Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zelaietako Erakusketa Gela berriro zabaltzen da Durangaldeko Artisten Elkartearen eskutik.

Zelaietako Erakusketa Gela berriro zabaltzen da Durangaldeko Artisten Elkartearen eskutik.

2020/09/16
Zelaietako Erakusketa Gela dagoeneko martxan dago artelanak eta bestelakoak erakusteko.

Ikusgai egongo den lehenengo erakusketa Durangaldeko Artisten Elkartearena da. Bertan Julio Morales, Begoña Garaizabal, Ane Barraincúa, Santos Okina, Carmen Merayo, Amaia del Amo, Amaia Peña, Esther Fernández, Santi Goñi, Rosa María Sanchez, Idoia Gorrotxategi, Rafael Peñafiel, Rosa Etxabe, Jose Luis Martínez de Antoñana,  Hirune Urcelay eta Victoriano Perez- en margolanak ikusi ahalko dira irailaren 16tik 30era arte.

Hori bai, bizi dugun egoeran, Erakusketa Gela bisitatzeko modua aldatu egin da. Gehinez 4 pertsona aldi berean egon ahalko dira bertan eta horretarako Zelaietako harrera zerbitzutik pasatu beharko dira lehenik, eskuak garbitu eta musukoa jartzea ahaztu barik. Betiere pertsonen arteko distantzia mantenduko da zentroaren barruan.