Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Zornotza 11 kolore" kalejira Santanatxu egunean

"Zornotza 11 kolore" kalejira Santanatxu egunean

2018/07/25
Uztailaren 27an, Santanatxu egunean, kultur aniztasunaren aldeko kalejira egingo dugu Zornotzan lehen aldiz. 19:30ean Ganeko frontoitik abiatuko da.

Zornotzan dugun kultur aniztasuna aldarrikatzeko asmoz, "Zornotza 11 kolore" kalejira antolatuko da uztailaren 27an, Santanatxu egunean. Hitzordua 19:30ean izango da, Ganeko frontoian, eta kalejira Zelaietan amaituko da. Ekimen honetan herriko eragile eta kultur elkarteek parte hartuko dute: Euskaraldia, Ongi Etorri Errefuxiatuak, gazteen koadrilak...

Animatu eta parte hartu!