Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zornotza Aretoan hogeita hamar ikuskizun baino gehiago taularatuko dira denboraldi berrian

Zornotza Aretoan hogeita hamar ikuskizun baino gehiago taularatuko dira denboraldi berrian

2017/01/23
• Urtarriletik ekainera bitarteko programazio berriak hainbat ikuskizun jasotzen ditu familia osoarentzat • Gustu eta publiko guztientzako proposamenak dira, dantza, antzerkia, musika, zinea eta familientzat eta umeentzat prestatutako ikuskizunak.

Amorebieta-Etxano, 2017ko urtarrilaren 19a.  Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoak herriko kultur guneko denboraldi berrirako programazioa aurkeztu du. Gustu eta publiko guztientzako proposamenak jasotzen ditu: dantza, antzerkia, musika, zinea eta familientzat eta umeentzat prestatutako ikuskizunak.

Horrela, datozen hilabeteetan, Zornotza Aretoan KINE zineklubeko lau ziklo ikusi ahal izango dira.  Ziklo bik “Euskolabel”a izango dute, beste batek “Ongi etorri errefuxiatuak” izango du izena eta azkenak emakumeen gaia landuko du. Martxoan izango da, Emakumearen Eguna ere orduantxe dela aprobetxatuz.  Era berean, urtero bezala, Aretoan Kimuak 2016 ikusi ahal izango da, euskal film labur onenak biltzen dituelarik.  

Antzerkiari dagokionez, hamabi izango dira taularatuko diren antzezlanak, horietatik hiru familiei zuzenduta daudelarik.  Gainera, “Zugan ni” gazteen antzerkiaren X. edizioa aipatu beharra dago. 13 eta 18 urte arteko gazteentzat antzerkirako gunea da, antzerkirako zaletasuna bultzatu nahi duena.  

Musika programazioaren barruan, Zornotza Aretoak “Musika Gertu”  (Basauri, Leioa, Zornotza) zikloa biltzen du, Zelaietan, Dead Combo talde portugaldarraren eskutik. Dantzak ere bere lekua izango du Zornotza Aretoan, familia osoari zuzenduta dagoen ikuskizun bati esker.  

Programazio osoa hemen eskuratu daiteke:  https://www.ametx.eus/eu/zerbitzuak/aretoa