Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zelaietako kafetegia ustiatzeko eskaintzak aurkezteko epea zabalik

Zelaietako kafetegia ustiatzeko eskaintzak aurkezteko epea zabalik

2016/12/20
Proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 23an amaituko da, eguerdiko 14:00etan. Zelaieta zentroko harreran aurkeztuko dituzte interesdunek eskaintzak.

Zelaietako Kafetegia ustiatzeko esleipenaren Baldintza Teknikoen eta Administrazio Baldintza berezien Agiriak onetsi ditu Ametx erakunde autonomoko Artezkaritza Batzordeak abenduaren 16an.


Prozesuan parte hartzeko interesa daukatenek, Zelaietako Zentroko harreran edo webgune honetan kontsulta ditzakete agiriok:


Administrazio baldintzen agiria.

Baldintza teknikoen agiria.

Eskaintzak aurkezteko epea urtarrilaren 23an amaituko da, eguerdiko 14:00etan.