Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zelaieta Zentroak ireki du ikastaroetako matrikulazioa, aurreko urteetako eskaintza handituz

Zelaieta Zentroak ireki du ikastaroetako matrikulazioa, aurreko urteetako eskaintza handituz

2021/09/10
Amorebieta-Etxanoko Udalak 36 ikastaro antolatu ditu denboraldi berrirako; horietatik 10 berriak dira. Izena emateko epea irailaren 30a bitartean izango da zabalik eta ikastaroak urriaren 4tik aurrera hasiko dira.

Amorebieta-Etxanoko Udalak egunero dihardu lanean zornotzarrek merezi duten adinako zerbitzu publikoak izan ditzaten. Herritarren bizi kalitatea hobetzea du helburu eta bide horretan, ikastaroen eskaintza zabala antolatu du aurten ere Zelaieta Zentroan. Gainera, herritarrei proposatutako 36 ikastaroetatik 10 berriak dira.

 

22 ikastaro urte osokoak dira eta 14 puntualak

Aurreko urteetan bezala, aurten ere bi motatako ikastaroak izango dira: 22 urte osokoak dira, urritik ekainera bitartekoak, eta 14 puntualak. Urteko ikastaroei dagokienez, eta aurreko urteetan hauek izandako harrera bikainari esker, maila ezberdinak egongo dira zornotzarren behar eta aurrerapenei egokituta. Urteko ikastaroen harira, aurten errepikatuko dira: bitxigintzako bi kurtso, saloi dantzetako bi, yogako bi, mindfulnesseko hiru, zur langintzako bat, joskintzako bi, zinemako bat, frantses eta ingeleseko bana, irakurketa klubeko bi, eta irakurlearen txokoa deiturikoa. Ikastaro berrien artean daude punto&crocheteko bi eta zeramikako bat. Kurtso puntualei dagokienean, aurten sukaldaritzako hiru errepikatu dira: bat bost kontinenteetako sukaldaritzaren ingurukoa izango eta bestea `gabe´ gozoen ingurukoa; horiez gain, hasiberrientzat argazkilaritza tailerra, sormen idazketa tailerra eta kontu-leku ikastaroa antolatu dira. Berrien artean, aipatzekoa da ikastaro puntualetan eskaintza asko zabaldu dela. Antolatu dira: osasun integrala lantzeko ikastaroa, naturaren inguruko argazkilaritzari zuzendutakoa, argazki bildumak egiten ikastekoa, dekorazioari zuzendutakoa, imajinazioa eta sorkuntza lantzen dituena, eta umeei zuzendutako zeramika eta robotika ikastaroak.

 

Izen ematea, zozketa eta ikastaroen hasiera

Aipatutako ikastaroetan izena eman nahi duten zornotzarrek zabalik izango dute epea irailaren 30a bitartean. Plaza kopurua baino izen emate gehiago egongo balira, Udalak zozketa egingo luke urriaren 1ean. Ikastaroak urriaren 4tik aurrera hasiko dira.

 

folleto 2021