Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Zornotza Udal Euskaltegiak 2015-2016 ikasturterako izena emateko epea irailaren batean zabalduko du. Talde irakaskuntzaz gain, jardun biko aukera ere eskainiko du aurton. Honen bidez, ikasleak taldean lan egiteaz gain, bakarkako lana eta tutoretzak izango ditu osagarri. Bestalde, eta aukera zabalagoa eman guran, iraupen laburreko ikastaro bereziak ere eskainiko ditu, helburu zehatzetarakoak hain zuzen ere (etorkinak, tabernariak, merkatariak, gurasoak...).
Apirilaren 9tik aurrera zornotzarrek kirol instalazioak web orritik erreserbatu ahal izango dituzte

Apirilaren 9tik aurrera zornotzarrek kirol instalazioak web orritik erreserbatu ahal izango dituzte

2018/03/26

• Ametx Erakunde Autonomoak abonatuei jakinarazten die apirilaren 9tik aurrera kirol instalazioak erreserbatzeko ez dutela Larrea kiroldegira joan beharko.

Gehiago irakurri

Apirilaren 10ean, ‘GOSARI GOZOA’ Urtzan!

Apirilaren 10ean, ‘GOSARI GOZOA’ Urtzan!

2018/03/27

Musikaz, kafeaz eta giro jatorraz gozatu gura duzu? Zatoz ‘Gosari Gozoak’ egitasmoaren bigarren ekitaldira!

Gehiago irakurri

Zornotza udal euskaltegia - Udako trinkoak

Zornotza udal euskaltegia - Udako trinkoak

2018/04/17

HABE C1 maila / EGA • Ekaina

Gehiago irakurri

Udaleku irekiak 2018

Udaleku irekiak 2018

2018/04/19

2018 udaleku irekietan izen emateko epea zabaldu da. Apirilaren 23tik maiatzaren 11ra Zelaieta Zentroko gazte informazio bulegoan egin ahal izango da.

Gehiago irakurri

ELEIZETAN 2018

ELEIZETAN 2018

2018/04/23

Aurten ere Amorebieta-Etxanoko ermita eta elizetan ganbera-musikaren arloan Euskadin egiten den programarik originaletariko bat entzun ahal izango da, Eleizetan programa. Programaren XIX. edizioak bost ganbera-musikako kontzertu proposatzen ditu, maiatzaren 12an Etxanoko Andra Mari elizan hasita.

Gehiago irakurri

GaueroUdan 2018

GaueroUdan 2018

2018/04/24

2004-2007 jaiotako gazteentzako GaueroUdan 2018 programaren informazioa.

Gehiago irakurri

2018-2019 ikasturterako matrikulazioa epea zabalduko da Zubiaur Musika Eskolan

2018-2019 ikasturterako matrikulazioa epea zabalduko da Zubiaur Musika Eskolan

2018/04/25

· Maiatzaren 14tik ekainaren 8ra, Musika Eskolako bulegoan (13:00-18:30) egin ahal izango da

Gehiago irakurri

Tanborrada 2018

Tanborrada 2018

2018/05/15

Izena emateko epea maiatzaren 31ra arte hemen

Gehiago irakurri

Zein da euskararen egoera Zornotzan? Parte hartu on-line inkestan!

Zein da euskararen egoera Zornotzan? Parte hartu on-line inkestan!

2018/05/07

Udalak parte-hartze prozesu bat abiatu du, euskararen egoera aztertu eta egindako lana ebaluatzeko. Inkesta maiatzaren 7tik 21era arte erantzun ahal izango da. Horrez gain, tailer irekia antolatuko da ekainaren 2an.

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanoko eta Lemoako Udalek berritu egin dute kirol instalazioen erabilerarako hitzarmena

Amorebieta-Etxanoko eta Lemoako Udalek berritu egin dute kirol instalazioen erabilerarako hitzarmena

2018/05/15

• Lemoan erroldatuta dauden biztanleei Larreako kiroldegian abonua eginez gero, Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden erabiltzaileei aplikatzen zaien kuota berbera aplikatuko zaie. • Honez gain, Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden hiritarrei, Lemoako igerileku irekietan abonua eginez gero, Lemoan erroldatuta dauden erabiltzaileei aplikatzen zaien kuota berbera aplikatuko zaie.

Gehiago irakurri

Irekita dago Larrea kiroldegiko 2018ko uztaileko ikastaroetan izena emateko epea

Irekita dago Larrea kiroldegiko 2018ko uztaileko ikastaroetan izena emateko epea

2018/05/16

• Erabiltzaileek ez dute zertan Larreara joan aurretiko izen-ematea egiteko, eta etxetik gauza dezakete, Internet erabilita.

Gehiago irakurri

Umeen tanborrada 2018

Umeen tanborrada 2018

2018/05/16

Izena emateko epea maiatzaren 21etik ekainaren 8ra arte

Gehiago irakurri

Tailer irekia - Euskararen erabileraren inguruko saioa

Tailer irekia - Euskararen erabileraren inguruko saioa

2018/05/22

Zein da euskararen egoera Amorebieta-Etxanon? Zelan handituko dugu erabilera? Erdu ekainaren 2an antolatuko dugun tailer irekira! 10:00etatik 13:00ak arte, Zelaietan.

Gehiago irakurri

Gosari Gozoak - Alex Txikon

Gosari Gozoak - Alex Txikon

2018/05/25

Ekainaren 12an goizeko 09:30ean, Gosari Gozoak ekimenaren 4. saioa izango dugu. Gonbidatu ezaguna izango dugu Urtzan: Alex Txikon mendizalea.

Gehiago irakurri

Erabiltzaileen asebetetze-inkesta Udalaren kirol zerbitzuei buruz

Erabiltzaileen asebetetze-inkesta Udalaren kirol zerbitzuei buruz

2018/06/05

Ekainaren 5ean hasi, eta hilaren amaierara arte erantzun ahalko dute interesdunek. Larrea kiroldegian eta www.ametx.eus webgunean eman daiteke Udalaren kirol zerbitzuei buruzko iritzia.

Gehiago irakurri

Ekainaren 15ean, Euskaraldiaren aurkezpena

Ekainaren 15ean, Euskaraldiaren aurkezpena

2018/06/04

Euskaraldia ekimena Zornotzan aurkeztuko da ekainaren 15ean, 20:00etan, Pike Parketik abiatuta.

Gehiago irakurri

Melocotones de Viña liburuaren aurkezpena

Melocotones de Viña liburuaren aurkezpena

2018/06/11

Lola López de Lacalle zornotzarrak idatzitako liburua. Ekainaren 13an. 20.00. Auditorioan.

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanon berrikuntzekin hasi da igerilekuen denboraldia: Ganeko aldagelak eta berdegunea handitu dira

Amorebieta-Etxanon berrikuntzekin hasi da igerilekuen denboraldia: Ganeko aldagelak eta berdegunea handitu dira

2018/06/13

• Aurten igerilekuak bi aste beranduago zabalduko dira Ganeko aldagelak handitzeko egindako lanengatik. Halaber, bi aste beranduago itxiko dira. • Igerilekuen ingurua ere handitu da. Aurrerantzean erabiltzaileek 7.500 m2 gehiago dituen berdegunea izango dute. • Estali gabeko igerilekuak ekainaren 30etik irailaren 30era zabalik egongo dira, 11:00etatik 21:00etara, irailean izan ezik irekita egongo direla 12:00etatik 19:00etara.

Gehiago irakurri

Haizetara fanfarre eta kale musikaren XIII. edizioan, nazioarteko bederatzi banda lehiatuko dira asteburu honetan

Haizetara fanfarre eta kale musikaren XIII. edizioan, nazioarteko bederatzi banda lehiatuko dira asteburu honetan

2018/06/19

• Jaialdi honen XIII. edizioa ekainaren 22tik 24ra izango da. • Hiru egunetan, Frantzia, Erresuma Batua, Tenerife, Italia, Ciudad Real, Argentina, Catalunya eta Euskadiko taldeak arituko dira Amorebieta-Etxanoko kaleak musikaz eta giro onez betetzen. • Jaialdia lehiaketa bat da eta hainbat sari eskuratzeko lehiatuko dira: bandarik onenaren saria, instrumentistarik onenari saria eta publikoaren saria.

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanoko Zubiaur Musika Eskolak kontzertu bi eskainiko ditu ikasturtea amaitzeko

Amorebieta-Etxanoko Zubiaur Musika Eskolak kontzertu bi eskainiko ditu ikasturtea amaitzeko

2018/06/19

• Amorebietako Udal Musika Eskolak ikasturtea amaitzeko antolatu du egitarau hau. • Kontzertuak ekainaren 20an eta 21ean izango dira. • Kontzertuak Zornotza Aretoan eta Herriko plazan izango dira.

Gehiago irakurri

Pastors of Muppets Haizetara 2018ko banda irabazlea

Pastors of Muppets Haizetara 2018ko banda irabazlea

2018/06/25

• Talde frantziarra 9 taldeetatik aukeratua izan da epaimahaiaren eskutik. • Publikoaren sari berezia Traperistak bandarentzat izan da. • Sergi Torrents hautatu da instrumentistarik onena.

Gehiago irakurri

Marmitako txapelketa 2018

Marmitako txapelketa 2018

2018/07/17

Izena emateko epea ekainaren 27tik uztailaren 13ra Izen emateko aurreko urtean bezala Ametx Txartela aurkeztu behar da Txapelketa uztailaren 21ean izango da

Gehiago irakurri

Udalak udako hilabeteetan irakurketa sustatzeko programa jarri du martxan

Udalak udako hilabeteetan irakurketa sustatzeko programa jarri du martxan

2018/06/27

• Udal liburutegiak Itsu-Itsuan egitaraua antolatu du, liburu bat “itsuan” aukeratzeko, haren egilea edo izenburua ezagutu barik. • Helburua, liburuak aukeratzeko betiko moduekin apurtzea eta udan irakurketa sustatzea da. • Ekainaren 28tik irailaren 15era, Zornotzako liburutegiko hainbat liburu bilduta egongo dira, eta irakurleei euren aukeraketan gidatzeko zenbait pista izango dituzte. • Egitarauan parte hartzen dutenak, Zinemaldia 2018ko film baterako bi sarreren zozketan sartuko dira.

Gehiago irakurri

Marmitako Egunean, Euskaraldia su txikian!

Marmitako Egunean, Euskaraldia su txikian!

2018/07/03

Uztailaren 21ean Euskaraldiaren simulakroa egingo dugu Zornotzan: Marmitako Egunean euskaraz egiteko prest? Eman izena eta “Ahobizi” edo “Belarriprest” rola aukeratu!

Gehiago irakurri

Enrike Renteria pintura-lehiaketaren XXI. edizioa egingo da Amorebieta-Etxanon

Enrike Renteria pintura-lehiaketaren XXI. edizioa egingo da Amorebieta-Etxanon

2018/07/05

• Lehiaketak bi modalitate ditu: aire zabaleko pintura-lehiaketa tradizionala eta “Zintzilik” lehiaketa, herriko balkoietan ikusgai jartzen den obra onena saritzeko. • Epaia uztailaren 8an (igandea) jakinaraziko da, 18:00etan, Zelaieta Zentroko entzunaretoan. • Pintore zornotzar ezaguna Euskal Artisten Elkarte ospetsuko kide izan zen.

Gehiago irakurri

Emakume solidario talde bat izango da 2018ko Karmengo jaien pregoilaria

Emakume solidario talde bat izango da 2018ko Karmengo jaien pregoilaria

2018/07/05

• Ongi Etorri Errefuxiatuak, Cáritas, Udalen, Kidenda eta Asociación Española contra el Cáncer elkarteetako bost ordezkarik irakurriko dute aurtengo jaietako pregoia. • Helburua, emakumeak gure gizartean betetzen duen lekua balioztatzea eta bere esfortzua eta lana ikusgai bilakatzea da. • Doctor Deseo, Reincidentes, Zea Mays, edo Hesian izango dira jaietan arituko diren taldeetako batzuk. • Danborrada, marmitako lehiaketa eta kontzertuak jaietako ekitaldi azpimarragarrienetako batzuk baino ez dira. • Antzerkiak, bere adierazpen anitzetan (kalekoa, umeei zuzendutakoa…), dantzak eta arte eszenikoek, orokorrean, oso leku garrantzitsua beteko dute jaietako programazioan. • Amorebieta-Etxanoko Udalak eraso sexistarik gabeko jaiak gura ditu. Eta ez jaiak bakarrik, baita eguneroko jarduna ere. Horregatik, uztailaren 15ean, 20an eta 21ean Beldur barik espazioa instalatuko du Ixerbekoan.

Gehiago irakurri

Yohana Soldevilla eta Iñaki Olabarri Enrike Renteria pintura-lehiaketaren XXI. Edizioaren irabazleak

Yohana Soldevilla eta Iñaki Olabarri Enrike Renteria pintura-lehiaketaren XXI. Edizioaren irabazleak

2018/07/09

• Lehiaketak Enrike Renteria margolari ospetsua omentzen du • Lehiaketa Zornotza Arte eta Kultura Elkarteak antolatu du, Ametx kulturaren udal-erakundeak lagunduta.

Gehiago irakurri

Udalak Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) ebaluazioa eta diagnostikoa egin du

Udalak Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) ebaluazioa eta diagnostikoa egin du

2018/07/12

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako prozesu parte-hartzailean zornotzarren iritzi eta ekarpenak jaso dira.

Gehiago irakurri

"Zornotza 11 kolore" kalejira Santanatxu egunean

"Zornotza 11 kolore" kalejira Santanatxu egunean

2018/07/25

Uztailaren 27an, Santanatxu egunean, kultur aniztasunaren aldeko kalejira egingo dugu Zornotzan lehen aldiz. 19:30ean Ganeko frontoitik abiatuko da.

Gehiago irakurri

Zelaietako egitaraua 2018ko iraila-abendua

Zelaietako egitaraua 2018ko iraila-abendua

2018/08/31

Jadanik kalean dago abendura arteko Zelaietako programazioa dakarren eskuorria: ikastaroak, ume eta gazte ekintzak, erakusketak, libututegia… Ikastaroetan izena emateko epea datorren irailaren 3an hasten da.

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanoko euskaltegien 2018-2019 ikasturteko matrikula-aldiaren hasiera

Amorebieta-Etxanoko euskaltegien 2018-2019 ikasturteko matrikula-aldiaren hasiera

2018/09/04

Amorebieta-Etxanoko Udalak, Zornotza Udal Euskaltegiak, AEK-k eta Zornotzako Barnetegiak hasiera eman diote 2018-2019 ikasturteko matrikula-aldiari.

Gehiago irakurri

Luis Miguel Gómez, Koldo Etxebarria  eta Jesús Lizaso artisten lanek osatzen dute Aldundiak sustatzen duen Bosteko-ren XXI. edizioa

Luis Miguel Gómez, Koldo Etxebarria eta Jesús Lizaso artisten lanek osatzen dute Aldundiak sustatzen duen Bosteko-ren XXI. edizioa

2018/09/06

Hiru artista bizkaitarren erakusketaren komisarioa Iñigo Sarriugarte Gómez da eta izena “Isilunearen poetikak, oihartzuna sortzen duten esentziak - Poéticas del silencio, esencias en resonancia” da. Bosteko-k, berriz ere, Bizkaia zeharkatuko du eta ekitaldiaren hasiera Amorebieta-Etxanon izango da, irailaren 6an; ostean Arrigorriaga, Leioa, Basauri eta Getxo bisitatuko ditu.

Gehiago irakurri

Zelaietako ikastaroetako lanen erakusketa

Zelaietako ikastaroetako lanen erakusketa

2018/09/19

Ikastaroetan egindako lanak ikusgai Zelaietako 1.pisuan irailaren 17tik 30era: bitxigintza, eskulanak, puntua, joskintza…

Gehiago irakurri

Euskaraz egingo diren ibilaldi gidatuak antolatu ditu Ametx erakunde autonomoak

Euskaraz egingo diren ibilaldi gidatuak antolatu ditu Ametx erakunde autonomoak

2018/09/25

• Oraingoan hurbileko ingurutik apur bat urrundurik gauzatuko ditugu ibilaldiak. Urruntze horretarako, Amorebieta-Etxanoren ezkerraldera eta eskuinaldera begira jarri gara, eta mendebaldetik ekialdera eragingo gaitu udazkeneko haize epelak, 12-15 kilometro inguruko ibilaldiak eginez. • Ibilaldiak urriaren 20an eta 27an, eta azaroaren 10ean eta 17an izango dira, goizeko 8:00etan hasita. • Autobus zerbitzua izango da etapak hasten eta amaitzen diren lekuetarako, eta Nafarroako parkina izango da batzeko tokia. • Informazio gehiago nahi izanez gero, www.ametx.eus web orrian begira daiteke. Zelaieta zentroan eman beharko da izena, irteerak baino bi egun arinago beranduen jota. Leku kopurua mugatua da.

Gehiago irakurri

'Wenses y Lala' antzezlanarekin hasiera emango zaio Zornotza Aretoko denboraldiari

'Wenses y Lala' antzezlanarekin hasiera emango zaio Zornotza Aretoko denboraldiari

2018/10/03

• Ikuskizuna ostiral honetan ikusi ahal izango da, urriak 5, 20:15ean • Programazio berriak dantza, antzerkia, musika eta zinea biltzen ditu, gustu guztietarako eskaintza eta jende guztiarentzat

Gehiago irakurri

Luna Dangelis youtuberra eta Zwei Japoniako emakumeen rock taldea izango dira eskaintza gastronomiko zabala izango duen Mangamoreko edizio honetako gonbidatu nagusiak

Luna Dangelis youtuberra eta Zwei Japoniako emakumeen rock taldea izango dira eskaintza gastronomiko zabala izango duen Mangamoreko edizio honetako gonbidatu nagusiak

2018/10/08

• Japoniako kultura eta manganimearen jaialdia urriaren 12tik 14ra izango da Amorebieta-Etxanon • Programan kontzertu bi nabarmendu beharra dago: Behotsik Bilbao Orkestrarena eta Onigiri Cosplay Ani-Son Stage talde japoniarrarena. • Gune gastronomiko berri bat egongo da aurten Zubiondo plazan; hainbat food truck egongo dira

Gehiago irakurri

Mangamore jaialdiak milaka bisita izan ditu asteburuan, eta bisitariek programatutako 100 jarduera baino gehiagotan parte hartu ahal izan dute

Mangamore jaialdiak milaka bisita izan ditu asteburuan, eta bisitariek programatutako 100 jarduera baino gehiagotan parte hartu ahal izan dute

2018/10/17

• Hauexek izan dira parte-hartzaile gehien izan dituzten ekintzak: Behotsik orkestraren ostiraleko kontzerta, larunbateko Cosplay txapelketa eta Zwei taldearen kontzertua, eta igandeko Dance lehiaketa • Luna Dangelis eta Deiak-ekin egindako topaketetan mila pertsona baino gehiago bildu ziren larunbatean zein igandean • Hitzaldi eta aurkezpenetan, halaber, aurreko urteetan baino jende gehiagok hartu du parte, batik bat, Noh antzerkian eta Jasone Irastorzak emakumeei eta bideojokoei buruz eskainitako hitzaldian

Gehiago irakurri

Irakurketa Kluba EUSKERAZ

Irakurketa Kluba EUSKERAZ

2018/10/18

Hilean behin, aurretik irakurritako liburu bati buruzko komentarioak. Asteazkenetan.

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanoko Udalak hiru tailer antolatu ditu emakumeen ahalduntzea bultzatzeko

Amorebieta-Etxanoko Udalak hiru tailer antolatu ditu emakumeen ahalduntzea bultzatzeko

2018/10/29

• Musika kritikoko laborategiak gaur egun gazteek entzuten duten musikan dagoen matxismoaren gainean gogoeta egin nahi du. • Autodefentsa tailer bi egongo dira gazteentzat zein helduentzat. Tailer hauetan eraso matxista baten aurrean erabiltzeko tresnak eskainiko dira.

Gehiago irakurri

Irekita dago Larrea kiroldegiko 2019ko urtarriletik martxora bitarteko ikastaroetan izena emateko epea

Irekita dago Larrea kiroldegiko 2019ko urtarriletik martxora bitarteko ikastaroetan izena emateko epea

2018/11/12

Erabiltzaileek ez dute zertan Larreara joan aurretiko izen-ematea egiteko, eta etxetik gauza dezakete, Internet erabilita.

Gehiago irakurri

Kirol zerbitzuetako abonuetan aldaketak egiteko epea irekita

Kirol zerbitzuetako abonuetan aldaketak egiteko epea irekita

2018/12/17

Abonodunak diren erabiltzaileek 2019ko urtarrilaren 4a baino lehen eskatu ahalko dituzte aldaketak.

Gehiago irakurri

Gabonak heldu dira Amorebieta-Etxanora ekintza programa zabal batekin

Gabonak heldu dira Amorebieta-Etxanora ekintza programa zabal batekin

2018/12/13

• Gabonetako kontzertua, Olentzeroren bisita edota Errege Magoen Kabalgata Gabon hauetako programaren barruan daude. • Abenduaren 26tik 30era Zelaieta Zentroan “Gabonetan Jai” umeentzako programa antolatu da. • Abenduaren 31n zornotzarrek urteari agur esateko aukera izango dute San Silvestre lasterketarekin.

Gehiago irakurri

Zornotza Aretoak 25 urte egingo ditu erreferente kultural gisa

Zornotza Aretoak 25 urte egingo ditu erreferente kultural gisa

2018/12/17

“Los últimos visitantes” ikuskizuna eskainiko da Aretoan. Aretoaren 25 urte hauetan arrasto berezia utzi duten sei pertsonaiarekin antitertulia bat “Julietas Romeo Circo” ikuskizuna estreinatuko da urtarrilaren 7an. Zirko garaikideko ikuskizun bat da, euskal zirkuaren aldeko apustua egiten duena.

Gehiago irakurri

Kontu-Leku 2019

Kontu-Leku 2019

2018/12/27

Literatur Tailerra Haur eta familientzat. Dinamizatzailea: Aitor Ormaetxea. Ipuinak, kontuak, altzo-jolasak, musika, ......

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanon egingo da Zornotza Nazioarteko Krosaren 65. edizioa

Amorebieta-Etxanon egingo da Zornotza Nazioarteko Krosaren 65. edizioa

2019/01/03

• Hitzordua igande honetan, urtarrilaren 6an, izango da, eta nazio mailako atleta hoberenek eta nazioarteko goi mailakoek hartuko dute parte. • Kros honen historian zehar, atletismoaren zenbait espezialitatetan Joko Olinpikoetako edo Munduko txapeldun absolutuak izan diren 50 atleta inguru igaro dira Jauregibarriako zelaietatik.

Gehiago irakurri

Errege Magoak Amorebieta-Etxanora helduko dira musikaz, argiz eta ilusioz beteriko karrozetan

Errege Magoak Amorebieta-Etxanora helduko dira musikaz, argiz eta ilusioz beteriko karrozetan

2019/01/03

• Larunbatean, urtarrilak 5, kabalgata arratsaldeko 18.00etan hasiko da Biarritz industrialdean eta Herriko Plazan amaituko da, non umeak Errege Magoekin egoteko aukera izango duten • Herritar guztiek parte hartu ahal izango dute argiz, musikaz eta gozokiz betetako kabalgatan

Gehiago irakurri

Olga Sanchez. KONTARI & KANTARI. Musikoterapia

Olga Sanchez. KONTARI & KANTARI. Musikoterapia

2019/01/11

Kontari eta Kantari musika tailer bat da, ipuinak eta musika batera dantzatzen. Ahotsa, tresnak eta gorputza.

Gehiago irakurri

Asteburuetan IKASGELA zabalik

Asteburuetan IKASGELA zabalik

2019/01/29

Ekainaren 16ra arte.

Gehiago irakurri

Herri kiroletako topaketa arrakastatsua Larrea kiroldegian

Herri kiroletako topaketa arrakastatsua Larrea kiroldegian

2019/01/31

Eskola mailako Herri Kirolen txapelketako topaketa izan zen joan den igandean. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatua, Bizkaiko Herri Kirolen federazioak babesa izan zuen ekitaldiak.

Gehiago irakurri

Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak agortuta

Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak agortuta

2019/02/07

Musua ikuskizuna Amorebieta IV frontoian eskainiko dute martxoaren 1ean 17:30an

Gehiago irakurri

Korrika egiteko lau zinta berri Larrea kiroldegian

Korrika egiteko lau zinta berri Larrea kiroldegian

2019/02/11

Larrea kiroldegiko fitness gimnasioaren prestazioak hobetzeko neurrien lehenengoa da hau. Bizikleta eta muskulaziorako makina gehiago ere izango da bertan luze gabe, eta espazioaren berrantolaketa ere bai, egokitze lanak egiten direnean.

Gehiago irakurri

AMODIOZKO IPUINAK. Ipuin-kontalaria helduentzat.

AMODIOZKO IPUINAK. Ipuin-kontalaria helduentzat.

2019/02/12

Maite Arrese (ahotsa) & Mau Ziemkiewick (bibolina)

Gehiago irakurri

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek hasiera emango die Amorebieta-Etxanoko inauteriei

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek hasiera emango die Amorebieta-Etxanoko inauteriei

2019/02/21

• Ekintzak martxoaren 1ean hasiko dira. Egun horretan Perubele etorriko da. • Antzerkia, dantza, musika eta mozorroak, guzti hauek ez dira faltako Amorebieta-Etxanoko inauterietan

Gehiago irakurri

Kaleko kirol egituretan esku hartze programa

Kaleko kirol egituretan esku hartze programa

2019/02/22

Hainbat dira udalerrian kirolean jarduteko dauden azpiegiturak. Ahalegin berezia egingo da bitarteko horiek baldintza egokietan mantentzeko. Hiritarren kolaborazioa ezinbestekoa da.

Gehiago irakurri

Zabalik dago apiriletik ekainera bitarteko kirol jardueretan izena emateko epea

Zabalik dago apiriletik ekainera bitarteko kirol jardueretan izena emateko epea

2019/02/25

Ametx erakundearen web bidez izena eman ahal da formulario bat betez. • Era berean, ikastaroetan lekua esleitzen zaien eskatzaileek on line egin ahal dute ordainketa.

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanok Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du

Amorebieta-Etxanok Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du

2019/02/25

• Antzerkia, tailerrak eta hitzaldiak izango dira martxoaren 8ko programazioaren protagonista. • Martxoaren 9an Zubiondo parkean Emakume Nekazari eta Artisauen XXII. Azoka egongo da.

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanoko Udalak aurrekontu parte-hartzaileetarako herritarren proposamenak jasoko ditu

Amorebieta-Etxanoko Udalak aurrekontu parte-hartzaileetarako herritarren proposamenak jasoko ditu

2019/02/26

• Martxoaren 1etik aurrera, zornotzarrek beraien ekarpenak egin ahal izango dituzte, 2020ko kontuetan sartzeko • Inbertsioen %25 aurrekontu parte-hartzaileetan egingo diren proposamenen proiektuetarako izango da, hau da, 840.000 euro

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanok bizikletak garbitzeko gune bat martxan jarri du Gure Kirolaken

Amorebieta-Etxanok bizikletak garbitzeko gune bat martxan jarri du Gure Kirolaken

2019/03/01

• Bizikletak astelehenetik igandera 08:00etatik 22:00etara garbitu ahal izango dira. • Aurrekontu parte-hartzaileen bidez bizikletak garbitzeko leku ordenatu eta kontrolatu bat eskatzen zuten zornotzarrei erantzun nahi die honekin Amorebieta-Etxanoko Udalak.

Gehiago irakurri

Ibiliaz ezagutu. Ibilaldi gidatuak mendian zehar euskaraz ibiltzeko

Ibiliaz ezagutu. Ibilaldi gidatuak mendian zehar euskaraz ibiltzeko

2019/03/04

• Bizkaiko 4 naturagune babestuetan barrena ibiliko gara oraingo honetan, 12-16 kilometro inguruko ibilaldiak eginez. • Ibilaldiak martxoaren 30ean, apirilaren 6an eta maiatzaren 4an eta 11n izango dira, goizeko 8:00etan hasita. • Autobus zerbitzua izango da etapak hasten eta amaitzen diren lekuetarako, eta Nafarroako parkina izango da batzeko tokia. • Zelaieta zentroan eman beharko da izena, irteerak baino bi egun arinago beranduen jota. Leku kopurua mugatua da.

Gehiago irakurri

"El viajero" erakusketaren aurkezpena martxoaren 13an izango da

"El viajero" erakusketaren aurkezpena martxoaren 13an izango da

2019/03/11

Datorren asteazkenean, martxoaren 13an, Lakak bere "El viajero" erakusketaren aurkezpena egingo du Zelaietako erakusketa gelan arratsaldeko 19:00etan. Gonbidatuta zaudete!

Gehiago irakurri

Euskaraldiko azken galdetegia betetzeko epea zabalik

Euskaraldiko azken galdetegia betetzeko epea zabalik

2019/03/20

Martxoaren 30era arteko epea dago 3. galdetegia betetzeko eta irailerako atera nahi ditu azken emaitzak Soziolinguistika Klusterrak

Gehiago irakurri

Zinema, Zornotza Aretoaren 25. urteurrenaren protagonista

Zinema, Zornotza Aretoaren 25. urteurrenaren protagonista

2019/03/21

• Datorren asteartean, martxoak 26, zinemari buruzko hitzaldi bat egongo da Aretoan, doakoa eta publiko guztientzat. • Hitzaldian Lara Izagirre, Arkaitz Basterra, Gaizka Bourgeaud eta Rafa Escolarrek parte hartuko dute.

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanok bere jaietako pertsonaia marrazten du

Amorebieta-Etxanok bere jaietako pertsonaia marrazten du

2019/03/25

• Gaur hasi eta maiatzaren 31ra arte, herriko jaietako pertsonaia sortzeko aukera izango dute zornotzarrek. • Proiektua irabazten duenari 3.000 euroko saria emango zaio.

Gehiago irakurri

400 ikaslek baino gehiagok beraien etorkizuna zehaztuko dute, Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako II. Enplegu eta Formazio Azokan

400 ikaslek baino gehiagok beraien etorkizuna zehaztuko dute, Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako II. Enplegu eta Formazio Azokan

2019/03/26

• Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagunduko du martxoaren 28an Zelaieta Zentroan egingo den jardunaldi hau. • Prestakuntza azokak ondokoak izango ditu: LEGO Serious Play tailerrak, etorkizuneko sektore ekonomikoei buruzko hitzaldiak, bisita gidatuak ikasle eta gurasoentzat eta ikasketa zentroetako standak. • Enplegu azokan enpresa standak egongo dira lana bilatzeko.

Gehiago irakurri

Zabalik dago 2019ko udalekuetan izena emateko epea

Zabalik dago 2019ko udalekuetan izena emateko epea

2019/04/01

• Kanpaina 4 eta 10 urteko umeei zuzenduta dago. • Datorren astelehenetik apirilaren 30era arte umearen izena eman ahal izango da, ekainerako eta uztailerako antolatutako ekintzetan parte hartzeko.

Gehiago irakurri

YOGIPUINAK

YOGIPUINAK

2019/04/01

Ipuinak + yoga. 5-10 urteko haurrentzat. Apirilak 6, 12.00. Gonbidapena beharrezkoa da (Liburutegian hartu)

Gehiago irakurri

Zelaieta zentroak Santiago Yanizen “Bizkaia Izadi sublimea” erakusketa hartuko du

Zelaieta zentroak Santiago Yanizen “Bizkaia Izadi sublimea” erakusketa hartuko du

2019/04/02

• Bost lekuei buruzko argazkiak bilduko ditu erakusketak: San Juan de Gaztelugatxeko ingurua; Otxarretako basoak, Gorbeiako natura parkean; Getxo eta Barrika udalerrien arteko kostaldea; Urkiola Parkea eta Belaustegiko ur jauziak (Gorbeiako natura parkean). • Erakusketa honekin batera, “Euskal Herria ahaztezina / Euskal Herria inolvidable” ikusgai egongo da eta ondoren, hitzaldi bat egongo da ostegunean, apirilaren 4an 19.00etan.

Gehiago irakurri

Lehen Sorospenen ikastaroa Larrea kiroldegian

Lehen Sorospenen ikastaroa Larrea kiroldegian

2019/04/08

ASFEDEBIk eskainiko du, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Ametx erakunde autonomoaren lankidetzarekin. 30 orduko ikastaroa izango da, 20 ordu on line eta 10 ordu presentzial, egun batean egitekoak. Luze gabe indarrean sartuko den legea betetzea erraztuko die kirol arloan dihardutenei (boluntarioak barne).

Gehiago irakurri

Asteazken honetan Zornotza Aretoan ikusgai egongo da duela gutxiko Amorebieta-Etxanoren historiari buruzko dokumentala

Asteazken honetan Zornotza Aretoan ikusgai egongo da duela gutxiko Amorebieta-Etxanoren historiari buruzko dokumentala

2019/04/08

• “Zornotzarra naz eta harro nago” izenburua duen filma asteazken honetan ikusi ahal izango da, apirilak 10, 20:00etan. • Dokumentalak herrian bizi izan diren eta bizi diren hainbat lagunen testigantzak biltzen ditu eta beste hainbat arloren artean, kultura, euskara edo politikan izandako beraien esperientziak kontatuko dituzte.

Gehiago irakurri

Larreako fitness gimnasioa zabalik igande eta jaiegunetan

Larreako fitness gimnasioa zabalik igande eta jaiegunetan

2019/04/30

Maiatzaren 1ean hasita, zabalik egongo da Larrea kiroldegiko gimnasioa igande eta jaiegunetan. Instalazioaren ordutegia 9:00etatik 13:30era izango da.

Gehiago irakurri

Zuzeneko musika entzungai Amorebieta-Etxanoko ermita eta elizetan Eleizetan programarekin

Zuzeneko musika entzungai Amorebieta-Etxanoko ermita eta elizetan Eleizetan programarekin

2019/05/06

• Programa honen XX. edizioa maiatzaren 11n hasiko da eta herriko bost ermita eta elizetan egingo da • Kontzertuen artean: Lulavai, Alos Quartet, José Luis Nieto, Musikeneko Hazkunde hirukotea eta Begoña Olavide eta Javier Bergia bikotea.

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanok Enrike Renteria pintura lehiaketaren XXI. edizioa antolatu du

Amorebieta-Etxanok Enrike Renteria pintura lehiaketaren XXI. edizioa antolatu du

2019/05/06

• Zornotzarrek beraien arte lanak marraztuko dituzte eta abuztuan ikusgai egongo dira • Deialdiaren barruan egongo da Zintzilik, herriko balkoietan jarritako lanik onenak saritzen dituena.

Gehiago irakurri

2019ko jaietako kartel lehiaketak

2019ko jaietako kartel lehiaketak

2019/05/10

Aurten lehiaketa bi izango dira, bat umeentzat eta bestea nagusientzat. Kartelak ekainaren 10era arte aurkeztu ahal dira. Nagusien kartel lehiaketan herri bozketa egongo da Zelaieta zentroan.

Gehiago irakurri

Irekita dago Larrea kiroldegiko 2019ko uztaileko ikastaroetan izena emateko epea

Irekita dago Larrea kiroldegiko 2019ko uztaileko ikastaroetan izena emateko epea

2019/05/20

• Erabiltzaileek ez dute zertan Larreara joan aurretiko izen-ematea egiteko, eta etxetik gauza dezakete, Internet erabilita.

Gehiago irakurri

Amorebieta-Etxanoko jaietako kontzertuen artean egongo dira Amparanoia, Esne Beltza, Nogen, Willis Drummond, Kaotiko, Ira edo Dvicio, beste batzuen artean

Amorebieta-Etxanoko jaietako kontzertuen artean egongo dira Amparanoia, Esne Beltza, Nogen, Willis Drummond, Kaotiko, Ira edo Dvicio, beste batzuen artean

2019/05/28

• Eskaintza zabala programatu da, publiko guztientzat. • Uztailaren 15etik 27ra ospatuko diren jaietako protagonistak izango dira kontzertuak, beste batzuen artean.

Gehiago irakurri