Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zelaieta zentroko erakusketa gelan Miren Pastor argazkilariaren "Bidean" erakusketa izango da ikusgai abenduaren 19ra arte.

Zelaieta zentroko erakusketa gelan Miren Pastor argazkilariaren "Bidean" erakusketa izango da ikusgai abenduaren 19ra arte.

2020/11/20
Erakusketaren osagarri, larunbat goizean,azaroaren 28an, Nagore Legarreta argazkilariak "Argazki digitalen kopia analogikoak" argazki-tailerra egingo du 11-17 urte bitarteko gazteentzat.

Miren Pastor argazkilariak (1985, Iruñea/Lekeitio/Madril) pertsonen eta paisaien ziklo mestizoak ardatz dituen argazki-lan bat egiten du, non batzuek besteetan duten proiekzioak batasun bihurtzen dituen.
Bidean, euskaraz zerbait edo norbait prozesuan edo bidean dagoela esan nahi duena, nerabezarotik helduarorako jauzia adierazten du, bizitzako aldi iragankorren eta naturaren ziklo ezegonkorren arteko paralelismoak bilatuz.
Fotolibroa funtsezko tresna bihurtu da hazten jarraitzen duen ibai proiektu hau egituratzeko. Hiru dira orain arte egin diren eta bi funtzio betetzen dituzten argitalpenak, liburu gisa eta erakusketa-baliabide gisa.


"Argazki digitalen kopia analogikoak" gazteentzako tailerra, azaroaren 28an, larunbata, 11: 00etatik 14: 00etara. Plaza mugatuak; aldez aurretik izena eman behar da OIJn.
Tailerraren helburua itxuraz urrun dauden argazkigintzaren bi une lotzea da, hau da: berehalako argazkigintza digitala eta argazkigintza analogikoaren artisau-lana. Tailer honetan bi garai horiek jarriko ditugu harremanetan: berehalakotasuna, bat-batekotasuna eta iheskortasuna, su motelean prestatzen den eta gelditu, pentsatu eta hausnartzera gonbidatzen duen argazkiarekin.
Mugikorrean ditugun argazkiei ere balioa emango diegu. Euskarri fisikorik ez izateagatik eta modu birtualean bakarrik egoteagatik balioa galtzen duten argazkiak. Irudi horiei balioa eta presentzia fisikoa emango diegu.