuzen ere. Oraingoan, baina, altueretara joko dugu bertako basoak, landak eta baserriak ezagutzeko asmotan.

Apirilaren 6an, Ranero-Turtzioz (12 km): Bizkaia lurralde historikoan, mendebaldea dugu harribitxi ezezagunena. Huts hori zuzendu nahian antolatu da ibilbide hau Armañon natura parkean barrena, bertako inguruek eta bazterrek liluratuko gaituztelako segurtasunean.

Maiatzaren 4an, Otxandio-Arrazola (16 km): Anbotoko Dama den gure Mari ahaltsua lar molestatu gabe, ahaleginak egingo ditugu Urkiola inguruetako pagadiak, errekak, ur-jauziak… ezagutzeko. Jendez hain gainezka ez dauden bidezidorrak baliatuko ditugu zeregin horretan.

Maiatzaren 11n, Murua-Ubidea (13 km): Gorbeiako gurutzearen begiradapean berak babesten duen lurralde basati honetan murgilduko gara, hain arretatsu gordetzen dituen sekretuetako batzuk azalarazteko. Izugarri politak diren errekak, bideak eta bidezidorrak erabiliko ditugu horretarako.

Zelaieta zentroan eman beharko da izena, irteerak baino bi egun arinago beranduen jota. Leku kopurua mugatua da.

Jarduera fisikoaren onura, orohar, berekin dakarren arriskua baino handiagoa da. Nolanahi ere, ariketa fisikoa egiten duen orok jakin beharra dauka jarduera horiek eguneroko bizimoduan arriskurik gabe txertatzen, eta segurtasuna bermatzeko neurriak hartzen.

"El viajero" erakusketaren aurkezpena martxoaren 13an izango da

2019/03/11
Datorren asteazkenean, martxoaren 13an, Lakak bere "El viajero" erakusketaren aurkezpena egingo du Zelaietako erakusketa gelan arratsaldeko 19:00etan. Gonbidatuta zaudete!

Euskaraldiko azken galdetegia betetzeko epea zabalik

2019/03/20
Martxoaren 30era arteko epea dago 3. galdetegia betetzeko eta irailerako atera nahi ditu azken emaitzak Soziolinguistika Klusterrak

Iazko azaroaren 23tik abenduaren 3a egin zen EUSKARALDIA lehenengo aldiz: 225.000 lagunek hartu zuten parte, ahobizi edo belarriprest rola hartuta. Ariketa hark eragindakoa eta utzitako ondorioak aztertzeko asmoz, ikerketa bat jarri zuen martxan Sozilinguistika Klusterrak, eta uda osterako espero dituzte emaitzak. Ikerketa hori egiteko, hiru galdera sorta prestatu zituzten, teknika kuantitatiboak zein kualitatiboak erabiliz. Zabalik da hirugarren galdetegia betetzeko epea.

Galdetegia betetzeko: https://izenematea2.euskaraldia.eus/hirugarren-galde-sorta

Zinema, Zornotza Aretoaren 25. urteurrenaren protagonista

2019/03/21
• Datorren asteartean, martxoak 26, zinemari buruzko hitzaldi bat egongo da Aretoan, doakoa eta publiko guztientzat. • Hitzaldian Lara Izagirre, Arkaitz Basterra, Gaizka Bourgeaud eta Rafa Escolarrek parte hartuko dute.

Amorebieta-Etxano, 2019ko martxoaren 21. Zornotza Aretoak 25 urte bete ditu eta ospatzeko, Ametx Erakunde Autonomoak hainbat ekintza antolatu ditu. Oraingoan, zinema izango da datorren astearteko, martxoaren 26ko, protagonista.

Aretoan hainbat soinu banda entzun ahal izango dira eta baita zinemari buruzko hizketaldiak ere. Hainbat artista bilduko dituen tertulia musikal bat egongo da. Bereziki, ondoko zinemagileak aipa daitezke: Lara Izagirre, Arkaitz Basterra, Gaizka Bourgeaud eta Rafa Escolar.

Lara Izagirrek bere lehenengo filma Amorebieta-Etxanon grabatu zuen eta Goya bat irabazi zuen. Arkaitz Basterra zuzendaria bere dokumentalengatik da ezaguna; Gaizka Bourgeaud fotografia-zuzendaria izan da hogeita hamar bat filmetan eta Rafa Escolar, Zornotzako zuzendari multifazetikoa da, ozeanoa zeharkatuko duena ekitaldi honetan egoteko. Maite Etxeita kazetariak gidatuko du hitzaldia eta Miren Eelesek zuzeneko musika jarriko du.
Interesa duten guztiek parte hartzeko aukera izango dute, doan, aforoa bete arte.

Amorebieta-Etxanok bere jaietako pertsonaia marrazten du

2019/03/25
• Gaur hasi eta maiatzaren 31ra arte, herriko jaietako pertsonaia sortzeko aukera izango dute zornotzarrek. • Proiektua irabazten duenari 3.000 euroko saria emango zaio.

Amorebieta-Etxano, 2019ko martxoaren 25a. Amorebieta-Etxanoko Udalak herriko jaietarako pertsonaia bat sortzeko lehiaketaren oinarriak martxan jarri ditu gaur. Sorkuntza lan horrek Amorebieta-Etxanoko bizimodu, historia eta ohiturak bildu behar ditu.

Lehiaketan norbanakoek eta taldeek parte hartu ahal izango dute, formatu librean. Azken produktua album ilustratu moduan argitaratuko du. Hortaz, irudiak eta testua izango ditu. Lehiaketa honetan aukeratuko den pertsonaia urtero egiten diren jaietako karteletan erabiliko da eta baita jaietako batzordearen ustez egokia izan daitekeen gainontzeko produktuetan.

Lanak 2019ko maiatzaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira. Epaimahaia ondokoek osatuko dute: arte plastikoetan aditu batek, argitaletxe bateko ordezkari batek, herriko artista batek eta Ametx Erakunde Autonomoko presidenteak. Guzti hauek izango dira proposamenak aztertuko dituztenak eta ekainaren 28an beraien erabakia jakinaraziko dute. Proiektua irabazten duenari 3.000 euroko saria emango zaio.

400 ikaslek baino gehiagok beraien etorkizuna zehaztuko dute, Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako II. Enplegu eta Formazio Azokan

2019/03/26
• Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagunduko du martxoaren 28an Zelaieta Zentroan egingo den jardunaldi hau. • Prestakuntza azokak ondokoak izango ditu: LEGO Serious Play tailerrak, etorkizuneko sektore ekonomikoei buruzko hitzaldiak, bisita gidatuak ikasle eta gurasoentzat eta ikasketa zentroetako standak. • Enplegu azokan enpresa standak egongo dira lana bilatzeko.

Amorebieta-Etxano, 2019ko martxoaren 20a. Amorebieta-Etxanoko Udalak Enplegu eta Formazio Azokaren bigarren edizioa antolatu du. Martxoaren 28an izango da, osteguna, Zelaieta Zentroan.

Jardunaldiak bi arlo izango ditu. Batetik, Enplegu Azoka, lan bila dabiltzanen eta enpresen topagunea izan nahi duena. Bestetik, Formazio Azokak gaur egun dagoen prestakuntza eskaintza erakutsi nahi du.

Formazio Azoka

400 ikaslek baino gehiagok Formazio Azoka bisitatuko dute eskaintzen diren prestakuntza ikastaroen berri izateko, lan merkatuak dituen beharrak eta eskatzen dituen profilak kontuan izanda. Era berean, lan bizitza guztian zehar prestakuntzak duen garrantzia azpimarratuko da.

Azoka honek hainbat talderentzat proposamenak izango ditu: DBH4ko ikasleak, Batxilergoko 1 eta 2. mailetako ikasleak, lanean dabiltzan langileak edo langabezian daudenak, enpresariak edo gurasoak.

Jardunaldian Lanbide Heziketako 9 ikastetxe egongo dira, 5 unibertsitate eta 5 hizkuntza ikastetxe. Lego Serious Play tailerrak antolatu dira lanera begira, etorkizuneko okupazioei buruzko hitzaldiak ikasle eta gurasoentzat eta azoka ikusteko bisita gidatuak. Jarduera guzti hauen ordutegia hau izango da: 9:30-14:30 eta 17:00-19:00.

Enplegu Azoka

Enplegu Azokak lan bila dabiltzanen eta enpresen arteko topagunea izan nahi du. Gune honetan 12 stand egongo dira lan bila dabiltzanei orientazioa emateko. Aukera egongo da enpresak zuzenean ezagutzeko eta Enplegu Azokan standa duten industria eta zerbitzu enpresen beharrizanak zuzenean ezagutzeko.

Ordutegia hau izango da: 10:00-14:00 eta 17:00-19:00.

Zabalik dago 2019ko udalekuetan izena emateko epea

2019/04/01
• Kanpaina 4 eta 10 urteko umeei zuzenduta dago. • Datorren astelehenetik apirilaren 30era arte umearen izena eman ahal izango da, ekainerako eta uztailerako antolatutako ekintzetan parte hartzeko.

Amorebieta-Etxano, 2019ko apirilaren 1a. Amorebieta-Etxanoko Udalak datorren astelehenean, apirilaren 1ean, zabalduko du 4 eta 10 urte arteko umeak 2019ko udalekuetan izena emateko epea.

Udalekuak ekainaren 24an hasiko dira eta uztailaren 19ra arte egongo dira. Izena eman nahi dutenek asteka egin dezakete, hainbat ordutegi daude eta jantoki zerbitzua ere eskainiko da. Aukeraren arabera, udalekuen prezioa ere aldatu egiten da.

Kanpaina ez da bakarrik Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden adingabeentzat baina jende askok izena emango balu, erroldatuek lehentasuna izango dute.

Udalekuak Larreako ikastetxe publikoan egingo dira baina jarduera egitarauaren arabera, Udalaren beste kirol eta kultur instalazio batzuk erabiliko dira.
Gazte Informazio Bulegoan izena eman ahal izango da (10:00 - 13:00 eta 17:00 - 20:00) apirilaren 30era arte.

YOGIPUINAK

2019/04/01
Ipuinak + yoga. 5-10 urteko haurrentzat. Apirilak 6, 12.00. Gonbidapena beharrezkoa da (Liburutegian hartu)

Yoga hitzaren esanahia lotura da.Oraingo honetan yogak eta ipuinak bat egiten dute.

Gorputza, emozioak eta adimena landuko dira.

Saioaren amaieran erlaxatzeko unea egongo da, irudi erlaxanteak erabilita haurrek beldurrei aurre nola egin ikasiko dute.

Zelaieta zentroak Santiago Yanizen “Bizkaia Izadi sublimea” erakusketa hartuko du

2019/04/02
• Bost lekuei buruzko argazkiak bilduko ditu erakusketak: San Juan de Gaztelugatxeko ingurua; Otxarretako basoak, Gorbeiako natura parkean; Getxo eta Barrika udalerrien arteko kostaldea; Urkiola Parkea eta Belaustegiko ur jauziak (Gorbeiako natura parkean). • Erakusketa honekin batera, “Euskal Herria ahaztezina / Euskal Herria inolvidable” ikusgai egongo da eta ondoren, hitzaldi bat egongo da ostegunean, apirilaren 4an 19.00etan.

Amorebieta-Etxano, 2019ko apirilaren 2a. Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroak Santiago Yanizen “Bizkaia Izadi sublimea” erakusketa hartuko du maiatzaren 3ra arte. Argazkilari bilbotar honen erakusketa honetan bere argazkilari lanaren zati bat erakusten du, hain zuzen ere bost lekuei buruzko argazkiak: San Juan de Gaztelugatxeko ingurua; Otxarretako basoak, Gorbeiako natura parkean; Getxo eta Barrika udalerrien arteko kostaldea; Urkiola Parkea eta Belaustegiko ur jauziak (Gorbeiako natura parkean).

Santiago Yaniz, bilbotarra, argazkilaria eta kazetaria 1980tik. Argazkilaritzarako grina izugarria izan du beti, eta Euskal Herriko paisaiak, mendiak eta natura jaso ditu erretratuetan, aldizkari eta liburu askotarako, ehunka egile-lan eta erreportaje ilustratuz. Ezin nekatuzko ibiltari eta bidaiari honek mendi eta paisaia naturalaren irudia izan du espezialitaterik gogokoenetako bat. Gainera, haren lan profesionalaren kokapen nagusia dela eta, Bizkaiko eta Euskal Herri osoko txoko eta bazter guztiak ezagutu ahal izan ditu, eta haiek miresteko argirik eta unerik egokienak ere bai.

Haren artxiboan, 500.000 iruditik gora daude bilduta, lur honetako paisaiei, naturari eta pertsonei lotuak. Argazkilaritzako estilo soilekoa, nahiago izaten du artefaktu teknikoak saihestu, eta, gehienbat, lurra ikertu, argiak kudeatu, eta meteorologiak eskaintzen dizkigun une iragankorrei ahalik eta etekinik handiena atera, giro iradokitzaileak lortzeko.

Erakusketa hau Bizkaiko Foru Aldundiaren erakusketa ibiltarien programaren parte da.

Erakusketa honekin batera, “Euskal Herria ahaztezina / Euskal Herria inolvidable” ikusgai egongo da eta ondoren, hitzaldi bat egongo da ostegunean, apirilaren 4an 19.00etan.

Lehen Sorospenen ikastaroa Larrea kiroldegian

2019/04/08
ASFEDEBIk eskainiko du, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Ametx erakunde autonomoaren lankidetzarekin. 30 orduko ikastaroa izango da, 20 ordu on line eta 10 ordu presentzial, egun batean egitekoak. Luze gabe indarrean sartuko den legea betetzea erraztuko die kirol arloan dihardutenei (boluntarioak barne).

Lehen Sorospenen ikastaroa eskainiko du ASFEDEBIk Amorebieta-Etxanon, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Saila eta Amorebieta-Etxanoko AMETX ERAKUNDE AUTONOMOArekin elkarlanean.

HELBURUA: Euskal Autonomia Erkidegoan Kirolarekin Lotutako Lanbideen Lege Proiektuaren 15. Artikuluak, adierazten duen lehen sorospenetako gutxieneko konpetentzia betetzea erraztea. Lege horrek boluntarioei ere eragingo die.

Gutxieneko adina: 16 urte

Ikastaroaren ordu kopurua: 30 ordu.

20 ordu on-line

Beste 10 orduak, aurrez-aurrekoak. Asistentzia nahitaezkoa.

Kurtsoaren hasiera: Maiatzaren 10ean.

Kurtsoaren hizkuntza: Aukerakoa, euskaraz edota gaztelaniaz. Matrikula egitean AUKERATUKO DUTE ikaslegaiek. Lehentasuna emango zaie euskarazko matrikulei.

Aurrez-aurreko eguna: Maiatzaren 25 larunbata.

Aurrez-aurreko orduak: 9:00 – 14:00 eta 15:00 – 20:00.

Non: Larrea Kiroldegia, Larrea Auzoa z/g (48340 Amorebieta –Etxano).

Matrikulazio epea: Apirilaren 10etik maiatzaren 8ra (biak barne).

Ikastaroaren prezioa: 75€.

Matrikula egiteko jarraibideak: Bete eta sinatu izena emateko formularioa  eta saio presentzialetara joan ahal izateko informatutako baimena eta bidali, matrikularen ordainagiriarekin batera, ikaslearen NAN-a jarriz, hurrengo helbide elektronikora: formakuntza@asfedebi.eus

Izena emateko orria

Ordainketa orria

Informatutako baimena_Adin nagusikoak

Informatutako baimena_Adin txikikoak

Proiektuari buruz gehiago jakin nahi izanez gero: IKUSI BIDEO HAU

Informazio gehiago:

www.asfedebi.eus

/ 944.037.800 - 944.423.960

kirolak@ametx.eus

Asteazken honetan Zornotza Aretoan ikusgai egongo da duela gutxiko Amorebieta-Etxanoren historiari buruzko dokumentala

2019/04/08
• “Zornotzarra naz eta harro nago” izenburua duen filma asteazken honetan ikusi ahal izango da, apirilak 10, 20:00etan. • Dokumentalak herrian bizi izan diren eta bizi diren hainbat lagunen testigantzak biltzen ditu eta beste hainbat arloren artean, kultura, euskara edo politikan izandako beraien esperientziak kontatuko dituzte.

Amorebieta-Etxano, 2019ko apirilaren 8a. Asteazken honetan, apirilak 10, 20:00etan, Zornotzarra naz eta harro nago dokumentalaren estreinaldia izango da Zornotza Aretoan. Dokumental honek gure herriaren duela gutxiko memoria biltzen du. Amorebieta-Etxanoko ondare immaterialari hurbiletik heldu nahi zaio.

Horrela, guztira 40 elkarrizketatuk beraien oroitzapenak kontatuko dituzte, hasi Frankismoaren azken egunetan eta gaur egunera arte. Arlo ezberdinetako zornotzarren hainbat testigantzarekin, garai hartan kultura, gure zornotzar izaera, euskara eta politika nola bizi ziren gogoratuko da beste batzuen artean, eta nola joan den herria aldatuz gaur egunera iritsi arte.

Parte-hartzaileen artean Amorebieta-Etxanok demokrazian izan dituen bost alkateak egongo dira, Udabarriren sortzailea, Joxe Mari Agirre; Eneko Atxa sukaldaria, Bego Azketa El Cojo jatetxekoa, herriko ikastetxeetako ordezkariak edo kirol elkarteetako ordezkariak.

“Zalantzarik gabe Amorebieta-Etxanok bere izaera du eta proiektu honekin pertsonalitatea, izaera eta batez ere etorkizuna duen herri bat denon artean eraikitzeko gai izateak sortzen digun harrotasuna bildu eta gizarteari erakutsi nahi diogu” adierazten du Andoni Agirrebeitiak, Amorebieta-Etxanoko Alkateak.

Ekainean Zornotzako udal euskaltegian HABEren C1 maila ikastaro trinkoa

2019/04/10

Iraupena: ekainaren 3tik 28ra. 4,5 ordu egunean (08:30-13:30).

Matrikula: 90 ordu x 1,23 = 110,70 €.

Matrikula epea: maiatzaren 13tik 24ra.

Sarrera proba: maiatzaren 28an, arratsaldeko 16:00etan

Izen-ematea: Zornotza Udal Euskaltegian.

Bulego ordutegia:
Goizez: 09:00 - 13:00
Arratsaldez: 15:00 - 17:00  (barikuetan izan ezik)

Telefonoa: 94 6732026
Helbidea: San Pedro, 5

Larreako fitness gimnasioa zabalik igande eta jaiegunetan

2019/04/30
Maiatzaren 1ean hasita, zabalik egongo da Larrea kiroldegiko gimnasioa igande eta jaiegunetan. Instalazioaren ordutegia 9:00etatik 13:30era izango da.

Zuzeneko musika entzungai Amorebieta-Etxanoko ermita eta elizetan Eleizetan programarekin

2019/05/06
• Programa honen XX. edizioa maiatzaren 11n hasiko da eta herriko bost ermita eta elizetan egingo da • Kontzertuen artean: Lulavai, Alos Quartet, José Luis Nieto, Musikeneko Hazkunde hirukotea eta Begoña Olavide eta Javier Bergia bikotea.

Amorebieta-Etxano, 2019ko maiatzaren 3a. Amorebieta-Etxanoko ermita eta elizetan egingo da Eleizetan programaren XX. edizioa, herriko bost lekutan zuzeneko musikaz gozatzeko antolatutako programa.

Kontzertu ziklo honen helburua da, proposatutako musikaz gozatzeaz gain, Amorebieta-Etxanoko monumentu ondarea ezagutaraztea. Horregatik normalean Dudeako San Migel eta Boroako San Pedro ermitetan eta Bernagoitiko San Migel elizan, Larreako San Juan Bautista elizan eta Etxanoko eta Amorebietako Andra Mari elizetan egiten da.

Eleizetanen edizio berri hau maiatzaren 11n hasiko da (20:00) Andra Mari elizan, Lulavai entzun ahal izango delarik. Soinu-mundu berriak ezagutzeko jakinminak bultzatuta, musika proiektu honi ekin zioten 2008an. 4 harpa, 4 ahots, Galiziako errepertorio tradizionaleko abestiak eta baita galiziar konpositoreenak ere, kontu handiz landutako moldaketekin interpretatuz.

Egun bat beranduago Alos Quartet arituko da. Musika klasikoan nahiz modernoan esperientzia zabala duten musikariek osatzen dute taldea eta Bernagoitiko San Migel elizan joko dute 12:15ean.

Boroako San Pedro ermitan José Luis Nietoren kontzertua egongo da maiatzaren 17an (20:00). Erreferentea da nazioarte mailan aritzen diren kontzertisten artean, Espainiako musikaren figurarik esanguratsuenetako bat Estatuan bertan eta kanpoan.

Maiatzaren 18an, Musikeneko Hazkunde hirukotea arituko da Dudeako San Migel ermitan (20:00). Hirukotea ondokoek osatzen dute: Eduardo Villarroel klarinete-jolea, Burgoskoa; David Oliveria, piano-jolea, Donostiakoa eta Silvia Ruiz, fagot-jolea, Sevillakoa. Musika taldea 2018an sortu zen Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian (Musikene). Edizio honetako azken kontzertuko protagonistak Begoña Olavide eta Javier Bergia dira. Garitondoko San Isidro ermitan joko dute igandean, maiatzaren 19an, 12:15ean. Olavidek eta Bergiak tradizioa eta sorkuntza berria uztartzen dituzte. Ahotsak, Erdi Aroko salterioa, gitarra akustikoa eta perkusioak biltzen dituen errepertorioa eskaintzen dute.

Eleizetan programa osoa ikus daiteke ondoko loturan: https://www.ametx.eus/es/programas/eleizetan/ELEIZETANprograma2019.pdf

Amorebieta-Etxanok Enrike Renteria pintura lehiaketaren XXI. edizioa antolatu du

2019/05/06
• Zornotzarrek beraien arte lanak marraztuko dituzte eta abuztuan ikusgai egongo dira • Deialdiaren barruan egongo da Zintzilik, herriko balkoietan jarritako lanik onenak saritzen dituena.

Amorebieta-Etxano, 2019ko maiatzaren 6a. Amorebieta-Etxanon aurten ere Enrique Rentería pintura lehiaketa antolatuko da uztailan.
Lehiaketa Sociedad Artístico Cultural Zornozak antolatzen du Ametx udal kultur erakundearekin, eta aurten, XXI. edizioan, hainbat berrikuntza egongo dira.

Lehiaketan modalitate bi daude: aire zabaleko pintura lehiaketa tradizionala (uztailaren 7an bertaratu eta izena eman daiteke edo saczornoza@gmail.com helbidera posta elektroniko bat bidali) eta Zintzilik, herriko balkoietan ikusgai jartzen diren lanik onenak saritzen dituena (maiatzaren 8tik aurrera izena eman daiteke).
Aurten gainera, uztailaren 7an, lehiaketa egunean, 14 urtetik beherako neska-mutikoentzat gune bat egongo da, pintura tailer batekin. Ume guztiek sari bat jasoko dute parte hartzeagatik.
Saritutako lan guztiak antolatzaileen esku geldituko dira eta uztailean Zelaieta Zentroko erakusketa aretoan ikusgai egongo dira.

Pintura lehiaketa
Aire zabaleko pintura lehiaketa Amorebietako erdigunean eta Etxanoko herrigunean egingo da eta margotu daitezkeenak, horietan daudenak izango dira (aldez aurretik adieraziko zaizkie lehiatzaileei).

Parte-hartzaileek mihiseak Zelaieta Zentroan zigilatu beharko dituzte, goizeko bederatzietatik hamaiketara bitartean (09:00-11:00). Lehiatzaile bakoitzak obra bakar bat aurkeztu ahal izango du eta teknika eta neurri jakinik ez da egongo. Lanak arratsaldeko lauak eta bostak artean aurkeztu beharko dira. Epaimahaia ZKAEk izendatutako kritiko bik, Ametxek izendatutako batek eta ZKAEko kide batek osatuko dute eta beraien erabakia arratsaldeko seietan (18:00) jakinaraziko dute Zelaieta Zentroko auditorioan.

Guztira zazpi lan sarituko dira. Lehenengo saria 500 eurokoa izango da, bigarrena 400 eurokoa eta hirugarrena 350 eurokoa. Laugarrenari eta bosgarrenari 300 € emango zaizkie. Gainera 200 euroko accesit bat egongo da, saririk jaso ez duen herriko lanik onenarentzat. Halaber, aurten publikoaren sari berri bat egongo da.

Zintzilik
Herriko balkoietan ikusgai izandako lanik onenak sarituko ditu “Zintzilik” arte lehiaketak. Horretarako, izena ematerakoan, parte-hartzaileek 1,30x1,50 metroko lona bat jaso dute. Deialdi honetan izena emateko epea maiatzaren 8an zabalduko da eta uztailaren 2ra arte egin ahal izango da Zelaieta Zentroan.

Enrike Renteria
Enrike Renteria Mardaraz 1900. urteko otsailaren 9an Larrean jaio zen, Amorebieta-Etxanon. Kaitanako eskolan margotzen hasi zen jadanik, autodidakta izanik. 1924. urtean Juan Gorbea eta Luis Icetak (Athleticeko kapitaina) deskubritu zuten eta bere lana Isidoro Guinea eta Antonio de Guezalari erakutsi zioten. Urte berean Euskal Artisten Elkarteko kide bihurtu zen eta hala izan zen elkartea 1937an desegin zen arte.

Renteria bokaziozko margolaria izan zen. Jarrera hau izan zuen bere bizitza guztian zehar eta margotzen jarraitzeko gogor borrokatu behar izan zuen. Renteria, pinturan murgilduta, naturak eskaintzen dituen zehaztasun ñimiñoei so egoten zen beti. Horrela, distira, euriaren hezetasuna, egunsentiko behe-lainoa, ezkutatzen ari den eguzkiaren epeltasuna … agertuko zaizkigu bere lanetan. Aire zabalean, zehaztasun txiki guztiak jasoz.

OINARRIAK HEMEN

PDF document icon Folleto Enrike 20193.pdf — PDF dokumentua, 7.10 MB (7446072 bytes)

2019ko jaietako kartel lehiaketak

2019/05/10
Aurten lehiaketa bi izango dira, bat umeentzat eta bestea nagusientzat. Kartelak ekainaren 10era arte aurkeztu ahal dira. Nagusien kartel lehiaketan herri bozketa egongo da Zelaieta zentroan.

AMOREBIETA-ETXANOKO 2019KO JAIAK SUSTATZEKO IRUDIRAKO (kartela, egitarauaren azala...) LEHIAKETAREN OINARRIAK

  1. Partaide bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahalko du lehiaketara.
  2. Partaideak 16 urtetik gorakoak izango dira.
  3. Teknika eta formatua aukerakoak izango dira.
  4. Honako testu hau agertuko da nahitaez proiektuetan:

“Amorebieta-Etxanoko jaiak 2019, Karmenak eta Santanatxu. Uztailak 15-27”.

 Nahi den eran ezarri ahalko da testua, eta nahi den diseinua erabili.

  1. Euskarri digitalean aurkeztu beharko da ezinbestean proiektua (jpg, pdf edo psd).
  2. Proiektuak nora aurkeztu:

ZELAIETA ZENTROAN: Amorebieta-Etxanoko jaiak sustatzeko irudirako lehiaketa. Zelaieta parkea z/g 48340 Amorebieta-Etxano. Lehiatzailearen datuak gutun-azal itxi batean sartuko dira: izena, bi abizen, helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia.

  1. Proiektuak aurkezteko epea 2019ko ekainaren 10ean amaituko da, 14.00etan.
  2. Lanek ezingo dute toki ikusgarrian eraman egilea identifikatzeko bide emango duen izena edo bestelako daturik.
  3. Pertsonaiaren bat irudikatuz gero, ezinbestean eduki beharko ditu egileak horretarako eskubideak.
  4. Aurkezten den proiektua ezingo da beste ezein lehiaketatan saritua edo merkataritza xedeetarako erabilia izan.
  5. Honela aukeratuko da proiektu irabazlea:
    1. Epaimahaiaren aukeraketa (Gutxienez 3 eta gehienez 6 kartel aukeratuko ditu jai batzordeak izendatutako hiru kideen epaimahaiak. Kideak, artista, diseinatzaile, argazkilariak edo arte, kultura eta komunikazio arloko pertsonak izango dira.
    2. Bozketa publikoa: Ekainaren 17tik 21era (21:00etan) Zelaieta zentroko harreran jarriko den boto-ontzian, bozkatzeko Ametx txartela erabiliko da identifikadore bezala. 12 urtetik gora eman ahal izango da botoa, eta boto bakarra pertsona bakoitzeko.
  6. Ekainaren 25ean aurkeztuko da zein den irabazlea, eguerdiko 12:00etan, Zelaieta zentroan eta ondoren udal eta Ametxeko  webguneetan.
  7. Ametxek konpromisoa hartzen du irabazle suertatzen den proiektua jaietako kartelean eta egitarauaren azalean erabiltzeko.
  8. Jaietako irudia egiteko erabiltzen diren irudiak edota testuak behar bezalakoak izango dira, generoen arteko berdintasunari dagokionez.
  9. Lehiaketan sari bakarra izango da:
    1. 1. Saria: Jaietako kartela izatea eta 800 euro garbi.

Bozketa publikoaren fasera pasatzen diren kartelak 200 euro garbi jasoko dituzte.

  1. Publikoaren erabakia apelaezina izango da.
  2. Lehiaketaren irabazleak edo behar bezala baimendutako honen ordezkariak, emandako saria jasotzeko eskubidea izango du. Irabazlea talde bat bada, taldearen ordezkariak jasoko du.
  3. Proiektu irabazlea Ametx Erakunde Autonomoari eta Amorebieta-Etxanoko udalari emango zaio, eta beretzat gordetzen dute erabiltzeko eskubide guztiak.
  4. Ametx erakunde autonomoak eta Amorebieta-Etxanoko udalak, erreprodukziorako eskubideak beraientzat gordetzen dituzte egokitzat jotzen dituzten formatu zein euskarrietan argitalatzeko, baita saritutako lana aldatzeko ere, materialaren ezaugarriak  edo euskarriak bere osotasunean argitaratzeko aukera ematen ez dutenean, eta lanaren zati eta elementu ezberdinak bakoitza bere aldetik erabiltzea ere.
  5. Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarrion erabateko onarpena.
  6. Informazio gehiago, Zelaietako Zentroko harreran:

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera,8:30-21:00.

Harremanetarako telefono zenbakia: 94 630 06 50

e-maila: zelaieta@ametx.eus

Helbidea: Zelaieta parkea z/g 48340 Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

 

 

AMOREBIETA-ETXANOKO 2019KO JAIAK. UMEENTZAKO KARTEL LEHIAKETA

  1. Partaide bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahalko du lehiaketara.
  2. Partaideak 16 urtetik beherakoak izango dira.
  3. Teknika eta formatua aukerakoak izango dira.
  4. Honako testu hau agertuko da nahitaez proiektuetan:

“Amorebieta-Etxanoko jaiak 2019, Karmenak eta Santanatxu. Uztailak 15-27”.

 Nahi den eran ezarri ahalko da testua, eta nahi den diseinua erabili.

  1. A4ean aurkeztuko dira proiektuak edozein euskarri motan
  2. Proiektuak nora aurkeztu:

ZELAIETA ZENTROKO GAZTETXOKOAN: Amorebieta-Etxanoko jaiak. Umeentzako kartel lehiaketa. Zelaieta parkea z/g 48340 Amorebieta-Etxano. Lehiatzailearen datuak gutun-azal itxi batean sartuko dira: Partaidearen izena, bi abizen, Arduradunaren izen abizenak eta helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia.

  1. Proiektuak aurkezteko epea 2019ko ekainaren 10ean amaituko da, 20.00etan.
  2. Lanek ezingo dute toki ikusgarrian eraman egilea identifikatzeko bide emango duen izena edo bestelako daturik.
  3. Pertsonaiaren bat irudikatuz gero, ezinbestean eduki beharko ditu egileak horretarako eskubideak.
  4. Aurkezten den proiektua ezingo da beste ezein lehiaketatan saritua edo merkataritza xedeetarako erabilia izan.
  5. Honela aukeratuko da proiektu irabazlea:

Epaimahaiaren aukeraketa. Jai batzordeak izendatutako hiru kideen epaimahaia izango da. Kideak, artista, diseinatzaile, argazkilariak edo arte, kultura eta komunikazio arloko pertsonak izango dira.

  1. Ekainaren 25ean aurkeztuko da zein den irabazlea, eguerdiko 12:00etan, Zelaieta zentroan eta ondoren udal eta Ametxeko  webguneetan.
  2. Ametxek konpromisoa hartzen du irabazle suertatzen den proiektua Jaietan zehar Gaztetxokoan eta Ludotekan jartzeko eta Jaietako egitarauan agertzeko.
  3. Jaietako irudia egiteko erabiltzen diren irudiak edota testuak behar bezalakoak izango dira, generoen arteko berdintasunari dagokionez.
  4. Lehiaketan hiru sari izango dira:
    1. 1. Saria: 200 euro Dendariak elkarteko dendetan erabiltzeko bonoetan.
    2. 2. Saria: 100 euro Dendariak elkarteko dendetan erabiltzeko bonoetan.
    3. 3. Saria: 100 euro Dendariak elkarteko dendetan erabiltzeko bonoetan.
  5. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
  6. Lehiaketaren irabazleak edo behar bezala baimendutako honen ordezkariak, emandako saria jasotzeko eskubidea izango du.
  7. Proiektu irabazlea Ametx Erakunde Autonomoari eta Amorebieta-Etxanoko udalari emango zaio, eta beretzat gordetzen dute erabiltzeko eskubide guztiak.
  8. Ametx erakunde autonomoak eta Amorebieta-Etxanoko udalak, erreprodukziorako eskubideak beraientzat gordetzen dituzte egokitzat jotzen dituzten formatu zein euskarrietan argitalatzeko, baita saritutako lana aldatzeko ere, materialaren ezaugarriak  edo euskarriak bere osotasunean argitaratzeko aukera ematen ez dutenean, eta lanaren zati eta elementu ezberdinak bakoitza bere aldetik erabiltzea ere.
  9. Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarrion erabateko onarpena.
  10. Informazio gehiago, Zelaietako Zentroko Gaztetxokoan:

Ordutegia: Astelehenetik igandera, 17:00-20:00.

Harremanetarako telefono zenbakia: 94 630 06 50

e-maila: gazteinfo@ametx.eus

Helbidea: Zelaieta parkea z/g 48340 Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Igerilekuetako uraren tenperaturaz informatzen duen panela Larrean

2019/05/17

Larrea kiroldegiko igerilekuen erabiltzaileek uneoro jakin ahalko dute zein den uraren tenperatura, bertan ezarri den informazio panelari esker.

Erabilera kolektiborako igerilekuen arautegiaren arabera, uraren tenperatura 24º eta 28º zentigradoren artean egongo da beti, eta giroaren tenpratura berriz ± 2.º C-koa izango da urarekikoa.

Irekita dago Larrea kiroldegiko 2019ko uztaileko ikastaroetan izena emateko epea

2019/05/20
• Erabiltzaileek ez dute zertan Larreara joan aurretiko izen-ematea egiteko, eta etxetik gauza dezakete, Internet erabilita.

Ekainaren 12an amaituko da inskripzio epea, eta ekainaren 14an zozketatuko dira ikastarootan dauden lekuak, eguerdiko 12:00etan. Zozketa egin eta gero, 18an argitaratuko dira lekua duten pertsonen zerrendak, eta ekainaren 25era arte, gauzatu ahalko dute interesdunek ordainketa.

Gogorarazten da Ametx erakunde autonomoak ezarrita duela eskaintza osatzen duten ikastaroak antolatuko badira, ezinbestekoa dela matrikula egiten dutenen pertsona kopurua guztirako lekuen gehi bat izatea gutxienez.

Interesa duten pertsonek on-line bete ahalko dute, aurretiko-izen-ematea interesa duten  diziplinan edo, bestela, Larrea kiroldegira joanda.

Amorebieta-Etxanoko jaietako kontzertuen artean egongo dira Amparanoia, Esne Beltza, Nogen, Willis Drummond, Kaotiko, Ira edo Dvicio, beste batzuen artean

2019/05/28
• Eskaintza zabala programatu da, publiko guztientzat. • Uztailaren 15etik 27ra ospatuko diren jaietako protagonistak izango dira kontzertuak, beste batzuen artean.

Amorebieta-Etxano, 2019ko maiatzaren 28a. Amorebieta-Etxanoko Udalak konfirmatuta ditu uztailaren 15etik 27ra ospatuko diren herriko jaietan egongo diren kontzertuak.

Onintze artista zornotzarrarekin hasiera emango zaie jaiei uztailaren 15ean. Punto de partida izeneko lan berria du, A la luz de la luna single arrakastatsuaren ondoren. Azken honen bideoklipa Islandian grabatu zen. Uztailaren 16an Gozategi taldearen txanda izango da, Euskal Herriko plaza eta herrietan ibilbide luzea duen taldea.

Uztailaren 19an Amparanoia ikusi ahal izango da. Aurten berriro agertokietara bueltatu den talde honek geldiune bat egingo du bere biran Amorebieta-Etxanon abesteko. Oihan Vega DJa ere egun berean izango da. Uztailaren 20an Ira entzun ahal izango da. Vallecasekoa da rapa egiten duen neska talde hau eta beraiekin egongo dira Proyect Show DJak. Egun berean Orquesta Londonen esku egongo da camp dantzaldia.

Uztailaren 21ean swinga eta musika elektronikoa nahastuko ditu Swingtronics musika taldeak eta uztailaren 22an Julio Anita Parkerrek swingetik hurbil dauden soinuak eskainiko dizkigu baita ere. Uztailaren 23an Huntza taldea eta bere folk-rock musika izango dira protagonista.

Uztailaren 24an Benito Lertxundi euskal kantautoreak eskainiko du kontzertua. Egun berean arituko dira Nogen eta Esne Beltza. Gainera, Trikiziok dantzan jarriko ditu hurbiltzen diren guztiak. Biharamunean erromeria egongo da Zirkinik ez taldearen eskutik.

Serafin Zubirik En Esenzia orkestrarekin errezital bat eskainiko du uztailaren 26an eta jendea dantzatzera animatuko dute. Egun berean, rocka izango da entzungai Kaotiko eta Baionatik datozen Willis Drummond taldeekin.

Jaiei amaiera emateko, uztailaren 27an, Madrilgo Dvicio taldeak, nazioarteko arrakasta lortu duen taldeak hain zuzen ere, zornotzar guztientzako kontzertua eskainiko du.

Saskibaloi teknikaria_Matrikula orria

PDF document icon MATRIKULA-SASKIBALOIA.pdf — PDF dokumentua, 106 KB (109031 bytes)

Saskibaloi teknikaria

Saskibaloi teknikaria
Jatorrizko tamainako irudia: 17 KB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu

Zornotzako Musika Banda jaio da Amorebieta-Etxanon

2019/06/05
• Banda berriak lehenengoz ekainaren 15ean joko du, Zornotza Aretoan, 19:30ean. • 43 urte pasatu ostean, musika banda bat izango du berriro herriak.

Amorebieta-Etxano, 2019ko ekainaren 5a. Amorebieta-Etxanok musika banda berreskuratu du eta Zornotzako Musika Banda jaio da Aritz Labrador zuzendari lanetan arituko delarik.  Lehen egoten zen moduan, Amorebieta-Etxanoko bizitza sozialean parte hartuko lukeen musika banda bat izatea da helburua.

Prestaketa lanetan hainbat hilabete igaro ondoren, datorren larunbatean, ekainaren 15ean, Zornotza Aretoan joko du bandak lehenengo aldiz. Taldea osatzen duten hogei musikari inguruk, Euskadi guztiko musikariekin batera, errepertorio zabal bat joko dute aurreko bandari omenaldi bat egiteko eta bertsio berriztua entzun ahal izango da.

1903an hasi zen proiektu bati berriro ekiten zaio horrela. Orduan ehun bat zornotzarrek osatzen zuten domeka eta jaiegunetan kaleak girotzen zituen herriko musika banda. Musika banda kultur elementu garrantzitsua izan da Amorebieta-Etxanoko eguneroko bizitzaren historian, kalejirak, erromeriak edo antolatutako kontzertuak dinamizatzeko izan duen gaitasunarengatik.  Banda berriak, hasiera batea egiten zuen lanaz gain, orain elementu berritzaileak izango ditu eta horrela, eragile sozial, kultural, pedagogiko eta artistiko-musikala izan nahi du.

1976an herriko banda desagertu zen. Hala ere, Amorebieta-Etxanok musika protagonista den ekintzak bultzatzen jarraitu du. Ildo honetatik, hitzordu finkoak dira Haizetara edo Eleizetara bezalako herri mailako eta nazioarte mailako onarpena duten jaialdiak, Zornotzako Zubiaur Musika Eskolak antolatutako kontzertuak edo jaietako edo Gabonetako kontzertuak, beste batzuen artean.  Ekintza guzti hauek Amorebieta-Etxano kultura eta musika arloan lehenengo ilaran egotea ekarri dute.

Denontzako musika eskaintza

Musika banda berriak, Amorebieta-Etxanoren kokapen geografikoak eta Musika Eskola berriaren proiektuak, aukera emango dute herria agertoki paregabea bihurtzeko herrikoentzat eta ingurukoentzat, musika ikasten hasten direnean, beraien prestakuntza jarraitzen dutenean edo ikasketak amaitu ondoren irteera bat izan dezaten eta musikaren munduan sartu nahi dutenek, arlo hori garatzeko espazio bat izan dezaten.

Zornotzako Musika Bandan instrumentu hauek egongo dira: saxofoia, klarinetea, txirula, oboea, fagota, tronpa, tronpeta, tronboia, tuba eta perkusioa. Puntuan-puntuan pianoa, harpa, txistua, trikitrixa edo besteren batzuk ere batuko zaizkie esandakoei.

Ganeko udako igerilekuak zabalik ekainaren 15etik irailaren 15era

2019/06/10
Instalazioen ordutegia 11:00-21:00 izango da astelehenetik larunbatera, eta 11:00 20:00 igande eta jaiegunetan.


Jatorrizko tamainako irudia: 4.08 MB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu


Jatorrizko tamainako irudia: 3.43 MB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu


Jatorrizko tamainako irudia: 1.47 MB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu


Jatorrizko tamainako irudia: 6.88 MB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu


Jatorrizko tamainako irudia: 4.56 MB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu

Amorebieta-Etxanoko jaietako kartela aukeratzeko bozketa

2019/06/12
Botoa Zelaieta zentroan eman ahal da ekainaren 17tik 21era Ametx txartelarekin goizeko 9:00etatik 21:00etara

Honek dira bozkatu ahal diren proposamenak

Amorebieta-Etxanon fanfarreak, bandak eta kaleko musika izango dira nagusi Haizetaran, kaleko musikaren nazioarteko XIV. jaialdian

2019/06/14
• Jaialdi honen XIV. edizioa ekainaren 21etik 23ra izango da. • Hiru egunetan hainbat lekutatik (Benin, Erresuma Batua, Katalunia, Madril, Granada, Zaragoza…) etorritako taldeak arituko dira Amorebieta-Etxanon, kaleak musikaz eta giro onaz betez • Jaialdian 9 banda lehiatuko dira bandarik onenaren saria, instrumentistarik onenari saria eta publikoaren saria eskuratzeko.

Amorebieta-Etxano, 2019ko ekainaren 14a. Amorebieta-Etxanoko kaleetan hainbat banda arituko dira Haizetaran, fanfarre, banda eta kaleko musikaren XIV. Nazioarteko Jaialdian. Jaialdia Amorebieta-Etxanon izango da ekainaren 21etik 23ra. Kontsolidatuta dagoen jaialdia da eta erreferente bihurtu da Estatuan zein nazioartean. Amorebieta-Etxanok antolatzen du Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Hiru egunetan hainbat lekutako (Benin, Erresuma Batua, Katalunia, Madril, Granada, Zaragoza eta Euskadi) taldeak arituko dira Amorebieta-Etxanon, kaleak musikaz eta giro onaz betez. 12 banda izango dira herriko kaleetan beraien musika-tresnekin arituko direnak eta 9 lehiatuko dira bandarik onenaren saria eskuratzeko (10.000€), instrumentistarik onenaren saria eskuratzeko (1.000€) edo publikoaren saria eskuratzeko (4.000€).

Musika zuzenean
Aurtengo edizioko programazioa 3Indarrok Elektrotxaranga talde euskaldunarekin hasiko da. Folk, pop, rock edo saltsako abestiak errepasatzen dituzte, hizkuntza, estiloa eta aldarrikapenak egokituz. Euskal Herriko kaleetan beraien musika eta alaitasuna zabaltzen dihardute 2005etik.

Flat Cap Brass Erresuma Batuko taldea Yorkshireko (Ingalaterra) Funk Brass Band bat da, 8 musikarik osatzen dutena. Errepertorio zabal batekin datoz Amorebieta-Etxanora: brasseko klasikoak eta pop garaikideko arrakasten coversak.

Bartzelonatik La Orquestra de Ermesinde dator Haizetara jaialdira.  Musikari talde eklektikoa, musika zaletasunak elkartu dituena. Balkanetako fanfarreen tradizioari omenaldi bat egiten diote beraien errepertorioarekin. Serbia, Bosnia eta Mazedoniako folklorearen klasikoetan inspiratzen da soinua, baita Errumania eta Moldaviakoan ere, bizitza estilo propio bat sustatzen duten dantza erritmo eta abestiak nahastuz.

Befunkbopen eskutik funka etorriko da. Granadako talde honek jazzaren birtuosismoa eta funkaren groovea nahasten ditu kaleko banda baten moldakortasun eta bizitasunarekin, ikuskizun dinamiko bat sortuz, publiko guztia nahasteko koreografia eta energia dituena.

Muchachos Brass Madrileko bandak Amorebieta-Etxanora ekarriko duen errepertorioak irratian edozein garaitan arrakasta handiak izandakoak biltzen ditu, baita estiloko klasikoak ere, guztia beraien abesti mordoarekin nahastuz. Banda Estatuko musikan ezagunak diren hainbatek osatzen dute: Juanito Upegui (bateria), Alvar Ochoa (tuba), Carlos Leal (gitarra), Diego Jiménez (saxo baritonoa), Fran Sánchez (tronboia), Nata Estévez (saxo tenorea) eta Marcos Ortega (tronpeta).

Parte hartuko duen beste talde bat Sopa Loca da. Frantziatik dator kale orkestra hau eta Hego Amerikako musika eta musika tropikala ditu jomuga. Cumbiak, runbak eta saltsak moldatu eta reggaeton, hip-hop edo rock puntu bat nahasten zaie. Emaitza: dantzara eramaten zaituen nahasketa euforikoa.

Jingle Django Madrilgoak dira eta kaleko musika egiten duen nazioarteko taldea da. Nagusiki gipsy jotzen dute, hainbat musika estilo nahastuz eta munduko txoko guztietara eraman dute beraien musika.

Cobla katalanaren soinua dakarren lehendabiziko fanfarrea da eta HUMMUSMAN ikuskizuna aurkeztuko du. 14 musikari jendea dantzan jartzeko prest, Balkanetako musika, runba eta musika latinoa nahastuz. Umorea, musika eta dantza ekarriko dituzte herriko kaleetan arituko diren katalan hauek.

Banden lehiaketan parte hartuko duen azken banda Eyo´nle Brass Band da, Gineako Golkoa inguratzen duten herrialdeetan dagoen letoiaren tradizioa ekarriko du fanfarre honek, hainbat musika estilo nahastuz. Zortzi musikarik bete-betean asmatzen dute Beningo jai girorako musika jazzarekin uztartzen.

Gainera, 2019ko Haizetaran hiru banda egongo dira lehiaketatik kanpo arituko direnak: Broken Brothers Brass Band, Bloco RebelaSon eta Lambroten Brass Band.

Ekintza osagarriak
Jaialdiaren hiru egunetan jam session bi ere egingo dira (ekainaren 21ean eta 22an 24:00etan) Harrison Hotelaren terrazan, Jou González Quarteten eskutik.

Halaber, larunbatean, hilaren 21ean 12:00etan kontzertu didaktiko bat eta familientzako musika tailer bat egongo da Zelaieta parkean. Musika tresna bihurtu eta melodia kutsakorrak sortzen dituzten hainbat material izango dira protagonistak. Trakamatrakak musika eta birziklatzea uztartzen ditu, sorkuntza eta irudimena, musika aniztasuna eta ingurumenarekiko errespetua.

Dantza saio bi ere egongo dira Bilboko Swing Sideren eskutik. Dantza elkarte hau topagune bihurtu da swing musika eta honi lotutako dantzak atsegin dituzten bilbotar eta bizkaitarrentzat.

Zelaieta Zentroko erakusketa gelan “Katxarrismos” erakusketa ikusgai egongo da ekainaren 17tik uztailaren 5era. Augusto Gonzálezen proiektu bat da, hainbat perkusio, haize eta soka instrumentu erakusten dira, guztiak eguneroko bizitzako materialak berrerabiliz eginak.

Haizetara
Haizetara jaialdia duela hamalau urte sortu zuen Amorebieta-Etxanoko Udalak. San Juanen inguruko asteburu batean izaten da hitzordua. Izan ere, herriko artxibo historikoetan jasota dagoenaren arabera, sasoi honetan ohikoa izaten zen kalean musika entzutea. Jaialdi honekin Udalak XX. mende hasieran musika San Juan suarekin lotzen zuen jai-giroa berreskuratu nahi du. Honek berebiziko garrantzia izan zuen batez ere 1913. urte inguruan.

Herrikoak eta eskualde guztikoak erakarri nahi ditu Haizetara jaialdiak. Musikaren arloan dabiltzanei ere zuzenduta dago, jaialdiaren bidez munduko beste leku batzuetan kaleko musika taldeek zer egiten duten ezagutzeko eta azken joerak eta joera berritzaileak ezagutu ditzaten.

Informazio gehiago: www.haizetara.eus

KATXARRISMOS erakusketa Zelaietan

2019/06/18
Ekainaren 17tik uztailaren 5era arte ikusgai

Zelaietako erakusketa gelan Augusto Gonzálezen “Katxarrismos” erakusketa ikusgai egongo da ekainaren 17tik uztailaren 5era arte. Perkusio, haize eta harizko instrumento desberdinak ikusi ahal izango ditugu, baina ez ohikoak, egunero erabiltzen ditugun gauzekin egindakoak izango dira, horrela materialen berrerabilketaren emaitzak erakutsiz.

Ekainaren 20an, ostegunean,  arratsaldeko 18:00etan proiektu hau sakonago ezagutzeko aukera izango dugu Augusto Gonzalez-ek eskainiko duen azalpen eta instrumentu desberdinekin erakustaldia.

2019-2020 ikasturtea: Gimnasia erritmikoa eta igeriketa eskola Larrea Kiroldegian

2019/06/19
Izena emateko epea zabalik dago, irailaren 6ra arte. Klaseak urritik ekainera bitartean izango dira. Adinaren eta mailaren araberako taldeak. 2019-2020 ikasturtean Larrea kiroldegian Igeriketa eskola: Mailakatze-probak egingo dira irailean. Informazio gehiago: Larrea kiroldegia.

Amorebieta-Etxanok San Juan gaua ospatuko du

2019/06/20
• Nafarroa parkean egingo da sua, ekainaren 23an, 22:30ean • Batu-Klang perkusio taldea eta Udazken Gaiteroak arituko dira kalerik kale sua piztu aurretik

Amorebieta-Etxano, 2019ko ekainaren 20a. Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat ekintza programatu ditu datorren igandeko San Juan gaurako. Programazioa adin eta gustu desberdinetarako egin da.
Horrela, Zelaieta parkean 18:00etatik aurrera umeen jolasak egongo dira, etxeko txikienek eguna primeran pasa dezaten.

21:00etan Andra Mari plazatik aterako da Batu-Klang perkusio taldea. Beraien musikarekin kalerik kale joango dira, Gernika plazan gelditu eta Nafarroa parkean amaituko dutelarik.

Ordu berean Luis Urrengoetxea kaletik aterako dira Udazken Gaiteroak. Hauek Kalbario eta San Juan kaleetatik igaroko dira eta Nafarroa parkean amaituko dute. Hain zuzen ere hemen egongo da San Juan sua eta 22:30ean piztuko da.

Befunkbop Haizetara 2019ko banda irabazlea

2019/06/23
• Granadakoak 9 taldeetatik aukeratuak izan dira epaimahaiaren eskutik. • Publikoaren sari berezia Eyo'nle bandarentzat izan da. • Nathalie Diebold hautatu da instrumentistarik onena.

Amorebieta-Etxano, 2019eko ekainaren 23a. Haizetara 2019 arrakasta handiarekin amaitu da jada. Milaka pertsona hurbildu ziren Amorebieta-Etxanora parte hartu duten taldeen musikaz gozatzeko.

Haizetara Amorebieta-Etxanoko banda eta kaleko musikaren jaialdiko hamalaugarren edizioaren lehiaketako sariak ondorengoak izan dira:

  • Lehiaketaren sari nagusia (izen ezagunek osatutako epaimahaiak erabakia): Befunkbop (Granada). 10.000 euroko saria.
  • Ikusleen sari berezia (herritarrek erabakia): Eyo'nle (Benin). 4.000 euroko saria.
  • Instrumentistarik onenarentzat saria 1.000 euroko saria (sari nagusia ematen duen epaimahai berak erabakia) Nathalie Diebold musikariari.
  • Accesit-a Los Muchachos Brass Band.

Amorebieta-Etxanoko 2019ko jaietako kartel irabazlea

2019/06/25
"Danok bat" kartela izan da boto gehien jaso dituena eta 1.000€ jasoko ditu. Beste lau kartel finalistak 200€ko saria jasoko dute ere. Umeen kartel lehiaketako irabazleak 200€ko saria jasoko du Dendariak elkarteko bonoetan.

Aketz Zubia, bermeotarra, izan da 2019ko Amorebieta-Etxanoko jaietako kartel lehiaketaren irabazlea, zornotzarrak gehien bozkatu duten kartela izan delako. Bost kartel egon dira bozkatzeko, epaimahaiak aukeratuta, jasotako 15 kartelen artean.

Kartel irabazleak 1000€ko saria izango du, eta bozketa fasera pasatu direnak 200€ko saria ere izango dute.

Hau da kartel irabazlea.

Umeen jaietako Kartel lehiaketaren irabazlea Peio Martin Estevez zornotzarra izan da eta hau da bere kartela.


Jatorrizko tamainako irudia: 885 KB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu

Marmitako lehiaketa 2019

2019/07/17
Planoa, arautegia eta zozketaren emaitza

MARMITAKOA 2019 PLANOA

MARMITAKO LEHIAKETAREN ZOZKETAREN EMAITZA

MARMITAKO LEHIAKETA ARAUTEGIA
1.Amorebieta-Etxanoko jaietako kuadrillen arteko marmitako lehiaketa/txapelketa larunbatean, uztailak 20, ospatuko da Zubiondo plazaren inguruan.

2.Herriko edozein koadrilak parte hartu ahal izango du, aurretik Zelaieta Zentroan izena ematen badu.

3.Izen ematea astelehenetik ostiralera 8:30tik 21:30ra izango da, eta uztailaren 12an eguerdiko 13:00etan amaituko da.

4.Mahai-lagunak eta banatutako mahai eta aulkien kopurua ahalik eta zehatzen aurreikusteko, eta lehiaketaren garapen egokirako, izena ematerakoan, kuadrilla bakoitzeko kide batek AMETX txartela izan eta aurkeztu beharko du. Pertsona hori mailegatutako materialaren arduraduna izango da eta materiala ez jasotzea, ez itzultzea, edo egoera ez egokian itzultzekotan hurrengo zenbatekoen arabera ordaindu beharko ditu:

Mahaiak: Aleko prezioa………… 30 €
Aulkiak: Aleko prezioa…………. 20 €
Bestelako zigorrak………………… 50 €

Zigorra jarriko da honako egoera hauek gertatuz gero:
– Mahai-lagun baino askoz mahai eta aulki gehiago egonez gero.
– Materialaren ez entregatzea orduan eta beharrezko lekuan edo materiala egoera okerrean bueltatzea.
– Antolatzaileek banatutako tokien mugak errespetatu ezean.
– Arautegian agertzen ez den antolatzaileek erabakitzen duten beste edozer.

5.Lehiaketako/txapelketako kuadrillei egokitu zaizkien tokiak zozketatu egingo dira. Zozketa jendeaurrean egingo da Zelaietako Auditorioan, uztailaren 17an, asteazkena, eguerdiko 12:00etan. Guneak pertsona kopuruaren arabera sailkatuko dira eta kategoria desberdinetan zozketatuko dira: A talde txikiak, B talde handiak eta C Challengeko taldeak. Kuadrilla bakoitzak zozketan esleitutako tokia erabili beharko du derrigorrez.

6.Antolatzaileek hegaluzea, mahai-tresneria eta ogia BAINO EZ diete emago Challengen parte hartuko duten kuadrillei.

7.Mahaiak eta aulkiak planoan agertzen den lekuan hartu eta bueltatu beharko dira hurrengo ordutegia errespetatuz. Hartu: 10:30 – 13:00; Bueltatu: 13:00 – 19:30.

8.Kuadrillek, antolatzaileen azalpenak kontuan hartu beharko dituzte uneoro, batez ere lapikoak entregatzeko ordutegia eta lekua.
– Sari banaketa 14:30etan izango da.
– Lapikoak gehienez, 25 cm-ko diametroa izan dezakete.

9.Txapelketan/lehiaketan zehar sortu litekeen edozein arazo konpontzeko Batzorde Antolatzailea izendatuko da AMETXeko bi kide eta kuadrila antolatzaileko beste bi kideek osatuta.

Udako ordutegia Zelaietan, liburutegian eta Larrea kiroldegian

2019/06/26

Udan sartu gara, eta honakoak dira gure instalazioen ordutegiak:

ZELAIETA ZENTROA.

LARREA KIROLDEGIA.

UDAL LIBURUTEGIA.

Amorebieta-Etxanok argazkigintza eta natura uztartuko dituen jardunaldi bat antolatuko du

2019/06/28
• Irudiaren sektoreko profesional ezagunek parte hartuko dute 2020ko urtarrilaren 26an egingo den jardunaldian • Datorren astelehenetik aurrera, uztailaren 1etik aurrera, izena eman ahal izango da.

Amorebieta-Etxano, 2019ko ekainaren 28a. Amorebieta-Etxanoko Udalak Ametxen bidez jardunaldi espezializatu bat antolatu du naturari argazkiak eta bideoak ateratzeko. Jardunaldia 2020ko urtarrilaren 26an egingo da eta izena emateko epea datorren astelehenean hasiko da, uztailak 1. Plazak mugatuak dira.

Jardunaldiak 2020ko urtarrilaren 11tik 31ra egingo den argazki erakusketarekin bat egingo du. Erakusketa Zelaieta Zentroan egingo da, erakusketa-gelan, De Pedro argazkilariaren eskutik (Amorebieta).

Jardunaldira doazenek merkatuko markarik onenetako material fotografikoa eta behaketarako materiala izango dute. Gainera, sektoreko izen ezagunek parte hartuko dute 100 bat lagun Zelaieta Zentroan bilduko dituen ekitaldian. Ekitaldi honek argazkilaritzarako zaletasuna eta natura uztartu nahi ditu eta, aldi berean, sektoreko azken aurrerapenak ezagutarazi.

Interesatuta daudenek, posta elektroniko bat bidal dezakete beraien datuekin (izen-abizenak, NAN; helbidea, telefonoa eta e-posta) ondoko helbidera: ""
Informazio gehiago: 946733458

Naturaren argazkiei buruzko jardunaldia

Igandea, 2020ko urtarrilaren 26a

Programazioa

08:30   Agiriak eman
09:00 Hizlariak aurkeztu
09:15 Hides El Taray
Toledoko probintzian dagoen finka bat da. 1.100
hektarea ditu eta han dago Tarayko urmaela. 20
ezkutaleku edo hide ditu urte guztian txoriei
argazkiak atera ahal izateko.

10:00 De Pedro Argazkilaria – Angel Herraiz
De Pedro Argazkilaria Amorebietan denda duen
familia enpresa bat da. Erreportaje sozial eta
industrialetan adituak dira, argazki zein
bideoetan. FEPFIk argazkilari maisu izendatu du
eta Estatu mailako hainbat sari ditu. Azkena
2019an lortutakoa: Goya Fotografia Saria ezkontzen
atalean.

Angel Herraiz
Irudiaren profesionala, Burgosko Argazkilarien
Elkarteko gaur egungo presidentea, FEPFIko
argazkilari maisu instruktorea eta nazioarte
mailako hainbat sari dituena.

11:00 Atsedenaldia eta kafea
11:20 Foto Samar
Argazkilaritza sektoreko banatzaile
garrantzitsuenetariko bat da, 70 urte baino gehiagoko
esperientzia duena Bizkaian. Merkatuan dauden
markarik ezagunenetako argazkilaritza eta
behaketako materiala erakutsiko digu eta hauen
nobedadeak.

12:00 José Manuel Hiniesto
Kamera-operadorea, hainbat ikus-entzuneko egin
dituena naturaren behaketa eta kontserbaziora
dedikatzen diren enpresentzat. Hainbat dokumental
erakutsiko dizkigu eta nola egin dituen azalduko
digu.

12:45 Solasaldia, iritzi-trukea eta taldeko argazkia
14:00 Bazkaria
16:00 El Millarón
3.000 hektarea inguru dituen finka hau San Pedroko
mendilerroan (Extremadura) dago. Bere nekazalturismoan
ostatu har dezakezu eta iberiar harraparien populazio
garrantzitsu bat ikusi eta argazkiak atera, bertako hide
edo ezkutalekuetatik.

17:00 Manuel Montero
Caceresko argazkilari hau hidrohide edo ur gaineko
itxaronlekuetan aditua da. Uretatik argazkiak atera
ditzakegu ikusiak izan gabe, eta emaitza harrigarriak
lortu.


Jatorrizko tamainako irudia: 25 KB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu

"Zor hontza" Amorebieta-Etxanoko jaietako pertsonaia 2020tik aurrera

2019/06/28
Aurkeztutako 10 proposamenetatik hau izan da epaimahaiak aukeratu duena. 3000€ko saria irabazi du egileak.

"Zor hontza", Zigor Bilbaoren pertsonaia, izango da Amorebieta-Etxanoko jaien irudia 2020tik aurrera. Pertsonaia hurrengo urtean aurkeztu da, bere istorioarekin batera albun ilustratu baten, eta baita berarekin lotuta antolatuko diren ekintza desberdinak.

Hau da pertsonaiaren lehenengo irudia:

Udako ordutegia 2019_Zelaieta

PDF document icon UDAKO ORDUTEGIA_2019_Zelaieta.pdf — PDF dokumentua, 446 KB (457528 bytes)

Udako ordutegia 2019_Udal liburutegia

PDF document icon UDA 2019-Liburutegia.pdf — PDF dokumentua, 239 KB (245614 bytes)

AIDAE izango da Amorebieta-Etxanoko 2019ko jaietako pregoia botako duena

2019/07/02
• Amorebieta-Etxanoko Desgaituak Integratzeko Elkartearen ordezkariak izango dira aurten jaietako pregoia irakurriko dutenak • Elkarte honek gure gizartean egiten duen lanaren garrantzia azpimarratu nahi da, eta erakutsi beraien esfortzua eta lana euren 25. urteurrenean. • Dvicio, Amparanoia, Kaotiko eta Onintze dira jaietan egongo diren taldeetariko batzuk. • Antzerkiak ere tarte zabala izango du jaietako egitarauan. • Amorebieta-Etxanoko Udalak eraso matxistarik gabeko jaiak nahi ditu. Horregatik, Beldur Barik guneak egongo dira honi buruzko informazioa emateko.

Amorebieta-Etxano, 2019ko uztailaren 2a. Gutxi gelditzen da aurten uztailaren 15etik 27ra izango diren Amorebieta-Etxanoko jaiak hasteko.
Aurtengo jaietarako egitarauan denetik aurki dezakegu: musika, kale antzerkia, herri kirolak, kuadrillen ekintzak, lehiaketa gastronomikoak, …
Jaiak uztailaren 15ean hasiko dira. Arratsaldeko zortzietan Herriko plazan txupinazoa botako da eta pregoia Amorebieta-Etxanoko Desgaituen Integraziorako Elkarteak irakurriko du. Elkarte honek aurten 25 urte beteko ditu. Elkartean lan egiten dutenen esfortzua eta eguneroko jarduna azpimarratu nahi dira.

Erasorik gabeko jaiak
Amorebieta-Etxanoko Udalak eraso sexistarik gabeko jaiak nahi ditu. Horretarako, Ixerbekoan uztailaren 19, 20 eta 26an eta Zubiondon uztailaren 24 eta 27an Beldur Barik gunea jarriko da. Stand honetan indarkeria eta sexu erasoei buruzko informazio eta aholkuak emango dira. Honekin Amorebieta-Etxanoko Udalak berdintasuna, errespetua eta tolerantzia bezalako baloreak nabarmendu nahi ditu.

Gune honetan informazioa eta aholkuak emateaz gain, txapak, pegatinak, pultserak, informazio gidak etab. emango dituzte.

Jaietako egitaraua

Jaietako egitaraua osorik hemen ikus daiteke: www.ametx.eus

Udako ordutegia 2019_Larrea

PDF document icon UDAKO ORDUTEGIA_Larrea.pdf — PDF dokumentua, 446 KB (456921 bytes)

Gane itxita uztailak 5

PDF document icon Huelga 5 julio.pdf — PDF dokumentua, 140 KB (143472 bytes)

PDF document icon MARMITAKO 2019.pdf — PDF dokumentua, 305 KB (312822 bytes)

Marmitako 2019 zerrenda

PDF document icon MARMITAKO 2019.pdf — PDF dokumentua, 305 KB (312822 bytes)

Marmitako 2019 planoa

PDF document icon 19_MESAS.pdf — PDF dokumentua, 13.04 MB (13669423 bytes)

Euria dela eta Amorebieta-Etxanoko jaietan izan ahal diren aldaketak

2019/07/26
Uztailak 26 eta 27an euria dela eta izan ahal diren aldaketak hemen eguneratzen joango gara

 

Uztailak 26

20:00 MARIACHI PLATINO DE MEXICO

Andra Mari plaza/ Zezilia Gallartzagoitia mantentzen da

Gernika plaza (momentuko eguraldiaren arabera)

21:00 BALKAN PARADISE ORKESTRA

Kalbarioko emanaldia Bertan behera gelditzen da.

Euskal Herria plazako momentuz mantentzen da.

22:00 TANBORRADA

Euriarekin Zelaieta parkean

23:30 SERAFIN ZUBIRI eta EN ESENZIA (aldaketa barik)

 

Uztailak 27

12:00 TRIKI PIU PAND (aldaketa barik)

12:30 KOADRILEN KALEJIRA (aldaketa barik)

15:00 KOADRILEN BAZKARIA (aldaketa barik)

16:00 DUATLOI TXIKIA (aldaketa barik)

17:30 KOADRILEN ARTEKO GINKANA (aldaketa barik)

17:30 11 KOLORE TAILERRAK

Zelaieta zentroan

19:00 ZORNOTZA 11KOLORE

Euriarekin Zelaieta parkeko karpan

21:30 ZO ZONGO ROCK KALEAN (aldaketa barik)

23:00 DVICIO (aldaketa barik)

24:00 LEHIAN (aldaketa barik)

 

 

Astelehenean irekiko da Larrea kiroldegiko 2019ko azken hiruhilabeteko ikastaroetan izena emateko epea

2019/08/20
Erabiltzaileek ez dute zertan Larreara joan aurretiko izen-ematea egiteko, eta etxetik gauza dezakete, Internet erabilita

Abuztuaren 26tik irailaren 10era bitartekoa izango da inskripzio epea, eta irailaren 12ean zozketatuko dira ikastarootan dauden lekuak, eguerdiko 12:00etan. Zozketa egin eta gero, 18an argitaratuko dira Larrea kiroldegiko oholean lekua duten pertsonen zerrendak, eta irailaren 24ra arte gauzatu ahalko dute interesdunek ordainketa. Ikastaroan lekua izan eta, epe horretan matrikula ordaintzen ez dutenen eskariak bertan behera utzitzat hartuko dira.

Interesa duten pertsonek on-line bete ahalko dute, aurretiko-izen-ematea interesa duten  diziplinan edo, bestela, Larrea kiroldegira joanda.

Irailaren 26an argitaratuko dira Larrea kiroldegiko iragarki oholean leku hutsak okupatzeko eskubidea duten eskatzaileen izenak (irailaren 12eko zozketaren ondoriozko ordenaren arabera), eta interesdunek bertan kontsultatuko dute lekua duten ala ez.

Pertsona horiek, ikastaroa egin nahi izanez gero, irailaren 26a eta 27a izango dute ordainketa egiteko.

Behin epe hori igarota, eskubide guztiak galduko dituzte, eta leku hutsik geratuz gero, irailaren 30tik aurrera Larrea kiroldegiaren sarrerara etorri eta ordainketa gauzatzen dutenei esleituko zaizkie, agerpen ordenari zorrozki jarraituaz.

UMEEN IGERIKETA IKASTAROAK

Igeriketa ikastaroan lekua lortu ez eta itxaron-zerrendan geratzen diren umeek bermatuta izango dute lekua ezaugarri berberak dituen hurrengo ikastaroan, beti ere zerrendaren ordenari jarraiki, ikastaroaren lekuak bete arte.

Gogorarazten da, halaber, Ametx erakunde autonomoak ezarrita duela eskaintza osatzen duten ikastaroak antolatuko badira, ezinbestekoa dela matrikula egiten dutenen pertsona kopurua guztirako lekuen gehi bat izatea gutxienez.

“Irakurtzeak saria dauka”, Amorebieta-Etxanon irakurketa bultzatzen duen programa

2019/09/05
• Helduen artean irakurketa sustatzeko asmoz jarri du martxan Udal Liburutegiak programa hau • Zornotza Aretorako hamar sarrera bikoitz banatuko dira, eta zuzeneko ikuskizuna edo zinemarako sarrerak egongo dira aukeran

Amorebieta-Etxanon, 2019ko irailaren 5ean. “Irakurtzeak saria dauka” udako programa jarri du martxan Amorebieta-Etxanoko Udal Liburutegiak, helduen artean irakurketa sustatzeko helburuz. Horren baitan, aparteko apal bat jarri dute liburu-aukeraketa batekin. Bada, horietako batzuek saria dute barruan.

Programak irailaren amaiera arte iraungo du eta hamar sari bikoitz banatuko dira guztira. Sarituek Zornotza Aretorako bi sarreraz gozatzu ahal izango dute, eta zuzeneko ikuskizun bat edo zinemarako sarrerak izango dituzte aukeran. Sariak abenduaren 31 baino lehen trukatu beharko dituzte.

Berria! Pilates ikastaroa goizez Larrea kiroldegian

2019/09/05
Larrea kiroldegiko ikastaroen eskaintzari gehituko zaio astearte eta ostegun goizetan, 9:30etik 10:20ra eskainiko den ikastaroa. Izena emateko epea: irailaren 5etik 18ra bitartekoa (biak barne). Lekuak mugatuak dira.

Izena emateko epea amaituta, behar izanez gero lekuak esleitzeko zozketa egingo da irailaren 19an, goizeko 9:00etan.

Onartuen zerrendak irailaren 19an argitaratuko dira, 13:00etan.

Onartuek ikastaroa ordaineko epea irailaren 20tik 26ra bitartekoa izango da.

Internet-ez izena emateko hemen klikatu.

 

 

 

NOBELA GRAFIKOA / KOMIKIA

2019/09/06
Tebeoetatik nobela grafikoaren irakurle izatera. Komiki berriaren lengoaia interpretatzeko tailerra. Dinamizatzailea: Elizabeth Casillas

Astelehenetan. 6.30. Liburutegian

Urriak 7,21

Azaroak 4,18

Abenduak 2,16

Zornotza Aretoko denboraldi berria Marierrauskin antzezlanarekin hasiko da

2019/09/24
• Ikuskizuna datorren larunbatean taularatuko da, urriaren 5ean. • Programazio berriak dantza, antzerkia, musika eta zinea biltzen ditu, gustu guztietarako eskaintza eta jende guztiarentzat

Amorebieta-Etxano, 2018ko irailaren 24a. Marierrauskin antzezlanak estreinatuko du Zornotza Aretoko denboraldi berria datorren larunbatean, urriaren 5ean.

Istorioaren protagonista Nora da. Neskato honek bere urtebetetzea ospatzen du eta bere lagunen babesarekin beste neskato baten inbidiari aurre egin behar dio. Maitane Zalduegi-Viarrek zuzendutako antzezlana euskaraz izango da, eta urriaren 5ean 18:00etan ikusi ahal izango da.

Familiarentzako antzezlan honekin hasiera emango zaio programazio kulturalari, gustu eta publiko guztientzako proposamenak biltzen dituen programazioa, dantza, antzerkia, musika, zinea, eta familientzat eta umeentzat prestatutako ikuskizunak hain zuzen ere. Zehazki, Zornotza Aretoak bederatzi film emango ditu KINE zine-klubak antolatutako hiru ziklotan, eta Europako Ondarearen Jardunaldiak ere musikaren ingurukoak izango dira eta abesbatza, musika banda eta pop eta rock taldeek egindako jatorrizko bertsioak bilduko dituzte, baita ezagutzen ez ziren agiriak ere.

Zornotza Aretoko programazio guztia, hemen: https://www.ametx.eus/es/ficheros/zornotzaaretoaegitarauaurriaazaroaabendua.pdf

Amorebieta-Etxanoko ikasgelak ateak ireki ditu

2019/09/30
• Gelan 21 lagun sartzen dira eta astelehenetik igandera zabalik egongo da 08:00etatik 0:00etara.

Amorebieta-Etxano, 2019ko irailaren 30a. Amorebieta-Etxanoko Udalak gaur ireki ditu Ikasgelako ateak. Konbenio kaleko 10. zenbakian dagoen lokala berritu da eta gaurtik aurrera gehienez 21 lagun egon ahal izango dira ikasten, ordutegi zabal batekin eta espazio egoki batekin.

Ikasgela berri hau astelehenetik igandera 08:00etatik 0:00etara zabalik egongo da, herrian sortzen diren beharrei erantzuteko. Gainera, ikasteko toki bakoitzak bere argia izango du, entxufe bat eta USB hargune bat.

Lokalean egokitutako komun bi eta biltegi bat daude. Lokala Udaltzaingoarekin konektatuta dago bideo-zaintza kamera baten bidez. Atea irekitzeko hurbiltze-txartela erabili beharko da.

Udalak 40.000 euro erabili ditu lokala berritzeko.

Ibiliaz ezagutu. Ibilaldi gidatuetan mendian zehar euskaraz ibiltzeko aukera paregabea

2019/10/01
• Uribe eskualdeko kostaldea eta barrualde ezagutzeko parada izango dugu oraingo honetan, 11-16 kilometro inguruko ibilaldiak eginez. • Ibilaldiak urriaren 19an eta 26an, eta azaroaren 9an eta 16an izango dira, goizeko 8:00etan hasita. • Autobus zerbitzua izango da etapak hasten eta amaitzen diren lekuetarako, eta Nafarroako parkina izango da batzeko tokia. • Zelaieta zentroan eman beharko da izena, irteerak baino bi egun arinago beranduen jota. Leku kopurua mugatua da.

Hamabi eta hamasei kilometro bitarteko lau ibilaldik osaturiko ekimena antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalaren mendekoa den Ametx erakunde autonomoak, Ibiliaz Ezagutu programaren barruan. Oraingoan Uribe eskualdeko kosta eta barrualdea bisitatuko ditugu: haran zabalak, lauak eta leunak, itsaslabar zorabiagarrietan amaitzen direnak. Hondartzak, portuak eta bidexkak, baita Erdi Aroko gaztelua eta txakolineko mahastiak ere.

Paisaia berezia duen eskualdea da, kokapen estrategikoan dagoena, Bilbotik oso gertu, eta hogeita hiru udalerriz osatua.

Uribe eskualde ezin hobea da mendi ibilbideak egiteko, izan ere, haran zabal eta berdeak, mendi leunak eta ikuspegi hunkigarriak dituen kostaldeko ibilbidea baititu.

Ibilbide guztiak izango dira 11 - 16 kilometro bitartekoak.

Ibilaldiak urriaren 19an eta 26an, eta azaroaren 9an eta 16an izango dira, goizeko 8:00etan hasita. Etapa guztiei emango zaie hasiera Nafarroako parkinean eta autobus zerbitzua izango da bertatik ibilaldien hasiera puntura iristeko eta behin amaituta ere, Amorebietara itzultzeko. Honakoak izango dira, zehazturik, lau larunbat horietan egingo diren ibilaldiak:

Urriaren 19an, Gorozika-Larrabetzu (14 km): Zornotzaren inguruetatik hasita, Uriberanzko bidea hartuko dugu. Eskualdearen bizkarrezurra den Butroi ibaiaren sorburutik abiatu eta ate joka arituko gatzaizkie bertako paraje ederrei.

Urriaren 26an, Mungia-Plentzia (16 km): Mungialdearen hiriburua den Mungia hartuko dugu oraingoan abiapuntu, kostalderantz egiteko asmotan. Butroi ibaiaren ur goxoaren ildoari jarraituz, Kantauri itsasoaren ur gazietaraino iritsiko gara.

Azaroaren 9an, Getxo-Plentzia (16 km): Eskumaldeko herri eder eta jendetsu honetatik abiatuta, Kantauri itsasoak mihizkatzen dituen itsaslabarrak eta hondartzak  zeharkatuko ditugu, Plentziako portuaren lasaitasuna helmuga.

Azaroaren 16an, Gorliz – Armintza (11 km): Turismoak edertasuna lapurtu ez dion hondartzan hasita, Gerra Zibileko aztarna artetik igaroko gara, ibilaldion helmuga izango den Armintzako portu txukun  eta baketsura iristeko.

Zelaieta zentroan eman beharko da izena, irteerak baino bi egun arinago beranduen jota. Leku kopurua mugatua da. Izena eman nahi duenak, Ametx txartela eduki behar du. Zelaietan bertan eska daiteke.

Jarduera fisikoaren onura, orohar, berekin dakarren arriskua baino handiagoa da. Nolanahi ere, ariketa fisikoa egiten duen orok jakin beharra dauka jarduera horiek eguneroko bizimoduan arriskurik gabe txertatzen, eta segurtasuna bermatzeko neurriak hartzen.

Folagor youtuberra eta Myth and Roi Japoniako rock taldea izango dira musika eskaintza zabala izango duen Mangamoreko edizio honetako gonbidatu nagusiak

2019/10/03
• Japoniako kultura eta manganimearen hamahirugarren edizioa urriaren 11tik 13ra izango da Amorebieta-Etxanon • Programatutako hitzorduen artean azpimarratu behar da Kodai mangako argitaletxearen aurkezpena eta Enishi taldearen Taiko kontzertua • Ekialdeko kirolek beraien tartea izango dute karate, aikido eta ninjutsuko erakusketekin

Amorebieta-Etxano, 2018ko urriaren 3a. Japoniako kultura eta manga gogoko dutenak berriro ere Amorebieta-Etxanon bilduko dira urriaren 11 eta 13 artean. Mangamoreko jaialdiaren hamahirugarren edizio honetan tailerrak, musika emanaldiak, lehiaketak, bideo-jolasak, umeentzat ekintzak, etab. egongo dira.

Deialdi honetan bereziki azpimarratu behar da Folagorren bisita, Pokemonen espezializatutako youtuberra. Lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu. Bere jarraitzaileek larunbatean 13:00etan egingo den fan meetingean entzun ahal izango dute Amorebieta IV pilotalekuan. Leku berean Garuna Effect ikuskizun zientifikoa ikusi ahal izango da, ostiral eta larunbat arratsaldean. Hauek modu didaktiko batean eta umore askorekin, animean agertzen diren asmakizun eta botereei buruz hitz egingo digute.

Musika Mangamoreko zati garrantzitsu bat da. Horren adibide jaialdiaren lehenengo egunean egingo den kontzertua, Miou Fujinaga abeslariarena, eta larunbatean Myth and Roid bikoteak eskainiko duen kontzertua, animeko hainbat soinu banden egileak Japonen.

Espazio berdinean, Japon tradizionalago batetaz ere gozatu ahal izango da, Taiko Enishi taldeak eskainiko dituen Taiko tailer eta kontzertuekin, eta arte martzialen erakusketekin. Ukabidea talde zornotzarrak karate ikuskizuna eskainiko du, Tanabe klubak aikido, eta ninjutsu Bujinkan Bilbao taldeak.
Pilotalekuan Cosplay lehiaketa, karaokea eta dantza egongo dira. Azken hau edizio honetan Kiba youtuberrak aurkeztuko du.

Aisialdi elektronikoari dagokionez, beste behin ere, Mangamorera datozenek Arcadeko jolasak, bideokontsolak edo jarriko diren ordenagailuetan jolasak sarean erabili ahal izango dituzte. Gainera, larunbatean Pokemon eta Clash Royal bezalako jolasen torneoak egongo dira. Mahai jolasak eta Shogi bezalako jolas tradizionalak ere egongo dira.

Umeak egurrezko jolasekin jolastu ahal izango dira nagusi batekin, horretarako prestatutako ludoteka batean. Photocall bat ere egongo da Ureshirekin, jaialdiko maskotarekin. Honek urtez urte arrakasta handiagoa du gazteen artean. Zelaietan puzgarriekin gune bat ere egongo da umeentzat, eta merchandising produktuekin hainbat postu.

Beste behin ere umore horiko gune bat egongo da Herriko plazan, Japoniako programa mitikoan egin ohi diren proben antzekoak izango dituelarik, eta publikoak zein parte-hartzaileek ederto pasatzeko aukera izango dute.

Formatu txikiko emanaldiak egongo dira: DJ Socia Japoniako discjockey-ak jarriko duen musika elektronikoa edo Igor Cerainen piano kontzertua eta sushi-dastatze bat.

Zelaieta Zentroko auditorioan hainbat ekintza egingo dira. Horien astean adibidez mangan espezializatutako argitaletxe berri baten aurkezpena, Kodai; ninjei buruzko hitzaldi bat, edo cosplayer-en arteko mahai borobil bat (Kakiku Cosplay eta Eiko Loveless).
Erosketak maite dituztenentzat, merkataritza postuak egongo dira eta artist alley bat sortzaileen produktuak zuzenean erosteko. Japoniako janaria ere jan ahal izango da Zelaieta parkean egongo den gune gastronomikoan.

Informazio guztia ondoko web orrian dago: https://mangamore.eus

Gaztedi Durangaldearen I’m Bizi ekitaldia bueltan da

2019/10/10
Aurtengo edizioa urriaren 23, 24 eta 25ean izango da Amorebieta-Etxanon eta 500 parte-hartzaile baino gehiago espero dira. • Egitarauak Nico Eguibar eta Silvia Triguerosen gainditze istorioak jasotzen ditu. • Ander Romaratek, Mónica Garatek eta Asier Puentek haien arrakasta-kasuak aurkeztuko dituzte. • Hitzaldiez gain, jardunaldian negozio-eredu berrietan behar diren gaitasun profesionalen garapenerako topaketak eta dinamikak egongo dira.

2019ko urriaren 9an, Amorebieta Etxanon – Urriaren 23tik 25era I’m Bizi ekitaldia ospatuko da Durangaldean: azken urteetan errepikatu den hitzordua, eta eskualdeko gazteentzako, enpresentzako eta zentro profesionalentzako esanguratsua bihurtzen ari dena. 

I’m Bizik ekintza desberdinak antolatzen ditu urtero gazteen etorkizunean eta hauen garapen profesionalean laguntzeko, eta baita prestakuntza eta lan aukerak sortzeko ere. Horregatik, gazte bakoitzaren egoerara hobekien egokitzen den lan esparrua identifikatzen laguntzeko, hiru egunetan zehar egongo diren ekintzak hiru etapatan banatuko dira: DBHko ikasleak, batxilergokoak eta lanbide heziketakoak.

Ekitaldian zehar gazte, ikasle eta profesionalek elkar ezagutzeko aukera izango dute ikasleek etorkizunean egon daitezkeen prestakuntza eta lan aukeren berri izan dezaten. Gazteek lan-mundura orientatzeko ekintza desberdinetan hartuko dute parte. Gainera, lan berritzaileetan dauden azken joerak, workshop erako formakuntzak eta zeharkako konpetentziak garatzeko dinamikak ezagutuko ditugu.

Aurtengo egitarauak konferentziak, mahai-inguruak, workshopak eta dinamikak jasotzen ditu; eta nabarmentzen dira profesionalen arteko topaketak, arrakasta-kasuak eta prestakuntza zentroak. Honen helburua gazte eta eragile desberdinek eskualdean dauden aukeren berri izatea da, bertako talentua garatuz eta honen alde eginez. 

Aurtengo egitarauan ikus ditzakegun izenen artean, hainbat gainditze istorio aurkituko ditugu, Nico Eguibar edo TOR-eko protagonista den Silvia Triguerosena, besteak beste. Arrakasta-kasuak, hala nola, Ander Romarate, Eibar KE taldeko futbol inklusiboaren arduraduna eta Espainako paratriatloi txapelketan zilarrezko domina; Mónica Garate, Monumento Impulso Empresarialeko zuzendari exekutiboa; edo Asier Puente, Kiroleneko ikasketaburua eta futboleko irakaslea. Bestetik, erraminta digitalen bitartez dauden sortzeko modu berrien inguruan egingo den mahai-inguruan Aitor Goti, Deustuko Industria Digitaleko Katedraren zuzendaria, eta Pilar Ramirez, datuen babeserako aholkularia, izango ditugu.                      

I’m Bizi Gaztedi Durangaldeak duen hitzarmenetik sortu zen, gazteei zuzendutako zerbitzu eta ekintzak sustatzeko helburuarekin. Gaztedi Durangaldea Bizkaiko Foru Aldundiak eta Durangaldeako 12 udalek osatzen dute: Abadiño, Amorebieta-Etxano, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria eta Zaldibar; Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik.

GAZTEDI DURANGALDEA – I’m Biziren inguruan

I’m Bizi Gaztedi Durangaldeako programaren barruan dago, eta urtero antolatzen da gazteei lan eta prestakuntza aukerak eskaintzeko. Gaztedi Durangaldeak besteren konturako enplegua sustatzeko prestakuntza (enpresetan lan-praktikak egiteko diru-laguntzak) eta norberaren enplegua sustatzeko ekintzak (negozio-ideien lehiaketa) bultzatzen ditu. I’m Bizi Gaztedi Durangaldeak gazteei zuzendutako zerbitzu eta ekintzak antolatzeko helburua duen hitzarmenetik sortu zen. Gaztedi Durangaldea Bizkaiko Foru Aldundiak eta Durangaldeko 12 udalek osatzen dute: Abadiño, Amorebieta-Etxano, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria eta Zaldibar; Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. Informazio gehiago www.gaztedidurangaldea.eus web-orrian.

14.000 lagun etorri dira Mangamorera asteburu honetan programatutako jardueretan parte hartzeko

2019/10/15
• Cosplay lehiaketak, Mith and Roiden kontzertuak eta igandeko Dance con KibaDubs lehiaketak bildu zuten jenderik gehien • Folagor youtuberrak mila lagun baino gehiago batu zituen larunbatean • Ehundaka lagun batu ziren baita ere Onigiri+-en kontzertuan, umeentzako ekintzetan, Ukabidearen karate erakusketan eta karaoke lehiaketan

Amorebieta-Etxano, 2019ko urriaren 14a. Mangamoreren hamahirugarren edizioak berriro ere arrakasta handia izan du eta jaialdiak iraun duen hiru egunetan 14.000 lagun baino gehiago bertaratu dira. Animearekin eta Japoniako kulturarekin lotutako hainbat eta hainbat ekintza izan dira Amorebieta-Etxanon. Jende asko etorri da beste probintzia batzuetatik lehiaketetan parte hartzeko, batez ere Gipuzkoa eta Arabatik baina baita Kantabriatik ere.

Jenderik gehien larunbatean batu zen. Milaka lagun etorri ziren hainbat ekintzetan parte hartzera: tailerrak, musika ikuskizunak, lehiaketak, bideo-jokoak, umeentzat ekintzak, etab. Folagor youtuberrak milaka gazte batu zituen berari entzuteko, galderak egiteko eta berarekin argazkiak ateratzeko edo sinadura bat lortzeko. Mith and Roid Japoniako taldeak ere jende asko batu zuen, Taiko Enishiren kontzertuak, Cosplay lehiaketak edo Garuna Effect zientzilarien showak ere gauza bera.

Igandean Dance lehiaketa egon zen. Kiba Dubs youtuberrak aurkeztu zuen Larraitz García aktore zoroarekin batera. Jendetza batu zen. Era berean, bideo-jokoen lehiaketetan jende asko egon da, baita Gokan Bilbaoren eskutik egindako sushi dastaketan edo umeentzako antolatutako jardueretan.

Dozena bat artista zornotzarrek parte hartuko dute Amorebieta-Etxanoko historia kontatuko duen Kantuz Kantu! kontzertuan

2019/10/17
• Kontzertuan Mikel Urdangarin eta Onintze egongo dira beste artista batzuen artean. Datorren igandean izango da, urriaren 20an, 12:00etan Zornotza Aretoan. • Proiektua Europako Ondarearen Jardunaldien barruan kokatuta dago, ondare kulturalaren sentsibilizaziorako programa zabal bat.

Amorebieta-Etxano, 2019ko urriaren 17a. Amorebieta-Etxanoko Udalak kontzertu bat antolatu du Kantuz Kantu! izenarekin. Herriko historiaren zati diren abestiak entzungo dira, bertako jendearen izaera islatzen dutenak.

Igandean, urriaren 20an 12:00etan, Zornotza Aretoan egingo den kontzertuaren errepertorioak bertaratuei lagunduko die herriaren idiosinkrasia hobeto ezagutzen eta aukera emango die beraien ondare kulturala aberasteko. Amorebieta-Etxanorekin lotura duten hamabi artista, banda eta abesbatzek izango dute ardura hau. Bertsio originalak eta inoiz ikusi gabeko agiriak aurkeztuko dituzte: Mikel Urdangarin, Onintze, Blanco y en botella, Eztandap, Kitto, Patxi Gonzalez, Coral Zornoza, Xuxurlariak, Joseba eta Iñaki trikitilariak, Abes-Kimu, Andra Mari ikastolako gurasoen koroa, Zornotzako Musika Banda eta Alaiak.

Kontzertu honetaz gain, CD bat prestatu da igande honetan entzun ahal izango diren abestiekin. Web orritik jaisteko aukera egongo da: www.ametx.eus/eu/kantuz-kantu

Patxi Gonzálezek zuzendutako proiektua da eta Beñat Egiarte musikariak ere parte hartzen du. Europako Ondarearen Jardunaldien barruan kokatzen da. Europar Batasunarekin lankidetzan, Europako Kontseiluak sustatutako ondare kulturalari buruzko sentsibilizazio programa handi bat da.

Ate irekien jardunaldi bat da. Salbuespenez, eta egun zehatz batzuetan bakarrik, publikoak aukera izango du bere ondare eta historiarekin lotutako hainbat baliabide ezagutzeko.

Ondarean Europako Jardunaldiak Bizkaian

Bizkaiak ekimen honetan parte hartzen du duela hamazortzi urtetik, Bizkaiko Foru Aldundiaren bidez. Edizio bakoitzean gai zehatz bat proposatzen da, antolatzaileen esfortzuak hartara bideratzeko, lurraldeko historiaren gai zehatz bat lantzeko asmoz. Gai bat izateak ekitaldien programa orokorrari koherentzia handia ematen dio baina, horretaz gain, eta, batez ere, oso jarduera landuak eta bereziak diseinatzeko aukera ematen du, urtero desberdinak direnak.

Bosteko 2019 erakusketa ibiltaria Amorebieta-Etxanora heldu da

2019/10/25
• Marrazkitik harago. Figura eta paisaia” erakusketa azaroaren 8ra arte egondo da ikusgai Zelaieta zentroan. • Ibon Garagarza komisarioak kudeatuta, Gentz del Valle, Mertxe Periz eta Sonia Ruedaren artelanak biltzen ditu.

Amorebieta-Etxano, 24 de octubre de 2019. BOSTEKO 2019 talde erakusketa ibiltariak azaroaren 8ra arte Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroan jarraituko du bere ibilbidea. “Marrazkitik harago. Figura eta paisaia” izenburuarekin eta Ibon Garagarza komisarioak kudeatuta, Gentz del Valle, Mertxe Periz eta Sonia Ruedaren artelanak biltzen ditu.

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako erakusketak Leioako Kultur Leioan eman zituen lehen urratsak irailaren 6an. Ondoren, Basauriko Arizko Dorretxea aretora egin zuen salto (urriak 1-19). Orain, Amorebieta-Etxanon dago azaroaren 8ra arte. Ondoren, Arrigorriagan (Euskaldun berria erakusketa gela, azaroak 11-29) egongo da, Getxon (Torrene Erakustaretoa, abenduak 4-29) bukatzeko.

Giza figura, gorputza eta ingurunearekin naiz paisaiarekin duen erlazioa gai garrantzitsuak izan dira hiru artisten lanean, eta proposamenaren ildo nagusiak dira, marrazkigintzaren kontzeptu hedatuarekin batera. “Marrazkitik harago. Figura eta Paisaia” gauzak aditzera emateko dugun biderik zuzenenari eta intuitiboenari eskainita dago. Bide hori marrazkigintza da. Erakusketan marrazkiak berebiziko garrantzia du, formatu ertaineko lanak nabarmentzen dira eta bestelako bide batik jorratzen dira, hala nola, argazkigintza, eskultura edo margolaritzatik.

Gentz, Mertxe eta Sonia asko inplikatu dira erakusketan, eta, aurretik egindako lanak erakusteaz gain, azken urtean lan berri bat egin dute BOSTEKO 2019 erakusketarentzat.

Kasu gehienetan, Gentz del Vallek lan egiten du erakusketa izango den lekua kontuan hartuta; instalazioak sortzen ditu, bere lanera hurbilduko diren pertsonek esperientzia paregabea izatea lortzeko. Kasu honetan, espazioa artikulatzen du 2012ko hiru marrazkirekin; irudi zuriak agertzen dira atzealde beltzaren gainean. Horrez gain, 2019ko “Jardín celeste” serieko hiru marrazki erakusten ditu. Narratibak sortzen ditu, besteak beste, femeninoa eta maskulinoari, naturari edo mitoei buruz arituz.

Mertxe Perizek 2017-2019ko “Tránsitos” proiektuaren parte bat aurkezten du; gizakiak egoera ezberdinetan erakusten dituzten irudien eskultura txikiak jartzen ditu ikusgai, eskultura horiei ateratako argazkiekin eta 2019ko “Retal de huellas” seriearekin batera. Azken horretan, giza siluetak zuhaitz eta paisaia harritsuetara igota agertzen dira zeta beltzean egindako marrazkietan. Bere lanek egoera (sentsazio) unibertsalak erakusten dituzte, eta guztiok horietan islatuta sentitu gaitezke.

Sonia Ruedaren prozesua pixka bat ezberdina da. Izan ere, bere ideien garapenak orain eraman du argazkilaritza eta irudi digitaletik paper gaineko marrazkira. 2 pieza, argazki bat eta 90eko hamarkadako lan eskultoriko bat, eta azken 15 urteetan frontoietan ateratako 21 argazkik osatutako horma-irudi bat aurkezteaz gain, hark ikusgai jartzen du 2019an paper gainean ikatz-ziriz egindako eskuen serie bat. Giza gorputzaren parte espresiboena, eskua, egoera ezberdinetan agertzen da, autorretratuen serie hori 90eko hamarkadatik hark egindako proiektu digital eta fotografikoen isla bihurtuz.

Zornotza Aretorako sarrerak online erosi ahal izango dira komisiorik ordaindu gabe

2019/10/30
• Azaroaren 1etik aurrera zinemarako sarrerak edozein lekutatik erosi ahal izango dira eta kudeaketa gasturik gabe, zornotzaaretoa.eus eta ametx.eus webguneetatik. • 2020tik aurrera, Zornotza Aretoko ikuskizun guztietara zabalduko da neurri hau.

Amorebieta-Etxano, 2019ko urriaren 30a. Azaroaren 1etik aurrera Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretorako sarrerak online erosi ahal izango dira zornotzaaretoa.eus eta ametx.eus webguneetan, komisiorik gabe.

Horrela, ikuskizun bat ikusi nahi dutenek bere sarrera erosi eta jesarlekua aukeratu ahal izango dute telefono mugikorretik edo ordenagailutik, sarrerak inprimatu beharrik gabe, eta gainera, ez da komisiorik ordaindu beharko. Zinemarako sarreraren prezioa ordaindu beharko da bakar-bakarrik.

2020an neurri hau Zornotza Aretoko ikuskizunetara zabalduko da. Sistemak ikuskizun eta filmak baloratzeko aukera emango du, erreseinak erantsi, eta horrenbestez aukera emango du erabiltzaileari interesatzen zaionari buruz beste batzuk ze iritzi duten ikusteko.

Sistema aldaketa honen ondorioz, Zornotza Aretoko sarreran dagoen totema kendu egingo da, orain sarrerak eguneko 24 orduetan eskuratu ahal izango baitira komisiorik gabe. Gailu mugikorren bidez sarrerak erosteko zailtasunak dituztenentzat, Zornotza Aretoko langileek aholkularitza eta laguntza emango dute lehenengo hilabeteetan Aretoan bertan.

Zelaieta zentroak umore grafikoko erakusketa hartuko du: “Osasuna, dirua eta maitasuna”

2019/11/12
Zelaieta zentroak Layayaletuca artistaren “Osasuna, dirua eta maitasuna” erakusketa hartuko du gaurtik azaroaren 30era arte.

Amorebieta-Etxano, 2019ko azaroaren 12a. Layayaletuca, María Lafuente Lechuga (Madril, 1993) artistaren alter egoa Ilustrazioaren pertsonai bezala aurkezten da. Kostaldean eta hondartzako tabernetetan hazi zen eta berak bere burua beti gogoratzen du mahai-zapi eta ahozapietan marrazten “jatorduak oso luzeak izaten ziren eta denbora azkarrago joan zedin marraztea zen irtenbide bakarra”

Urte batzuk geroago, heldua eta harreragile gisa lan egiten zuen bitartean, boligrafoa hartu zuen: "Lehen zigortzen nindutenean marrazten nuen, eta lan egiten dudanean gauza bera egiten dut. Ez aspertzeko modu bakarra da". Bere ilustrazioetan, denak eskuz egindakoak eta formatu txikikoak, umorea eta drama, hitzak eta irudiak nahasten dira. Paper zakar gainean tinta beltzarekin, madrildarrak bere ingurua eta pribatutasuna aztertzen ditu ironia eta sarkasmoaren bidez: "Jende askok esaten dit negarra eragitea barre eragitea baino errazagoa dela, eta ez dakit egia izango den, baina nik nahiago dut botila erdi beteta ikustea egarri naizelako beti kexati egotea baino". Bere orri zuri-beltzetan, lan prekarietatea eta prekaritate sentimentala eta pertsonalari buruzko eguneroko eszenak agertzen dira, maiz bere Instagram kontuan igotzen dituenak: @layayaletuca

Erakusketari buruz: “Gaztetatik itsuki sinesten nuen zoriontasunaren zutabea maitasuna zela. Neure burua desengainatu ondoren, lanean hasi nintzen eta dirua lortzen hasi nintzen, horrek pentsarazi zidan benetazko zoriontasuna denbora libreak ematen zidala. Duela hilabete batzuk PAAF bat egin zidaten eta agian osasuna zela garrantzitsuena jabetu nintzen. “Osasuna, dirua eta maitasuna”, esperientzia hauek umore grafikoaren bidez erakusten ditu azken urteotan gertatu zitzaizkidan ezbehar pertsonalak islatuz. "

Honez gain, artistak ilustrazioaren inguruko tailer bat antolatu du Zelaieta zentroko erakusketa aretoan azaroaren 30erako, 6 eta 11 urte bitarteko umeentzako zuzendua.

Astelehenean irekiko da Larrea kiroldegiko 2020ko lehenengo hiruhilabeteko ikastaroetan izena emateko epea

2019/11/15
Aurretiko izen-ematea etxetik gauza dezakete erabiltzaileek, Internet bidez.

Azaroaren 18tik abenduaren 1era bitartekoa izango da inskripzio epea, eta abenduaren 4an zozketatuko dira ikastarootan dauden lekuak, goizeko 9:00etan. Zozketa egin eta gero, 10ean argitaratuko dira Larrea kiroldegiko oholean lekua duten pertsonen zerrendak, eta abenduaren 17ra arte gauzatu ahalko dute interesdunek ordainketa. Ikastaroan lekua izan eta, epe horretan matrikula ordaintzen ez dutenen eskariak bertan behera utzitzat hartuko dira.

Interesa duten pertsonei aurretiko-izen-ematea on-line betetzea gomendatzen da, izapidea arinago eta erosoago egitealdera. Bestela Larrea kiroldegiko sarreran emango dute izena, astelehenetik ostiralera bitartean, goizeko 8:30etik iluntzeko 20:30era bitartean

Abenduaren 20an argitaratuko dira Larrea kiroldegiko iragarki oholean leku hutsak okupatzeko eskubidea duten eskatzaileen izenak eta interesdunek bertan kontsultatuko dute lekua duten ala ez.

Lekua esleitzen zaienek, ikastaroa egin nahi izanez gero, abenduaren 20an bertan eta 23an egin ahalko dute ordainketa.

Behin epe hori igarota, eskubide guztiak galduko dituzte, eta leku hutsik geratuz gero, abenduaren 27tik aurrera Larrea kiroldegiaren sarrerara etorri eta ordainketa gauzatzen dutenei esleituko zaizkie, agerpen ordenari zorrozki jarraituaz.

Oraingo edizio honetan ikastaro guztiak, spinning eta igeriketa barne, hiru hilabetekoak izango dira, eta matrikula egitean ikastaro osoa ordainduko da.

Ikastaroetan dauden lekuak ahalik eta era bidezkoenean banatze aldera, zozketa bidez ikastaroetako batean lekua lortzen duten pertsonek, beste ikastaroetan lekuak libre badaude baino ezingo matrikulatu. Hori horrela, gomendatzen da gehien jota hiru ikastaro edo ordutegi ezberdin eskatzea.

Ikastaroetako lekuen zozketaren ordena aleatorioa izango da, eta zozketa bidez ebatziko.

UMEEN IGERIKETA IKASTAROAK

Igeriketa ikastaroan lekua lortu ez eta itxaron-zerrendan geratzen diren umeek bermatuta izango dute lekua ezaugarri berberak dituen hurrengo ikastaroan, beti ere zerrendaren ordenari jarraiki, ikastaroaren lekuak bete arte.

Gogorarazten da, halaber, Ametx erakunde autonomoak ezarrita duela eskaintza osatzen duten ikastaroak antolatuko badira, ezinbestekoa dela matrikula egiten dutenen pertsona kopurua guztirako lekuen gehi bat izatea gutxienez.

Amorebieta-Etxanon giza eskubideen defentsaren aldeko topaketa bat egingo da

2019/11/18
• Topaketa Nafarroa Zentroan egingo da, ostiralean, azaroaren 22an, 17:00etan. • Hiru herrialde desberdinetako emakume aktibistek giza eskubideen defentsan izandako esperientziak kontatuko dizkigute.

Amorebieta-Etxano, 2019ko azaroaren 18a. Amorebieta-Etxanoko Udala Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Udal Euskal Sarera atxiki da eta Euskadin giza eskubideen defendatzaileen I. Foro ibiltariaren barruan, topaketa bat egingo da emakumeen eskubideen eta LGTBI komunitatearen eskubideen defentsari buruz. Hiru emakume aktibistek giza eskubideen defentsan izandako esperientziak kontatuko dituzte.

Munduko leku askotan, giza eskubideen defentsan lan egiten dutenek mehatxuak eta jazarpena sufritzen dituzte, beraien bizitza eta osotasun fisiko eta psikologikoa kolokan jarriz. Topaketa Nafarroa Zentroan egingo da, ostiralean, azaroaren 22an, 17:00etan. Hauek parte hartuko dute:

  • Esdra Yaveth Sosa, Arcoiris LGTBI elkartea. Honduras
  • Emilie Chantal de Wolf, Oaxaca partzuergoa. Mexiko
  • Assalah Abu Khdeir, Union of Palestinian Women Committees (UPWC). Palestina


Jatorrizko tamainako irudia: 276 KB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu

Nagusi Aretoak “EITB-ra” joateko bisita antolatu du

2019/11/18
Izen ematea: Azaroaren 25etik 27ra 16:00etatik 20:00etara

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak, Nagusi Aretoaren bidez, datorren azaroaren 29an, ostirala, 17:00 eta 18:00 etan txango bat antolatu du Bilbon dagoen EITB ezagutzeko.

Bost telebista katek, bost irrati emisorek eta webgune batek osatzen dute EiTB Taldea.
EITB-ren egoitzak 600 langile baino gehiago ditu, telebista, irrati eta eremu digitaleko langileak kontatuz. Eraikinak dituen tresna tekniko berritzaileei ezker EITB-ren digitalizazio osoa lortu ahal izan da multimedia kontzeptua komunikabideetara zabalduz.

  • Izena emateko epea: Azaroaren 25etik 27ra.
  • Izena emateko eta informazioa eskuratzeko: Nagusi Aretora jo daiteke astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara.
  • 946941129
  • Prezioa: doan.


Plaza mugatuak dira.

Amorebieta-Etxanoko Udalak “Jokoan” mahai-jokoen jaialdia antolatuko du aurten ere

2019/11/27
• “Jokoan” mahai-jokoen jaialdiaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa. Zelaieta Zentroan egingo da azaroaren 30etik abenduaren 1era. • Aurten ekintza berezia nabarmentzen da, “Bideo-jokoen erabilera arduratsu baten biderantz” hitzaldia.

Amorebieta-Etxano, 2019ko azaroaren 27a. “Jokoan” mahai-jokoen jaialdiaren bederatzigarren edizioa ospatuko da Amorebieta-Etxanon azaroaren 30 eta abenduaren 1ean. Zelaieta Zentroan, Amorebieta IV frontoian, izango da eta adin guztietako jendearentzat zabalik egongo da 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta sarrera doakoa da.

Hainbat gune izango dira parte-hartzaileen adinaren arabera bereiziak: familientzako gune bat, 4 eta 9 urte arteko umeentzat egokia dena, umeek eta helduek elkarrekin jolasteko. Baita 9 urtetik gorakoentzat zein helduentzat gunea ere.

Aisialdirako eskaintza desberdin bat erakutsi nahi da, mahai-jokoetan oinarritutakoa hain zuzen ere. Ekitaldiko dinamizatzaileek azalduko dituzte jolas eta jokoen arauak, beraz, ez da beharrezkoa hauek ezagutzea.

Aurten ekintza berezia nabarmentzen da, “Bideo-jokoen erabilera arduratsu baten biderantz” hitzaldia. Gaur egun, bideo-jokoak gero eta nabarmenagoak egin dira gure egunerokoan, baina, ba al dakigu zer diren bideo-jokoak? Gure gazteen arduradunak diren pertsona erreferenteak eta bideo-jokoen erabilera arduratsua sustatu nahi dutenentzako aproposa den hitzaldi hau, larunbatean izango du lekua, azaroaren 30ean 17:00etan Zelaietako Auditoriumean. Hitzaldia euskaraz garatuko da.

Iaz 900 lagun baino gehiagok parte hartu zuten jaialdian. Ekintza Ametxek antolatu du eta tailerrak eta salmenta postuak ere egongo dira.
Aipatutako ekintzez gain, Zelaieta Zentroan dagoen erakusketa dela eta, ilustrazio tailer bat eskainiko da 6-11 urte bitarteko gazteentzat azaroaren 30ean 11:30etan, Erakusketa gelan Maria Lafuente ilustratzailearen eskutik. Ekintza honetan parte hartzeko izena eman beharra dago Gazte Txokoan, 17:00etatik 20:00etara, 946300650 telefonoan edo gazteinfo@ametx.eus helbidean, izen-abizenak, adina eta kontakturako telefonoa emanez.

Amorebieta-Etxanon filmatuko da Kine Rally film laburren lehiaketa

2019/11/28
• KINE Zineklubak lehiaketa hau antolatu du eta helburua 24 ordutan film labur bat grabatzea da. • Abenduaren 15ean gala bat egingo da Zornotza Aretoan. Lehiaketara aurkeztu diren filmak ikusiko dira eta 750 euro banatuko dira parte-hartzaileen artean.

Amorebieta-Etxano, 2019ko azaroaren 28a. Abenduaren 12tik 15era Amorebieta-Etxanon egingo da Kine Rally film laburren lehiaketa azkarraren bosgarren edizioa.

KINE Zineklubak lehiaketa hau antolatu du eta helburua 24 ordutan film labur bat grabatzea da. Herritar guztientzat egingo den gala irekia azpimarratu beharra dago. Abenduaren 15ean egingo da Zornotza Aretoan eta lehiaketan parte hartu duten filmak ikusi ahal izango dira eta parte-hartzaileen artean 750 euro banatuko dira.

Lehiaketak honela funtzionatzen du: ostegunean parte hartzen duten taldeei dossier bat emango zaie lehiaketaren oinarriekin eta nahitaez film laburrak landu beharreko gaiari buruzko pista bat emanez posta elektronikoz. Ostiralean, Zelaieta Zentroko auditorioan, ekitaldi txiki bat antolatuko da. Parte-hartzaileak bilduko dira eta orduan emango zaie gaia eta grabatzen hasi ahal izango dira. Taldeek ostirala bera eta larunbat osoa daukate pentsatu, gidoia sortu, filmatu eta beraien lanak editatzeko. Larunbat gauean lanak 20:00-21:00 inguruan bilduko dira. Igandean epaimahaia goizean goiz bilduko da aurkeztutako materialaren inguruan erabaki bat hartzeko. Azkenik, eguerdiko hamabietan, Kine Rally gala egingo da Zornotza Aretoan. Doakoa izango da eta publiko guztientzat. Galan filmak ikusiko dira, 750 euro banatuko dira saritan parte-hartzaile eta irabazleen artean eta amaitzeko, ikusle eta parte-hartzaileek zerbait jateko aukera izango dute.

Azken lau urte hauetan 40 talde inguru aurkeztu dira, 15 eta 50 urte arteko jendea bilduz, bai zornotzarrak eta baita inguruko herrietakoak. Landutako gai batzuk hauek izan dira: natura eta mendia, “Hego-haizea, zoro haizea”, musika, etab. Edozein motatako generoak onartzen dira. Dramak, komedia, beldurrezkoak, … egon izan dira. Edozein hizkuntzatan egindako lanak onartzen badira ere, euskaraz egindako lanak aurkeztea kontuan hartuko da (gainera hizkuntza honetan lan asko aurkezten dira). Berdintasuna, LGTBIQ+ kolektiboa, kulturaniztasuna eta elkartasunarekin lotutako gaiak lantzea bereziki kontuan hartuko da.

Antolatzaileek adierazten dute kalitatea kontuan hartuko bada ere lanak baloratzerakoan, jendeak eskura dituen bitartekoekin parte hartzea da benetan garrantzitsua dena, ikus-entzunezkoetara hurbiltzea. “Zinema gustatzen zaien lagunekin elkartu eta buruan ditugun istorioak partekatzeko unea da” Maite Romerok dioen bezala.

Jada, zabalik dago izena emateko epea. Posta elektronikoz egin daiteke ondoko helbidera bidaliz taldearen izena, parte-hartzaileen izenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat:

Udalak ekintza programa zabal bat aurkeztu du Gabon hauetarako

2019/12/03
• Gabonetako kontzertua, Olentzeroren bisita edota Errege Magoen Kabalgata, Gabon hauetako programaren barruan dauden ekintza batzuk dira. • Ludoteka Bereziak aukera emango die 3 eta 10 urte arteko neska-mutikoei Zelaieta Zentroan egingo diren jardunaldi ludiko eta hezitzaileez gozatzeko.

Amorebieta-Etxano, 2019ko abenduaren 3a. Amorebieta-Etxano Gabonetarako prestatzen dabil. Sasoi honetarako programatu diren ekintzei bihar emango zaie hasiera, abenduak 4. Bihar 17:30ean Herriko plazan Gabonetako argiak piztuko dira. Ondoren Zubiar Musika Eskolakoak, Triki Piu, hainbat tailer eta txokolatada handi bat egongo dira.

Ostiralean, hilaren 13an, hasiko dira urtarrilaren 6ra arte antolatutako ekintzak. Musika, dantza eta kirola egongo da. 17 egunetan herritar guztientzat hainbat ekintza egongo dira, bereziki umeentzat.

Gainera aurten Ludoteka Berezia Gabonetan antolatu da. Honi esker txikienek ekintza ludiko eta hezitzaileak izango dituzte astebetean. 3 eta 10 urte arteko seme-alabak dituztenek izena eman nahi badute, bi txanda izango dituzte aukeratzeko. Lehenengoa, abenduaren 23, 26 eta 27an; eta bigarrena, abenduaren 30ean, urtarrilaren 2 eta 3an. Txanda bakoitzerako prezioa 24 eurokoa izango da eta izena emateko epea abenduaren 3an hasiko da eta abenduren 13an amaitu. Ondoko telefono zenbakira deitu behar da: 94 630 06 49 (16:00-20:00).

Zelaieta Zentroan De Pedro Fotógrafosen lana ikusgai (World Photographic Cuperako izendatua)

2019/12/12
• Zelaieta Zentroko erakusketa gelan ikusi ahal izango dira zornotzar hauek naturari ateratako argazkiak urtarrilaren 11tik 31ra. • Argazkilarien Espainiako Federazioak Jesus eta Alex de Pedro izendatu zituen urteko argazkilari bezala. Gainera Alex Estatutako World Photographic Cupeko hautagaitzarako hautatua izan da. • Erakusketarekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak argazkilaritza eta naturari buruzko jardunaldi bat antolatuko du urtarrilaren 26rako.

Amorebieta-Etxano, 2019ko abenduaren 12a. World Photographic Cup 2020ra izendatuak izan diren De Pedro Argazkilariek, naturari buruzko beraien argazkiak ikusgai izango dituzte Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroko erakusketa gelan urtarrilean, hilaren 11tik (larunbata) 31ra arte (ostirala).

Jesus eta Alex de Pedroren naturari buruzko argazkiekin Argazkilaritza Profesionaleko IV. Sari Nazionalerako izendapena lortu zuten. Izendapen hau Argazkilarien Espainiako Federazioak egiten du. Orain Federazioak Alex aukeratu du World Photographic Cup 2020 Estatuko hautagaitzarako parte hartuko duten profesionalean artean. Finalistak martxoaren 23an Erroman jakinaraziko dira.

Amorebieta-Etxanoko Udalak beraien lana aitortu nahi du eta erakusketarekin batera, jardunaldi bat antolatu du De Pedro Argazkilariekin, argazkilaritza eta natura ardatz izango dituena. Jardunaldi hau urtarrilaren 26an egingo da eta aukera emango du lekuak ezagutu, argazkilaritzako material profesionala esku artean izan eta zozketetan parte hartzeko, txoko edo “hide” esklusiboenetatik argazkiak ateraz. Aforoa mugatua da eta izena emateko epea zabalik dago.

Interesatuta daudenek, hemen izena eman dezakete:

De Pedro Fotógrafo  946733458  http://www.depedrofotografo.com

  o 

Izena emateko mezu elektronikoan adierazi izena, abizenak, NAN, helbidea, telefonoa eta harremanetarako posta elektronikoa.

Ostegun honetan Soul Tellerren kontzertu akustikoa egongo da Zelaietan

2019/12/16
• Miguel Ángel Juliánek, Soul Telleren sortzaileak, Lorenzo Moya bere pianistarekin, konposizio klasikoak eta bereak joko ditu, formatu akustiko, txiki eta minimalistan. • Sarrerak 6 eurotan salgai egongo dira (4,5 euro Zornotza Aretoko bazkideentzat).

Amorebieta-Etxano, 2019ko abenduaren 16a. Datorren ostegunean, abenduaren 19an, osteguna, Soul Tellerren kontzertu akustikoa egongo da. Estatuko soul musikako aitzindarietako bat ikusi ahal izango da: Miguel Ángel Julián (pianoa eta ahotsa)

Abeslaria eta konpositorea ia hiru hamarkadatan soul, blues eta jazzarekin ibili da mundu guztian zehar eta aitzindaria izan da Estatuan soularen moduan 1990eko hamarkadan, The Cool Jerksekin.

Miguel Ángel Julián agertokian izan da artista handiekin: Percy Sledge, Bonnie Tyler, Dra. John, Paul Carrack edo Solomon Burke. Memphisen Willie Mitchell produktore famatuarekin (Al Green deskubritu zuena eta musika beltzeko mito handien produktorea, esaterako Aretha Franklin, Elvis Presley, Rod Stewart, Syl Johnson edo Joe Cocker) grabatu duen Espainiako lehenengo artista eta artista bakarra izan da.

Miguel Ángel Julián, Soul Tellerreko sortzailea, Zelaieta Zentroko agertokian izango da 20:15ean, akustikoan, formato txiki eta minimalista batekin. Lorenzo Moya bere pianista izango du lagun, eta konposizio klasikoak eta eurenak entzun ahal izango dituzte bertaratuek.

Sarrerak 6 eurotan egongo dira salgai eta 4,5 eurotan Zornotza Aretoko bazkideentzat. Online ere erosi ahal izango dira, komisiorik gabe: https://zornotzaaretoa.eus eta http://ametx.eus.


Jatorrizko tamainako irudia: 51 KB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu

PDF document icon GABONETAKO ORDUTEGIA 2019.pdf — PDF dokumentua, 212 KB (218092 bytes)

Gabonak eta IKASGELAk

2019/12/20
Zabalik: KONBENIO KALEKOa eta ZELAIETAkoa. Konbenio Kalekoa: Egunero 8.00 / 24.00 Zelaietakoa: Ordutegi Berezia

ZELAIETAKO IKASGELAren ORDUTEGIA: