Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zelaieta zentroan gela bat eskainiko da bideokonferentzia bidez jarduteko

Zelaieta zentroan gela bat eskainiko da bideokonferentzia bidez jarduteko

2016/12/13
• Helburu akademikoa duten jarduerak garatu ahalko dira bertan, bideo-konferentzia eskatzen dutenak. • Astelehenetik ostiralera erabili ahako da, goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:30era.

Ikasketekin lotuta dauden jarduerak aldatuz doazelarik, beharrizan berriak ageri dira esparru honetan, eta premia berri horiei erantzuna eman nahian, bideokonferentzia bidezko lanak egin ahal izateko gela bat prestatu da Zelaieta zentroan. Bakarka lan egiteko gela izango da, eta interesdunek eramango dituzte bertara euren euskarri tekniko guztiak: ordenagailua, aurikularrak…

 

Hemezortzi urtetik gorakoentzat izango da zerbitzu hau, eta egunean hiru orduz erabili ahalko du pertsona batek gehien  jota. Taldeka ikasteko diren gelekin egiten den bezala, gela hau erabili nahi dutenek, giltza  eskuratzeko, NAN utziko dute harreran eta bertan jasoko dute gelako giltza. Lana amaitutakoan, espazioa aurkitu bezala utzi, giltzak itzuli eta NAN jasoko dute.

 

Gelaren ordutegia goizeko bederatzietatik iluntzeko zortzi eta erdietara bitartekoa izango da, astelehenetik ostiralera bitartean.