Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zornotza Aretoak 2020ko urtarriletik maiatzera bitarteko denboraldirako egitarau berria aurkeztu du

Zornotza Aretoak 2020ko urtarriletik maiatzera bitarteko denboraldirako egitarau berria aurkeztu du

2020/01/20
• "Camiselle" ikuskizuna izango da urtarrilaren 17an Loli Astoreka zornotzarraren parte hartzearekin, denboraldi hasiera gisa. • Haurrentzako ikuskizunek protagonismo berezia izango dute, Gorakada, Pirritx eta Porrotx, Atx teatroa, Marie De Jongh edo La Baldufa taldeekin. • Musika ere protagonista izango da Zornotzako Musika Bandak denboraldi honetan Zornotza Aretoan eskainiko dituen bi kontzertuekin.

Amorebieta-Etxano, 2020ko urtarrilaren 16a. Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoak 2020ko urtarriletik maiatzera bitarteko denboraldirako programazioa aurkeztu du, arte eszenikoen, dantzaren eta musikaren esparruetan erreferentziazko kultur zentroetako bat izaten jarraitzeko.

Gabonetako ikuskizunen ostean, datorren ostiralean, urtarrilak 17, hasiko da egitarau berria. Egun horretan, Angel Mirouren "Camiselle" ikuskizuna izango da, Loli Astoreka zornotzarraren parte hartzearekin, Juanjo Oterorekin eta Bea Insarekin batera,.

Camiselle

"Camiselle" ren ostean, urtarrilaren 24an, Tanttakaren euskarazko azken lanaz gozatzeko aukera izango dugu, Fernando Bernuesek zuzendutako "utzi mezua seinalearen ondoren" lanari esker. Beste hainbat lan euskaraz ikusteko aukera izango da datozen hilabeteetan; Artedrama, Axut! eta Dejaburen "zaldi Urdina adibidez, arrakasta handiko koprodukzioa, Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzia, eta aktore ugarien partehartzearekin, Ander Lipus buru dutela.

zaldi urdina

Gainera, haurrentzako ikuskizun ugari eskainiko dira, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "bizi Dantza", Udabarri dantza taldearen parte-hartzearekin, bi saiotan, otsailaren 21ean; Gorakadaren "Pinocchio", otsailaren 22an; ATX Teatroaren "Kasakarot", martxoaren 21ean; Loraldia jaialdirako sortutako ikuskizuna “Sagutxu tuntuna” apirilaren 3an; "Ikilimilikliklik", Marie De Jonghena, apirilaren 25ean, Ana Meabe eta Aiora Sedanoren eskutik; edo "Safari", La Baldufarena, maiatzaren 16an.

Antzerki ikuskizunak ez dira hemen amaitzen eta Khea Ziaterren Alex Gerediagak "Oymyakon Habitación 101" lana aurkeztuko du urtarrilaren 31n, Arriagan estreinatu eta ordu batzuetara, Arrate Etxebarria eta Miren Gaztañagaren parte hartzearekin, antzerkiko kode eszenikoak zinematografikoekin lotzen dituen lan honetan.

Roman eta Julieta

Otsailaren 7an, "Borobil" konpainiak "Roman y Julieta" lana Zornotza Aretora hurbilduko du, Jose Ramon Soroiz eta Ainhoa Aierbe ezagunen parte-hartzearekin. 70 urteko gizon baten menpekotasun egoerara hurbilduko gaituena. Hilabete geroago, martxoaren 7an, Panadaria konpainiak "Elisa y Marcela" lana ekarriko digu, estatuan 1901ean izan zen lehen ezkontza lesbikoa taularatzen diguna. Gizarte gaiak beste lan batzuetan ere jorratuko dituzte, maiatzaren 22an Pez Limboren "El Patio de mi casa", besteak beste; euskal gatazkara hurbilduko gaitu, hainbat ideologia elkarrekin bizi diren patio batean aurkituko gara, eta batak besteari begietara begira zauriak sendatzen saiatuko dira istorio honekin.

Rita Tolosa

Era berean, beste ikuskizun batzuk ere aurkeztuko dira: "Rita", Txalo Produkzioakena eta Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza protagonista dituena, maiatzaren 8an; "Tendríamos que haber empezado de otra manera", martxoaren 13an antzeztuko den komedia beltza; edo "Qué fue de Ana García?", maiatzaren 29an Pabellon 6rena.

Dantzak eta musikak ere izango dute euren tartea, esate baterako, martxoaren 28an Elirale dantza konpainiaren emanaldiarekin, Zornotza Aretoak koproduzitutako "o!" lana aurkeztuz. Bertan, ikusleek dantzaz gozatu ahal izango dute Zornotza Aretoan jarritako kupula baten azpian. Horrez gain, herriko musika bandak bi kontzertu eskainiko ditu, martxoaren 14an eta maiatzaren 23an, proposamen musikal guztiz ezberdinak gerturatzeko, munduko musiken lehen kontzertu batekin eta Rock & Rollera hurbilduko gaituen bigarren kontzertu batekin.

Elirale

Musika Gertu
Musika Gertu programak beste urtebetez jarraitzen du. Zelaieta Zentroan egiten direnen lehen kontzertua urtarrilaren 16an izango da, Jou Gonzalez eta Feten Feten taldeen eskutik, eta horretarako sarrerak agortuta daude. Hurrengo kontzertua berezia izango da, ikuskizun parte-hartzailea izango baita, eta ikusleek Zornotzako jaietako abestia sortzeko laguntza emango dute, Xabier Zabala eta Andoni Egañaren eskutik, otsailaren 6an. Denboraldi honetako azken kontzertua Ash Grunwalden eskutik etorriko da, musika surfarekiko duen zaletasunarekin uztartzen duen musikari australiarra.

Aretoko bazkideak
2019tik ez dira bazkideentzako doako ikuskizunak adierazten, urteko bi doako ikuskizunak inolako mugarik gabe aukera ditzaketelako. Aurten hasita, bazkideentzat beste aldaketa bat sartzen da: haurrentzako filmen kasuan, igandeetan ere sarrerak doan erabili ahal izango dira. Gainera, beherapenekin eta doako sarrerak Zornotza Aretoaren www.zornotzaaretoa.eus webgune berriaren bidez, inolako komisiorik gabe lor ditzakete. Online erosketak egiterakoan komisiorik ez izatea bazkideak ez diren pertsonei ere aplikatzen zaie, ikuskizun eta zinema guztietarako, urtarrilaren 1etik aurrera. Sarrerak inprimatzea ere ez da beharrezkoa, sakelako telefonoan bertan eraman baitaitezke. Zornotza Aretoko bazkide izateko interesa duten pertsonak Zelaietara hurbildu ahal dira Ametx txartelean aktibazioa egitera edo berri bat eskatzera. Ordaindu beharreko prezioak honako hauek dira: urteko 30 € kuota arrunterako, 15€ 14 eta 29 urte bitarteko pertsonentzat, eta 10€, 65 urtetik gorakoentzat, eta 14 urtetik beherakoentzat.

Dagokion kuota ordainduta, doako bi ikuskizunez gain,% 25eko deskontua lortzen da gainerako zuzenekoetan eta Sareko beste antzokietan, baita zinemako doako 3 sarrera ere, helduen saioan igandeetan izan ezik.

ZORNOTZA ARETOA 2020 EGITARAUA

URTARRILA
2 Osteguna 18:00 KATILLUKADAK, KONTAKATILLU Familiarra/euskaraz
3 Ostirala 18:00 KONTUKANTARI 2 Familiarra/euskaraz
16 Osteguna 20:15 JOU GONZALEZ & FETEN FETEN Musika/Zelaieta
17 Ostirala 20:15 CAMISELLE, LA PACHECA COLLECTIVE Antzerkia
24 Ostirala 20:15 UTZI MEZUA…, TANTTAKA Antzerkia/euskaraz
31 Ostirala 20:15 OYMYAKON HABITACIÓN 101, KHEA ZIATER Antzerkia

OTSAILA
6 Osteguna 20:15 ENKARGUZ! JAIETAKO ABESTIAREN SORRERA Musika/Zelaieta
7 Ostirala 20:15 ROMAN Y JULIETA, BOROBIL Antzerkia
21 Ostirala 17:15 PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Familiarra/euskaraz
19:15
22 Larunbata 18:00 PINOCCHIO, GORAKADA Familiarra/euskaraz
29 Larunbata 20:15 ZALDI URDINA, ARTEDRAMA Antzerkia/euskaraz

MARTXOA
5 Osteguna 20:15 ASH GRUNWALD Musika Gertu/Zelaieta
7 Larunbata 20:15 ELISA Y MARCELA, A PANADARIA Antzerkia
13 Ostirala 20:15 TENIAMOS QUE HABER EMPEZADO… Antzerkia
14 Larunbata 20:00 ZORNOTZAKO MUSIKA BANDA Musika
21 Larunbata 18:00 KASKAROT, ATX Familiarra/euskaraz
28 Larunbata 16:00 ELIRALE Familiarra/dantza
17:30
19:00
20:30
APIRILA
3 Ostirala 18:00 SAGUTXU TUNTUNA Familiarra/euskaraz
25 Larunbata 18:00 IKIMILIKILIKLIK, MARIE DE JONGH Familiarra

MAIATZA
8 Ostirala 20:15 RITA, TXALO Antzerkia
16 Larunbata 18:00 SAFARI, LA BALDUFA Familiarra/euskaraz
17 Igandea 17:00 ZUGAN NI JAIALDIA Antzerki jaialdia
22 Ostirala 20:15 EL PATIO DE MI CASA, PEZ LIMBO Antzerkia
23 Larunbata 20:00 ZORNOTZAKO MUSIKA BANDA Musika
29 Ostirala 20:15 QUE FUE DE ANA GARCIA, PABELLON 6 Antzerkia

EKAINA
6 Larunbata 18:00 HAUR ANTZERKI TOPAKETAK
12 Ostirala 20:15 ANTZERKI TAILERREKO KURTSI BUKAERAKO LANA