Hemen zaude: Hasiera Albisteak Amorebieta-Etxanon egingo da Zornotza Nazioarteko Krosaren 65. edizioa

Amorebieta-Etxanon egingo da Zornotza Nazioarteko Krosaren 65. edizioa

2019/01/03
• Hitzordua igande honetan, urtarrilaren 6an, izango da, eta nazio mailako atleta hoberenek eta nazioarteko goi mailakoek hartuko dute parte. • Kros honen historian zehar, atletismoaren zenbait espezialitatetan Joko Olinpikoetako edo Munduko txapeldun absolutuak izan diren 50 atleta inguru igaro dira Jauregibarriako zelaietatik.

Amorebieta-Etxanon, 2019ko urtarrilaren 3an. Atletismo hoberenaz beteko dira Amorebieta-Etxanoko Jauregibarriako zelaiak domeka honetan, urtarrilaren 6an, Nazioarteko Zornotza Krosaren 65. edizioa egingo baita.

Iaz 800 atletak parte hartu zuten jardunaldi honek, 10 proba izango ditu ondoko kategorietarako: kimu, ume-kategoria, kadete, gazte kategoria, junior eta absolutua.  Horien ondoren, bigarren urtez jarraian, 2 kilometroko lasterketa paralinpikoa izango dugu. Geroago 4,7 kilometroko herri lasterketa egingo da, gura duten guztiek parte hartzeko zabalik egongo dena, eta ez da beharrezkoa izango lizentziarik izatea. Nazioarteko proba absolutuei dagokienez, 12:30ean emakumeena hasiko da, eta 13:15ean gizonena. 8,7 kilometroko eta 10,7 kilometroko ibilbidea izango dute, hurrenez hurren.

Mundu osoko hoberenetakoa den Zornotzako belar gaineko zirkuitutik, nazio eta nazioarte mailako atleta hoberenak igaro dira historian zehar. Guztira, atletismoaren zenbait espezialitatetan Joko Olinpikoetako edo Munduko txapeldun absolutuak izan diren ia berrogeita hamar atleta.  

Aurten proba European Athleticsen (Atletismoko Europako Federazioa) kros proba ofizialen zirkuitoaren barruan dago. Gainera, ondokoen egutegi ofizialen barruan ere badago: Atletismoko Espainiko Errege Federazioa, Euskadiko Atletismo Federazioa eta Bizkaiko Atletismo Federazioa. Zornotza Krosa ANOCen, Kros Antolatzaileen Nazioarteko Elkarteren, barruan ere badago. Honek Estatuan egiten diren proba nagusiak biltzen ditu.