Zelaieta zentroko liburutegia zabalik izango da abuztuko bigarren hamabostaldiko goizetan
Amorebieta-Etxano, 2011ko abuztuaren 1a. Hauxe da Amorebieta-Etxanoko Udal Liburutegiko udako ordutegia:
Abuztua
Irailetik aurrera, berriz, honakoa izango da liburutegiaren ordutegia:
Azterketa sasoian, iraileko lehenengo asteburuan hain zuzen (3an eta 4an), larunbatean goizez eta arratsaldez irekiko dira liburutegiaren ikasketa gelak (10:00-14:00 / 16:00-21:00) eta igandean arratsaldez (17:00/20:00) ikasleek ikasteko leku egokia izan dezaten.
2011ko datuak
Amorebieta-Etxanoko udal liburutegian 232 erabiltzaileri eman zaie alta 2011n. Gaur egun 6.879 dira, guztira, bertan erregistraturik dauden pertsonak.
Nabarmen hazi dira liburutegiaren zerbitzu guztiak: irakurketa-esparrua, mediateka, umeentzako liburutegia eta ikasketa gela. Ikasteko beste gela bat ireki da, 30 lagunentzako lekua daukana.
Asko dira, era berean, liburutegiaren eskutik, bai liburutegian bertan, bai beste espazio batzuetan ere, antolatu diren jarduera arrakastatsuak, hainbat sektoreri zuzenduak:
- Ipuin-kontalariak umeen liburutegian eta Zelaieta parkean.
- Zientzia Live, gazteei zuzendutako jarduera, Elhuyar fundazioaren gidaritzapean, Kimikaren Nazioarteko Urtea ospatzeko.
- Tailerrak eta ipuin-kontalariak izan dituzten bisita gidatuak, eskolei zuzenduta.
- Liburuen eta aldizkarien banaketa erabiltzaileen artean.
- Irakurlearen txokoa, astero. Irakurketa taldeak biltzen dituen ekimena, literatura lanak aukeratu eta lantzeko.
- Partaidetza gizarte sareetan Facebook-en eta web orriaren bidez.
- Liburutegiaren publizitatea QR kodeak erabilita.