Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zubiaur Musika Eskolak Gabonetako kontzertua eskainiko du

Zubiaur Musika Eskolak Gabonetako kontzertua eskainiko du

2016/12/20
Zubiaur Musika Eskolak Gabonetako kontzertua eskainiko du, urtero legez. Ostiralean izango da, abenduaren 23an, 20:00etan Zornotza Aretoan.

Zubiaur Musika Eskolako irakasle eta ikasleek ordubetez musika korala eta instrumentala partekatzeko gonbita egingo digute giro atsegin, alai eta parte-hartzaile batean. Aurten ere, estilo ezberdinetako obra eta abestiak entzun ahal izango dira, talde ezberdinen eskutik. Horrek, bakoitzari bere ukitua emango dio.

Aurten, nobedade bat egongo da: Unai Ormaetxeak eta Dani Tomásek konposatutako “Zubiaur” kanta aurkeztuko da zuzenean musika eskolako hamargarren  urteurrena ospatzeko. Abesti honekin batera, eskolako ikasle eta ikasleek flashmob bat grabatu dute.