Zornotza Udal Euskaltegia. udako trinkoak: HABE 3. maila / EGA . Ekaina / ekaina-uztaila
Iraupena:
Ekainaren 3tik 28ra
Ekainaren 17tik uztailaren 12ra
5 ordu egunean (08:30-14:00)
Matrikula: 100 ordu x 1,23 € = 123 €
Matrikula epeak:
Maiatzaren 20tik 28ra
Ekainaren 3tik 11ra.
Sarrera probak:
Maiatzaren 29an, arratsaldeko 16:00etan
Ekainaren 12an, arratsaldeko 16:00eta
Aurrematrikula egiteko:
WEB ORRIA: www.ametx.net
edo euskaltegian bertan
Bulego ordutegia honako hau da:
GOIZEZ: 09:00-13:00
ARRATSALDEZ: 15:00-18:00
TELEFONOA: 94 6732026
HELBIDEA: San Pedro 5
e-posta: euskaltegia@ametx.net
Matrikula egin aurretik arretaz irakurri ondoko oharrak.
1.- Ikastaroan matrikulatu nahi duen ikaslegaiak sarrera proba egin beharko du.
2.- Sarrera proba ekainaren 12an egingo da, arratsaldeko 16:00etan, udal euskaltegian. Hiru atal izango ditu:
• Atariko proba
• Idazlan luzea
• Ahozko azterketa
3.- Sarrera proban HABEko 3. mailako edo EGA azterketara aurkezteko maila egokia erakusten duten ikasleek egin ahal izango dute matrikula.
4.- Plaza kopurua mugatua izango da eta lehentasuna aurre-matrikularen zenbakiaren araberakoa izango da.
5.- Onartuen behin behineko zerrendak ekainaren 13an argitaratuko dira ―euskaltegiko iragarki-oholean eta www.ametx.net orrian― goizeko 11:00etatik aurrera.
6.- Behin-behineko zerrendatik behin-betiko onartuen zerrendara pasatzeko ordainagiria aurkeztu beharko da udal euskaltegiko idazkaritzan; horretarako epea ekainaren 14an amaituko da, eguerdiko 13:00etan.
7.- Ez da matrikularen itzulketarik egingo.