Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zornotza Udal Euskaltegia. udako trinkoak: HABE 3. maila / EGA . Ekaina / ekaina-uztaila

Zornotza Udal Euskaltegia. udako trinkoak: HABE 3. maila / EGA . Ekaina / ekaina-uztaila

2013/05/03
Udako ikastaro trinkioak

Iraupena:
Ekainaren 3tik 28ra
Ekainaren 17tik uztailaren 12ra

5 ordu egunean (08:30-14:00)
Matrikula: 100 ordu x 1,23 € = 123 €
Matrikula epeak:
Maiatzaren 20tik 28ra
Ekainaren 3tik 11ra.

Sarrera probak:

Maiatzaren 29an, arratsaldeko 16:00etan

Ekainaren 12an, arratsaldeko 16:00eta

Aurrematrikula egiteko:

WEB ORRIA: www.ametx.net

edo euskaltegian bertan

Bulego ordutegia honako hau da:
GOIZEZ: 09:00-13:00      
ARRATSALDEZ: 15:00-18:00      

TELEFONOA: 94 6732026                     
HELBIDEA: San Pedro 5
e-posta: euskaltegia@ametx.net

Matrikula egin aurretik arretaz irakurri ondoko oharrak.

1.- Ikastaroan matrikulatu nahi duen ikaslegaiak sarrera proba egin beharko du.

2.- Sarrera proba ekainaren 12an egingo da, arratsaldeko  16:00etan, udal euskaltegian. Hiru atal izango ditu:

• Atariko proba
• Idazlan luzea
• Ahozko azterketa


3.- Sarrera proban HABEko 3. mailako edo EGA azterketara aurkezteko maila egokia erakusten duten ikasleek egin ahal izango dute matrikula.

4.- Plaza kopurua mugatua izango da eta lehentasuna aurre-matrikularen zenbakiaren araberakoa izango da.

5.- Onartuen behin behineko zerrendak ekainaren 13an argitaratuko dira ―euskaltegiko iragarki-oholean eta www.ametx.net orrian― goizeko 11:00etatik aurrera.

6.- Behin-behineko zerrendatik behin-betiko onartuen zerrendara pasatzeko ordainagiria aurkeztu beharko da udal euskaltegiko idazkaritzan; horretarako epea ekainaren 14an amaituko da, eguerdiko 13:00etan.

7.- Ez da matrikularen itzulketarik egingo.