Albisteak
Txiki, txiki, txikia jaialdia jaio da (0 eta 5 urte bitarteko umeentzako antzerki jaialdia) eta Amorebietan ikuskizun bat izango dugu datorren barikuan
Aurten hamar urte betetzen dituen “El més petit de tots” jaialdia ezagunaren senide jaio berria da “Txiki, Txiki, Txikia”. Zelaietan izango da ikuskizuna azaroaren 21ean eta saio bi daude, 17:00etan eta 19:00etan, Holandako Dansmakers konpainiaren eskutik.
Ipuin eta liburu ez-sexisten familientzako gida, kale-antzerkia eta Agua filmaren proiekzioa dira azaroaren 25eko nobedadeetako batzuk
• Umeentzako ipuin-kontalaria izango da liburutegian azaroaren 25ean, eta ipuin eta liburu ez-sexisten familientzako gida banatuko da bertan. • Indarkeria matxistaren aurkako kontzientzia hartzeko, antzezlana burutuko da Amorebieta-Etxanoko kaleetan azaroaren 29an, arratsaldez. • Honakoak dira programatu diren ekitaldietako beste batzuk: auto-defentsa feministarako ikastaroa eta indarkeria matxista gaitzesteko kontzentrazioa.
Mahai jokoen Jokoan jaialdia Amorebieta-Etxanon
• Jaialdia errotu egin da udalerrian dagoeneko, eta aurtengo edizioa bosgarrena da. • Larunbatean eta igandean izango da Zelaieta zentroan, goizeko 11:00etatik iluntzeko 20:00etara. • Joan den urteko edizioan 1.000 lagunetik gora izan zituen partaide.
Angel Calvete artista zornotzarraren ‘Basoa eta bere esentzia’ erakusketa Zelaieta zentroan
Angel Calvetek abenduaren 1ean inauguratuko du erakusketa, iluntzeko 19.30ean, bertako lanak eta artista polifazetikoa izaki egindako ibilbidea aurkezturik. Abenduaren 20ra bitartean izango dira lanak ikusgai. Azken urte bi eta erdian, basoa ardatz harturik, egindako lanak bildu ditu erakusketa honetara.
Eusko Jaurlaritzako e-liburutegia proiektua saio informatiboak
Bi saio azaltzeko proiektua emango dira Zelaieta Zentroan liburu digitalak maileguen inguruan.
Maletoi solidarioa 2014
HEZETASUN Ogenbarrenako dendarien eta ostalarien elkarteak, Amorebieta-Etxanoko Udalaren kolaborazioarekin, egoera txarrean dauden familiei laguntzera zuzenduta dagoen maletoi solidarioaren bigarren edizioa antolatu du. UMEEN MINBIZIAREN INGURUKO IKERKUNTZAN LAGUNTZEA da ekimenaren aurtengo helburua. Abenduaren 12an, 13an eta 14an gauzatuko da.
Euskera ZEURE egiten baduzu, GURE hizkuntza izango da
Gutariko bakoitza bat gara. Euskarak gutariko bakoitza behar gaitu. Guztiok bat izan gaitezen euskaraz.
Amorebieta-Etxanoko Udalaren eta Ametx erakunde autonomoaren webguneak .eus domeinuan
Bi webgune ofizialak, Udalarena eta Ametx erakunde autonomoarena, www.amorebieta-etxano.eus eta www.ametx.eus izango dira, hurrenez hurren, hemendik aurrera
Datorren asteazkenean, abenduaren 17an doluari buruzko hitzaldi bat izango dugu Zelaietan
Zelan aurre egin Gabonei etxeko norbait falta denean? Soraya Diezek, Emozioarte Zentroko psikologak, horretan aditua den heinean proposamen batzuk eskainiko dizkigu
Urtarriletik aurrera hainbat ikastaro berri gauzatuko dira Zelaietan
Urte osoko ikastaroetan lekua badago izena ematea posible da eta gainera aldiko ikastaro eskaintza zabala eskainiko da: sukaldaritza, bideo edizioa, dekorazioa, amigurumi... Guzti honetaz gain, mintegiak, hitzaldiak, erakusketak eta hainbat programazio prestatu dugu Zelaietatik denontzako.
Jarduera-egitarau bariatua Amorebieta-Etxanon Gabonetarako
• Haurrentzako “Gabonetan Jai” Gabon egitaraua izango da Zelaietan, 0 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta. • Klasikoek ere beren tokia izango dute, urteroko moduan: Gabonetako Kontzertua, Olentzero, Igoera Belatxikietara, Erregeen kabalgata…
Markeliñe konpainiaren estreinua izango da asteburuan Zornotza Aretoaren denboraldiari hasiera emanez
• Testurik gabeko ikuskizuna da Kixote, eta bertan bi aktorek eta trapezista batek ametsak eta errealitatea aurrez aurre jarriko dituen istorioa aurkeztuko dute. • Familientzako beste hainbat antzezlan eta musika ikuskizun izango ditu programazioak.
Aldiko ikastaroetako matrikula oraindik zabalik dago!!
Matrikulazio epearen barruan ez da jende nahikorik apuntatu ikastaroetan eta horregaitik izena emateko epea ikastaroa hasi baino 3 egun baino arinagora arte luzatzen da. Horrez gain, ikastaro batzuk beranduago hasiko dira izena emateko epea edukitzeko. Galdetu Zelaietan ikastaro batean interesaturik egon ezkero. Zerrendetan dauden guztiei telefonoz deituko zaie ikastaroa irten den ala ez jakinarazteko.
Nagusi Aretoak informatika aurreratuaren ikastaroa eskainiko du
• Partaideek Open Office programa erabiltzen ikastea da ikastaroaren helburua: Testuak prozesatzen, Excel taula sortzen eta erabiltzen, aurkezpenak egiten… • Ikastaroa arratsaldez izango da, 18:00etatik 20:00etara, otsaileko eta martxoko astearte eta ostegunetan.
KONTUleku
IRAKURKETA INDARTZEKO PROGRAMA 5-6-7-8 urteko haurrentzat. Dinamizatzailea: Jasone Turumbay
Gurasoentzako hitzaldi bat eta mintegi/tailer bat antolatu dira Zelaietan
Gure seme alaben hezkuntzan lagungarri izan daitezkeen klabeak ematea da hitzaldia eta mintegiaren helburua. Hurrengo otsailaren 23an maitasuna eta mugak aztertuko dira hitzaldi batetan eta martxoaren 2tik 16ra arte mintegi bat eskainiko da mindful teknika ikasteko. Ume zaintza zerbitzua dago izena aldez aurretik ematen bada.
Rebecca Place ipuin-kontalaria ingelesez
The very hungry caterpillar. Bilboko British Council eta Liburutegiak antolatuta.
"Txirotasunaren aurrean, izan eragingarria" erakusteka Zelaieta zentroan
Martxoaren 2tik 6ra bitartean, Vicente Ferrer fundazioaren inguruko erakusketa dago ikusgai Zelaieta zentroan, Ekin Soz. Koop.en eskutik.
Amorebieta-Etxanok Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du
Jarduerak martxoaren 2an hasiko dira eta hilaren 13an amaituko dira. Ohiko nekazaritza eta artisautza azoka eta erakunde adierazpenaz gain, ipuin kontalariak, bideo forum bat, antzerkia etab. egongo dira.
Aste Santuko LUDOTEKA BEREZIan izena emateko epea zabalik dago
Aste Santuan ludotekan zerbitzu berezia eskainiko da. Txanda bi izango dira (martxoaren 30etik apirilaren 1era eta apirilaren 7tik 10era). Txanda bakoitzak 5€ balio du eta plazak mugatuak dira.
Cecilia Paganini, ipuin-kontalaria.
martxoaren 12an, iluntzeko 19.00etan, "En la boca del lobo" ipuin sorta.
Zornotzako UZTARGI.KLIK argazkizaleen elkartearen erakusketa Zelaietan
Martxoaren 10etik apirilaren 7ra ikusgai dago Zelaieta zentroan Amorebieta-Etxanoko argazkizaleen Uztargi-Klik elkartearen erakusketa kolektiboa.
Peru Magdalena, idazlea, liburutegian
Datorren martxoaren 24an, iluntzeko 20.00etan, Peru Magdalena idazlea liburutegiraino hurbilduko da.
Ibilaldiak Familian programaren bigarren irteera antolatuko da apirilaren 12an
Saldropotik Ipiñaburura; parte-hartzaileek gazta egiten ikasteko aukera izango dute.
Amorebieta-Etxanoko udalak Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu du
Amorebieta-Etxanoko Udaleko osoko bilkurak aho batez onartu zuen, martxoaren 27an, hurrengo hiru urteetan (2015-2017) udalerrian euskararen erabilera sustatzeko helburu estrategikoak bereganatzen dituen ekintza plana.
Udaleku irekiak 2015
Datorren apirilaren 15ean zabalduko da izena emateko epea. 4-10 urte bitarteko umeentzako zuzenduko da programa hau (2005-2011).
Jan-Alai 2015 - Laugarren edizioan parte hartzeko izena emateko epea zabalik
• Txapelketaren oinarriak eta izena emateko orriak eskuragarri daude Zelaietan eta www.amorebieta-etxano.eus eta www.ametx.eus web orrietan. • Apirilaren 30ean amaituko da izena emateko epea. • Pintxo berritzaile onenarentzako eta pintxo herrikoirik onenarentzako sariak 1.000 eurokoak izango dira. • Zerbitzari profesionalena aukeratuko da, eta 500 euro zozketatuko dira bozketan parte hartzen duten bezeroen artean. Pintxoen Top Ten zerrenda ere osatuko da.
Ibilaldiak Familian programaren hirugarren irteeraren data aldatu da.
Ibilaldiak Familian programaren hirugarren irteera MAIATZAREN 10EAN izango da, Makaztutik Areatzara. Gorbeiako Parketxea bisitatuko dugu.
"Zoriontasunean hezten" gurasoentzako ikastaroan izena emateko epea zabalik
Umeentzako egokiak diren jardueren bidez, Mindful meditazio teknika ikasi nahi duten gurasoentzat zuzendua dago.
Matrikulazioa 2015/2016, Zubiaur musika eskola
Epea: Maiatzaren 4tik 29ra. • Ordutegia: astelehenetik ostiralera (13:00-18:30) • Tokia: Zubiaur Musika Eskola. Elizalde kalea 2. • Tfnoa: 94 630 15 10
Enrike Renteria kanpoko pintura lehiaketa. Zintzilik izeneko lehiaketarako olanak hartzeko epea zabalik
Zelaieta zentroan har daitezke olanak maiatzaren 12tik aurrera. Uztailaren 12an izango da “Enrike Renteria” kanpoko pintura lehiaketaren aurtengo edizioa.
Haizetara 2015
Fanfarreen, banden eta kaleko musikarien Amorebieta-Etxanoko jaialdiaren X. edizioa ekainaren 19tik 21era izango da.
Urtza Taberna eta Harrison hotela izan dira “Zornotzan JAN ALAI” txapelketaren laugarren edizioaren irabazleak
Urtza tabernak irabazi du pintxorik berritzaileenarentzako saria. Herri pintxorik onena, berriz, Harrison Hotelekoa izan da. Propi Erretegiko zerbitzariari aintzatetsi zaio profesionaltasun maila bikainena. Eskerrak eman nahi dizkie Udalak hiritarrei partaidetzagatik, 59.000 pintxo inguru saldu baitira.
Larrea kiroldegiko eskaintza udarako
UZTAILEKO IKASTAROAK ETA JARDUERAK - Izen-ematea: Ekainaren 16ra bitartean - Zozketa: Ekainaren 17an - Onartuen zerrenda: Ekainaren 18an - Ordaintzeko epea: Ekainaren 26ra bitartean.
Haizetarako irabazleak berriro ere Amorebieta-Etxanon izango dira kaleko musikaren banden hamargarren edizioan
Edizio berezi bat da, aurreko edizioetako banda saridunak lehiatuko baitira Sariak ere bereziak izango dira: 12.000 euro bandarik onenarentzat, 5.000 euro epaimahai herrikoiak hautatutakoarentzat eta 1.500 euro instrumentistarik onenarentzat Zelaieta Zentroan “Hoberenak” erakusketa ikusgai egongo da, banda irabazleek jaialdian parte hartzerakoan Unai Sasuategik hartutako argazkiekin
La fanfare en Petard bideoa
Haizetara hasi baino lehen 2009ko irabazleak kontzertua eskaini zuten
Perhaps Contraption, Amorebieta-Etxanoko Haizetara banda eta kaleko musikaren X. edizioko irabazlea
Publikoaren saria The What Cheer? Brigaderentzat izan da. François Piriou (No Water Please) hautatu da instrumentistarik onena. Hamargarren edizioa berezia izan da aurreko edizioetako irabazleek parte hartu baitute.
Amaiera eman zaio Musikaz Hobe proiektuaren bigarren edizioari
Zubiaur Musika Eskolaren gidaritzapean, 14 talde aritu dira Amorebieta-Etxanoko egoitzetan eta Nafarroa eguneko zentroan dauden edadekoei musika-ekitaldiak eskaintzen.
Imanol Gonzalez jaietako kartel lehiaketako irabazlea. Marmitako lehiaketa 2015 oinarriak
• 2015eko jaietarako kartel irabazlea aukeratu zuen Jai batzordeak. • 14-35 urte bitarteko herriko gazteentzako izan da lehiaketa hauen kreatibitatea bultzatzeko helburuarekin. • Marmitako lehiaketa/txapelketa uztailaren 18an egingo da Zubiondo plazaren inguruan. • Izen ematea astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da eta uztailaren 10ean eguerdiko 13:00etan amaituko da.
Enrike Renteria pintura lehiaketaren XVIII. edizioa gauzatuko da asteburu honetan Amorebieta-Etxanon
- Lehiaketan parte hartzeko bi era daude: kanpoan egiten den txapelketa tradizionala eta “Zintzilik”, herriko balkoietan ikusgai dauden lanetatik onenak saritzen dituena. - Margolaria Euskal Artisten Elkarte ospetsuaren kide izan zen, 1937an elkartea desagertu zenera arte.
Betagarri, Los Sabandeños eta Mikel Urdangarin dira, besteak beste, Karmengo jaietako musika-proposamenak
• Uztailaren 15ean ekingo zaie, urteroko moduan, jaiei, edade eta gustu guztietakoentzat osatu den egitarau oparoaz. • Zornotza Xake Klubaren eskutik etorriko da pregoia aurten.
Santiago Onaindia Ikerketa Beka 2015
Amorebieta-Etxanoko Udalak, Ametx Erakunde Autonomoaren eskutik, EUSKAL LITERATURAREN alorrean IKERKETA sustatzeko xedeaz eta Santiago Onaindia idazlearen omenez, haren ikerketa- eta sorkuntza lanen jarraipena den urte birik behineko ikerketa bekaren 14. ediziorako deialdia egin du.
EUSKARA SAILAREN DIRU-LAGUNTZAK 2015
Uztailaren 1eko 184-15 zenbakidun presidente-erabakiaren bidez, Amorebieta-Etxanoko Ametx Erakunde Autonomoak onartu egin zituen euskarazko jarduerak sustatzeko diru-laguntzen emakida arautzen duen 2015eko deialdia.
Euskara Sailaren diru-laguntzak 2015
Uztailaren 1eko 184-15 zenbakidun presidente-erabakiaren bidez, Amorebieta-Etxanoko Ametx Erakunde Autonomoak onartu egin zituen euskarazko jarduerak sustatzeko diru-laguntzen emakida arautzen duen 2015eko deialdia.
Baselizen Ibilbidea
Aurtengo irailean ere Zornotzako baselizak ezagutzeko ibilaldiak antolatuko ditu euskara zerbitzuak. Hiru zapatutan egingo da baselizak lotzen dituen ibilbide osoa; beti ere, gida euskaldunek lagunduta.
Hasiera eman zaio Zelaieta zentroko ikastaroetan izena emateko epeari
• Interesa dutenek irailaren 25era bitartean eman ahalko dute Zelaieta zentroan.
Zornotza Aretoko udazkenerako programazio eszenikoa eta Zine-Zluba
Urria: Antzerkia, Zine-Kluba, musika eta dantza. Azaroa: Zine-Kluba, familientzako antzerkia, musika, 0-3 adiñekoentzako antzerkia eta dantza. Abendua: Zine-Kluba, antzerkia eta musika.
KATIXA AGIRRE, idazlea gurekin
Liburutegian. Irailaren 29an. Iluntzeko 20.00etan. Atertu arte itxaron liburua izango da mintzagaia
Andrés Espinosa gogoratuz
Urterolez, Andrés Espinosa (1903-1985) , mendigoizale eta abenturari zornotzar ospetsuaren oroimenez, Ametx Erakunde Autonomoa eta Zornotza Mendi Taldeak antolatzen duten egitaraua.
Ipuin-kontalaria ingelesez
Irailaren 25an, 18:00etan. Liburutegian. 3-8 urte bitarteko haurrentzat. Story time: Cowboys and indians. Ez da izenik eman behar.
Txistu Egunaren XV. edizioa ospatuko da larunbatean Amorebieta-Etxanon
• Eibar, Iruña, Gasteiz, Bermeo, Durango eta Amorebieta-Etxanokoak dira herriko zoko guztiak musikaz blaituko dituzten bandak. • Arratsaldeko 17:30etan emango zaie hasiera herrian zehar egingo dituzten kalejireei.
KINE RALLY: Amorebieta-Etxanoko Lehenengo Laburmetrai Lehiaketa
• Urriaren 2tik 4ra burutuko da. • Saria: 500 euro eta Marieta Soulek sortutako trofeoa. • Parte hartzeko: bidaliguzu email bat kinezinekluba@gmail.com edo mezu bat Facebook-en bitartez:Facebook.com/KINE-RALLY • Gainera Igande eguerdiko 12etan laburmetraia guztiak proiektatuko dira Zornotza Aretoan. Sarrera dohanik!!
Yoga ikastaroa talde berria
Asteazken eta ostiraletan izango da ordutegi honetan: 16:30-18:00
Mangamoreren IX. edizioak Bless 4 talde japoniar ospetsua ekarriko du
• Japoniako kultura herriko txoko guztietan izango da urriaren 9tik 11ra bitartean. • 100 ikuskizun eta jarduera baino gehiago programatu dira adin guztietako jendearentzat. Hauen artean kontzertuak, ikuskizunak, tailerrak, umeentzako jarduerak, bideo jolasak, lehiaketak, etab. daude. • Zornotzako ostalariek pintxoak japoniar erara prestatuko dituzte eta hauek jateko aukera urriaren 10ean egongo da.
Bilboko Zuzenzinema taldearen Amore lana izan da Kine Rallyaren lehenengo edizioaren irabazlea
Guztira, 7 izan ziren asteburu osoan garatu zen lehiaketan aurkeztu ziren film laburrak. Gaia librea bazen ere, kontuan hartu zen berdintasuna, LGTB kolektiboa, ingurumenarekiko errespetua eta tolerantzia jorratu izana. Lanak larunbat iluntzean aurkeztu ondoren, igandean izan zen lanak ikusteko eta sarien banaketarako ekitaldia.
Nerabeei eta smartphonei buruzko hitzaldia Zelaietan, KZguneak antolatuta
Funtsezko tresna da gaur egun sakelako telefonoa nerabeen arteko komunikaziorako. Ezagutzen ditugu arriskuak? Badaukagu nahigabeak saihesteko bitartekorik? Gai horren gaineko hitzaldia eskainiko du KZguneak urriaren 27an, arratsaldeko 18:00etan, Zelaietan.
Amorebieta-Etxanok “501 baietz!” kanpaina martxan jarriko du euskararen alde
• Euskaraz jakin zein ez jakin, euskararekiko konpromisoa hartu nahi duenak idatziz adierazi ahalko du twitteren edo e-posta helbide baten bidez • Urriaren 26an hasiko den kanpaina honek 500 konpromiso baino gehiago lortzea du helburu • Konpromiso guztiak jaso eta gero, horietako bakoitzak erantzuna izango du jendeari hartutako konpromisoa gogorarazteko
13.000 lagun baino gehiagok parte hartu dute Mangamoreren barruan antolatutako 100 jarduera baino gehiagotan
• Cosplay lehiaketa, Bless 4 talde japoniarraren kontzertua, umore horiko probak edota Akita Shiba Inu txakurren lehiaketa izan dira jarduerarik azpimarragarrienak. • Amorebieta-Etxanoko zein inguruko hotelak beteta egon dira egun hauetan.
501 Baietz! Kanpoan geldituko zara?
• #501baietz • 501baietz@ametx.net • Udal eraikinetan postontziak
Enrike Renteria pintura lehiaketaren lan sarituen enkantea
Zornotzako koralak antolatuta, aurreko edizioetan saritutako lanen enkantea egingo da, eta bertan biltzen den dirua AIDAErentzat izango da.
Santiago Onaindia bekaren XIII. edizioko lana argitaratu da
• Bainaren belaunaldia: Ustela, Pott eta Oh! da lanaren izenburua, eta Beñat Sarasola Santamariak egin du. • Lan honen helburua literatura aldizkarien azterketa sistemikoa egitea da, euskal literatur “esparrua” ikertuz, baita literatura aldizkari horien azterketa testual-estetiko bat egin ere. • Bestalde, Amorebieta-Etxanoko Udalak XIV edizioko irabazlearen berri eman du, Gorka Mercero Altzugarai izan da bekaduna Mundu-ikuskerak euskal narratiba garaikidean: modernitatearen krisitik postidentitatearen promesera lanarekin aurkeztua. • Beka honek 9.000 euroko zuzkidura dauka, eta lana burutzeko epea urtebetekoa da.
BERBALDIAK
Euskaraz hitz egin nahi duzu? Euskarazko harremanak zabaldu nahi dituzu? Egin zaitez BERBAKIDE, eta etor zaitez BERBALDIETARA!
Larrea kiroldegiko eskaintza 2016ko urtarriletik martxora
Zabalik dago Larrea kiroldegian eskaintzen diren kirol jarduera eta ikastaroetan izena emateko epea.