Albisteak
Helduentzako kontaketa
"Marokoko ipuinak": helduei zuzendutako kontaketa Maider Galarzaren eskutik, liburutegian.
Zelaietako kafetegia ustiatzeko eskaintzak aurkezteko epea zabalik
Proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 23an amaituko da, eguerdiko 14:00etan. Zelaieta zentroko harreran aurkeztuko dituzte interesdunek eskaintzak.
Zubiaur Musika Eskolak Gabonetako kontzertua eskainiko du
Zubiaur Musika Eskolak Gabonetako kontzertua eskainiko du, urtero legez. Ostiralean izango da, abenduaren 23an, 20:00etan Zornotza Aretoan.
Zabalik dago Zelaietan antolatutako ikastaroetan izena emateko epea
Abenduaren 22tik 30era arte.
Liburutegiko ordutegi berezia gabonetan
Abenduaren 23tik urtarrilaren 5era bitartean, 9:00etatik 20:00etara zabalik egongo da. Haur liburutegia 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. GOGORATU ikasgelak ordutegi berezia duela azterketa sasoian. Liburutegia itxita egongo da abenduaren 24 eta 31an eta urtarrilaren 6 eta 7an.
Amorebieta-Etxanok Zornotzako nazioarteko krosaren 63. edizioa hartuko du
• Froga igande honetan izango da, urtarrilak 8, eta bertan estatu mailako eta nazioarteko atleta onenek parte partuko dute • Emakumezko absolutoa 8,7 kilometroko ibilbidea izango du eta gizonezkoa 10,7 kilometrokoa. Gainera, lasterketa paralinpiko bat eta gizon-emakumezko herri-lasterketa bat egingo da nahi duen pertsonari zabaldua
Errege Magoak Amorebieta-Etxanora helduko dira kabalgata parte-hartzailean
• Ostegunean, urtarrilak 5, kabalgata arratsaldeko 18.00etan hasiko da Biarritz industrialdean eta Herriko Plazan amaituko da, non umeak Errege Magoekin egoteko aukera izango duten • Herritar guztiek parte hartu ahal izango dute argiz, musikaz eta gozokiz betetako kabalgatan
Haur eta helduentzako tailerrak liburutegian
Haurrei zein helduei zuzendutako jardueretan izena- emateko epea urtarrilaren 9tik 20ra zabalduko da. Haurrentzako "Kontu- leku", "Irakurketa kluba", "Kaligramen tailerra", "Istorio harri-garriak sortzeko tailerra" eta hilean behin ipuin- kontaketa saioak. Bestalde, helduei zuzendutako idazketa eta sormen tailerrak programatu dira, "Sormen idazketa tailerra", Danele Sarriugarte idazleak dinamizatuta eta, gaztelaniaz, "Taller de iniciación a la escritura creativa". Honez gain, mintzapraktika taldeetan izena- emateko epea, urtarrilaren 9tik 19ra zabalduko da.
Haurrentzako ipuin- kontaketa
"Saharako ipuinak" haurrentzako ipuin- kontaketa entzuteko aukera liburutegian. Desertu zabaletik Euskal Herriko txokoetara datozen gatz zaporeko eta eguzki koloreko ipuinak kontatuko ditu Dorleta Kortazarrek. NOIZ: larunbatean, urtarrilaren 14an. ORDUTEGIA: 3 eta 5 urte bitarteko umeentzako saioa 12:00etan izango da eta 12:30ean, 6 urtetik gorakoentzat.
Haurrentzako tabletak liburutegian
Tabletak erabiltzeko aukera izango dute haurrek liburutegian. Haurrentzat teknologia berriak arrunt bihurtzeaz gain, gurasoekin batera informazioa bilatu eta kontsultak egiteko bideratuko dira. Informazio gehiago liburutegian.
Zornotza Aretoan hogeita hamar ikuskizun baino gehiago taularatuko dira denboraldi berrian
• Urtarriletik ekainera bitarteko programazio berriak hainbat ikuskizun jasotzen ditu familia osoarentzat • Gustu eta publiko guztientzako proposamenak dira, dantza, antzerkia, musika, zinea eta familientzat eta umeentzat prestatutako ikuskizunak.
Ipuin-kontalaria: Ixabel Agirresarobe
OTSAILAREN 11an JOXE MOXE KITARRAREN bordan kontatutakoak 12.00 ... (3/5 urte) 12.30 ... (6/+ urte)
Larrea kiroldegiko fitness gimnasioa zabalik egongo da igande goizetan
• Otsailaren 12tik aurrera jarriko da indarrean ordutegiaren handiagotzea. • Gainerako orduetan bezala, begiralea izango da bertan, ariketetan laguntzeko eta zuzentzeko. • Goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30era erabili ahalko dute fitness gimnasioa interesa duten guztiek.
Irekita dago Larrea kiroldegiko 2017ko uztaileko ikastaroetan izena emateko epea
• Erabiltzaileek ez dute zertan Larreara joan aurretiko izen-ematea egiteko, eta etxetik gauza dezakete, Internet erabilita.
Amorebieta-Etxanoko jaiei buruzko inkesta zabaldu du Udalak, hiritarren iritzia jasoz, jaiok Zornotzak eta Zornotzarentzat egindakoak izan daitezen
Inkesta udalerriko etxeetara bidaliko da, eta on-line ere eman daitezke erantzunak.
Aste Santuko Ludoteka berezia
2 TXANDA eskaintzen dira, (Txanda bakar baten parte hartu ahal izango da): 1. txanda: apirilaren 10etik 12ra. 2. txanda: apirilaren 18tik 21era. Ordutegia: 10:00-13:00
Euskaraz egingo diren ibilaldi gidatuak antolatu ditu Ametx erakunde autonomoak
• Paisaiaren edertasunaz gain, Bizkaiko eta Gipuzkoako kobetako batzuk kokatzen direneko lau paraje bisitatuko dira, gida euskaldunek lagunduta. • Ibilaldiak martxoaren 25ean eta apirilaren 1ean, eta maiatzaren 6an eta 13an izango dira, goizeko 8:00etan hasita. • Autobus zerbitzua izango da etapak hasten eta amaitzen diren lekuetarako, eta Nafarroako parkina izango da batzeko tokia. • Zelaieta zentroan eman beharko da izena, irteerak baino bi egun arinago beranduen jota.
Jan alai 2017
“Zornotzan JAN ALAI” Amorebieta-Etxanoko pintxo ibilbidearen seigarren deialdia maiatzaren 24tik 28ra egingo da. Lehiaketaren helburua herriko ostalaritza bultzatu eta dinamizatzea da.
Udaleku irekiak 2017
3 eta 10 urte bitarteko umeentzat izango dira (20017-2013an jaioak). 4 aste eskaintzen dira eta txanda bi, jantokiarekin eta jantokirik gabe. Izen ematea apirilaren 24tik maiatzaren 10era izango da Gazte Informazio Bulegoan.
Amorebieta-Etxanok Euskadiko Xake Txapelketaren XXXII. edizioa hartuko du
• Apirilaren 17tik 23ra bitartean ospatuko da lehiaketa Zelaieta zentroan. • Guztira 22 partaide izango dira txapelketan, eta irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du. • Partaideen artean Gabriel del Río maisua, Mikel Huerga nazioarteko maisua edota Sergio Trigo FIDE maisua izango dira, besteak beste
Ikasgela zabalik maiatza eta ekaineko asteburuetan
Azterketak hasteko diranez, Zelaietako IKASGELA zabalik egongo da maiatz eta ekaineko asteburuetan. Larunbatetan, goizez eta arratsaldez zabalduko da eta igandeetan, arratsaldez. Larunbatetako goizeko ordutegia ohikoa izango da; 10.00etatik 14.00etara eta arratsaldekoa, 16.00etatik 21.00etara. Igandeetakoa, 17.00etatik 20.00etara.
Eleizetan programaren XVIII. edizioak Amorebieta-Etxanoko ermita eta elizak ganbera-musikaz beteko ditu
• Antolatzaileek kontzertu guztietarako doako autobus bat jarriko dute. Autobusa kontzertua baino 30 minutu lehenago aterako da (45 minutu Bernagoitiara joateko)
Udako ikastaro trinkoa ZORNOTZA udal euskaltegian.
HABE C1 maila / EGA prestatzeko egunean bost orduko ikastaroa, ekainaren 2tik 29ra.
Umeen tanborrada 2017
Izena emateko epea ekainaren 9ra arte Gazte Informazio Bulegoan eta online
Zubiaur Zornotzako musika eskola - Matrikulazioa 2017/2018 zabalik
Epea: Maiatzaren 15etik ekainaren 9ra. • Ordutegia: astelehenetik ostiralera (13:00-18:30) • Tokia: Zubiaur Musika Eskola eta online. Elizalde kalea 2. • Tfnoa: 94 630 15 10
Derandein fundazioaren astea Amorebieta-Etxanon
Sahara azpi ekialdeko herrialdeetan (Etiopia eta Kenia nagusiki) umeen hezkuntzarekin zer ikusia duenarekin laguntza zuzena eskeintzea helburu duen fuindazio honek ekitaldiz betetako astea antolatu du Ametx erakunde autonomoaren eta Zornotza mendi taldearen lankidetzarekin
Kirol Campusa euskaraz 2017
Izena emateko epea ekainaren 1etik 15era Campusa abuztuaren 31tik irailaren 6ra burutuko da
Santiago Onaindia ikerketa bekaren 15. edizioa (2017)
Ametx erakunde autonomoak Santiago Onaindia Ikerketa Bekaren 15. edizioari dagokion deialdia onartu du, 2017ko maiatzaren 9ko, 17-88 zenbakidun Presidentearen dekretuaren bitartez.
Zornotzarrek “oso ongi” nota eman diete Amorebieta-Etxanoko jaiei, eta euren iraupenari eutsi nahi diote
• Jai-garaian, herritarren segurtasunak eta udalerriaren garbitasunak 10 puntutik 8 jaso dituzte • Udalak dagoeneko eskuratu ditu herritarrek parte hartzeko abiarazi zuen prozesuaren emaitzak; prozesu horretan bildu dira Amorebieta-Etxanoko biztanleek jaien inguruan dauzkaten iritzi eta iradokizunak • Gehiengoa jaiak orain arte izan duten luzaeraren alde agertzen da • Karmengo jaien kartela Mikel Berrojalbiz zornotzarrarena izango da.
Emakumez osatutako nazioarteko bederatzi talde hurbilduko dira Amorebieta-Etxanoko fanfarreen, banden eta kaleko musikaren Haizetara jaialdian
• Jaialdiaren XII. edizioa ekainaren 23tik 25era ospatuko da • Aurtengo edizioa emakumeengan pentsatuta antolatu da, emakumeek kaleko arteetan duten presentzia indartzeko eta ikusarazteko • Haizetara jaialdiak Belgika, Japonia, Frantzia, Danimarka, Erresuma Batua eta Argentinatik etorritako taldeak hartuko ditu gurean, baita Madril, Katalunia eta Euskaditik etorritakoak ere.
Balkan Paradise Orchestra, Haizetara 2017ko banda irabazlea
• Talde kataluniarra 9 taldeetatik aukeratua izan da epaimahaiaren eskutik • Publikoaren sari berezia Fanfarre Sugarri izan da. • Tell Tale Tusk hautatu da instrumentistarik onena (Fiona Feyk, Laura Inskipek eta Reyhan Yusufek osatzen duten taldea) • Hamabigarren edizioa emakumeek gehienez osaturiko taldeen edizioa izan da
Marmitako txapelketa 2017
Izena emateko epea Gazte Informazio Bulegoan ekainaren 29tik uztailaren 14ra arte
420 parte-hartzaile Amorebieta-Etxanoko 2017ko udalekuetan
• Ekainaren 26tik uztailaren 21era bitartean, udalerriko gaztetxoek primeran pasatzeko aukera izango dute kirol- eta kultura-jarduerez osatutako programa zabal batekin • Jarduera ugari aurreikusi dira, besteak beste: puzgarriak, ohe elastikoak, igerilekura joateko irteerak eta robotika
Eneko Atxa chef zornotzarra, Amorebieta-Etxanoko Karmengo jaietako pregoilaria
• Zornotzako sukaldariak, uztailaren 15etik 27ra luzatuko diren jaiei hasiera emango die • Ohi bezala, hainbat jardueraz betetako egitarau bariatua atondu da Amorebieta-Etxanoko jaietarako • Tamborrada, marmitako txapelketa eta kontzertuak jaietako ekitaldi nabarmenenak dira.
Amorebieta-Etxanoko Udalak Jose Mari Gonzalez “Sema” Ohorezko Danborrari izendatu du
• “Sema” Danborradako alma mater eta zuzendari izan zen 30 urtez. • Danborradako musika bandak, danborrari talde guztiekin eta ikusleekin batera, euskal doinu bat eskainiko digu, Karmengo jaietako ekitaldi ospetsuari amaiera emateko.
Amorebieta-Etxanoko Udala, berdintasunez jantzitako jaien aldeko kanpainaren sustatzaile
• Jaietan indarkeria sexualari aurre egiteko ekimenaren harira, herritar arruntak protagonista lanetan aritu diren hainbat bideo ekoiztu dira • Txosna eta barraketan mezuak zabalduko dira errespetuz jokatu eta edozein motatako eraso sexista arbuiatzeko eskatuz
DJ Jose AM, FM-ko koordinatzailea, hilaren 25ean, asteartea, Amorebieta Etxanon arituko da
• Carlos Jean ordezkatuko du, eskaini behar zuen emanaldia bertan behera geratu eta gero, arazo logistikoak direla-eta • DJ ospetsuaren emanaldia Zubiondon izango da, 23:00etan
Amorebieta-Etxanoko jaietan balantze positiboa eta sekulako jendetza
• Ekitaldi arrakastatsuenak: txupinazoa, danborrada eta marmitako lehiaketa • Gustu eta adin guztietarako jardueretan parte-hartze itzela • Udalak jaietako lehen gaueko eraso sexista gogor gaitzetsi du eta lanean tinko jarraituko du horrelakorik berriro gerta ez dadin
Zelaieta Zentroak urrian hasiko diren sormenezko hamabost bat ikastaro eskainiko ditu
• Urteko ikastaroen artean daude ekialdeko dantza, saloi dantza, yoga, mindfulness, bitxigintza, zur langintza eta puntua. • Interesatuta daudenek Zelaieta Zentroan eman dezakete izena datorren irailaren 26a baino lehen.
Amorebieta-Etxanoko euskaltegien 2017-2018 ikasturteko matrikula-aldiaren hasiera
Amorebieta-Etxanoko Udaleko kultura zinegotzia den Luciano Martínezek; Idoia Zuloagak, Zornotza udal euskaltegiaren zuzendariak; Marivi Zubiagak, Zornotzako barnetegiaren zuzendariak eta AEK-ko udalerriko arduraduna den Julio Aranguenak, zornotzar guztiak deitu nahi dituzte aurtengo ikastaroetan matrikulatzera eta euskaraz eta euskal kulturaz gozatzera.
Etxe-Irakurleak
Haur liburuen hautaketa egiten ikasteko programa. Euskeraz 5 saio. Astelehenetan. Hasiera: irailaren 25ean. 18.00/19.30 Izena ematea: Liburutegian Epea: Irailaren 19ra arte.
Puzgarriak Ganeko igerilekuetan
Eguraldiak eraginda, atzeratuta geratu da, beste egun baterako, irailaren 15erako Ganeko igerilekuetan programatuta zegoen puzgarrien jaialdia. Bere egunean iragarriko da data berria. Barkatu eragozpenak.
Zornotza Udal Euskaltegia 2017-18 ikasturtea. Matrikula zabalik
• Izen-ematea: Irailaren 1etik 25ra ZORNOTZA UDAL EUSKALTEGIAN. • Sarrera probak: Irailaren 26an (goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 17:00etan)
Ingelesa eta frantsesa liburutegian.
Ahozkotasuna indartzeko ekintzak. Ikasleriak Liburutegian dauden materialekin errekurtsoak gehitzeko aukera du.
Ume ekintzen egitaraua argitaratuta
Ametxek argitaratu du irailetik abendura antolatuko dituen umeentzako ekintzen egitaraua. Gure herriko txikiek ekintza desberdinak gozatzeko aukera izango dute: ipuinkontalariak, antzerkia, musika, jokuak,...
Txistu Egunaren XVII. edizioa ospatuko da larunbatean Amorebieta-Etxanon
• Eibar, Gasteiz, Bermeo, Durango, Sestao eta Amorebieta-Etxanokoak dira herriko zoko guztiak musikaz blaituko dituzten bandak. • Arratsaldeko 17:00etan emango zaie hasiera herrian zehar egingo dituzten kalejireei.
Ondarearen Europako jardunaldiak
Jardunaldietan ateak irekita daude eta, aparteko kasuetan eta egun jakin batzuetan baino ez, jendeari aukera ematen zaio bere ondarea eta historiarekin zerikusia duten bitarteko eta baliabide batzuetara iristeko eta horiek ezagutzeko.
Kalathras, arrakasta handiko otaku youtuberra, eta Japoniako turismo-bulegoko managerra Mangamoreko gonbidatu nagusiak izango dira
• Japoniako kulturari eta manganime delakoari buruzko jaialdiaren hamaikagarren edizioa urriaren 6tik 8ra ospatuko da, Amorebieta - Etxanon • Hainbat hitzordu programatu dira dagoeneko, besteak beste Areatzako Bandak anime abestien bertsioak joko ditu bertan eskainiko duen kontzertuan eta Lolita moda-desfilea egingo da, Tamara Ferrero diseinatzailearen eskutik. • Bertaratutakoek Japonian inspiratutako pintxoak dastatu ahal izango dituzte Luis Urrengoetxea etorbidearen inguruan
Jabier Muguruzaren “Harriaren hiztegia”, Bernardo Atxagaren testuak izango dituen kontzertuak hasiera emango dio Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoko denboraldi berriari
• Familia osoarentzat zuzendutako ikuskizuna, urriaren 6an izango da • Gustu eta publiko guztientzako proposamenak dira, dantza, antzerkia, musika, zinea eta familientzat eta umeentzat prestatutako ikuskizunak.
Euskaraz egingo diren ibilaldi gidatuak antolatu ditu Ametx erakunde autonomoak
• Arratiako bailaran aurki ditzakegun txoko ederrenetakoak bisitatuko dira oraingoan, 10-15 kilometro inguruko ibilaldiak eginez. Ikuspegi zoragarriak, auzo baketsuak eta lasaitasuna han eta hemen. • Ibilaldiak urriaren 28an eta azaroaren 4an, 18an eta 25ean izango dira, goizeko 8:00etan hasita. • Autobus zerbitzua izango da etapak hasten eta amaitzen diren lekuetarako, eta Nafarroako parkina izango da batzeko tokia. • Informazio gehiago nahi izanez gero, www.ametx.eus web orrian begira daiteke. Zelaieta zentroan eman beharko da izena, irteerak baino bi egun arinago beranduen jota. Leku kopurua mugatua da.
Larrea kiroldegia itxita ordu batzuetan azaroaren 2an
Azaroaren 2an, osteguna, arriskuen prebentzioaren gaineko prestakuntza saioa izango da Larrea kiroldegian bertako langileei zuzenduta. Ondorioz, instalazioak itxita egongo dira eguerdiko 13:00etatik arratsaldeko 15:00etara. Barkatu eragozpenak.
Internet eta sare sozialen aukera eta arriskuak nerabezaroan gurasoentzako tailerra
Zelaieta Zentroa. Azaroaren 29 18:30etan
Irekita dago Larrea kiroldegiko 2018ko urtarriletik martxora bitarteko ikastaroetan izena emateko epea
• Ametx erakundearen web bidez izena eman ahal da formulario bat betez.
Abenduaren 1ean hasten da GABONETAKO LUDOTEKA BEREZIAN parte hartzeko izena emateko epea.
Gabonetako argiak piztuko dira abenduaren 13an
Abenduaren 13an, arratsaldeko 17:30ean, Gabonetako argiak piztearekin batera, ekitaldia izango da Herriko plazan. Txokolate beroa, Zubiaur musika eskolako kideen musika ekitaldia eta txapak egiteko tailerra ere izango dira, bertaratzen diren guztientzat.
Kontu-leku liburutegian
Istorioak kontatzeko plazerra eta liburuen ezagutzak dakarren liluraz gozatzeko gunea. Tailerra haurraren gurasoekin batera burutuko da eta literaturarekiko zaletasuna sustatzeaz gain, umeen eta gurasoen arteko harremanak sendotzeko oso baliogarria da.
Amorebieta-Etxanok Nazioarteko Zornotza Krosaren 64. edizioa jasoko du
• Hitzordua igande honetan, urtarrilaren 7an, izango da, eta nazio mailako atleta hoberenek eta nazioarteko goi mailakoek hartuko dute parte. • Kros honen historian zehar, atletismoaren zenbait espezialitatetan Joko Olinpikoetako edo Munduko txapeldun absolutuak izan diren 49 atleta igaro dira Jauregibarriako zelaietatik.
Errege Magoak Amorebieta-Etxanora helduko dira
• Bihar, urtarrilak 5, kabalgata Biarritz industrialetik abiatuko da 18:00etan eta Herriko Plazan amaituko da. Bertan, txikienek Errege Magoekin egoteko aukera izango dute. • Udalerriko biztanle guztiak daude musikaz, argiz eta kolorez betetako desfile honetan parte hartzera deituta.
Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoak hamabi ikuskizun programatu ditu 2018ko lehen seihileko honetarako
• Ikus-entzule guztientzat diseinatutako egitaraua: dantza, antzerkia, musika, zinea eta umeentzako ikuskizunak.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots eta Perubele Amorebieta-Etxanoko Inauterietako protagonistak
Jarduerak otsailaren 9an hasiko dira egun horretan etorriko baita Perubele eta otsailaren 13an amaituko dira, Inauterietako asteartean
Maketa lehiaketaren bosgarren deialdia martxan
• Interesdunek otsailaren 28ra arte eman dezakete izena • Lehiaketa edozein musika estilo lantzen duen taldeei zuzenduta dago • Talderik onenak 1.500 euro jasoko ditu eta euskarazko abestirik onenak 500 euro • Aurkeztutako taldeen artean 9 hautatuko dira Zelaietako kontzertu gelan zuzeneko emanaldi bat eman dezaten
Zelaietako programazioa Otsaila-Ekaina 2018
Erakusketak, inauteriak, liburutegia, ume ekintzak, gazte ekintzak, Eleizatan, Jan Alai, Haizetara, kiroldegia, Ibiliaz Ezagutu eta ikastaroak
Sormenezko idazmena
Dinamizatzailea: Danelle Sarriugarte idazlea. Orri zuriarekin aurrez-aurre. Frente egin nahi? Idazmena lantzeko teknika desberdinak ikasteko tailerra.
Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik ekitaldia Zornotza Aretoan
Amorebieta-Etxanoko ikastetxeetako 15 eta 19 urte bitarteko ikasleek hartuko dute parte bertan.
Testo laburren tailerra. (gaztelaniaz)
Dinamizatzailea: Ana Belen Alonso. Alfa Taller de escritura creativa. Eman izena liburutegian.
Irekita dago Larrea kiroldegiko 2018ko apiriletik ekainera bitarteko ikastaroetan izena emateko epea
Erabiltzaileek ez dute zertan Larreara joan aurretiko izen-ematea egiteko, eta etxetik gauza dezakete, Internet erabilita.
Ametx erakunde autonomoak Zelaieta zentroko ikasgelaren ohikoa den ordutegia luzatuko du
Kontuan izanda urte aurtengo oposaketen deialdiak, batez ere Osakidetzak egin duena eta aurkeztuko diren oposiziogileen kopurua aurreikusita, Ametx erakunde autonomoak Zelaieta zentroko ikasgelaren ohikoa den ordutegia luzatu egingo du.
Zornotza euskalduna gura duzu?
Zornotza herri euskalduna da. 18.700 biztanle inguru gara, horietatik %52,9k ondo dakigu euskaraz eta %22,7k ulertzeko gaitasuna dute; baina azken neurketaren arabera kalean entzuten diren elkarrizketen %23 baino ez dira euskaraz...
Udal euskaltegian egon daitezkeen beharrak betetzeko euskara irakasleen lan-poltsa bat sortzeko lehiaketa.
Onartuen eta ez-onartuen zerrenda
“Zornotzan JAN ALAI” lehiaketaren zazpigarren edizioan izena emateko epea zabalik dago
Amorebieta-Etxanoko Jan Alai lehiaketaren edizio berria, “Zornotzan Jan Alai 2018”, gero eta hurbilago dago eta ostalariek apirilaren 20ra arte (egun hau barne) izango dute izena emateko aukera.
Gaztedi Durangaldea programaren barruan dagoen Amorebieta-Etxanoko ENPRESA IDEIEN LEHIAKETAko sariak banatu dira
• Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako eta Durangaldeko Udalen partehartzearekin garatutako Gaztedi Durangaldea proiektuaren barruan Enpresa Ideien Lehiaketa antolatu zen. Sari banaketa martxoaren 2an, ostiralean, Ermuko Izarra Centre eraikinean egin da. • Amorebieta-Etxanon bi proiektu aurkeztu ziren lehiaketara eta 1. Eta2. Saria eskuratu dute. • Gaztedi Durangaldeko hiru zonalde bakoitzean deialdi bat egin da eta guztira 12 proiektu aurkeztu izan dira: 2 Amorebietan, 2 Durangon eta 9 Ermuan.
HIZKUNTZAK / Idiomas
Bada azken hiruhilerako (apirila/maiatza/ekaina) izena emateko epea zabalik:martxoaren 19tik 23ra.
Ekin lanari 2018
Udal Enplegu eta Ekonomi Sustapen sailak antolatuta enplegu jardunaldiak apirilaren 26an.
Euskaraz egingo diren ibilaldi gidatuak antolatu ditu Ametx erakunde autonomoak
• Bizkaiko hegoaldean dauden mendien gogortasuna eta iparraldera jota aurkitzen dugun itsasoaren goxotasuna edo zangartasuna dastatzeko parada emango digute 12-15 kilometro inguruko ibilaldi hauek. • Ibilaldiak apirilaren 14an eta 21ean, eta maiatzaren 5ean eta 12an izango dira, goizeko 8:00etan hasita. • Autobus zerbitzua izango da etapak hasten eta amaitzen diren lekuetarako, eta Nafarroako parkina izango da batzeko tokia. • Zelaieta zentroan eman beharko da izena, irteerak baino bi egun arinago beranduen jota. Leku kopurua mugatua da.
Aste Santuan IKASGELA zabalik egongo da.
Martxoaren 29an, 30ean, 31an eta apirilaren 1ean, 2an