Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Zornotza Udal Euskaltegiak 2015-2016 ikasturterako izena emateko epea irailaren batean zabalduko du. Talde irakaskuntzaz gain, jardun biko aukera ere eskainiko du aurton. Honen bidez, ikasleak taldean lan egiteaz gain, bakarkako lana eta tutoretzak izango ditu osagarri. Bestalde, eta aukera zabalagoa eman guran, iraupen laburreko ikastaro bereziak ere eskainiko ditu, helburu zehatzetarakoak hain zuzen ere (etorkinak, tabernariak, merkatariak, gurasoak...).

GABONETAKO IKASGELAREN ORDUTEGI BEREZIA

2015/12/01
Azterketak hasita, ikasgelak ordutegi berezia.

Euskararen nazioarteko eguna

2015/12/02
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, ekitaldia izango da Zelaieta zentroko auditoriumean, arratsaldeko 18:00etan.

Ekitaldiaren nondik norakoa honako hau da:
1.- Alkatearen agurra eta esker ematea 501 BAIETZ! kanpainarako bideoan parte hartu duten guztiei.
2.- Bideoaren proiekzioa, ikastetxeek egin duten ekarpenarekin.
3.- Adierazpen instituzionala.

Ekitaldi irekia izango da; beraz, gonbitea herritar guztiei egiten zaie.

Adierazpen instituzionala: HEMEN.

PDF document icon LUDOTEKA-BEREZIA-GABONETAN-2015-eus.pdf — PDF dokumentua, 204 KB (209690 bytes)

PDF document icon hoja-inscripción-ludotekabereziagabonetan.pdf — PDF dokumentua, 461 KB (473037 bytes)

Ludoteka berezia gabonetan

2015/12/04
• Abenduaren 28tik 30era • 10:00-13:00 • 3-10 urte bitartekoentzat
  • Norentzat: 3-10 urte bitartekoentzat (Ludoteka txarteldunak)
  • Noiz: Abenduaren 28tik 30era
  • Ordutegia: 10:00-13:00
  • Prezioa: 15€
  • Izen emateko epea: abenduaren 2tik 18ra

 

Inprimakiak
ARAUTEGIA ludoteka berezia gabonetan
izen emateko orria ludoteka berezia gabonetan

Gabonetako egitaraua

2015/12/04
Gabon kantak, Olentzero, diskoteka, erregeak, antzerkia, Gabonetan Jai, ...
  • ABENDUAK 12 -  20:30 El Karmelo ikastetxea

Gabonetako Kontzertua: Aita Eliseo gogoratuz.
Ant: Abes Kimu, Xuxurlariak eta Brioletak

  • ABENDUAK 18 - 21.00 Zornotza Aretoa.

“Gabonetako Kontzertua” Zubiaur Musika Eskola.
www.ametx.eus\zubiaur

  • ABENDUAK 19

ERDU OLGETAN: Irteera: Olentzeroren Etxea. 9:45 Zelaieta Zentroa.
Izena eman Zelaietan. Plaza mugatuak.

GAUERO: “Nun ikusiot nik zure aurpegixe? IV”. 20:00 Zelaieta Zentroa.
Gauero programaren Gala Berezia, Ametxgazteriako langileek abeslari famatuen kantak eskainiko dituzte.
www.ametxgazteria.net

  • ABENDUAK 24

Belatxikietara Igoera. 09:00 Urgozo Iturria
Ant: Extrem Zornotza.

Olentzero. 18:00 Kalbario.
Ant: Udabarri Dantza Taldea.

  • ABENDUAK 26-30

Gabonetan Jai (0-12 urte). 11.30 – 14.00 / 16.30 – 20.00 Zelaieta Zentroa.
Puzgarriak, jolasak, eskulanak, musika…Txikitxoen gune berezia (nagusiekin)
Eguneko sarrera: 2€ / 5 eguneko bonoa: 8€

Gauero gabonetan (+10 urte). 17:00-22:00 Zelaieta Zentroa.
Mahai jokoak, bideojokoak, ping-ponga…
www.ametxgazteria.net

  • ABENDUAK 27 - 12.30ean herritik zehar.

Gabon Kantak. Herriko koralak eta txistulariak.
Ant: Herriko koralak.

  • ABENDUAK 31

Txanogorritxo Glu Glu Produkzioak. 12:00 eta 17:00tan Zornotza Aretoa.
Antzerkia 2 saio. Sarrea: 5€ bbk.
www.ametx.eus

San Silvestre Lasterketa. 18:00 Urgozo Iturria.
Ant: Extrem Zornotza

  • URTARRILAK 2

12 orduko II. pilota maratoia. 9:00-21:00 Amorebieta IV Frontoia.
Ant: Lagun onak

Gauerodisko. 20:00 Zelaieta Zentroa.
www.ametxgazteria.net

  • URTARRILAK 4

Oliver Magoa. 12:00 eta 18:00 Zelaieta Zentroa.
Magia ikuskizuna 2 saio
Sarrera: 5€ Gazte Informazio Bulegoa
www.ametxgazteria.net

  • URTARRILAK 5 - 18:00 Ogenbarrenatik.

Erregeen Kabalgata.

Ipuin-Kontalaria ingelesez

2015/12/09
Cataplina presents: It´s time for adventure

Liburutegian

18.00

3-8 urtekoentzat

Gabonak heldu dira Amorebieta-Etxanora ekintza programa zabal batekin

2015/12/10
• Zelaieta Zentroan “Gabonetan Jai” umeentzako programa antolatu da 0 eta 12 urte arteko umeentzat. • Gabonetako kontzertu tradizionala, Olentzeroren etxera bisita, Belatxikietara igoera edota Errege Magoen kabalgata ezinbesteko hitzorduak dira herrian Gabon jai hauetan.

Amorebieta-Etxanon, 2015ko abenduaren 10ean. Herritar guztientzat ekintza programa zabal batekin heldu dira Gabonak Amorebieta-Etxanora.  Udalak, Ametxen bidez eta herriko hainbat elkarteren lankidetzarekin, hainbat ekintza martxan jarri ditu herritar guztiek, txiki zein handi, Gabonetan ondo pasatu dezaten.  
Gainera, gaur arratsaldean, Gabonetako argiak piztuko dira eta Amorebieta-Etxanoko bazter guztiak argiz eta kolorez jantziko dituzte.  

Gabonetan Jai
Abenduaren 26tik 30era Zelaieta Zentroko pilotalekuan “Gabonetan Jai” umeentzako programa antolatu da 0 eta 12 urte arteko umeentzat. Puzgarriak, tailerrak, musika eta hainbat jolas egongo dira umeentzako gunean.
Ordutegia ondoa da: 11:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
Sarrerak euro bi balioko du eguneko eta zortzi euro bost egunetarako bonu bat eskuratuz gero.
Gauero Gabonetan
10 urte baino gehiago dituzten zornotzar gazteek beraientzat prestatutako hainbat jardueratan parte hartu ahal izango dute. Esate baterako, mahai-jolasak, bideo-jokoak edota ping-ponga.  
Guzti hau Zelaieta Zentroan egongo da 17:00etatik 22:00etara. Toki berean, abenduaren 19an, Gauero programaren barruan gala berezi bat egingo da 20:00etan ondoko izenburupean: “Nun ikusiot nik zure aurpegixe? IV”.   
Era berean, Zelaieta Zentroan magia ikuskizun bat egongo da urtarrilaren 4an. Saio bi egongo dira. Lehenengoa 12.00etan eta bigarrena 18:00etan, Oliver Magoaren eskutik. Sarrerak 5 euro balioko du.  

Olentzerori bisita
Amorebieta-Etxanoko Udalak, abenduaren 19rako Mungian dagoen Olentzeroren etxera txango bat antolatu du. Zelaietan izena eman behar da joateko.
Halaber, Olentzeroren etorrerari aurrea hartzeko (18:00), zornotzar guztiak gonbidatu nahi ditugu Belatxikietako igoera tradizionalera, goizeko bederatzietatik aurrera.  
 
Musika eta antzerkia
Urtero bezala, Zubiaur Musika Eskolak Gabonetako kontzertua eskainiko du.  Ostiralean izango da, abenduaren 18:00an, 21:00etan Zornotza Aretoan. Aurten ere, Zubiaur Musika Eskolako irakasle eta ikasleek ordubetez musika korala eta instrumentala partekatzeko gonbita egingo digute giro atsegin, alai eta parte-hartzaile batean. Beti bezala, estilo ezberdinetako obra eta abestiak entzun ahal izango dira, talde ezberdinen eskutik. Horrek bakoitzari bere ukitua emango dio.
Abenduaren 27an herriko kaleetan gabon-kantak entzun ahal izango dira herriko koru eta txistularien eskutik. 12:30ean hasita, kalerik kale ibiliko dira 13:30era arte. Ordu horretan Kalbarioan bilduko dira koru guztiak “Mesias Sarritan” abesteko.
Antzerkiari dagokionez, abenduaren 31n, Glu Glu Produccionesen gidaritzapean Zornotza Aretoan Txanogorritxo ikuskizuna taularatuko da. Saio bi egongo dira: 12:00etan eta 17:00etan.  

Gabon zaharrak
Zornotzarrek urteari agur esateko aukera izango dute San Silvestre lasterketarekin. Hau abenduaren 31n izango da, 18:00etan. Gainera, egun beran, 20:00etatik aurrera, diskoteka bat egongo da, urteko gaurik luzeena prestatzen joateko.  

Erregeen kabalgata
Urtero bezala, urtarrilaren 5ean, Amorebieta-Etxanoko neskato-mutikoek Ekialdeko Errege Magoei ongi-etorria emango diete Udalak antolatutako ohiko kabalgatarekin.  Kabalgata hau ilusioz beteta dator eta herritar guztiei parte hartzeko dei egiten zaie.  Kabalgata 18:00etan hasiko da Biarritz industria gunean eta Gudari eta San Migel kaleetatik joango da Herriko plazara heldu arte. Han nahi duten umeek Errege Magoekin egoteko aukera izango dute.

Liburutegiaren ordutegi berezia Gabonetan.

2015/12/22
Abenduaren 21, 22, 23, 28, 29, 30 20:00etan itxiko da. • Abenduaren 24, 25 eta 26an ITXITA. • Abenduaren 31an, urtarrilaren 1 eta 2an ITXITA. • Urtarrilaren 4, 5, 7 eta 8an 20:00etan ITXIKO da. • Urtarrilaren 6an ITXITA.
  • Abenduaren 21, 22, 23, 28, 29, 30ean 20.00etan ITXIko da.
  • Abenduaren 24, 25 eta 26an ITXITA.
  • Abenduaren 31an, urtarrilaren 1 eta 2an ITXITA.
  • Urtarrilaren 4, 5, 7 eta 8an 20:00etan ITXIKO da.
  • Urtarrilaren 6an ITXITA

Barkatu eragozpenak.

Liburutegian: Sormenezko idazmena haurrentzat

2016/01/05
Irudimena eta sormena garatzea da helburua. 7 eta 10 urtekoentzat. Ostiraletan 18.00 hasi eta 19.30etan amaitu. Dinamizatzailea: NURIA DEHESA

Tailerraren iraupena: urtarrila, otsaila eta martxoa.

Hilean birritan.

Talde mugatua. Plaza baino interesatu gehiago baleude, zozketa egongo da.

Hasiera, urtarrilaren 15ean.

Egunak: urtarrilaren 15 eta 29an.

             otsailaren 5 eta 19an

             martxoaren 4 eta 18an

Izena emateko lekua: LIBURUTEGIAN

Liburutegian: Irudiak eta ipuinak

2016/01/05
Zer izkutatzen dute ipuinek? Albumak aztergai, testu idatzitik haratago: irudia, kolorea eta formatua sakondu

Tailer hau helduei zuzenduta dago.

Lau saio burutuko dira eta saio bakoitza independientea da. Saio bakiotzareko eman behar da izena.

Ostegunetan. 19.00. Ordu eta erdiko saioak.

Egunak: Urtarrilaren 14an / Otsailaren 11an / Martxoaren 10ean / apirilaren 14an

Plaza mugatuak.

Dinamitzailea: Miriam Peña Zabala. EHU/UPVko irakaslea.

Saioak euskeraz burutuko dira.

Txartel bakarra Ametx erakunde autonomoaren zerbitzuak baliatzeko

2016/01/13
2016arekin batera, berrikuntza izango da Amorebieta-Etxanoko Udalak kultura, kirola eta euskara kudeatzeko duen Ametx erakunde autonomoaren zerbitzuak baliatzeko txartelen erabileran, izan ere, txartel bakarra izan ahalko dute erabiltzaileek horren beharra duten zerbitzu guztietan, hau da, udal kiroldegietan, Zornotza Aretoan, udal liburutegian eta ume eta gazte zerbitzuetan.

Ametx erakunde autonomoaren zerbitzu horietakoren batean alta eragiten duten erabiltzaileei txartel berria emango zaie, eta berori erabili ahalko dute aipatutako zerbitzuetako edozeinetan, zerbitzu bakoitzerako aktibazioa eskatu ondoren. Hortaz, txartel bakarra izango dute, eta abonodun edo erabiltzaile diren bitartean indarrean izango da, aldatzen zertan ibili gabe.

 

Lehendik abonatuak izan eta bestelako txartela dutenek, berria eskatu ahalko dute Zelaieta zentroan (Gazte Informazio Bulegoa) eta Larrea udal kiroldegian otsailaren 1etik aurrera.

 

Txartela pertsonala izango da, eta nork berea erabiltzekoa.

Inauteriak 2016

2016/01/13
Markeliñen Zoo Zoom, umeentzako disko festak, Irulitxa Txaranga, Itziarren Semeak, Enkore eta Las Tea Party 2016ko inauterietan

Urtarrilak 22 de Enero

18:00 Gaztetxokoa

PERUBELE egiteko tailerra/taller

 

Otsailak 5 de Febrero

17:30 Zelaieta parkea – karpa

GAUR JAIA

Umeentzako berbena/verbena infantil

18:30 Zelaieta parkea

Perubele gaizkilearen aurkezpena

Presentación de Perubele

18:30 Kaleetatik/por las calles

Perubeleren kalejira

UDAZKEN taldeko gaiteroekin/con gaiteros

19:30 Zelaieta parkea – karpa

Sagardoa eta txorizoa/Sidra y chorizo

21:00 Zelaieta parkea – karpa

ENKORE

ITZIARREN SEMEAK

Kontzertua/concierto

 

Otsailak 6 de Febrero

18:00 Zelaieta parkea

ZOO ZOOM Markeliñe

Umeentzako antzerkia/teatro infantil

20:30 Kaleetatik/por las calles

IRULITXA TXARANGA

21:00 Zelaieta parkea – karpa

10-17 urte bitartekoen mozorro lehiaketa

Concurso de disfraces de 10 a 17 años

21:30 Zelaieta parkea – karpa

LAS TEA PARTY

Disko festa

Egun guztian zehar/todo el día

Mozorro lehiaketa/concurso de disfraces

Gaia/Tema: Guk pelikulak aukeratu ditugu, eta zuk?

Ant./Org: Luis Urrengoetxeako ostalariak

 

Otsailak 7 de Febrero

12:00 Kaleetatik/Por las calles

Inauteri dantzak UDABARRI dantza taldearekin

Danzas de Carnaval

 

Otsailak 9 de Febrero

17:00 Zelaieta parkea – karpa

DISKO FESTA. Umeentzako diskoteka

Discoteca infantil

17:00 Zelaieta zentroa

Photocall. Zure inauterietako argazkia

Tu foto de Carnaval

18:00 Nafarroa zentroa

Nagusientzako mozorro lehiaketa. Luntxa eta dantzaldia.

Concurso de disfraces, lunch y bailables

18:30 Kaleetatik – Zelaieta parkea

PERUBELEren inauteri kalejira gaiteroekin, agurra, erretzea eta txokolatada umeentzat

Kalejira de PERUBELE, despedida, quema y chocolatada infantil

 

Euskolabel zine zikloak eta Moby Dick antzezlanak Zornotza Aretoko denboraldi berriari hasiera ematen diote

2016/01/15
• Euskolabel zikloak Euskadin egindako filmak batuko ditu • Familientzako beste hainbat antzezlan eta musika ikuskizun izango ditu programazioak.

Amorebieta-Etxano, 2016ko urtarrilaren 15a. Zornotza Aretoak denboraldi berria hasi du hainbat proposamen artistikorekin. Edade guztientzako musika eta zine saioz eta antzezlanez blai datorkigun denboraldia dugu oraingoa non EUSKOLABEL zikloa nabarmentzen den Euskal Herriko produkzioak ikusteko aukera emango baitu Kine Zinelubaren barne. Bertan, honako filmak ikusi ahal izango dira arratsaldeko 20.00etan:

- “Jai Alai Blues” (urtarrilaren 12an proiektatua).
Nola izan daiteke zesta punta (Jai Alai) arrakastaz esportatu izana hainbat herrialdetara? Joan den mendearen hasieratik aurrera, Egipton, Txinan, Filipinetan, Kuban, Mexikon edo Estatu Batuetan izugarri ospetsu bilakatu zen kirola sustatzearren, enpresariek jokoaren eta apustuen arrakasta nola aprobetxatu zuteneko historia kontatuko digu Jai Alai Blues dokumentalak. Benetako artistatzat hartzen zituzten pilotariak, eta behin eta berriro agertzen zen frontoietako jarduera hedabideetan.

- “Pikadero” (urtarrilak 19).
Espainia zigortu duen ekonomia krisialdiak eraginda ezin jalgi daiteke habiatik bitartekorik gabeko gazte bikote batek eta arazoak dituzte gurasoen etxean hasi berria duten harremana betetzeko. Maitasun harremanak izateagatiko etsipena hazi ahala, eta hotel batera joateko dirurik gabe, gazteek sexu-topaketetarako erabili ohi dituzten leku
publikoetara, pikadero izenaz ezagutu ohi ditugunetara, jo beharko dute.

- “Walls” (Muros) (urtarrilak 26)
Berlingo harresia erortzean, bereizketa harresiak iraganean artxibatu genituen.
 Errealitateak justu kontrakoa dio, ordea. Sekula baino harresi gehiago daude, egun. Milaka kilometro hesi, burdin-sare, txarrantxa zein harresi daude planetaren luze-zabal anitzean.  Film honek harresi arras ezberdin hauen alde bietan bizi diren pertsonen zinezko istorioak ditu ardatz. Alde bietan esperantza, beldur, pentsamendu, emozio eta bizirauteko gogo bera konpartitzen dela islatzen duten gertuko kontakizun biziak dira.

Honez gain, Risoterapia zikloak, Kine Zineklubaren barne kokatua, honako izenburuak izango ditu:

- “Grandma” (otsailak 2)
Eten berri du Ellek Olive emaztegaiarekiko harremana, eta Sage iloba bat-batean
agertuko zaio, diru-eske, premia handiz. Maitasun-harremana hautsi izanak eragindako minez, egun osoa emango dute Elle amonak eta Sagek antzinako lagunen artean dirua bildu nahian. Horrela, iraganeko hainbat sekretu azaleratuko dira.

- “Pride” (otsailak 9)
984ko uda, Margaret Thatcher zen lehen ministroa, eta Meatzarien Sindikatu Nazionalak (NUM) huelgarako deia egin zuen. Londresen Gaien Harrotasuna ospatuz egiten zen manifestazioa aprobetxaturik, langileen familiei laguntzeko diru-bilketan ibili zen lesbiana eta gai talde bat. Sindikatuak, ordea, ez zuen dirua onartu. Meatzariekin zuzeneko harremanetan jartzea erabaki zuen orduan taldeak, eta Galeseko herrixka batera abiatu. Horixe da helburu berberak bultzatuta bat egin zuten erkidego erabat ezberdin biren historia bitxiaren hasiera.

- “Me and earl and the dying girl” (otsailak 16)
Ahalik eta erarik ezkutuenean igaro du Gregek azken urtea institutuan. Harreman guztiak saihestu ditu, isilpean adiskide bakarrarekin batera filmak egiten dituen bitartean. Leuzemia daukan klasekide baten lagun egitera behartuko du amak orduan, eta egoera erabat aldaraziko du horrek.

Azkenik, Emakumea zikloak film hauek ikusteko aukera emandu du:

- “La adopción” (martxoak 8)
Ekialdeko Europako herrialde batera doa bikote bat, umea adoptatzeko, baina operazioa ez da irtengo aurreikusi bezala. Aurkako giroa aurkituko dute, ustelkeriaz betea, umeen etorkizuna eta gurasogaien itxaropena merkantzia gida darabilena. Horrela, hasieran ametsa zena amets gaizto bihurtuko da azkenean.

- “Paulina” (martxoak 15)
Paulina abokatu gaztea bere hirira itzuliko da gizarte lanetan aritzeko. Giza eskubideen defentsarako programan dabil lanean, hiriaren kanpoaldeko alde txiroetan. Lanean bi aste egindakoan, patota bat irtengo zaio bidera, eta eraso egingo dio. 1961ean Daniel Tinayre zuzendari eta Mirtha Legrand protagonista izan zituen izen bereko lan argentinar klasikoaren remakea da.

- “La Novia” (martxoak 22)
Lorcaren Bodas de sangre lanaren egokitzapena. Hiruki banaezina osatu dute txikitatik Leonardok, senargaiak eta emaztegaiak. Gauzak, hala ere, nahastu egin dira azken aspaldian: senar-emaztegaiak ezkontzera doaz, baina adiskidetasunetik harago doan zerbaitek lotzen ditu Leonardo eta emaztegaia. Gero eta larriagoa da bien arteko tentsioa, ez azaltzerik eta ez hausterik ez daukaten hari ikusezina balitz bezala.

Halaber, otsailaren 26an Zornotza Aretoak Kimuak 2015, Euskadiko film laburrak hartuko du. 7 film labor hauek gaueko 21.00etatik aurrera ikusi ahal izango dira.

Antzerkia
Hamar antzezlan  izango dira zornotzar antzokian:

- “Moby Dick”, Gorakada antzerki taldea. Urtarrilak 16an 18.00etan.
Moby Dick familia osoarentzat eta, bereziki, 6 urtetik gorako haurrentzat. Melvilleren eleberri ezagunean oinarritutako antzezlan dibertigarri eta umoretsua da, erritmoz eta musikaz betea. Jolas egiteko eta imajinazioa martxan jartzeko aukera paregabea. Gazteak itsasoaren, katxaloteen eta pertsonaien gorabeheretan murgiltzeko eta literatura unibertsaleko artelan honen handitasuna ezagutzeko aukera.

- “Solitudes”, Kulunka. Urtarrilaren 30a 20.00etan.
Maskaren keinu-antzezlana. Mundu osoan barrena beraren lehenengo lanak, Andrea y Doriné izenekoak, izan duen arrakastaren ostean, bat-batean alargun geratzen den agure baten historia dakarkigu KULUNKA konpainia gazteak.
Kontakizun xumea izanagatik ere, metaforaz beteta dago, eta giza-harremanen, maitasun-beharraren eta inkomunikazioaren gaineko hausnarketez blai. Beste maskara-antzezlan bat, hitz bat bera ere ahoskatu
gabe, guzti-guztia adierazten duena, irribarrea eta gai larriak maisuki konbinaturik, eta ikusleak hunkitu, harritu eta emozionaturik.

- “Etxekoak”, Huts Teatroa. Otsailak 19an 21.00etan.
Ezin da edonor sartu etxean. Hala dio legeak. Maddik  Mamadou maite du. Halaxe dio bihotzak. Etxekoak antzezlanak Ander Lipusen bizipen pertsonala
du iturburu: "Itsasoaz bestalde maitemindu nintzen. Atzerriko lagunarekin egoteko aukera bakarra ezkontzea izan zen. Hor hasi zen dena: burokrazia, paper administratiboak, joan-etorri zenbatezinak, elkarrizketak kontsulatuan... Urteetako erokeria eta zentzugabekeria hutsa”.

- “Martinak bere historioa aurkitu zuenekoa”, Mauma taldea. Apirilaren 23an  18.00etan.
Martinak bere gela barruan ematen ditu orduak eta orduak irakurtzen, liburu bat orain beste bat gero, gurpil amaigabean betiere. Baina halako batean zerbait arraroa gertatzen zaio, liburuetako letrek hegan egin dute orriak umezurtz utzirik. Eta halaxe, derrepentean, Martina zer irakurri ez duela geratuko da.Bat-batean, egundo kalera ateratzen ez zen Martina, indarrak bildu, motxila bizkarreratu eta istorio galduen bila abiatuko da. Haur sasoiko genero-nortasuna da Martinak bere istorioa aurkitu zuenekoa lanaren ardatza.

- “El florido pénsil (niñas)”, Tanttaka teatroa. Apirilaren 29an 20.00etan.
Gerra osteko Espainian menderatzaile jardun zuen hezkuntza sistema bortitzaren mende dauden bost neskatoren eguneroko historia akarkigu El florido pénsil “NIÑAS” izeneko lanak. Gizartearen eta ideologia menderatzailearen isla da eskola, eta Erdi Aroko patriarkaturik ilunena eguneratzea erabaki zuen ideologia horrek, azken muturreraino eramanda.

- “Amour”,  Marie De Jongh. Maiatzaren 20an 20.00etan.
Maitasunak beti emango digu aukera. Familia guztiari zuzenduta dagoen ikuskizuna da Amour. Hausnar eragingo digu, gaitzusteen eta baldintzarik gabeko maitasunaren arteko lerro meheari buruz. Ezberdinen arteko topaketari egingo dio gorazarre, aurreiritziez askatzeko deia zabalduz. Emozioak, eta erreflexioak, zalantzak eta ziurtasuna partekatzeko esparrutzat hartzen da antzertia. Nagusien antzertia umeentzat eta umeen antzertia nagusientzat.

Zornotza Aretoak amateur antzerkiaren erakustaldi bat ere hartuko du antzezlan hauek ikusi ahal izateko:
- “Transtornos literarios”, 7Grados. Apirilaren 8an 21:00etan.
-  “El pabellón del olvido”, La Sombra Teatro. Apirilaren 15ean 21.00etan.

Gainera, maiatzaren 8an “Zugan ni” antzerki lehiaketaren IX. edizioa izango da arratsaldeko 17.00etan eta ekainaren 10ean gaueko 21.00etan Zornotzako antzerki tailerra egingo da antzerkiaren zaletasuna sustatzeko.

Zirku antzerkia Malas Compañías konpainiaren eskutik dator denboraldi honetan “Letter, eskutitz baten bidaia” lanarekin.
Gutunek gure ahotik irten ezin diren hitzak esateko balio dute, gutunek zai gauden hitzen oihartzuna dakarkigute. Baina bide horretan gauza asko gerta daitezke eta sarritan bide hori, bidaia hori, bihurtzen da benetan axola duena,
benetako protagonista.

Musika
Programazio musikalaren barne, Zelaieta zentroak “Musika Gertu” kontzertu hauek eskainiko ditu:

- “ Fetén Fetén” otsailaren 18an 20.30etan.
Fetén Fetén Jorge Arribas eta Diego Galaz musikariek asmatutako musika proiektua baino askoz gehiago da, arimaren lengoaia da, harmonia bilakatuta. Fetén Fetén lanean aurkituko dugun musika ibilbidea da gure sustraietan eta tradizioetan zehar. Dantza erritmoak erabilita eskutik eramango gaituzte konposizioek fox-trota, valsa, txotisa, seguidillak edota habanerak baliatuta, eta kulunkatu egingo gaituzte Iberiar penintsulan barreneko akordeek. Italiatik
Japoniara eramango gaituzte hegan, edo Argentinatik Portugalera. Julen Baz (Urtza taberna) sukaldari zornotzarraren lankidetza gastronomikoa izango dute
kontzertu honetan.

- “Dom La Nena” martxoaren 17an 20.30etan.
Dom La Nena (Dominique Pinto) gazte bokalista eta txelojole brasildarra (Portalegre) da. Frantzian eta Argentinan bizi izan da, eta maila goreneko artistekin aritu da txelojotzaile:
Jane Birkin, Jeanne Moreau, Camile, Etienne Daho... Horren ondoren, mundu osoan zehar ibili da bakarkako lanak ezagutaraziz. Intismista eta delikatua
da, musika eta estilo propioak dituena, eta beraren ahots bereziak, txeloaren doinuarekin batera, doinuen lurralde berrietara garamatza.

Dantza
Dantza Zornotza Aretora helduko da “El cielo ahora” lanari esker.  Otsailaren 12an 21.00etan.
Hirira doan lagunak estatua klasikoa aurkituko du etxe orratz baten ondoan: historiaren etengabeko metaketak anekdotiko bilakarazi du iraganaren garrantzia eta orainaldiak bereganatu du interes guztia. Mendearen arabera, nork bere historia kontatuko dio bere buruari, non eta zergatik dagoen azaldu eta ulertu ahal izateko xedez. Zerua, ordea, ez da inoiz desagertzen, bertan dirau, eta harriturik egiten dio so gure modeloen eta erreferentzien aniztasunari. Onena aukeratzen ari garelako ustean, historia behin eta berriro errepikatzen ari garela ikusten du.

“Hazipenen Pozak” Heriko plazan ikusi ahal izango da 20.00etan.
Dantzaren Nazioareko Eguna dugu apirilaren 29a. Zio horrekin, HAZIPENEN POZAK ikuskizuna eskainiko digu KUKAI-TANTTAKA, joan den urteko jaietan eguraldia kaxkarra izan zelako ezin ekarri izan zutena. Berriro ere berdin gertatzera, Zornotza Aretoan izango da emanaldia, eta sarrera libre aforoa bete arte. Bi konpainiak azken 10 urteotan batera egin izan duten lanaren laburpena da HAZIPENEN POZAK, eta koreografiarik gogoratuenak dakarzkigu, eguneraturik, entsegu gela batean arituko balira bezala.

Zirku dantza Amoebieta-Etxanora helduko da “Spazi…o” lanaren bitartez, Dikothomia konpainiak ekarrita. Bizkaian sortu berria den konpainia honek harritu egingo ditu ikasleak hainbat diziplina biltzen dituen ikuskizunari esker: dantza garaikidea, dantza bertikala eta akroibazia.
Zirkua darabilte hizkuntza gisa, gizon eta emakumeen arteko unibertso emozionala erakusteko. Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko herri antzokien Sareak 2016an bultzatuko dutenb dantza zirkuituaren lanetako bat da (Spazi...o)

Azkenik, Miren AmurizaK  “Kapulana bat zintzilik” lana aurkeztuko du Zelaietan urtarrilaen 22an. Ilustrazioz, bertsoz eta ipuinez osatutako lana da hau eta 20.00etan ikusi ahal izango dena.

Liburutegian Lur Korta ipuin-kontalaria

2016/01/20
Euskeraz Urtarrilaren 22an

3-4 URTE ......... 17.30

5- + ................. 18.00

Kapulana bat zintzilik

2016/01/22

 

 

KAPULANA BAT ZINTZILIK

2016/01/22 ostirala

20:00 etan


Kapulanak, Mozanbikeko emakumeen oihal koloretsuak dira; soineko moduan, haurrei lepoan eusteko, jana biltzeko edota etxeak apaintzeko baliatzen dituzte. Edozer aurki daiteke zapi haundion estalpean. Emanaldi honetan Kapulana bat zabalduko du Miren Amurizak. Mozanbikeko lurrazalaren historiatik hasita, emakumeen eskuetako azal zimurrak irakurtzerainoko bidaia. Nekazaritzaz, haurtzaroaz edota hizkuntzaz arituko da Miren, Eider Eibarren ilustrazioak lagun hartuta, hala bertsoz nola ipuinez. MUNDUKIDE, Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta LANKUk elkarlanean sortutako emanaldia.

Amorebieta-Etxano inauteriak prestatzen dabil

2016/01/26
• Publiko guztientzat hainbat jarduera antolatu dira. • 2016ko inauteriak girotzeko ondokoak izango dira: Markeliñeren Zoo Zoom antzezlana, umeentzat disko festak, Irulitxa Txaranga, Itziarren Semeak, Enkore eta Las Tea Party. • Luis Urrengoetxea kaleko ostalariek antolatuta mozorro lehiaketa bat egingo da, aurtengo inauterietan kaleak kolorez jantziko dituena.

Amorebieta-Etxano, 2016ko urtarrilaren 26a. Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu herritarrek 2016ko inauteriak gozatzeko aukera izan dezaten.  Jai parte-hartzaile batzuk antolatu nahi dira, herritar guztientzat baina bereziki txikienei zuzenduak. 

Ostirala, otsailak 5

  • 17. 30 Gaur Jaiaren eskutik umeentzat dantzaldia Zelaieta parkeko karpan.
  • 18.30  Kalejira Perubelerekin eta Udazken dultzainero taldearekin Zelaieta parketik hasita.
  • 19.30  Sagardo eta txorizo dastaketa Zelaieta parkean.
  • 21.00 Enkore eta Itziarren Semeak taldeen kontzertua Zelaieta parkeko karpan.

Larunbata, otsailak 6

  • 18.00 Umeentzat antzerkia Markeliñe taldearen eskutik: Zoo Zoom antzezlana.
  • 20.30 Irulitxa taldearekin txaranga herritar guztientzat Amorebieta-Etxanoko kaleetatik.
  • 21.00 10-17 urte arteko neska-mutikoentzat mozorro lehiaketa Zelaieta parkeko karpan.
  • 21.30 Disko festa Zelaieta parkean Las Tea Party taldekoekin.

Gainera, egunean zehar Luis Urrengoetxea kaleko ostalariek antolatutako mozorro lehiaketan parte hartu ahal izango dute. Aurtengo gaia ondokoa da: “Guk pelikulak aukeratu ditugu, eta zuk?”

Igandea, otsailak 7

  • 12.00 Udabarri dantza taldeak herrian zehar dantzan egingo du, Amorebieta-Etxanoko txoko guztiak girotuz. 

Asteartea, otsailak 9

  • 17.00 Zelaieta parkean dagoen karpan umeentzat diskoteka. Ordu berean, txikienek Zelaieta Zentroan jarriko den photocallean parte hartu ahal izango dute. 
  • 18.00  Adinekoentzat mozorro lehiaketa, lunch-a eta ostean dantzaldia Nafarroa Zentroan.
  • 18.30 Zelaieta parketik kalejira bat hasiko da Perubelerekin eta ondoren pertsonaia gaizto honi agur esan eta erre egingo da.
  • Umeentzat txokolatada.

Larrea udal kiroldegiko gimnasioa handiagotu egin dute, eta fitness makina gehiago ezarri

2016/02/09
HIIT 24MIN izeneko entrenamendu programa burutzeko aukera ematen duen gunea egokitu da udal instalazioetan.

Amorebieta-Etxanoko Larrea udal kiroldegian egokitu berria den gunea abian jarri da, HIIT 24MIN izeneko entrenamendu programarako aukera emanez.

Espazio horretan ezarri diren korrika egiteko zinta, stepa, intentsitate altuko hiru eliptikoak, bost bizikleta estatikoak eta zortzi librako Unlimited indartzailearen lau unitateak erabilita, ohiko ariketa  kardiobaskularrez gain, HIIT 24MIN programa ere burutu ahal izango da, hiru mailatan bereizita, eta praktikan jartzen duten pertsonen beharrizanei moldaturik egoera fisikoaren eta entrenamendu mailaren arabera. 24 minutuko Dual Air Trainer HIIT programa honi jarriki, ariketa kardiobaskularrak egin daitezke 12 minutuz, eta entrenamendu funtzionala, berriz, beste 12 minutuz. Intentsitate altuko ariketak eta errekuperaziorako ariketak tartekatzen dira, bakoitzaren ordena eta denbora-tartea ahalik eta zorrotzen beteaz.

Hasiera batean, ariketa mota honetan interesa duten pertsonen begirale baten zuzendaritzapean jardun ahalko dute ordu jakin batzuetan eta era autonomoan ere burutu ahalko dira, horretarako egokitu diren adierazpen grafikoei jarraiki.

"Kids & Us" ipuin-kontalaria ingelesez

2016/02/18
Urtebete eta 2 urteko haurrentzat. Otsailaren 26an, 18.00etan. Liburutegian.

Gurasoekin etorri behar.

Ez da aldez aurretik izenik emon behar.

Zehatz jokatuko dogu adin tartearekin.

eSPedizioa: Mendi ororen pisua

2016/02/26
Errezitaldia eta ikus-entzunezkoa. // EGUNA: 2016ko martxoaren 10a // ORDUA: 19:00 // LEKUA: Zelaieta zentroko auditoriuma

Mendia eta literatura

Juanra Madariaga poeta eta mendizale bilbotarraren eSPedizioa: Mendi ororen pisua (Txalaparta) liburuaren hainbat kapitulu errezitatzen dira ekitaldian, Himalaiako musikak eta irudiek lagunduta. Egileak berak grabatu zituen irudiak 2010ean, Tibeten dagoen Shisha Pangma (8.027 m.) mendira egin zuen espedizioan.

Erakusketa Zelaieta zentroan: Durangaldeko kartografia

2016/02/29
Martxoaren 1etik 16ra izango da ikusgai Durangaldeko kartografiaren erakusketa Zelaieta zentroan. Martxoaren 9an, asteazkena, bisita gidatua izango da Ramón Oleagaren eskutik, iluntzeko 19:30ean.

Ramon Oleagaren bilduma pertsonaleko 20 mapez osotutako erakusketa honek garai ezberdinetako Durangaldea erakusten du. 1606koa da erakusketan ipinita dagoen zaharrena eta 2005ekoa berriena.
Mapa bakoitzaren alboan, Durangaldeari dagokion detaile argazkia ere ikusgai ipini da, ikusleari eskualdeko ikuspegia gerturatzeko helburuarekin.

Ludoteka Berezia Aste Santuan

2016/02/29
Ordutegia: 10:00-13:00. Martxoaren 21etik 23ra edo martxoaren 29tik apirilaren 1era.

Norentzat: 3-10 urteko ume eta gaztetxoentzat (3 urte beteta eta 2006ra arte jaioak). Ametx Txartela ume txartel bezala aktibatuta izatea derrigorrezkoa da.
2 aukera eskaintzen dira, aukera bietan ordutegi bakar bat dago: 10:00-13:00
1. aukera: martxoaren 21etik 23ra
2. aukera: martxoaren 29tik apirilaren 1era
Izena emateko epea: martxoaren 11ra arte Gazte Informazio Bulegoan. Ordutegia: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00.
 

Informazio guztia hemen: http://ametxgazteria.eus/udalekuak

Araban barrena euskaraz egingo diren ibilaldi gidatuak antolatu ditu Ametx erakunde autonomoak

2016/03/07
• Paisaiaren edertasuna eta historia, arte, etnografia eta natura elementuak nabarmentzen diren lau paraje bisitatuko dira, gida euskaldunek lagunduta. • Ibilaldiak apirilaren 16an eta 23an, eta maiatzaren 21ean eta 28an izango dira, goizeko 8:00etan hasita. • Autobus zerbitzua izango da etapak hasten eta amaitzen diren lekuetarako, eta Gudari kaleko autobus geltokia izango da batzeko tokia. • Zelaieta zentroan eman beharko da izena, irteerak baino bi egun arinago beranduen jota.

Lau ibilaldik osaturiko ekimena antolatu du Ametx erakunde autonomoak, Ibiliaz Ezagutu programaren barruan.

Horrela, gidari euskaldunak bide lagun izango dituzte partaideek lau irteera hauetan, paisaien edertasuna eta historia, arte, etnografia eta natura elementuak nabarmentzen diren Gorbeialdearen Arabako txokoak ezagutzeko.

Ibilaldiak apirilaren 16an eta 23an, eta maiatzaren 21ean eta 28an izango dira, goizeko 8:00etan hasita. Etapa guztiei emango zaie hasiera Gudari kaleko autobus geltokian eta autobus zerbitzua izango da bertatik ibilaldien hasiera puntura iristeko eta behin amaituta ere, Amorebietara itzultzeko. Honakoak izango dira, zehazturik, lau larunbat horietan egingo diren ibilaldiak:

Apirilaren 16an, Azazeta - Estibalitz (17 km)

Azazeta ondoko basoek inguraturik, ipar norabidea utzi barik, sakan eta erreka ikusgarriez gozatuko gara Estibalitzeko santutegirantz goazen bitartean.

Apirilaren 23an, Izki – Karteruen ibilbidea (16 km)

Izkiko parke naturala ezagutzeko aukera izango dugu oraingoan, oso leku menditsu eta basatia. Horretarako, antzinako postariek erabiltzen zituzten ibilbideez baliatuko gara.

 Maiatzaren 14an, Gasteiz – La Puebla de Arganzón (17 km)

Gasteiz hiriburutik irtenda, baso artetik murgilduko gara Zaldiaran mendilerrora heltzeko. Bertatik Arabako lautadaren handitasuna miresteko era izango dugu.

Artadi ikusgarriz inguraturik, La Puebla de Arganzónera joko dugu.

 Maiatzaren 21ean: Lagran – Laguardia (13 km)

Mendizerra Kantauriarraren iparretik hasita, hegoaldean amaituko dugu. Ipar eta hego  hegalen artean dagoen aldea sumatuko dugu ibilaldi honetan; iparraren freskotasunari esker, pagadiak eta hariztiak dira nagusi. Hego partean, berriz, artadiak eta landare baxuak.

Zelaieta zentroan eman beharko da izena, irteerak baino bi egun arinago beranduen jota. Izena emateko orria: HEMEN

AMILAMI. Ipuin musikatua

2016/03/07
Martxoaren 11an. 18.00. 4-9 urteko haurrentzat. Liburutegian

Ibilaldiak familian- Bizkaiko kostaldea

2016/03/10
Etxeko txikiekin egiteko ibilaldi tematikoak

Etxeko gaztetxoenekin familian egiteko irteerak, natura, ondarea eta inguruak ezagutzeko eta euskaraz jarduteko parada ezin hobea eskainiko dutenak.

Udaberri honetarako hiru irteera programatu dira, bat hilean, igande goizetan. Bost-sei kilometroko ibilaldiak dira, egiteko errazak. Autobus zerbitzua eta begirale euskaldunak izango dira eta, ibiltzeaz gain, bisitatzen diren tokien interesdun ezaugarriak eta jakingarriak azpimarratu ohi dira. Ibilaldi hauetan umeak euren kargu hartzen duten pertsona nagusiek lagunduta datoz.

Oraingoan Bizkaiko kostaldera joango gara. Kostalde hau kilometrotan luzea izan ez arren, ederra dugu benetan. Kostalde guztia hiru ibilalditan ezagutzea ezinezkoa izanagatik ere, ahaleginak egingo ditugu bertako leku esanguratsuenetako batzuk miatzeko.

  •  Apirilaren 10ean: Muskiz – Zierbena  (6km)

1936ko gerrateak gure mendietan utzi zituen aztarnetako bat ikusiko dugu, itsasoaren ikuspegi ederrarekin batera.

  • Maiatzaren 8an: Laida – Laida (7 km)

Laida eta beraren inguruak Bizkaiko kostaldeko harri-gorri kuttuna dugu. Akorda eta inguruetako kontu eta istorioetan murgilduko gara.

  • Ekainaren 5ean: Elantxobe – Laga (5 km)

Bizkaiko herri berezienetako bat da Elantxobe. Bertako kale eta estu eta aldapatsuetan hasi, eta Ogoñoraino iritsiko gara, bertako edertasunaz gozatzeko.

 

Irteera /Salida: 10:00

Gudari kaleko autobus geltokia

Irteera 1, 5 €

Irteera 2, 8 €

3 irteera, 10 €

Izena emateko: Zelaieta zentroa


 

 

 

 


AMETX erakunde autonomoaren zerbitzuak erabiltzeko txartela

2016/03/17
Ametx erakunde autonomoaren zerbitzuak erabiltzen badituzu, eskatu on-line txartel bakarra.

Ametx erakunde autonomoaren zerbitzu hauetako erabiltzailea bazara, eskatu txartel bakarra
•    Udal kiroldegietan
•    Zornotza Aretoan
•    Udal liburutegian
•    Ume eta gazte zerbitzuetan
•    Entsegu lokaletan

Horretarako, formulario hau bete, bidali eta txartela prest dagoenean deituko dizugu bila etortzeko Zelaieta Zentrora.

Txartel bakarra erabili ahalko duzu zerbitzu horietan guztietan, eta abonodun edo erabiltzaile zaren bitartean izango da indarrean, aldatzen zertan ibili gabe.

Txartela pertsonalizatua da, eta nork berea erabiltzekoa.

Euskadiko Xake Txapelketaren XXXI. edizioa Amorebieta-Etxanon

2016/03/23
• Martxoaren 28tik apirilaren 3ra bitartean izango da txapelketa Zelaieta zentroan. • Guztira 24 partaide izango dira txapelketan, eta irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du. • Santiago González Azken bi edizioetako irabazlea, Espainiako txapelketan hirugarrena izan den Mikel Huerga, Iberoamerikako txapelketan 4. geratu zen Gabriel del Río, beste maisu batzuk eta tokiko David Díez izango dira, besteak beste, Euskadiko txapelketan.

Amorebieta-Etxano, 2016ko martxoaren 22a. Beste urte batez, eta dagoeneko elkarren segidako hamaika edizio dira, Amorebieta-Etxanon burutuko da Euskadiko Xake Txapelketa. XXXI. edizioa izango da  aurtengoa, eta martxoaren 28tik apirilaren 3ra bitartean gauzatuko da Zelaieta zentroan. Bertara hurrera daitezke xakezaleak, euskal xakelari onenen teknikaz gozatze aldera.

Euskal lurraldeetan sailkatu diren 24 partaideen artean erabakiko da zein den Euskadiko txapelduna, eta garaipenari esker, Espainiako txapelketan parte hartzeko aukeraz gain, 1.000 euroko saria ere eskuratuko du irabazleak.

Partidak irekiak izango dira bertaratu nahi duten ikusle guztientzat eta, Internet bidez ere transmitituko dira zuzenean, Zornotzako Xake Klubaren webgunean: www.zornotzakoxakeelkartea.com

Aurtengo edizioan ere maila gorenekoa da partaideen kalitatea. Santiago González Azken bi edizioetako irabazlea, Espainiako txapelketan hirugarrena izan den Mikel Huerga, Iberoamerikako txapelketan 4. geratu zen Gabriel del Río eta Eihartze Buiza, Bizkaiko promesa gaztea, Espainiako txapelduna sub-16 mailan izango baitira, besteak beste, Euskadiko txapelketan.

Irakasleentzako ikastaroa
Horrekin batera, martxoaren 31tik apirilaren 3ra bitartean irakaskuntza arautuko irakasleen  prestatzaileen prestakuntzarako sarrera-ikastaroa (I. zatia) emango da.

Gauero Udan

2016/04/05
Norentzat: 2002-2005 jaiotako gazteentzako • Noiz: Ekainaren 27tik Uztailaren 8ra (Uztailak 4 jai) • Ordutegia: 9:00-13:30 • Prezioa: 60 € • Izena emateko epea apirilaren 18tik 29ra arte.

GAUERO Udan 2016

ARAUDIA

1) Norentzat: 10 eta 14 urte bitarteko gazteentzatntzat (2002-2005).

2) AMETX TXARTELA Gaztetxokoko txartel edo Gazte Karneta bezala aktibatuta izatea derrigorrezkoa da izena emateko.

Aukera bakarra ematen da ekainaren 27tik uztailaren 8ra (Uztailak 4 Jai eguna) hurrengo ordutegian: 9:00-13:30.

3) Onartuen zerrendetan lehentasuna izango dute Amorebieta-Etxanon erroldatuek. Horrela, eskari-kopurua eskainitako plaza-kopurua baino handiagoa bada, kanpoko biztanleak azkenak izango dira zerrendetan. 

4) Plaza mugatuak. Matrikulazio gehiegi izan ezkero zozketaz esleituko dira plazak. Behin betiko zerrenda maiatzaren 3an argitaratuko da.

5) NEBA-ARREBAK: Zozketa egiterakoan zenbaki bakar batekin parte hartuko dute izenemate orri bakar baten izena eman badute.

6) Izena emateko epea: apirilaren 18tik apirilaren 29era Gazte Informazio Bulegoan. Ordutegia: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00.

7) Ordainketa egiteko modua: kreditu txartela. Inskripzio orria betetzean asteko10 €-ko fidantza ordainduko da. Ordainketa osoa behin betiko zerrendak argitaratzen direnean ezartzen den epean egingo da.

8) Prezioak eta deskontuak.

Prezioa: 60€

Familia unitateko 2. kideak % 20ko deskontua

Familia unitateko 3. kideak % 30ko deskontua

DBE:  prezio ordenantzaren arabera

9) Itzulketak. Izena emateko epea bukatuta ez da dirurik itzuliko hurrengo egoeretako bat ematen ez bada (beti ere idatziz eskatuta eta dagokion dokumentuak aurkeztuta): a) gaixotasun edo istripu larria (medikuaren ziurtagiria) edo b) udalekuetara etortzea eragozten duten ustekabeak edo beharrizan larriak, justifikatuta. Behin udalekuak hasita diru itzulketa  arazo larriren bat suertatzen bada baino ez da bueltatuko, eta disfrutatu ez diren egunen kopuru proportzionala soilik.

10) Gauero Udan Zelaietan eta udal kirol eta kultura egoitzetan, eta kanpoan garatuko dira onartzen den programaren arabera. Igeri egiten jakitea derrigorrezkoa da.

11) Deialdi honetan ematen diren informazioa eta datu pertsonalak Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen babespean egongo dira.

Ametxeko Udaleku irekietan izena emateko epea zabalik

2016/04/05
Apirilaren 4tik 15era izena eman beharko da Gazte Informazio Bulegoan

Datak
1. ekainaren 27tik uztailaren 1era
2. uztailaren 5etik 8ra
3. uztailaren 11tik 15era
4. uztailaren 17tik 22ra
Ordutegiak
A. 09.00-13.00 B.09.00-15.00
Prezioa A.30€ B.65€ (Jantokia barne)
Izen-ematea Apirilaren 4tik 15era (biak barne)
Ametx Txartelarekin (Ume Txartela aktibatuta) Gazte Informazio Bulegoan. 10.00-13.00/17.00-20.00

info+: http://ametxgazteria.net/udalekuak

Maite Franko ipuin-kontalaria

2016/04/12
Isilka-mixilka. • Apirilaren 15ean, 18:00etan. • 4-8 urtekoentzat.

Eleizetan 2016

2016/04/21
Eleizetan programaren XVII. edizioa izango da Amorebieta-Etxanoko eliza eta baselizetan

Kontzertuak: HEMEN

Eleizetan 2016_Kartela

JPEG image icon Kartela.jpg — JPEG irudia, 104 KB (107345 bytes)

Amorebieta-Etxano europako EMUSIK jaialdiaren egoitzetako bat izango da

2016/05/03
• Donostia 2016k Musika Eskolen Europako Jaialdiaren hamabigarren edizioa hartuko du. Maiatzaren 4tik 7ra, Europako milaka musika-ikaslek hartuko dute parte jaialdian. • Amorebietan hiru kontzertu izango dira. Bertan parte hartuko dituzte, Eslovakiar, Alemaniar, Suitzar eta Kataluniar taldeak. Kontzertu guztietan Zubiaur Musika Eskolako ikasleak anfitrioi bezala arituko dira.

Amorebieta-Etxano, 2016ko apirilaren 22a. Donostia eta beste 59 herri eszenatoki bihurtuko dira maiatzaren 4tik 7ra Europako musika eskoletako 8.500 ikaslek emango dituzten 120 kontzertu baino gehiagorako, Musika Eskolen Europako Elkarteak (EMU) antolatu duen EMUSIK, Musika Eskolen Europako Jaialdia, ospatzeko.

Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren proiektua da EMUSIK, eta egoitzak izango ditu EAEn, Nafarroan, Iparralden eta Errioxan. Herrietan joko duten parte-hartzaileak Europako hurrengo herrialdeetatik etorriko dira: Espainia, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Danimarka, Estonia, Finlandia, Frantzia, Alemania, Hungaria, Italia, Letonia, Liechtenstein, Luxenburgo, Norvegia, Austria, Polonia, Eslovakia, Suedia, Suitza eta Herbehereak.

EMUSIK jaialdia baino gehiago da. «Musika batzen gaituen hizkuntza komuna da» premisatzat hartuta, ekitaldia aukera paregabea izango da kultura eta herrialde desberdinetako ezagutzak eta esperientziak partekatzeko eta Europako herri desberdinen arteko hurreratzea eta hartu-emana bultzatzeko.

Horrez gain, festa eta musika-ospakizunaz aparte, festibalak ikusgaitasun handiagoa eman nahi dio musika eskolek maila guztietan (tokikoak, nazionalak, europarrak) egiten duten lan nekaezinari.

DSS2016EUk eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolak antolatu dute jaialdiaren hamabigarren edizioa lurraldeko hainbat eragilerekin batera, hala nola Euskadiko eta Nafarroako elkarteak (EHME eta ASEMNA, hurrenez hurren), Estatuko elkartea (UEMyD) eta EMU osatzen duten hogei herrialde baino gehiagoetako elkarteak, besteak beste.

Maiatzak 4 eta 5: aurrefestibala
EMUSIK maiatzaren 4an eta 5ean hasiko da lurraldeko hamar herritan izango diren hogei kontzertuk osatutako aperitiboarekin. Gehienbat, tokiko ikasleak izango dira kontzertu hauek emango dituztenak Donostian, Amorebieta-Etxanon, Angelun, Hernanin eta Tafallan, besteak beste.

Amorebietan, maiatzaren 5ean arratsaldeko 18:00etan “ZUS Jana Fischera-Kvetona” Sered-eko (Eslovakia) musika eskolako dantza talde tradizionala ikusi ahal izango dugu herriko plazan.

Zubiaur Musika Eskolako dantza klasikoko eta Hip-Hop/Funky taldeko partiadekin lagunduta egongo dira.

Aurrefestibalaren egunekin bat eginez, EMU Musika Eskolen Europako Elkartearen aldizkako batzarra ospatuko da. Lan-jardunaldi hauetan elkartea osatzen duten herrialdeetako hainbat ordezkari izango dira elkartearen eta jaialdiaren etorkizun hurbilari buruzko erabakiak hartzeko.

Maiatzak 6 eta 7, jaialdiaren egun garrantzitsuak
Inaugurazio ofiziala Donostia Arena 2016 espazioan (Illunbe) izango da maiatzaren 6an. Hemengo zein atzerriko 8.500 musika-ikasleentzako topaketa honetan, musika eta dantza batuko dira errepertorio anitz batean, besteak beste, Donostiako martxa, Txanton piperri, Europako ereserkia eta EMUSIKerako espresuki konposatutako abesti bat: Musikatu bizitza.

Irekieraren ostean dator ekimen nagusia: EMUSIKen parte hartzen duten Europako musika eskolek maiatzaren 6an, arratsaldean, eta 7an, goizez, bi errezitaldi emango dute bi egoitza desberdinetan. Modu horretan, 59 herri anfitrioiek doako 120 kontzertu baino gehiagoz osatutako programazioa hartuko dute, herritarrei zuzenduta.

Amorebietan, maiatzaren 6an, ostirala, 18:30etan Espluges de Llobregat-eko (Bartzelona) “L´esplufónica” Banda Sinfonikoak eta Alemaniako “Grooving High Big Band”  Big Band-ak joko dute Herriko Plazan.

Larunbatean, maiatzak 7, 11:30etan eta berriro ere Herriko Plazan, Suizako “Monkish” taldea eta “Orchester der MS Brugg” Gitarra Taldea eta baita Torroella de Montgrí (Gerona) musika eskolako banda eta korua ikusteko aukera izango dugu.

Zubiaur Musika Eskolako, instrumentu ezberdinetako irakasle eta ikasleek eta  “ZIK” koruak ere, bi kontzertuetan parte hartuko dute, Musikaren Europar ereserkia eta jaialdi honetarako espresuki konposatutako “Musikatu Bizitza” abestia interpretatuz.

Euria egotekotan, ekitaldi guztiak Zornotza Aretoan izango dira, ordutegi berberean.

Jaialdia maiatzaren 7aren iluntzean amaituko da, 20:00etan, Saguesen ospatuko den bukaera-festa batekin, herritarrei zuzendutakoa. Ospakizun jendetsu honetan egoitzetako ikasleek osatutako Big Band batek joko du, ekitaldirako espresuki sortutakoa eta Europako eskolen ikasleen laguntza izango duena, eta ondoren DJ saioa egongo da.

HAZIPENEN POZAK dantza ikuskizuna Herriko plazan

2016/04/26
Ostiralean izango da, apirilak 29, iluntzeko 20:00etan. Eguraldi txarra eginez gero, Zornotza Aretoan gauzatuko da, sarrera librez, aforoa bete arte.

 

Dantzaren Nazioareko Eguna dugu apirilaren 29a. Zio horrekin, HAZIPENEN POZAK ikuskizuna eskainiko digu KUKAI-TANTTAKA, joan den urteko jaietan eguraldia kaxkarra izan zelako ezin ekarri izan zutena. Berriro ere berdin gertatzera, ZORNOTZA ARETOAn izango da emanaldia, eta sarrera libre aforoa bete arte.

Bi konpainiak azken 10 urteotan batera egin izan duten lanaren laburpena da HAZIPENEN POZAK, eta koreografiarik gogoratuenak dakarzkigu, eguneraturik, entsegu gela batean arituko balira bezala.

Bideoa: HEMEN

 

Euskararen erabilera sustatzen merkataritza eta ostalaritza arloetan

2016/04/26
Euskara zerbitzuak euskararen erabileraren diagnosia bideratuko du, merkataritza eta ostalaritza arloetako establezimenduetan erabilera sustatu nahian; horretarako, bisitak egiteari ekingo diote laster. Horren berri izateko alkatearen eskutitza jasoko dute; honakoa, hain zuen ere.

Jaun/Andre hori,

Eskutitz honen bidez zugana jotzen dut merkataritza/ostalaritza establezimendu bateko arduraduna zaren aldetik; batetik, gure herriari egiten diozun ekarpena eskertzeko; eta bestetik, euskararen erabilerari dagokion zenbait iradokizun egiteko.

Azken urteotan Amorebieta-Etxanoko biztanle kopuruak gora egin du, eta horrekin batera merkataritza arloko establezimendu kopuruak ere bai. Horrek, zalantzarik gabe, herriari bizitasuna ematen dio, eta herritarron bizimodua erraztu egiten du. Hori dela eta, egiten duzun ahalegina eta herritarroi ematen diguzun  zerbitzua eskertu nahi dut.

Beste alde batetik, Amorebieta-Etxanoko udalak zerbitzuen sektorean euskara erabiltzea oinarrizkotzat jotzen du, eta ahaleginak egingo ditu arlo hori sustatzen. Gainera, zerbitzuak euskaraz ere emateak sektoreari balio erantsia dakarkio; bezeroari eskaintzen zaion zerbitzua osoagoa delako, eta bezero gehiagorengana heltzeko bidea ematen duelako.

Horregatik guztiagatik, Udalak hainbat baliabide eskaintzen dizkizu euskararen erabilera sustatzeko, eta ematen duzun zerbitzua hobetzen laguntzeko:

•    Itzulpen laburrak egiteko doako zerbitzua.
•    Diru-laguntzak errotuluak, eta korporazioaren irudiak euskaraz jartzeko.
•    Euskara ikasteko oinarrizko ikastaroak.
•    Diru-laguntzak euskara ikasteagatik.

Hori guztia azaltzeko euskara teknikarien bisita jasoko duzu laster.

Beste barik, egiten duzun ahalegina eskertuz, agurtzen zaitut.

 

Andoni Agirrebeitia Abendibar


Amorebieta-Etxanoko alkatea

Larunbatean, EL FLORIDO PENSIL (neskak), Zornotza Aretoan

2016/04/28
Apirilaren 30ean eskainiko da, 20:00etan, euskaraz, Gerra osteko Espainian menderatzaile jardun zuen hezkuntza sistema bortitzaren mende dauden bost neskatoren eguneroko pasadizoak dakarzkigun lan hau.

Gizartearen eta ideologia menderatzailearen isla da eskola, eta Erdi Aroko patriarkaturik ilunena eguneratzea erabaki zuen ideologia horrek, azken muturreraino eramanda.

Irudiak: HEMEN

Konpainia: Tanttaka
Zuzendaritza: Fernando Bernués, Mireia Gabilondo
Aktoreak: Loli Astoreka, Gurutze Beitia, Teresa Calo, Elena Irureta, Itziar Lazkano
Ekoizpena: Kike Díaz de Rada
Egilea: Andrés Sopeña Monsalve

Eleizetan ganbera kontzertuak Amorebieta-Etxanoko eliza eta baselizetan

2016/04/29
Bost kontzertuk osatuko dute aurtengo eskaintza.

Maiatzaren 14an, 20:00etan, Dudeako San Migel baselizan, Alos Quartet (www.alosquartet.com).

Maiatzaren 15ean, 12:15ean, Musikeneko Dana hari laukotea eta Kandinsky hari seikotea.

Maiatzaren 22an, 12:15ean, Boroako San Pedro baselizan, Argixe hirukotea.

Maiatzaren 28an, 20:00etan, San Antonio Elgezabal baselizan, Ablaye Cissoko eta Volker Goetze (www.espiritudelsur.com / www.volkergoetze.com)

Maiatzaren 29an, 12:15ean, Etxanoko Andra Mari elizan Brussels Virtuosi ganbera orkestra (www.marcgrauwels.com)

 

Egitarau osoa: HEMEN

Eleizetan 2016

PDF document icon ZELAIETA ELEIZETAN 2016.indd.pdf — PDF dokumentua, 1.17 MB (1230411 bytes)

Zubiaur Zornotzako musika eskola - Matrikulazioa 2016/2017 zabalik

2016/05/09
Epea: Maiatzaren 9tik ekainaren 3ra. • Ordutegia: astelehenetik ostiralera (13:00-18:30) • Tokia: Zubiaur Musika Eskola eta online. Elizalde kalea 2. • Tfnoa: 94 630 15 10

Aurrematrikula egiteko, ikaslearen datu pertsonalak eta bankuko kontu zenbaki bat eskatuko da (24 zenbaki)

Aurrematrikula web gunetik ere egin daiteke.

DANTZA

6 URTETIK AURRERA  
 
Dantzarekin kontaktua (6-7 urte)
Sormenezko dantza (8 urtetik aurrera)
Dantza Klasikoa (8 urtetik aurrera)
Hip Hop/Funky (12 urtetik aurrera) 

MUSIKA 

4 URTETIK AURRERA  
 
Musikarekin Kontaktua (4-7 urte)
 
Flauta, Klarinetea, Saxofoia,  Tronpeta, Tronboia, Perkusioa, Biolina, Biola, Biolontxeloa.  
Pianoa, Gitarra, Akordeoia. Txistua, Alboka, Trikitixa, Dultzaina, Txalaparta.
Gitarra eta Baxu elektrikoa, Teklatuak, Bateria.
 
Hizkuntza Musikala, Analisia, Korua eta Talde instrumentalak.
 
Musikoterapia Hezigarria

Jaietako Kartela Herri bozketa bidez aukeratuko da

2016/05/07
Amorebieta-Etxanoko jaietako jai batzordeak herriko hurrengo artistak gonbidatu ditu: Mikel Berrojalbiz, Jon Calvo, Martzel Do Nascimento, Rosalinda Incardona, Eider Eibar eta Itxaro Intxausti, jaietako kartela izateko proposamen bat aurkezteko. Herri bozketa bidez aukeratutakoa izango da Amorebieta-Etxanoko jaiak iragartzeko kartela.

AMOREBIETA-ETXANOKO 2016KO JAIAK SUSTATZEKO IRUDIRAKO (kartela, egitarauaren azala...) LEHIAKETAREN OINARRIAK

        1.     Ondorengo baldintzak bete beharko dituzte lehiaketa honetan parte hartzen dutenek: 

Ametx erakunde autonomoaren gonbidapena jaso

Ametxek Jai batzordeak proposatutako herriko 8 artistatik 6 gonbidatuko ditu lehiaketan parte hartzen. Artistaren batek gonbidapena ez onartuz gero, Jai batzordeak proposatutako bi erreserbak gonbidatuko ditu Ametxek.

Artistatzat hartuko dugu: Arte ederrak, diseinua eta antzeko ikasketak dutenak, diseinuan, arte grafikoetan edo lotura duten lanetan ari direnak, edo aurretik artearen munduarekin ibilbide bat dutenak (erakusketak egin, arte-disenu blog bat izatea, etab.)

Aurretik Amorebieta-Etxanoko jaietako kartel lehiaketa irabazi dutenak ezingo ditu Ametxek gonbidatu.

18 urtetik beherakoak ezin izango dute parte hartu.

  1. Partaide bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahalko du lehiaketara.
  2. Teknika eta formatua aukerakoak izango dira.
  3. Honako testu hau agertuko da nahitaez proiektuetan:

“Amorebieta-Etxanoko jaiak 2016 uztailak 15-27”. Nahi den eran ezarri ahalko da testua, eta nahi den diseinua erabili.

  1. Euskarri digitalean aurkeztu beharko da ezinbestean proiektua (jpg, pdf edo psd).
  2. Proiektuak nora aurkeztu:
    1. Mailez bidaliz gero, gazteinfo@ametx.net helbide elektronikora, gai hau ezarrita: Amorebieta-Etxanoko Jaiak. Mezu bat bidaliko da, bi artxibo erantsita: bataren izena, “goitizena” izango da eta barruan, datu hauek bilduko ditu: izena, bi abizen, helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia. Bigarren artxiboan, berriz, irudia. (egun berean edo hurrengo baliodun egunean baieztatuko da proiektua jaso izana).
    2. Gazte Informazio Bulegoan: Amorebieta-Etxanoko jaiak sustatzeko irudirako lehiaketa. Zelaieta parkea z/g 48340 Amorebieta-Etxano. Lehiatzailearen datuak gutun-azal itxi batean sartuko dira: izena, bi abizen, helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia.
  3. Proiektuak aurkezteko epea 2016ko maiatzaren 24ean amaituko da, 14.00etan.
  4. Lanek ezingo dute toki ikusgarrian eraman egilea identifikatzeko bide emango duen izena edo bestelako daturik.
  5. Pertsonaiaren bat irudikatuz gero, ezinbestean eduki beharko ditu egileak horretarako eskubideak.
  6. Aurkezten den proiektua ezingo da beste ezein lehiaketatan saritua edo merkataritza xedeetarako erabilia izan.
  7. Honela aukeratuko da proiektu irabazlea:
    1. Bozketa publikoa: Ekainaren 6tik 10era (14:00etan) Ametx erakundearen webgune baten.
  8. Ekainaren 14ean aurkeztuko da zein den irabazlea, eguerdiko 12:00etan, Zelaieta zentroan eta ondoren www.ametx.net eta www.ametxgazteria.net webguneetan.
  9. Udalak konpromisoa hartzen du irabazle suertatzen den proiektua jaietako kartelean eta egitarauaren azalean erabiltzeko. 
  10. Jaietako irudia egiteko erabiltzen diren irudiak edota testuak behar bezalakoak izango dira, generoen arteko berdintasunari dagokionez.
  11. Lehiaketan sari bakarra izango da: 750 euro garbi. (gonbidatu bakoitzari 250 euro garbi ordainduko zaie partehartzeagatik)
  12. Publikoaren erabakia apelaezinak izango dira.
  13. Zein proiektuk irabazten duen jakinarazten denetik zenbatzen hasi ondorengo 30 eguneko epearen barruan itzuliko dira saririk jasotzen ez duten lanak Gazteentzako Informazio Bulegoan, bertako jardueraren ohiko ordutegian. Antolatzaileek ahalik eta kontu handienaz zainduko dituzte entregatzen diren lanak, baina ez dira erantzule izango galdu edo narriatuz gero.
  14. Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarrion erabateko onarpena.
  15. Informazio gehiago, Zelaietako Gazteentzako Informazio Bulegoan:

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10.00-13.00 eta 17.00-20.00. Harremanetarako telefono zenbakia: 94 630 06 50

e-maila: gazteinfo@ametx.net

Helbidea: Zelaieta parkea z/g 48340 Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Ikasgelaren ordutegi berezia

2016/05/07
Ikasgelak ordutegi berezia izango du azterketa garaian. Maiatzaren 7tik uztailaren 10era bitarteko asteburuetan zabalik egongo da. Larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara eta igandeetan 17:00etatik 20:00etara. Astelehenetik ostiralera ohiko ordutegia mantentzen da 8:30etatik 21:30etara.

Eleizetan programaren XVII. edizioak Amorebieta-Etxanoko ermita eta elizak ganbera-musikaz beteko ditu

2016/05/09
• Agate Amilibia txelo-jotzaileak Musikeneko Dana laukoterekin eta Kandinsky seikotearekin parte hartuko du maiatzaren 15ean Bernagoitiko San Migel elizan. • Antolatzaileek kontzertu guztietarako doako autobus bat jarriko dute. Autobusa kontzertua baino 30 minutu lehenago aterako da (45 minutu Bernagoitiara joateko).

Amorebieta-Etxano, 2016ko maiatzaren 09a. Hilabete honetan Amorebieta-Etxanoko ermita eta elizetan ganbera-musikaren arloan Euskadin egiten den programarik originaletariko bat entzun ahal izango da, Eleizetan programaren XVII. edizio honetan. Hain zuzen ere berezia da kontzertuak Zornotzako ermita eta baselizetan egingo baitira.

Edizio honetan zornotzarrek ondoko kontzertuez gozatzeko aukera izango dute:

  • ALOS QUARTET  Larunbata, maiatzak 14, 20:00etan Dudeako San Miguel ermitan.  Txelo, biola eta bi biolinek osatutako laukote honek aurkeztu berri duen bere laugarren diskoa aurkeztuko du, “Garden”. Soka laukotearen heziera klasikoa abiapuntu izanik, gaur egungo musikaren barruan hainbat alor biltzen dituen errepertorioa aurkeztuko dute. Alos Quartet 1999an sortu zen, eta harrezkero goi mailako muskariekin aritu dira kolaboratzaile, hala zuzenean nola grabatutako lanetan: Dulce Pontes, Kepa Junkera, Oskorri, Ken Zazpi, Carlos Nuñez,…. Era anitzekoak eta asko izan dira, era berean, partaide izan dituzten eszenatoki eta festibalak.  Arte ibilbide luzeko musikariek osatzen dute laukotea, eta ospe handiko orkestren –Euskadiko Gazte Orkestra, Euskadiko Orkestra, JONDE, etab.- kide izateaz gain, euskal musikan denok ezagutzen ditugun talde eta musikariekin ere aritu dira: Oskorri, Benito Lertxundi.
  • MUSIKENEko DANA hari laukotea eta KANDINSKY seikotea Igandea, maiatzak 15, Bernagoitiako San Migel elizan 12:15ean. Joan den urteko egitaraua osatzeko Musikenerekin (Euskal Herriko goi mailako musika ikastegia) elkarlanean aritu ondoren, nazio eta nazioarteko mailan izen handia duen erakunde honetatik talde bi (seikotea eta laukotea) etorriko zaizkigu aurtengoan. Agate Amilibia txelo zornotzarrak parte hartzen du elkarte horietan.
  • ARGIXE HIRUKOTEA Maiatzak 22, Boroako San Pedro ermitan 12:15ean. Pianoak, txeloak eta klarineteak osatuta dagoen ganbera musika taldea da Argixe. Josu González zornotzarra kide da talde horretan, klarinetea joaz (ohikoa izaten da bere presentzia rock talde famatuetan: Doctor Deseo, Aton Rumba eta Boto Boogies). Erromantizismoko errepertorioan honelako hirukoteentzako lan gorena den Brahmsen Trioa La minorrean Op. 114 aurkeztuko dute eta bigarren zatian, berriz, Astor Piazzolaren tangoak, jazzarekin mugakide diren erritmo eta harmonia elementuez hornituak.
  • ABLAYE CISSOKO & VOLKER GOETZE Larunbata, maiatzak 28, San Antonio Elgezabal ermitan 20:00etan. Ablaye Cissoko griot senegaldarraren eta Volker Goetze jazz musikari alemaniarraren bilketa ederra. Hitzen maisuak, arbasoen oroitzapen bizia diren griotei egindako omenaldia da beraien azken diskoa, Djaliya. Ablaye Cissokoren korak eta Volker Goetxeren tronpetak bidaia izpiritualean eramango gaituzte, Free Jazza eta mandingen musika nahastu egin baitira musika ordu liluragarria sortzeko. Ablaye Cissokoren tertziopelozko ahotsak azken ukitua ematen dio Jazz Afro-Europar honi, barnekoa eta futurista bilakaraziz.
  • BRUSSELS VIRTUOSI Igandea, maiatzak 29, Etxanoko Andra Mari elizan 12:15ean.  1981ean sortu zen muskari gazte eta dinamikoek osatutako nazioarteko talde hau, Marc Grauwels flauta-jotzaile belgiarraren ekimenez. Harrezkero igaro diren urteetan munduan zehar ibili dira, bakarlari famatuenekin batera, eta nazioarte mailako hainbat festibaletan hartu dute parte. Ohiko bihurtu da beraientzat biran ibiltzea Espainian, Alemanian, Frantzian, Austrian, Grezian, Italian, Japonian, Korean, Estatu Batuetan, Her-Beheretan, Luxenburgon, Kanadan, Mexikon, Venezuelan eta abarretan. Biharamunean Bartzelonako Palaun eskaintzea aurreikusita duen kontzertua aprobetxatuta, 2012an ere bereganatu zuen eszenatokira itzuliko da Marc Grauwels flauta jotzailea zuzendari duen ganbera talde hau, energia eta interpretazioaren kalitatea ezaugarri dituena.

Antolatzaileek kontzertu guztietarako doako autobus bat jarriko dute. Autobusa kontzertua baino 30 minutu lehenago aterako da Gudari kaleko autobus geralekutik (45 minutu Bernagoitiara joateko).

Liburuen mailegu epea 21 egunetara luzatzen da liburutegian

2016/05/12
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean dauden liburutegi guztietan, Amorebieta- Etxanokoa barne, liburuen mailegu epea 21 egunetara luzatzea erabaki da.

Orain arte zegoen 15 eguneko epea luzatu egin da eta, liburuen kasuan, 21ekoa izango da hemendik aurrera. Berriztapenak beste 21 egunez liburua mailegatzeko aukera ematen du. Horrela eLiburutegia (liburu digitalen plataforma) eta paper formatuko liburuen epea bateratu egiten dira, bi kasuetan: 21 egun.

Aldizkari, CD eta DVDen kasuan momentuz berdin jarraitzen dugu. Hau da, 7 egun.

Gogorarazi nahi dizuegu, 3 liburu eta 3 aldizkari, CD edo DVD atera ahal direla Amorebieta- Etxanoko liburutegitik (hau da, bazkidea zaren liburutegitik), eta beste 10 sareko beste liburutegietatik. Guztira, 16 dokumentu.

Bultzatu gure tanborrada! Jaietako ospakizunik jatorrena

2016/05/12
Amorebieta-Etxanoko tanborradan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu da. // Tanborrada uztailak 24. // Epea zabalik ekainaren 8ra arte. // 16 urtetik gorakoak.

Izen ematea tanborrada osatzen duten gorputz guztietarako nahitaezkoa da, tanbor-joleak, tanbor-jole beteranoak, fusilariak, zaldunak, sukaldariak eta kantineroak.

Izen ematea librea eta irekia da 16 urtetik gorako hiritar guztientzat eta ekainaren 8ra arte Zelaietan egin ahal da, edo Internet bidez datuak hemen betez.

Umeen tanborradan izena emateko epea zabaldu da

2016/05/17
Umeen tanborradaren eguna: uztailak 21. // Izen-ematea on-line edo Zelaieta Zentroan. // Epea zabalik ekainaren 8ra arte. // 2005-2011an jaioak.

Umeen tanborradan izena emateko epea gaur zabaldu da eta ekainaren 8ra arte Zelaietako harreran egin ahal da, edo online hemen datuak beteta.

2005etik 2011ra bitartean jaiotako umeak eman ahal dute izena. Lehenengo aldiz izena ematen dutenak sukaldariak izan beharko dute, bigarren urtean antortxeroak, eta ondoren fusileroak, eta tanborreroak.

Dena den, umeari antzinatasunez dagokion gorputzean lekurik ez balego, umeak aurreko urteko gorputzean errepikatu beharko du.

Amorebieta-Etxanoko taberna eta jatetxeak lehian arituko Zornotzan Jan Alairen V. edizioan

2016/05/19
• Zornotzarrek sei gune izango dituzte horretarako maiatzaren 25etik 29ra bitartean. • Hiru sari egongo dira: sari nagusia, sari herrikoia eta zerbitzaririk onenarentzako saria.

Zornotzan JAN ALAI” Amorebieta-Etxanoko pintxo ibilbidearen bosgarren edizioa maiatzaren 25ean hasiko da. 44 establezimenduk parte hartuko dute lehiaketan. Bi sari nagusi egongo dira eta sari berezi bat zerbitzaririk onenarentzat.  

Sariei dagokienez, epaimahaia lehiaketan parte hartzen duten establezimendu guztietara joango da isilpean, pintxorik berritzaileena aukeratzeko.  Epaimahaia gastronomia arloan adituak diren hiru pertsonek osatuko dute eta lehiaketaren amaieran jakinaraziko da nortzuk izan diren.  Lehiaketak irauten duen lau egunetariko edozeinetan, epaimahaikideak ostalaritza establezimenduetara joango dira era anonimoan, banaka edo taldean, eta pintxoak probatu eta pintxoaren prestakuntza eta kalitatea ez dela aldatzen egiaztatuko dute.

Epaimahaiak kontuan hartuko ditu ostalaritza establezimenduaren ezaugarriak: handia edo txikia den, jatetxea den, taberna, pintxoa ateratzeko zenbat denbora behar duten, etab.  Era berean, ondokoak era baloratuko dira: pintxoa nola aurkeztuta dagoen, lehengaien kalitatea eta oreka, zaporea osotasunean, gozamena eta originaltasuna.

Gainera, denok parte hartu ahal izango dugu herritarren ustez pintxorik onena dena aukeratzen eta baita zerbitzaririk profesionalena aukeratzen ere.  Lehiaketa herrikoian parte hartu nahi dutenek, txartel bat jasoko dute lehiaketan parte hartuko duten establezimendu guztiak biltzen dituena. Herria sei gunetan bereiziko da eta gune bakoitzean gutxienez hiru pintxo jan beharko dira. Horrela, bakoitzak bere pintxoen ibilbidea egingo du.

Pintxoak jan ondoren, txartelean gure iritziz hiru onenak idatziko ditugu, lehentasun hurrenkera errespetatuz eta baita profesionalena iruditzen zaigun zerbitzariaren izena ere.

Establezimendu bakoitzak lortutako puntu guztiak batuko dira eta puntuak osotara batu ondoren, “Zornotzan JAN ALAI” Lehiaketako Pintxo Herrikoirik Onena (1.000 euroko saria) eta zerbitzaririk profesionalena aukeratuko dira eta herriko pintxoen Top Tena osatuko da.

Sari banaketa Zelaieta Zentroko auditorioan egingo da maiatzaren 29an, igandea, 20:00etan.

Prezio herrikoiak eta herritarrek parte hartzea

Ekimenak arrakasta izan dezan, herritarrek parte hartzea oso garrantzitsua izango da aurten ere. Beraien iritziz pintxorik onenak zeintzuk diren esanez txartela betetzen dutenek, 500 euroko saria izango duten zozketan parte hartuko dute.  

Pintxo guztiek salmenta prezio bakarra izango dute, hala nola, 1,30 €. Parte-hartze hau da lehiaketaren mamia. Amorebieta-Etxanoko auzo guztietan bezeroak mugitzea ekarriko du honek eta milaka pertsonek herri guztian zehar pintxoak jan ditzatela lortuko da eta hori berez, parte hartuko duten taberna eta jatetxe guztientzat sari bat da.

Kirol Campusa

2016/05/24
• LHKo ikasleak. Jaioak 2010-2005 • Data: abuztuaren 29tik irailaren 2ra • Ordutegia: 09:30-14:00 • Prezioa: 30 € • Izen ematea: Ekainaren 1etik 15era

1.- NORENTZAT: LHko ikasleentzat, 2005-2010 urteen artean jaiotakoentzat.

2.- AMETX TXARTELA ume txartela bezala aktibatuta izatea derrigorrezkoa da IZENA EMATEKO.

3.- NOIZ: abuztuaren 29tik irailaren 2ra.

      ORDUTEGIA: 09:30etik 14:00etara.

 4.- Onartuen zerrendetan lehentasuna izango dute Amorebieta-Etxanon erroldatuek. Hori dela eta, eskari-kopurua eskainitako plaza-kopurua baino handiagoa bada, kanpoko biztanleak azkenak izango dira zerrendetan.

5.- Plaza mugatuak. Izena eman dutenen kopurua handiegia izanez gero, zozketa bidez esleituko dira plazak. Behin betiko zerrenda ekainaren 22an argitaratuko da.

6.- NEBA-ARREBAK: Zozketa egiterakoan zenbaki bakar batekin parte hartuko dute; horretarako, izena orri bakar baten eman beharko dute.

7.- IZENA EMATEKO EPEA: ekainaren 1etik 15era (biak barne), Gazte Informazio bulegoan. Ordutegia: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00.

8.- ORDAINKETA kreditu-txartelarekin egingo da. Izen-emate orria betetzean 10 €ko fidantza ordainduko da. Ordainketa osoa behin betiko zerrendak argitaratzen direnean egingo da, ezartzen den epean.

9.- PREZIOA: 30 €

      Familia unitate bereko bigarren kideak %20ko deskontua izango du.

      Familia unitate bereko hirugarren kideak %30eko deskontua izango du.

      Hobariak: Zerbitzuak eman edo udal jarduerak burutzeagatiko prezio publikoak arautzen dituen        ordenantzan jasotakoaren arabera.

10.- MATRIKULA ITZULTZEA. Izena emateko epea amaituta ez da dirurik itzuliko, baldin eta honako egoeretako bat ez bada:

a)      Gaixotasun edo istripu larria (mediku-ziurtagiria aurkeztu beharko da).

b)      Kirol Campusera etortzea eragozten duen ustekabe edo beharrizan larria (beti ere, idatziz eskatuta eta dagozkion dokumentuak aurkeztuta).

Behin Kirol Campusa hasita, matrikula ez da itzuliko.

11.- Kirol Campusaren jarduerak udal kirol eta kultura egoitzetan burutuko dira.

12.- INFORMAZIOA BATZARRA. Ekainaren 27an izango da; bertan, campusari buruzko xehetasun guztiak emango dira: ekintzak, irteerak, hezitzaileen formazioa…

13.- Deialdi honetan ematen diren informazioa eta datu pertsonalak abenduaren 13ko 15/1999 Legean, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoan, ezarritakoaren arabera erabiliko dira.

 

Amorebieta-Etxanoko 2016ko jaiak sustatzeko irudirako (kartela, egitarauaren azala...) lehiaketa

2016/05/30
• Bozketa publikoa: Ekainaren 6tik 10era (14:00etan) Ametx erakundearen webgunean. • Ekainaren 14ean aurkeztuko da zein den irabazlea, eguerdiko 12:00etan, Zelaieta zentroan eta ondoren www.ametx.net eta www.ametxgazteria.net webguneetan.

Urtza taberna eta Propi Erretegia izan dira “Zornotzan JAN ALAI” txapelketaren bosgarren edizioaren irabazleak

2016/05/29
• Urtza tabernak irabazi du pintxorik berritzaileenarentzako saria • Herri-pintxorik onena, berriz, Propi erretegikoa izan da • Propi erretegiko zerbitzariari aintzatetsi zaio profesionaltasun maila bikainena • Eskerrak eman nahi dizkie Udalak hiritarrei partaidetzagatik

Urtza tabernan “Next!”  izenaz atondutako pintxoa izan da “Zornotzan Jan Alai” txapelketaren bosgarren edizioko pintxorik berritzaileena epaimahaikideen aburuz. Saria, 1.000 € dirutan, xafla eta txapela.

Herri pintxorik onena, berriz, lehiaketan parte hartu duten hiritarren bozketa bidez izendatua, Propi erretegiko "Propi fua-kua" izenekoa izan da. Saria, 1.000 € dirutan, xafla eta txapela.

Txapelketara aurkeztutako pintxoen Top Ten delakoa ere bozketa honetatik eratorririk osatu da. Honakoa izan da

1.- Propi erretegia

2.- Urtza taberna                               

3.- Restaurante El Cojo                                 

4.- Cafetería Berezi                           

5.- Uranga taberna                            

6.- Cafetería Venecia                           

7.- Bar Sukoi

8.- Cafetería Geraleku

9.- Pozu´s

10.- Bar Brasil

Beste alde batetik, lehiaketan parte hartu duten herriko 44 taberna eta jatetxeen arteko zerbitzaririk onena aukeratzeko bozketa ere eginda, Propi erretegiko MIkel zerbitzariaren profesionaltasuna nabarmendu da.

Hiritarren partaidetza

Eskerrak eman nahi dizkie Udalak Amorebieta-Etxanoko ostalariei euren inplikazioagatik eta hiritarrei ere, joan den urteko moduan, bat egin dutelako txapelketarekin eta hori, berez, bada udalerri osoarentzako saria.

Kirol zerbitzuak Internet bidez ere erabiltzaileen eskura

2016/06/03
• Hiritarrek webgunearen bidez ikusi ahal dute zein den eskaintza. • Larreara joan gabe egin dezakete erabiltzaileek aurretiko izen-ematea egiteko, etxetik, Interneten bidez. • Hiritar batzuek egindako eskariei erantzuna eman nahian, kiroldegiko tramiteak on-line egiteko lehenengo urratsa da.

Ametx erakunde autonomoa hasia da dagoeneko udal kirol zerbitzuak erabiltzeko, Internet bidezko tramitazioa ezartzen.

Hasiera honetan, erabiltzaileek ikastaroen-eskaintza ikus dezakete www.ametx.eus webgunean, HEMEN hain zuzen ere, eta aurretiko izen-ematea gauzatu, Larrea kiroldegira joan gabe.

Zenbait hiritarren eskaria izan da azken aspaldi honetan on-line tramitazioa eta hauxe da, Ametx erakunde autonomoak eskari horiei erantzuna eman nahian abian jarri duen lehenengo urratsa. Luze gabe, kirol zerbitzuen erabiltzaileei ahalik eta erraztasunik handiena emate aldera, sistema berbera erabili ahalko da instalazio eta espazioen erreserbak eta ordainketak gauzatzeko ere.

"Pedí que te quedaras" olerki liburuaren aurkezpena

2016/06/07
Karmele Ruiz Tudancak argitaratu berri duen "Pedí que te quedaras" olerki- liburuaren aurkezpena izango da liburutegian. Hitzordua ekainaren 9an, osteguna, arratsaldeko 7etan. Olerki intimisten bilduma txikia osatzen du Karmeleren liburuak.

Olerki intimisten bilduma txikia da PEDÍ QUE TE QUEDARAS. Senide, adiskide eta  lankideen arteko harremanetan murgildu da idazlea, guztia sentikortasun eta tristura sakonez blaituta eta, horrekin batera, umore eta ironia zertzeladek ere zipriztinduta. Irakurlearen bihotza atzitzea du helburu bakar, horixe baita poesiaren azken helburua, HUNKITZEA, irakurtzen dena sentiaraztea, biziturik sentiaraztea.

" Cubrirse los ojos con las manos,

esconcer el sol con un dedo,

como avestruz la cabeza oculta,

creer en el hombre de la luna.

Meter la cabeza debajo del agua,

no escuchar lo que la herida dice,

sordera añadida, eso tiene gracia,

el caso es no ver lo que a tu hermana

le pasa.

Ya no te lo explica, se dio por vencida,

sigue ciego, hermano, con tu creencia.

Sigue vencedor, yo estoy ya vencida,

no hay posible encuentro, tu ceguera

me hiela la vida."

CEGUERA, de Karmele Ruiz de Tudanca.

Amorebieta-Etxano Haizetara 2016. XI fanfarren, banden eta kale musikarien nazioarteko lehiaketa.

2016/06/10
• Ekaina 24, 25, 26 • Sariak: Lehiaketaren irabazlea 10.000 €, publikoaren saria 4.000 €, tresna-jolerik onena 1.000 €. • Ametx Erakunde Autonomoak izendatutako epaimahaiak erabakiko du lehiaketako bandarik onenaren eta tresna-jolerik onenaren sarien irabazleak nortzuk diren. • Publikoaren saria bozketa bidez erabakiko da. 25ean, larunbatean, arratsaldeko 20:00etatik 01:30era bitartean. Sabino Arana kalean jarriko den gune berezian emango da botoa.

Talde aukeratuak:

  1. Farra Fanfarra (Portugal)
  2. Brass Street Boys (Mexico)
  3. The Farra Marching Band (Euskadi)
  4. Builders Brass Collective (Madrid)
  5. Balcony Players (International: Netherlands, Belgium, USA, ...)
  6. Camillocromo Circus Swing Orchestra (Italia)
  7. El Flecha Negra (Germany)
  8. Band Of Streets (Hungary)
  9. Los Boozan Dukes (Catalunya)
  10. The Busquitos (Holanda)

Lehiatik kanpo: Zubiaur Band

Egitaraua

Ostirala 24

  • 19:00  Zelaieta parkea: Taldeen aurkezpena.
  • 20:00  Zelaieta parkea - Euskal Herria plaza: THE BUILDERS COLECTIVE
  • 20:30  Andra Mari plaza - Gernika plaza: BALCONY PLAYERS
  • 20:30 Herriko plaza - Zubiondo plaza: EL FLECHA NEGRA
  • 21:00  Gudari kalea - Ogenbarrena: BAND OF STREETS
  • 21:30  Kalbario plaza: CAMILLOCROMO
  • 21:30 San Juan kalea: THE BUSQUITOS
  • 22:30  Herriko plaza - Andra Mari plaza: THE BOOZAN DUKES
  • 22:30 Zezilia Gallarzagoitia - Gernika plaza: THE FARRA MARCHING BAND
  • 23:00  Euskal Herria plaza - Zelaieta parkea: FARRA FANFARRA
  • 24:00  Sabino Arana - Zubiondo plaza: BRASS STREET BOYS

 
Larunbata 25

  • 12:30 Gernika plaza: CAMILLOCROMO
  • 13:00 Euskal Herria plaza - Kalbario plaza: BALCONY PLAYERS
  • 13:30 Zecilia Gallarzagoitia - Abasolo apezpiku: THE BUSQUITOS
  • 19:00 Sabino Arana kalea: EL FLECHA NEGRA
  • 19:00 Harrison parkea: CAMILLOCROMO
  • 19:00 Herriko plaza: BRASS STREET BOYS
  • 20:00 Zelaieta parkea - Zubiondo plaza: THE FARRA MARCHING BAND
  • 20:00 San Juan kalea - Arraibi plaza: BAND OF STREETS
  • 20:00 Andra Mari plaza - Zezilia Gallarzagoitia: THE BUILDERS COLLECTIVE
  • 20:30 Kalbario plaza: THE BOOZAN DUKES
  • 20:30 Euskal Herria plaza: THE BUSQUITOS
  • 21:00 Gudari kalea - Ogenbarrena: FARRA FANFARRA
  • 21:00 Herriko plaza: BALCONY PLAYERS / BUILDERS COLECTIVE
  • 21:00 Gernika plaza: EL FLECHA NEGRA / FARRA FANFARRA
  • 22:00 Zelaieta parkea: BAND OF STREETS / BRASS STREET BOYS
  • 23:00 Zubiondo plaza: THE BOOZAN DUKES / THE FARRA

 
Lehiatik kanpo 20:00 Gernika plazan: ZUBIAUR BAND
 
Igandea 26

  • 11:30 Auzoetan (Ixer, Gane, Ogenbarrena, Zubipunte): THE FARRA, BUILDERS COLECTIVE, BOOZAN DUKES, FARRA FANFARRA
  • 11:30 Erdiko kaleetan (Euskal Herria plaza, Sabino Arana kalea, Gernika plaza, Arraibi plaza, Kalbario plaza, Harrison parkea): BAND OF STREETS, CAMILLOCROMO, BRASS STREET BOYS, EL FLECHA NEGRA, THE BUSQUITOS, BALCONY PLAYERS
  • 13:00 Zelaieta parkean: Irabazleen iragarpena eta sari banaketa

 

Haizetara 2016 liburuxka

Ganeko udako igerilekuak zabalik ekainaren 15etik irailaren 15era

2016/06/14
Instalazioen ordutegia 11:00-21:00 izango da astelehenetik larunbatera, eta 11:00 20:00 igande eta jaiegunetan. Informaziorako telefono zenbakia: 946850914.

"VOF" Amorebieta-Etxanoko jaietako kartel irabazlea

2016/06/14
• Esku batzuk erakusten ditu, jaietako hainbat elementurekin. Horien artean puxika gorri bat dago Andrés Nagelen eskulturaren irudi batekin, jendeak “La Patata” izenarekin ezagutzen duena. • Egilea Martzel Do Nascimento Goiria da, Amorebieta-Etxanoko grafiti-egile gazte bat, 2015ean Zelaieta Zentroan erakusketa bat egin zuena “Atentados” izenekoa.

Amorebieta-Etxanoko herritarrak ostiralean 2016ko Karmengo jaietarako kartela aukeratu zuten. Oraingo honetan parte hartzaileek gonbidapen bat jaso dute, Jai Batzordeak aukeratuak izan ondoren.

Kartelak esku batzuk erakusten ditu, jaietako hainbat elementurekin. Horien artean puxika gorri bat dago Andrés Nagelen eskulturaren irudi batekin, jendeak “La Patata” izenarekin ezagutzen duena. Egilea Martzel Do Nascimento Goiria da eta 1.000 euroko saria eskuratu du.

Amorebieta-Etxanoko grafiti-egile da gazte hau. Bere kartelak 201 boto eskuratu ditu, bigarren lekuan gelditu den kartelak baino bi gehiago.

Liburutegiko udako ordutegi berezia

2016/06/20
Liburutegiak ordutegi berezia izango du uda garaian, uztailetik irailera. Uztailaren 5etik 14ra: 9:00etatik 20:00etara eta uztailaren 15etik 29ra: 8:30etatik 15:00etara. Abuztuaren 1etik 19ra liburutegia ITXITA egongo da eta abuztuaren 22tik irailaren 2ra: 8:30etatik 15:00etara. Irailaren 5etik 16ra: 9:00etatik 20:00etara. Uztaila eta Abuztuko larunbatetan liburutegia itxita egongo da.

Liburutegiak gomendatzen du

2016/06/21
Uda sasoiari begira liburutegiak aurkezten du: "Udarako #gomendioak". Haur, gazte zein helduei zuzendutako materialaren aukeraketarekin osatu dugun gida da. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburu digitalen mailegurako plataformatik deskargatzeko aukera ematen duten liburuak "eLiburutegia" sinboloarekin seinalatuta agertzen dira eta gometx morearekin "Berdintasunez Blai" atalekoak (sexu berdintasunean oinarrituriko ipuin eta liburuak).

Haizetara banden eta kale musikaren XI. edizioan nazioarteko hamar bandek parte hartuko dute

2016/06/21
• Antolatzaileek parte hartuko duten banden kopurua handitu dute aurreko edizioetan izandako jendetzarengatik. Horrela, bederatzi banda izan beharrean hamar izango dira. • Jaialdiak lau gune gastronomiko izango ditu: sagardotegia, garagardotegia, taberna eta txosna. • ZSTren txosna (Zornotza Saskibaloi Taldea) aurten Herriko Plazan jarriko da.

Amorebieta-Etxano, 2016ko ekainaren 21a. Amorebieta-Etxano musikaz beteko da berriro ere Haizetara nazioarteko jaialdiari esker. Musika dagoen guztietan Amorebieta-Etxanon gertatzen den bezala, alaitasuna, aisialdia, topaketak eta dibertsioa izango dira nagusi.  Jaialdiaren XI. edizioa asteburu honetan izango da, ekainak 24-26, eta nazioarteko kaleko musikaren arloan jaialdirik sendoenetariko bat bihurtu da. 

Haizetara banden eta kale musikaren jaialdiak edizio honetan banda bat gehiago izango du lehiaketan. Horrela, guztira hamar izango dira.  Lehiaketa dela-eta, gero eta gehiago dira herrira hurbiltzen direnak, batez ere eguerdi parean. Hori dela eta, antolatzaileek parte hartzaile kopurua handitzea erabaki dute.  Ordutegiak ere aldatu egingo dira apur bat bertaratzen direnek kontzertu gehiagotara joateko aukera izan dezaten.

Jaialdiak lehiaketa bat du oinarri. Parte hartzaile guztiek banda onenari ematen zaion sariarengatik lehiatzen dira (10.000 €) eta baita instrumentista onenari ematen zaion sariarengatik (1.000 €). Honetarako izendatutako epaimahai espezializatu batek ematen ditu sari hauek eta publikoaren saria, 4.000 euro, herritarren botoekin aukeratzen da.

Gastronomia guneak
Musikaz gain, gastronomia ere jaialdi honetako protagonistetariko bat da.  Gastronomiak lau gune izango ditu:

  • Sagardotegia. Zelaieta parkean UXARTE herriko sagardotegiak sagardotegi bat jarriko du, ohiko eskaintzarekin. Amorebieta-Etxanon egindako sagardoa, sardinak, txingarretan egindako saiheskia…
  • Garagardotegia. Zubiondo plazan garagardotegi bat jarriko da Alemaniako garagardotegietan egoten diren ohiko produktuekin: ukondoa, haragi pastela, saltxitxak…eta, nola ez, garagardoa.
  • Taberna. Gernika plazan euskal taberna bat jarriko da, baserriko produktuekin: taloa txorizoarekin, piperrak…
  • Txosna. Ohiko txosna bat ere egongo da janari eta edari eskaintza zabalarekin. Zornotza Saskibaloi Taldeak jarriko du Herriko Plazan. 

Lehiaketan parte hartuko duten bandak lau gune hauetatik igaroko dira, giro ederra sortuz. Hain zuzen ere Haizetara jaialdiaren ezaugarri bat da hori, kalean eta kaleaz gozatzea. 


Parte-hartzaileak

  • Farra Fanfarra (Portugal). Musikari eta animatzaile portugaldarren taldea da, euforia kolektiboan eta energia positiboen transmisioan espezialitate maila altukoa, musika akustikoa eta haize eta perkusio musika-tresnen boterea erabilita horretarako.  Erritmoaren indarra eta zirku saio bariatuak konbinaturik, gertaera bakarrak eta aldez aurretik asma ezinezkoak dira Farra Fanfarraren emanaldi guzti-guztiak.
  • Builders Brass Colective (Madril). Musikari talde honen eraginez, oinak ezingo dira geldirik lotu, New Orleasneko second linetik abiatu eta hip hopera, funkera edo dub stepera iritsiz.  Bizilekua Madrilen duten musikari gazte talde batek osatuta dago banda, eta esperientzia zabala dute nazio eta nazioarte mailako eszenatokietan, hainbat taldetan jardun baitute.  Irratiko klasiko handien bertsioak eta euren gaiak, barreekin eta giro bikainarekin nahastuta, horixe da Builders Brass Colective, musikaren langile-taldea, monoa jantzirik zimenduetatik hasi eta jaia eraikitzen duena, hurbiltzen zaizkien guztiak teilatu gainean dantzan uzteraino.
  • The Farra Marching Band (Euskadi). Bertokoak, Vitoria-Gasteizkoak. Bost musikarik osatzen duten talde honek jazz, dixieland, marching band, funk… errepertorio bariatua eskaintzen du, horrekin batera dibertsio dosi handiak, ikusleekiko elkarreragina eta, guztiaren gainetik, interpretazioan kalitate maila altua bermaturik.  Estandar handien bertsioak eta, horiekin batera, jatorrizko errepertorioa eskarmentu handiko musikarien eskutik. Kaleko musika, etengabe dantzan jarduteko, benetako “brass banda”, talde txikien eragingarritasunarekin bai, baina banda handien potentzia eta energiarekin ere bai.
  • Brass Street Boys (Mexico Hiria). Jazz soinua, funk zaporea eta elektro usaina ditu Brass Street Boys taldeak. Mexiko Hiritik datozkigu, eta fanfare edo fanfare festive izenez ezagunak diren brass kale-banden musikarekiko interesak batu zituen talde gisa.
  • Camillocromo swing orchestra (Italia). Toskanako boskote hau Haizetara jaialdiaren bigarren edizioan ere gurekin izan zen. Florentziako talde bitxia eta nabarmena da, swing eta zirku soinuak dakartzana, eta muga egonkorrik gabeko sormena maisuki hedatzen dakiena.  Orkestra dotorea, ikusleak magia eta fantasiazko mundura daramatzana.
  • Balcony Players (Holanda, Belgika, EEBB…). Energia handiko folka dakarkigu. Errepertorioa ere kultura anitz horien isla da: gipsy musika tradizionalaren, juduen musikaren eta mundu guztiko folkaren nahastea, soinu berezi eta kolorista sortzeko.
  • The Busquitos (Holanda). Holandako jazz laukote bikaina, ikusleekiko elkarreragina lantzen duena eta benetako jazza entzun eta gozarazteko gai dena, baita mota horretako musika entzuteko ohitura ez dutenei ere.
  • Band of streets (Hungria). Retro diskoaren musika eraginaz eta Brass bandetarako eta megafonorako orkestraturiko pop hitekin, 2011n sortu zen banda hau Hungariaren hegoaldean. 90eko hamarkadako doinu arrakastatsuek, klubetako abestiek, 7 haize-instrumentu eta 2 perkusiorako egokituek, osatzen dute taldearen errepertorioa.
  • El Fecha Negra (Alemania). 2014an Alemanian sortutako kultura anitzeko banda da El Flecha negra (Txile, Peru, Alemania…). Cumbia, reggaea eta Swing rancheraren arteko jolasa da euren musika. Irudimenezko pertsonaia da El Flecha Negra, abestien bidez bizidun gerta daitekeena.
  • Los Boozan Dukes (Catalunya). Ez dira swing jotzera mugatzen, eta estilo nahasketa gauzatzen dute: creole stomp, Calypso, second-line, voodoo-blues music… Bartzelonan dute bizilekua, nahiz eta hainbat naziotako kideek osatua den taldea.


Haizetara
Haizetara jaialdia duela hamar urte jaio zen Amorebieta-Etxanoko Udalaren eskutik eta San Juan inguruko asteburu batean ospatzen da. Herriko artxibo historikoetan jasotzen den bezala, San Juanetan musika kalean bizi-bizi egoten zen. Jaialdi honetan Udalak XX. mende hasieran musika San Juan suarekin lotzen zuen jai-giroa berreskuratu nahi du. Honek berebiziko garrantzia izan zuen batez ere 1913. urte inguruan.

Herrikoak eta eskualde guztikoak erakarri nahi ditu Haizetara jaialdiak. Musikaren arloan dabiltzanei ere zuzenduta dago, jaialdiaren bidez munduko beste leku batzuetan kaleko musika taldeek zer egiten duten ezagutzeko eta azken joerak eta joera berritzaileak ezagutu ditzaten.

Ekainak 21. Zornotzako Zelaieta zentroan Europear Musika Eguna ospatzen

2016/06/22
• Sebastian Iradier arabar musikoaren "La Paloma". • Zornoza Korala, Abes-Kimu abesbatza, Alaiak eta Xuxurlariak. • Zuzendaria: Mireia Izagirre.

Euskararen txantxangorriaren abestia kaleratu da

2016/06/24

Zer da euskararen txantxangorria?

Euskaraz hitz egitera gonbidatzen duen sinboloa, gurea, denona. Denok euskaraz mintzatzera eta elkarrekin hegan egitera animatzen gaituena.

Zein da bere helburua?

Txantxangorriak euskara gero eta gehiago erabili eta esparru gehiagotan entzungai egotea. Erraz identifikatu daiteke euskaraz hitz egiteko gonbidapena. Bakoitzak ahal duen neurrian eta moduan, norabideari eutsi eta elkarrekin hegaldia zabalduz.

Zergatik Txantxangorria?

Txantxangorria animalia txiki eta kuttuna da; bizkorra, bizia. Euskarak bezalaxe, hegoak astindu behar du airetik arin ibiltzeko.

Txantxangorriaren abestia:

Hitzak: HEMEN

Doinua: HEMEN

Farra Fanfarra, Amorebieta-Etxanoko Haizetara banda eta kaleko musikaren XI. edizioko irabazlea

2016/06/27
• Publikoaren sari berezia Brass Street Boys-entzat izan da • Mateja Dansok (Farra Fanfarra) eta Gabriele Stoppa (Camillocromo Swing Orchestra) hautatu dira instrumentistarik onenak

Amorebieta-Etxano, 2016eko ekainaren 27a. Atzo, Haizetara Amorebieta-Etxanoko banda eta kaleko musikaren jaialdiko hamaikagarren edizioaren azken egunean, lehiaketako sariak banatu ziren:
- Lehiaketaren sari nagusia (izen ezagunek osatutako epaimahaiak erabakia): Farra Fanfarra. 10.000 euroko saria.
- Ikusleen sari berezia (herritarrek erabakia): Brass Street Boys. 4.000 euroko saria.
- Instrumentistarik onenarentzat saria 1.000 euro (sari nagusia ematen duen epaimahai berak erabakia): Mateja Dansok (Farra Fanfarra) eta Gabriele Stoppa (Camillocromo Swing Orchestra). Interkable enpresak ematen du.
Gainera, Epaimahaiak, banden goi mailako kalitatea ikusita, gehiengoz / aho batez, EPAIMAHAIREN SARI BEREZIA the busquitos bandari ematea erabaki du. Sari honen irabazlea izateak Amorebieta-Etxanon antolatzen den programa kulturalen batean emanaldia emateko konpromisoa dakar.

Jaialdia
Haizetara jaialdia duela hamar urte jaio zen Amorebieta-Etxanoko Udalaren eskutik eta San Juan inguruko asteburu batean ospatzen da. Herriko artxibo historikoetan jasotzen den bezala, San Juanetan musika kalean bizi-bizi egoten zen. Jaialdi honetan Udalak XX. mende hasieran musika San Juan suarekin lotzen zuen jai-giroa berreskuratu nahi du. Honek berebiziko garrantzia izan zuen batez ere 1913. urte inguruan.
Herrikoak eta eskualde guztikoak erakarri nahi ditu Haizetara jaialdiak. Musikaren arloan dabiltzanei ere zuzenduta dago, jaialdiaren bidez munduko beste leku batzuetan kaleko musika taldeek zer egiten duten ezagutzeko eta azken joerak eta joera berritzaileak ezagutu ditzaten.

Argazkiak 2016

Parte-hartzaileak

  • Farra Fanfarra (Portugal). Musikari eta animatzaile portugaldarren taldea da, euforia kolektiboan eta energia positiboen transmisioan espezialitate maila altukoa, musika akustikoa eta haize eta perkusio musika-tresnen boterea erabilita horretarako.  Erritmoaren indarra eta zirku saio bariatuak konbinaturik, gertaera bakarrak eta aldez aurretik asma ezinezkoak dira Farra Fanfarraren emanaldi guzti-guztiak.
  • Builders Brass Colective (Madril). Musikari talde honen eraginez, oinak ezingo dira geldirik lotu, New Orleasneko second linetik abiatu eta hip hopera, funkera edo dub stepera iritsiz.  Bizilekua Madrilen duten musikari gazte talde batek osatuta dago banda, eta esperientzia zabala dute nazio eta nazioarte mailako eszenatokietan, hainbat taldetan jardun baitute.  Irratiko klasiko handien bertsioak eta euren gaiak, barreekin eta giro bikainarekin nahastuta, horixe da Builders Brass Colective, musikaren langile-taldea, monoa jantzirik zimenduetatik hasi eta jaia eraikitzen duena, hurbiltzen zaizkien guztiak teilatu gainean dantzan uzteraino.
  • The Farra Marching Band (Euskadi). Bertokoak, Vitoria-Gasteizkoak. Bost musikarik osatzen duten talde honek jazz, dixieland, marching band, funk… errepertorio bariatua eskaintzen du, horrekin batera dibertsio dosi handiak, ikusleekiko elkarreragina eta, guztiaren gainetik, interpretazioan kalitate maila altua bermaturik.  Estandar handien bertsioak eta, horiekin batera, jatorrizko errepertorioa eskarmentu handiko musikarien eskutik. Kaleko musika, etengabe dantzan jarduteko, benetako “brass banda”, talde txikien eragingarritasunarekin bai, baina banda handien potentzia eta energiarekin ere bai.
  • Brass Street Boys (Mexico Hiria). Jazz soinua, funk zaporea eta elektro usaina ditu Brass Street Boys taldeak. Mexiko Hiritik datozkigu, eta fanfare edo fanfare festive izenez ezagunak diren brass kale-banden musikarekiko interesak batu zituen talde gisa.
  • Camillocromo swing orchestra (Italia). Toskanako boskote hau Haizetara jaialdiaren bigarren edizioan ere gurekin izan zen. Florentziako talde bitxia eta nabarmena da, swing eta zirku soinuak dakartzana, eta muga egonkorrik gabeko sormena maisuki hedatzen dakiena.  Orkestra dotorea, ikusleak magia eta fantasiazko mundura daramatzana.
  • Balcony Players (Holanda, Belgika, EEBB…). Energia handiko folka dakarkigu. Errepertorioa ere kultura anitz horien isla da: gipsy musika tradizionalaren, juduen musikaren eta mundu guztiko folkaren nahastea, soinu berezi eta kolorista sortzeko.
  • The Busquitos (Holanda). Holandako jazz laukote bikaina, ikusleekiko elkarreragina lantzen duena eta benetako jazza entzun eta gozarazteko gai dena, baita mota horretako musika entzuteko ohitura ez dutenei ere.
  • Band of streets (Hungria). Retro diskoaren musika eraginaz eta Brass bandetarako eta megafonorako orkestraturiko pop hitekin, 2011n sortu zen banda hau Hungariaren hegoaldean. 90eko hamarkadako doinu arrakastatsuek, klubetako abestiek, 7 haize-instrumentu eta 2 perkusiorako egokituek, osatzen dute taldearen errepertorioa.
  • El Fecha Negra (Alemania). 2014an Alemanian sortutako kultura anitzeko banda da El Flecha negra (Txile, Peru, Alemania…). Cumbia, reggaea eta Swing rancheraren arteko jolasa da euren musika. Irudimenezko pertsonaia da El Flecha Negra, abestien bidez bizidun gerta daitekeena.
  • Los Boozan Dukes (Catalunya). Ez dira swing jotzera mugatzen, eta estilo nahasketa gauzatzen dute: creole stomp, Calypso, second-line, voodoo-blues music… Bartzelonan dute bizilekua, nahiz eta hainbat naziotako kideek osatua den taldea.

 

Mikroipuinen erakusketa liburutegian

2016/06/30
Mikroipuinak edo hitz gutxirekin asko esatearen artea. "Encuentros literarios" taldeko partaideak mikroipuinak idaztera animatu dira ikasturteari amaiera emateko eta haiek egindako lana, ekainaren 30 eta uztailaren 14ra bitartean egongo da ikusgai liburutegiko hallean. Urritik aurrera "Encuentros literarios" saioei berrekingo diegu.

2016ko Karmen jaietako egitaraua

2016/06/28
• Mota guztietako gustuak asetzera dator, ohi bezala, Amorebieta-Etxanoko jaietako egitarau zabal eta bariatua • Tanborradak Joe González musikari zornotzarra izango du zuzendari aurten eta uztailaren 24an ospatuko da • 60ko hamarkadara bidaiatuko da oraingoan Santanatxu eguna, eta Elvis omenduko da jaiei amaiera emateko kontzertuan

HEMEN klikatu jaietako programa osoa jeisteko.

Marmitako Txapelketa 2016

2016/07/05
• Uztailak 23. • Izena emateko epea: Uztailaren 15era arte. 13:00etan. • Non: Gazte Informazio Bulegoan. • Ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 / 17:00-20:00

1.- Amorebietako jaietako kuadrilen arteko marmitako lehiaketa/txapelketa uztailaren 23an egingo da Zubiondo plazaren inguruan.

2.- Herriko edozein koadrilak parte hartu ahal izango du, aurretik AMETX Erandunde Autonomoaren Gazte Informazio Bulegoan izena ematen badu. Izen ematea astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da eta uztailaren 15ean eguerdiko 13:00etan amaituko da.

3.- Mahai-lagunak eta banatutako mahai eta aulkien kopurua ahalik eta zehatzen aurreikusteko, koadrila bakoitzak diru bermea jarri beharko du koadrilako kide kopuruaren arabera. Diru kopuru zehatza eman beharko da (ez da atzerakorik itzuliko)

A:   20 mahai-lagun edo gutxiago 20 €
B:   20 mahai-lagun baino gehiago 30 €


Izen ematearekin batera jarritako diru kopurua AMETX Eradunde Autonomoaren Gazte Informazio Bulegoan berreskuratu ahal izango da uztailaren 26tik 29ra 10:00etatik 14:00etara eta  irailaren 1etitk 30ra arte ordutegi honetan: 10:00-13:00/17:00-20:00. Bermea galdu egingo da honako egoera hauek gertatuz gero:
- Mahai-lagun baino askoz mahai eta aulki gehiago egonez gero.
- Materialaren ez entregatzea orduan eta beharrezko lekuan edo materiala egoera okerrean bueltatzea.
- Antolatzaileek banatutako tokien mugak errespetatu ezean.
- Urriaren 31a baino lehen jarritako dirua bueltatzeko eskaririk ez egitea.
- Antolatzaileek erabakitzen duten beste edozer.

4.- Lehiaketako/txapelketako koadrilei egokitu zaizkien tokiak zozketatu egingo dira. Zozketa jendeaurrean egingo da Zelaietako Auditorioan, uztailaren 20an, asteazkena, eguerdiko 12:00etan. Guneak pertsona kopuruaren arabera sailkatuko dira eta kategoria desberdinetan zozketatuko dira: A talde txikiak, B talde handiak eta C Challengeko taldeak. Kuadrila bakoitzak zozketan esleitutako tokia erabili beharko du derrigorrez.

5.- Antolatzaileek hegaluzea, mahai-tresneria eta ogia BAINO EZ diete emago Challengen parte hartuko duten koadrilei. Mahaiak eta aulkiak planoan agertzen den lekuan hartu eta bueltatu beharko dira hurrengo ordutegia errespetatuz. Hartu: 10:30 – 13:00; bueltatu: 17:30 – 19:30.

6.- Koadrilek, antolatzaileen azalpenak kontuan hartu beharko dituzte uneoro, batez ere lapikoak entregatzeko ordutegia eta lekua.

Sari banaketa 15:30etan izango da.
Lapikoak gehienez, 25 zm-ko diámetroa izan dezakete.

7.- Txapelketan/lehiaketan zehar sortu litekeen edozein arazo konpontzeko Batzorde Antolatzailea izendatuko da AMETX eta kadrilako kideek osatuta.

Amorebieta-Etxanoko Udalak berdintasunean oinarritutako jaien aldeko kanpaina bat martxan jarri du

2016/07/14
• Tabernetan berdintasunaren aldeko mezua duten ezpainzapiak banatuko dira eta txosnetan kanpainaren mezua duten edalontziak.

Amorebieta-Etxano, 2016ko uztailaren 14a. Amorebieta-Etxanoko Berdintasun Sailak jaietan eragin nahi du sentsibilizazio kanpaina batekin.

Tabernetan berdintasunaren aldeko mezua duten ezpainzapiak egongo dira eta txosnetan kanpainaren mezua duten edalontziak.  

Berdintasuna eta dibertsitatea errespetatzen dituzten jaien alde gaudelako, gogoratu: norbaitek EZ esaten duenean, EZ esan nahi du. Ez onartu ahozko tratu txarrik, fisikorik, sexualik, arrazistarik, xenofoborik eta homofoborik.

Uretako puzgarriez gozatzeko eguna

2016/07/14
Uztailaren 22an, izango da11:30etik 15:00etara, Ganeko igerilekuetan.

Datorren asteko ostiralean, uztailak 22, uretako puzgarriez gozatzeko aukera izango dute ganeko igerilekuetara doazen guztiek, goizeko 11:30etik arratsaldeko 15:00etara bitartean.

Sarbidea ohiko eraz egingo da, hau da, abounudun txartela erabilita edo eguneko sarrera erosirik.

Uretako puzgarriak

Uretako puzgarriak

Uretako puzgarriak
Jatorrizko tamainako irudia: 146 KB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu

MARMITAKO 2016

2016/07/20
Marmitako 2016ko planoa eta lekuak

Gaur 12:00etan zozketa egin da.

TALDEEN ZERRENDA

LEKUEN PLANOA

Hasita dago Larrea kiroldegiko kirol ikastaroetan izena emateko epea

2016/09/05
Honakoak dira epeak: Izen-ematea, irailaren 15era arte. Zozketa, irailaren 16an, 12:00etan. Onartuen zerrenda, irailaren 20an. Onartuek ordaintzeko duten epea, irailaren 26ra arte.

Hiritarrek webgunean ikusi ahal dute zein den eskaintza eta, nahi izanez gero, Larreara joan gabe egin dezakete aurretiko izen-ematea etxetik, Interneten bidez.

Eskaintza ikusteko eta aurretiko izen-ematea egiteko, klikatu HEMEN.

 

Hasita dago Zelaietako ikastaroetan izena emateko epea

2016/09/08
izena emateko epea: irailaren 23ra. Behin-betiko zerrendak: irailaren 28an

buletina: HEMEN

Liburutegiko programazioa

2016/09/12
Liburutegiko programazioa: 2016ko urritik abendura. Irailaren 12an zabaltzen da izena emateko epea.

Irakurketa Klubak: euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz. Haurrak eta gurasoentzako tailerrak, ipuin- kontalariak. Helduentzako jarduerak, ikastaroak... eta mintzapraktika taldeak, ingelesez eta frantsesez.

Informazio guztia izateko, sakatu hemen

Dudeako San Migel jaiak

2016/09/22
Irailaren 29an emango zaie hasiera Dudeako San Migel jaiei, kanpai hots eta txapliguekin, eta urriaren 2ra bitartean hainbat ekitaldik girotuko dute auzoa.

Jaietako egitaraua: HEMEN

Dudeako San Migel jaiak 2016

PDF document icon San Migel_Kartela Webgunerako.pdf — PDF dokumentua, 461 KB (472539 bytes)

Ibiliaz ezagutu - Udazkeneko irteerak

2016/09/26
Bizkaiko lau paraje berezi bisitatuko dira oraingoan: parke naturalak, biosferaren erreserba, babestutako biotopoak… mendialdea eta itsasaldea uztartuz.

Urriaren 15ean eta 22an, eta azaroaren 5ean eta 12an izango dira irteerak.

Goizeko 8:00etan izango da irteera, eta irteera puntua aldatu egin da oraingoan: Nafarroa kaleko parkinean izango dute ibiltariek autobusa zain, eta bertara itzuliko dira.

Plaza mugatuak egongo dira.

Ametx erakunde autonomoak federatzeko gomendioa egiten die ibiltari guztiei. Horretarako informazioa: Zornotza Mendi taldea: www.zornotzamt.com

Ibilaldiei buruzko informazio gehiago: HEMEN

PDF document icon 2016ko campusaren txostena.pdf — PDF dokumentua, 2.17 MB (2270480 bytes)

PDF document icon 2016ko campusaren txostena.pdf — PDF dokumentua, 2.17 MB (2270480 bytes)

Kirol Campusa Euskara

2016/09/29
• Ametx erakunde autonomoak KIROL CAMPUSA EUSKARAZ antolatu du lehenengoz. • Campusa joan den abuztuaren 29tik irailaren 2ra bitarte antolatu da, eta 37 umek hartu duten parte.

Helburua izan da umeei euskaraz kirol egiteko eta jolas egiteko aukera ematea izan da. Horrela, udan etxean euskaraz egiterik izan ez duten umeak euskara erabiltzen hasi dira, ikasturteari ekin orduko.

Jarraian, jarduera honi buruzko txosten osoa irakurri daiteke. Txostena.

Martxan da Maketa Lehiaketaren laugarren edizioa

2016/09/30
• Interesatuen izen-ematea azaroaren 11era arte izango da • Musika estilo guztietako taldeei dago zuzenduta lehiaketa • Talderik onenak 1.500 euroko saria jasoko du eta euskaraz dagoen abestirik onenak 500 eurokoa • Proposamena aurkezten duten talde guztien artean 9 hautatuko dira Zelaietako (Amorebieta-Etxano) kontzertu gelan zuzeneko emanaldiak eskaintzeko

Amorebieta-Etxano, 2016ko irailaren 30a. Amorebieta-Etxanoko, gazteria sailak abian jarri du Maketa Lehiaketaren laugarren edizioa.
Azaroaren 11era arte, estilo guztietako musika jotzen duten musika taldeek izen ematea egin ahal izango dute, baldin eta ezein zigiluk argitaratutako diskorik eta ezein motatako diskografia-kontraturik ez badute.
Bandaren kide erdiak, ahal dela, 18 eta 35 urte bitartekoak izango dira, eta taldekideetako bat ere ez da lehiaketan parte hartzen duten taldeetako bitan baino gehiagotan arituko.
Talderik onenak 1.500 euroko saria jasoko du eta euskaraz dagoen abestirik onenak, berriz, 500 euroko saria.
Musikaren alorreko profesionalek eta antolatzaileen arteko teknikariek osatuko dute epaimahaia. 9 aukeraketa egingo dute bidaltzen diren maketen artean, ahotsaren nortasunaren, exekuzioaren kalitatearen (erritmoa, afinazioa, koordinazioa) eta konponketen aberastasunaren (egiturak, harmonia-sekuentziak eta estiloari egokitutako akordeak) arloko irizpideei eta zuzeneko lanean erakusten duten potentzialari erreparatuta.

Kontzerturako errepertorioaren iraupena 40 minutukoa izango da, eta kontzertu bakoitzean lau bertsio sartu ahal izango ditu taldeak gehien jota. Gainerakoek beraien gai orijinalak izan beharko dute.
Azaroaren 16an hautatzen diren taldeen izenak jakinaraziko dira. Talde hauek zuzeneko emanaldia eskainiko dute Zelaietako kontzertu gelan (Amorebieta-Etxano).
Talde parte-hartzaileek ametxgazteria.net webgunean deskargatu beharko dute inskripzioa eta taldeko 3 kanta aurkeztu beharko dute artxibo konprimitu baten.

Mangamoreren hamargarren edizioa izango da aurten Japonia tradizionala zein arrakastarik handiena duten youtuberrak ikusteko aukera egongo delarik antolatutako ehundik gorako jardueretan

2016/10/04
• Japoniako kultura eta manganimearen jaialdia urriaren 7tik 9ra izango da Amorebieta-Etxanon • Zornotza Aretoan animeen soinu-banden kontzertua egongo da. Dragon Ball, Final Fantasy, Pokemon eta Zeldaren soinu-bandak entzun ahal izango dira beste batzuen artean eta Zubiaur bandak kaleak girotuko ditu Mangamorerako prestatutako errepertorioarekin. • Jolaserako gune bat egongo jolas tradizionalekin, esaterako pac-man, Donkey Kong edo errealitate birtualeko jolasak. • Bertaratuek Japoniako inspirazioa duten pintxoak jan ahal izango dituzte Luis Urrengoetxea kalean eta Zelaieta parkean.

Amorebieta-Etxano, 2016ko urriaren 4a. Japoniako kultura aurten ere Amorebieta-Etxanora etorriko da Mangamoreren hamargarren edizioa dela-eta.  Urriaren 7tik 9ra jaialdian ehun jarduera baino gehiago egongo dira: tailerrak, musika emanaldiak, lehiaketak, bideo-jokoak, familientzat jarduerak, etab.  

Kontzertuak
Dragon Ball edo Heidi bezalako telesail ezagunen abestiak entzungai egongo dira Zornotza Aretoan urriaren 7an Areatzako bandak eskainiko duen kontzertuan.   Aukera honetarako bereziki prestatutako errepertorioa, bertaratu guztiek gozatzeko aukera izango dutena arratsaldeko zortzietan.  
Ostiralean Ruki Chanen kontzertu bat ere egongo da. Valentziako abeslari honek arrakasta handia du Japonian eta Mangamorera dator bigarrenez. Kamui samurái taldearen ikuskizun bat ere egongo da, Tetsuro Shimaguchik zuzendua, Kill Bill vol1 film ospetsuko koreografoa, Mika kobayashi animeen abeslariarekin batera 19:45ean, berriro ere ikusteko aukera egongo delarik 20:00etan.  Larunbatean Yoshi Hioki ipuin kontalariarekin hasiko da eguna, txikientzat zein nagusientzat izango den ikuskizun batekin 12:00etan eta 13:00etatik aurrera Zubiaur Bandek kaleak girotuko ditu. Arratsaldean Yoshie Sakairen txanda izango da, Koto kontzertu bat eskainiko duelarik eta, nola ez, Cosplayren erakusketa tradizionala, larunbatean zein igandean ikusi ahal izango dena.  Larunbat gaua Momochi Minami Dj japoniarrak girotuko du bere musikarekin Zelaieta parkean, bere maskarengatik ezaguna. Hiru egun hauetan Spicy Ramen bezalako dantza-taldeetaz gozatu ahal izango da eta Kataluiniako White Noise taldearen kontzertuaz.

Aisialdi elektronikoa
Aisialdi elektronikoari dagokionez, Mangamorera datozenek 80 eta 90. hamarkadako jokoez gozatu ahal izango dute jolas-areto retro batean. Bertan gurasoak beraien seme-alabekin jolastu ahal izango dira gaztaroan egiten zuten bezala.  Gainera, dantza egiteko makinetan dantzan egin ahal izango dute (jardunaldi hauetan klasiko bat bihurtu dena) eta baita aisialdi elektronikoko aukera modernoagoez gozatu ere, esaterako HTC VIVE, errealitate birtualeko gailu bat.  Nola ez, hiru egunetan Play Station gunean jolastu ahal izango da.

Kirolak eta jolasak
Horrelako ezaugarriak dituen ekitaldi batean ezin dira falta Pokémon Go! bezalako jokoak. Hau larunbatean izango da.  Jokalariek hainbat ordutan herriko hainbat pokegeralekutan “amua” izango dute. Cosplay lehiaketa tradizionaletan jolasteko aukera ere egongo da larunbatean 18:00etan eta karaokean igandean 17:00etan.
Etxeko txikienak Japoniako jolas tradizionaletara jolastu ahal izango dira horretarako prestatutako ludoketan baina beti ere nagusi batekin joan beharko dira. Egurrezko jolasak ere egongo dira eta Ureshirekin (jaialdiko maskotarekin) photocall bat, urtez urte arrakasta handia duena. Bigarren urtez jarraian Umore Horiko gune bat egongo da, Japoniako programa mitikoan egin ohi diren proben antzekoak izango dituelarik, publikoak zein parte-hartzaileek ederto pasatzeko aukera izango dute.
Larunbatean tren bat ibiliko da herrian zehar eta Larreako futbol zelaian egingo den Quidditch lehiaketara hurbilduko du jendea egun guztian.  Karatea bezalako beste kirol batzuk ere egongo dira Mangamoren Amorebieta-Etxanoko Ukabidea taldeari esker. Hau igande goizean izango da.  

Hitzaldiak eta erakusketak
Mangamoreko edizio honetan youtubersak egongo dira fan meeting bitan, larunbatean 11:30ean eta igandean 17:00etan. Folagor, milioi bat jarraitzaile baino gehiago dituena eta Sara Pecas, 400.000 jarraitzaile inguru dituena pozarren hartuko dituzte nerabeek. Folagorren katea Espainian Pokémonen lehenengo katea da. Pokémonen errege honek, horrela deitzen dio bere buruari, Folagorrek, komunitate oso bat batzea lortu du helburu bakarrarekin: Pokémon liga irabaztea.

Horrela, Mangamoreko auditoriotik Kosuke Nakamori bezalako pertsonak pasatuko dira, Japoniako Gobernuko Turismo Agentziako ordezkaria, Japoniako turismoari buruzko hitzaldi bat emango duelarik. Bertara hurbiltzeko interesa duten guztientzat aukera paregabea da zalantzak argitzeko. Hainbat ilustratzaile ere izango dira, modu praktikoan manga marrazkiei buruzko sekretuak edo kawaii digitalari buruzkoak modu praktikoan azalduko dituztelarik.  
Japonian egiten diren tatuajeei buruzko hitzaldi bat egingo da eta baita panel talk bat jaialdiko edizio honetako gonbidatu batzuekin. Mangamorek gainera Fukushiman inspiratutako pintura erakusketa bat izango du, istripua gertatu zenetik bost urte igaro direnean.  Era berean, Oculus rift betaurreko batzuekin ingurutik errealitate birtualeko paseo bat egiteko aukera egongo da.

Tailerrak
Gainera, tailerren gunean bertaratuek origami egiteko aukera izango dute, Japoniako papiroflexia teknika, ostiralean 19:00etan; Japoniako enkoadernazioa, amigurumi edo makilaia, igandean; Teru Teru tailerren Japoniako arrain tradizionala egitea edota bideo-joko bat sortzen parte hartzea larunbatean 19:00etan.

Japoniako gastronomia
Mangamore 2016k bere merkataritza gunea handitu du, hamabost saltoki baino gehiago egongo direlarik. Bertan bisitariek mota guztietako produktuak eskuratu ahal izango dituzte eta gogoko dituzten telesailen merchandisinga eskura izango dute.  Bisitariek Japoniako platerrez gozatzeko aukera izango dute, bai beraiek eginez edota dastatuz. Dango tailer bat egongo da larunbatean 12:00etan eta Sushi tailer bat igandean 12:00etan.  Janaria dastatzea nahiago dutenek, larunbatean 17.00etan Sushi kata batera joateko aukera izango dute edota Japoniako inspirazioa duten pintxo batzuk jateko aukera egongo da larunbatean Luis Urrengoetxea kalean.

Zinea
Sol Naciente webseriea larunbaten aurkeztuko da 12:00etan Zornotza Aretoan. Igandean 13:00etan kalitate handikoa den eta kritika ezin hobeak jaso dituen filma ikusi ahal izango da: “El niño y la bestia”. Hau baino lehen, 12:00etan Mangamorek finantzatutako “Kendo” film laburra ere ikusi ahal izango da.

Mangamore Amorebieta-Etxanoko hainbat gunetan bizirik egongo da. Programatutako jarduerez gain, herriko plazetan saioak egongo dira eta baita kale animazioa ere.  Ureshi, jaialdiko maskota, herriko hainbat gunetan zehar ibiliko da eta nahi dutenek berarekin argazkiak egiteko aukera izango dute.
Informazio guztia ondoko web orrian dago: www.mangamore.net

"El soldado de Rodas" liburuaren aurkezpena

2016/10/11
Amorebieta- Etxanon jaiotako Eneko Fernández Marín-ek bere lehen eleberria aurkeztuko du Zelaieta Zentroan. Erroman girotutako eleberri historikoa da. Urriaren 13an, arratsaldeko 7etan, erakusketa gelan.

Lurrin literarioen dastatzea

2016/10/17
Zein usain dute liburuek? Literaturak usainik ote duen jakiteko edo eleberri beltzak edo erromantikoek usain desberdina duten ezagutzeko aukera emango digu dastatze literarioak. Liburu berri edo zaharren usainaz gain, istorioek ere beraien usain propioa dute eta lurrinen bidez hauek bilatzen saiatuko gara Maddalen Marzol-en eskutik (Hunky Dory Laboratory). Urriaren 19an, asteazkena, 18:30ean, liburutegian.

14.000 lagun baino gehiagok parte hartu dute Mangamoreren barruan antolatutako 100 jarduera baino gehiagotan

2016/10/18
• Japoniako telesailen jarraitzaileek ez dute hutsik egin eta han egon dira Areatzako bandak Dragon Ball edo Heidiren abestiak jo zituenean, besteak beste. • Kamuiren ikuskizuna eta Mika Kobayashirena izan dira azpimarragarrienak. • Cosplay lehiaketak edota Folagor eta Sara Pecas youtubersekin izan ziren hitzorduetan milaka gazte batu ziren herrian.

Amorebieta, 2016ko urriaren 18a. Mangamoreren hamargarren edizioak berriro ere arrakasta handia izan du eta jaialdiak iraun duen 3 egunetan 14.147 lagun bertaratu dira. Amorebieta-Etxanon anime eta Japoniako kulturarekin lotutako 100 jarduera baino gehiago ikusi ahal izan dira eta hauetan iaz baino 800 lagun gehiagok parte hartu dute.
Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabatik etorri da bereziki jendea.

Era berean, ondokoetatik etorri direnak ere aurten gehiago izan dira: Katalunia, Nafarroa, Burgos, Kantabria, Galizia, Madril, Asturias, Zaragoza, Andaluzia eta Valentzia. Bizkaitik kanpoko jendea etorri denez, honek eragina izan du Amorebieta-Etxanoko zein inguruko herritako ostatuen okupazioan, okupazio tasa %95ekoa izan baita.

Asteburu guztian zehar, askotariko jarduerak izan dira: tailerrak, musika ikuskizunak, lehiaketak, bideo-jolasak, umeentzako jarduerak, etab.  Izandako ekintza guztien artean ondokoak azpimarratu daitezke: Kamui eta Mika Kobayashiren ikuskizunak, Cosplay lehiaketa, humore horiko jolasak edota Folagor eta Sara Pecas youtubers arrakastatsuek burututakoak. Gainera, Japoniako telesailen jarraitzaileek Areatzako bandak Zornotza Aretoan eman zuen kontzertura ez zuten hutsik egin.

Era berean, Luis Urrengoetxea kaleko tabernak ere interes gune izan dira Japoniako sukaldea euskal sukaldearekin lotzen duen gastronomia bat probatzeko aukera eman baitiote milaka laguni.  

Haurrentzako ipuin- kontaketa

2016/10/20
Inés Bengoa ipuin- kontalariak "Karabi karaba" kontaketa aurkeztuko du liburutegian urriaren 22an. Bi adin tarte bereiztuko dira: 3 eta 5 urte bitarteko umeak, 12.00etan izango dute kontaketa saioa. Bigarren saioa, 6 urtetik gorako umeentzat izango da, 12:30ean. GOGORATU: Lekua dagoen bitartean sarrera erabat askea izango da eta saioa hasi ondoren ezin da barrura sartu. Gurasoen laguntza eskertzen dugu.


Jatorrizko tamainako irudia: 139 KB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu

Gazte ekintzaileentzako diru-laguntzak

2016/11/18
Negozio ideiaren bat daukazu? 16-29 urte bitartekoa zara? Gizarte Segurantzako kotizazioak finantzatzeko zuzeneko diru-laguntzak.

IZEN-EMATEA ETA INFORMAZIOA:

- Ametx erakunde autonomoan

  946300650 / gazteria@ametx.net

Durangoko Udalan

946030013 / gazteria@durango.eus

- Fundación Izarra Fundazioa (Ermua)

943177159 / proyectos@fundacionizarra.eu

Poesia errezitaldia

2016/11/21
"Ese inmensoamor... que duele tanto" poema- liburua aurkeztuko du Carmen Martínez-ek eta ondoren poema errezitaldia eskainiko digu. "Me atrae, ferozmente, lo prohibido para, inmediatamente, rechazarlo y quedarme con la duda de qué pasaría si lo hubiese aceptado". Azaroaren 24an, 19:00etan.

Ana Apika ipuin- kontalaria liburutegian.

2016/11/21
Ana Apika ipuin- kontalariak, "Rol Jokoa" saioa eskainiko digu azaroaren 26an. Ipuin- kontaketa hau, "Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna"-ren programazioaren barruan sartutako ekintza da. GOGORATU: 3 eta 5 urte bitarteko umeak 12:00etan/ 6tik gorako umeak 12:30ean.


Jatorrizko tamainako irudia: 68 KB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu

Txikitatik... BERDINTASUNEZ BLAI! Hezkidetzan oinarritutako gida

2016/11/24
Amorebieta-Etxanoko Liburutegiaren eta Berdintasun Sailaren lankidetzari esker sortutako gida. Helburua familiek umeentzat ipuinak eta liburuak aukeratzen dituztenean, berdintasunarekin lotutako balioak lantzen dituzten materialei buruzko informazioa eskura izatea da.

Ikasgela: Ordutegi berezia

2016/12/01
Azterketa garaia hasi denez, abendutik urtarrilera bitarteko asteburuetan ikasgela zabalik egongo da. Larunbatetan 10:00etik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Igandetan: 17:00etatik 20:00etara. Astelehenetik ostiralera ohiko ordutegia: 8:30etik 21:30era.

Igeriketa

Igeriketa
Jatorrizko tamainako irudia: 10 KB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu

Irekita dago Larrea kiroldegiko hiru hilabeteko ikastaroetan izena emateko epea

2016/12/09
• www.ametx.eus webgunean argitaraturik dago ikastaroen eskaintza • erabiltzaileek ez dute zertan Larreara joan aurretiko izen-ematea egiteko, eta etxetik gauza dezakete, Internet erabilita.

Azaroaren 28an eman zitzaion hasiera Ametx erakunde autonomoak Larrea kiroldegian eskaintzen dituen hiru hilabeteko ikastaroetan izena emateko epea.

Abenduaren 15ean amaituko da inskripzio epea, eta abenduaren 19an zozketatuko dira ikastarootan dauden lekuak, eguerdiko 12:00etan. Zozketa egin eta gero, 20an argitaratuko dira lekua duten pertsonen zerrendak, eta abenduaren 20tik 28ra bitartean, biak barne, gauzatu ahalko dute interesdunek ordainketa. Ikastaroan lekua izan eta, epe horretan matrikula ordaintzen ez dutenen eskariak bertan behera utzitzat hartuko dira, eta itxarote zerrenda osatzen duten pertsonei esleituko zaizkie leku hutsak, ordenari hertsiki jarraiturik.

Umeen aste barruko igeriketa ikastaroei dagokienez, honakoak dira aurretiko izen-emateen eta  matrikulen epeak:

Aurretiko izen-emateak: Abenduaren 23ra arte

Zozketa: Abenduaren 26an, 12:00etan.

Onartuta gertatzen direnen zerrendak: Abenduaren 26an.

Matrikula ordaintzeko epea: Abenduaren 26tik 30era, biak barne.

Urrian lekurik izan ez zuten umeei automatikoki esleitu zaie lekua 201ko urtarriletik martxora bitarteko ikastaroetan eta, era berean, oraingo zozketan lekurik lortzen ez duten umeei tokia esleituko zaie hurrengo hiru hilabeteko zerrendetan. Udalaren kirol zerbitzuen abonua duten izangaiek lehentasuna izango dute, betiere, abonurik ez dutenen aurretik.

 

Gogorarazten da, halaber, Ametx erakunde autonomoak ezarrita duela eskaintza osatzen duten ikastaroak antolatuko badira, ezinbestekoa dela matrikula egiten dutenen pertsona kopurua guztirako lekuen gehi bat izatea gutxienez.

Interesa duten pertsonek Ametx erakunde autonomoaren www.ametx.eus webgunean ikusi ahal dute ikastaroen eskaintza, eta HEMEN bete ahalko dute, aurretiko-izen-ematea interesa duten  diziplinan edo, bestela, Larrea kiroldegira joanda.

Argitaratuta 'Euskera berba baten' kanpainaren argazkiak

2016/12/09
Gure webgunean http://www.ametx.eus/euskera-berba-baten helbidean argitaratuta daude "Euskera berba baten" kanpainean parte hartu duten guztien argazkia.

Gure webgunean http://www.ametx.eus/euskera-berba-baten helbidean argitaratuta daude "Euskera berba baten" kanpainean parte hartu duten guztien argazkia.

Gabonak heldu dira Amorebieta-Etxanora ekintza programa zabal batekin

2016/12/12
• Zelaieta Zentroan “Gabonetan Jai” umeentzako programa antolatu da 12 urte arteko umeentzat. • Gabonetako kontzertu tradizionala, Olentzeroren etxera bisita, Belatxikietara igoera edota Errege Magoen kabalgata ezinbesteko hitzorduak dira herrian Gabon jai hauetan.

Amorebieta-Etxanon, 2016ko abenduaren 12an. Herritar guztientzat ekintza programa zabal batekin heldu dira Gabonak Amorebieta-Etxanora abenduaren 26 eta 30a artean.  Udalak, Ametxen bidez eta herriko hainbat elkarteren lankidetzarekin, hainbat ekintza martxan jarri ditu herritar guztiek, txiki zein handi, Gabonetan ondo pasatu dezaten.

Gabonetan Jai
Abenduaren 26tik 30era goizez zein arratsaldez Zelaieta Zentroko pilotalekuan “Gabonetan Jai” umeentzako programa antolatu da. Puzgarriak, tailerrak, musika eta hainbat jolas egongo dira umeentzako gunean.
Sarrerak hiru euro balioko du eguneko eta hamabi euro bost egunetarako bonu bat eskuratuz gero.

Gauero gabonetan
10 urte baino gehiago dituzten zornotzar gazteek beraientzat prestatutako hainbat jardueratan parte hartu ahal izango dute. Esate baterako, mahai-jolasak, bideo-jokoak, errealitate birtuala, futbolina edota ping-ponga.  
Guzti hau Zelaieta Zentroan egongo da 17:00etatik 22:00etara. Toki berean, abenduaren 17an, Gauero programaren barruan gala berezi bat egingo da 20:00etan ondoko izenburupean: “Nun ikusiot nik zure aurpegixe? V”

Olentzerori bisita
Amorebieta-Etxanoko Udalak, abenduaren 17rako, larunbata, Mungian dagoen Olentzeroren etxera txango bat antolatu du.
Era berean, Olentzeroren etorrerari aurrea hartzeko (18:00), zornotzar guztiak gonbidatu nahi ditugu Belatxikietako igoera tradizionalera, goizeko bederatzietatik aurrera.

Musika eta antzerkia
Abenduaren 17an Udabarri Dantza taldeak bere 50. urteurrenaren ekitaldi nagusia ospatuko du Amorebieta IV pilotalekuan 20:00etatik aurrera. Egun horretan bertan arratsaldez Larreako katekesiko umeek gabon kantak abestuko dituzte Larreako elizan.
Abenduaren 18an herriko kaleetan gabon-kantak entzun ahal izango dira herriko koru eta txistularien eskutik. 12:30ean hasita, kalerik kale ibiliko dira 13:30era arte. Ordu horretan Kalbarioan bilduko dira koru guztiak “Mesias Sarritan” abesteko.
Urtero bezala, Zubiaur Musika Eskolak Gabonetako kontzertua eskainiko du.  Ostiralean izango da, abenduaren 23an, 21:00etan Zornotza Aretoan. Zubiaur Musika Eskolako irakasle eta ikasleek ordubetez musika korala eta instrumentala partekatzeko gonbita egingo digute giro atsegin, alai eta parte-hartzaile batean. Aurten ere, estilo ezberdinetako obra eta abestiak entzun ahal izango dira, talde ezberdinen eskutik. Horrek, bakoitzari bere ukitua emango dio.
Antzerkiari dagokionez, abenduaren 29 eta 30ean 19:00etan Zornotza Aretoan Anitas Maravillas Teatroren Pintto Pintto ikuskizuna ikusi ahal izango da.

Gabon zaharrak
Zornotzarrek urteari agur esateko aukera izango dute San Silvestre lasterketarekin. Hau abenduaren 31n izango da, 18:00etan.

Erregeen kabalgata
Urtero bezala, urtarrilaren 5ean, Amorebieta-Etxanoko neskato-mutikoek Ekialdeko Errege Magoei ongi-etorria emango diete Udalak antolatutako ohiko kabalgatarekin. Kabalgata hau ilusioz beteta dator eta herritar guztiei parte hartzeko dei egiten zaie.  Kabalgata 18:00etan hasiko da Biarritz industrialdean eta Gudari eta San Migel kaleetatik joango da Herriko plazara heldu arte. Han nahi duten umeek Errege Magoekin egoteko aukera izango dute.

Bideokonferentzia-gela

Bideokonferentzia-gela
Jatorrizko tamainako irudia: 163 KB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu